Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

178 emaitza inola bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
atondo.
tradizioa
tradizioa
Tr. Hallamos atondo en Cardaberaz, Iturriaga, Beovide, Azkue, Arriandiaga, Olabide y Kerexeta.
sense-1
(-th- DvA), ate-ondo.
(En casos locales de decl. sing.).Lugar junto a la puerta. Cf. top. Ataondo, Navarra s. XI, iaun Orti Ataondoco, s. XIII (GLarr SJ, n. º 120), mod. Atondo, con el sdo. de 'lugar junto al paso, junto al desfiladero'. v. atalondo.
Eleizako ateak itxiak zeuden ta atondoan belaunikatu ta txit debozio andian jarrita zegoen. Cb Senar 31. Igarotzen zan ate ondotik apaiza, Hostia konsagratua zeramala gaixo bategana. Mg CC 224. Ate onduan zain egon bagarik. fB Ic I 52. Errukitu zirian prailiak Marinoren bost edo sei urteko ate ondoko negarrakin ta erregubakin. fB Ic II 232. Gure Jesus maitea / gaur dator mundura. / Beraren izenean / gu ate ondora. Echag 128. Paradisotik biak / botatu ondoan, / aingeru bat ifiñi / zuen atondoan, / suzko ezpatarekin / guardi egiteko. It Fab 222. Ez-naiz gai hor sartzeko. Bainan athe-ondora hurbiltzera utz nezazu. Dv LEd 92. Eta bazan pobre bat [...] aberatsaren ate ondoan etziña zegoana. Brunet Lc 16, 20 (IBe ate ondoan; borthán, He, TB, Dv, Leon athean, Ol atalondoan). San Benitoren semiak bizi ziran inguru artan eta gosiak eraman zuan aien atonduan bizitzeko biar zuana eskatzera. Bv AsL 49. Astelenian nere eguna dek, eta etorri adi illuntzeko zazpietako gure ate-ondora. Urruz Urz 61. Zelatean da adi gelditu zan ate-ondoan, giltz-zuloan batean belarria, bestean begia ebazala. A BGuzur 119. Ondo eginen pagoa, atondoan paloa. Ib. 129. Eriotzako ate ondoan bakarrik itxiko eben lagunak. Ag AL 166. Joaten da ate ondora eta oju egiten diye. Moc Damu 6.
( s. XX.) Ate ondoko jarlekuan exerita. Ag G 51. Agertu yakon bein ate-onduan eskeko bat. Kk Ab I 6. Ate ondora datorren eskaleari. ArgiDL 27. Bere mitra-berinen herrementa athe ondoan xutik ezarririk, sartu zen Maiderrenean. Barb Sup 93. Zezenak ate-ondoan bildurik, ikaratzen dire biziki. Or Mi 48. Aurrera, aurrera, apaiz jauna, eguraldia ez dago ate ondoan egoteko ta. Alz Ram 24. Baña etxera bidian eta ija-ija ate onduan nagola. Otx 158. Iri guzia bere etxeko ate ondoan bildua zegon. Ir YKBiz 84. Ekin zeon ere txitxarrak saraspeko jardun lazkarrari; baita ere kirkirak ateondotik bere kantu mintzo-bakarrari. TAg Uzt 74. Etxeko atartera sartu zan. Kepa, barriz, lekorez leguan, atonduan. Arriand Io 18, 15s (Ker ate-ondoan; IBk atarian). Bañan, Uria, bere nagusiaren beste morroiekin, erregeren atondoan etzan zan, berera yeixteke. 'Ante portam domus regiae' . Ol 2 Sam 11, 9. Ate-ondoan txakur-txabola bat egiteko. Munita 13. Ta or egon zera ate-ondoan zeletan lotsarik gabe? Etxde JJ 76. Bildurrez baña, joan zirean ate ondoraiño. Bilbao IpuiB 263. Dendako ate ondorik igaroten zan [Tutulu] gizonezko askogaz. Erkiag BatB 69. Abei segika joaten zan ate-ondoraño. Salav 50. Mitza zaizkote bakarrik elizan, edo ate ondoan. Ardoy SFran 291. Zeruko ate ondoan naiz ni / aspaldiaon zai egoki. Mattin 130. Jauretxeko atondora aldatu zan. "Ad limen domus" . Ker Ez 9, 3 (Dv tenplo-sartzean).

v. tbn. Ate-ondo: Astar II 199. Apaol 80. Muj PAm 63. Altuna 39. Jaukol Biozk 13. FIr 139. Tx B I 94. Zait Sof 117. JAIraz Bizia 87. NEtx Antz 82. Anab Poli 56. Ugalde Iltz 31. Xa Odol 99. Berron Kijote 189. Ate-ondo: MendaroTx 103. Ataño TxanKan 234. JAzpiroz 200.
azpiadiera-1.1
(Como sust. pleno).
Txakurrak oi dabilzan legez ate ondorik ate ondo ta baztarrik baztar gosez, jan utsijaren ondorik. fB Ic III 235. Eskallera-buru ta / ate-ondoetan / jendea franko dabil / agirandoetan. Echag 148. Aurrerantzean iñola ere ez naiz sartuko etxe barnera, ate ondo ontan lotuko naiz. 'Frente a esta puerta' . Zait Sof 32. Noizpeinka itxura gaiztoko bat-edo bat ate-ondoren batean egon zegoan. Anab Poli 55. Santa Ageda bezperako eskean ateondo edo sendi batean koplariak kantatzen duana. Insausti 319.
azpiadiera-1.2
ate-ondo (V, G-to ap. A ).
" Ateondo, zaguán" A.
Baserritarra ere azkar asko sartu zan ate-ondo batean. Salav 53. Ate-ondo geienetan. Ib. 49.
azpiadiera-1.3
" Athondo (S), seuil des portes" Lh.
atondo
<< 1 astun 0 / 0 atzeman >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper