Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

178 emaitza inola bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 askatu.
tradizioa
tradizioa
Tr. Propio de la tradición meridional, se documenta ya en Lazarraga. Entre los septentrionales lo emplean al menos Jean Etchepare y Mirande. La forma azkatu se encuentra en algunos autores desde principios del s. XIX (además de en Gámiz, no seguro), y a partir de principios del s. XX su uso aumenta, aunque desde mediados de éste vuelve a disminuir. Sin duda contribuye a su difusión la preferencia de Azkue y Arana Goiri por esta var., que (siguiendo a Astarloa) creen relacionada etimológicamente con atz 'dedo' (v. NeolAG ); ateniéndose a esto, Azkue escribe azkatu en sus primeros escritos (v. infra ejs. de Azc PB ), y Arana Goiri comienza hacia 1896 a emplear siempre la palabra y sus derivados con -z- . No se encuentran ejs. de eskatu, si no es uno de Cardaberaz, probable errata. En DFrec hay 167 ejs. de askatu (2 de ellos septentrionales), y 5 de azkatu .
etimologikoa
Etim. De *lascare (REW 4918, DELL s.v. laxus, FEW 5, 228ss.); cf. G-nav lazkatu 'aflojado', cast. (y bilb.) lascar (DCECH s.v. lasca ).
sense-1
1. (V-oroz-ger-m, G-azp-to, AN-larr-ulz-erro; Lar, Añ, Hb, Aizk, VocCB , Dv (V, G), H), azkatu (A Gram 151, BeraLzM), eskatu (V-ger-m, AN-gip, L, BN, S, R). Ref.: A (askatu, eskatu); Iz To , Ulz ; Gte Erd 212.
Soltar(se), librar(se), liberar(se). "Soltar" Lar, Añ. "Libertar" y "rescatar" Añ. "Delier, lâcher, laisser" Dv. "Soltar" Iz To. "Soltar(se)" Iz Ulz. Cf. Lar: "Rescatar, viene del Bascuence . askatu, desatar". "Txakurra askauta dago (G-azp), zakur ori eskazue ortikan (AN-gip)" Gte Erd 212.
Zeñai eskuak askaetan egotela Silvero eta Dorido. Lazarraga 1154v. Pena artarik askatu nau. Ib. 1193v. Guenak sagua askatzen ta eullia oratzen. "La telaraña desata el ratón, y a la mosca apaña". RS 298. Katena orrekin nauko / ongi loturik / ene maitea / askatuta <azcatuta> emadazu / libertadea. Gamiz 199. Gorputz onetatik libratzea ta askatzea. Cb Eg III 310. Apostolo Santu pekatariak lotu, ta pekatuen kateetatik askatzeko eskua iduki zutenak onegatik erregu dezatela. Ib. 273. Pilaretikan biziro Jauna / Soldaduak askaturik. Bast 38. Zeren askatu, ta atera ginduan demonioaren mendetik. Ub 93. Jai katigatuta egozanak librau edo askatuteko. CrIc 64. Ta egun gutxiren buruan askatzen due pasioa, galdu lotsa ta beldur guzia. Mg CC 183. Katigatu zitzaion bere adarra txarakako otatza, ta larretan, ta egin alak eginda, ezin askatu zuen. VMg 54. Aberatsak bazara, askatu biotza lurreko ondasunetatik, josirik euki baga emeko gauzai. Añ LoraS 64. [Miruak] azkatu ta larga eban egaztia bizirik. Añ MisE 137. Gure biotzak munduaren amoriotik apartatzea, askatzea edo eranzitzea. Gco II 2. Diruba gaiti gaiskina askatu dozunok. fB Ic II 165s. Elexa Ama Santiak berak bere askatu ezin legiz ezkontzako buztarriti. fB Ic III 369. Diabrubak lazauta daukazanak askatu, konsolau, gozatu ta bide zuzen penitenziakora erakarten. JJMg BasEsc 217. Eta eskatu egijozu askatu zaizala juramentuben bitartez artu zenduban biar edo obligazinoetik. Astar II 62. Bere-bereala du / sasitik askatzen, / eta dio Jaunari / [ari] au sakrifikatzen. It Fab 234. Baita arritik askatuak dauden leiar zatitxo txau garbiak ere txit ugari. Izt C 54. Duaz Afrikako presondegijetara, askatuten ditue katiguak. Ur MarIl 22. Barrabas askatu ezazu. Lard 453. Ongi penakin azkaturikan / zure gerritik besua. Bil 52. Dirudie lur au largau / Eben espiritu onak, / Emengo presondegitik / Askatu ta joanak. AB AmaE 384. Arria zan bertatik / Goitik abiatu [...] / Aizeak azkatu. Ib. 340. Iraungo baneu, Bizkaia askatuta ikusteko litxake; ostera, Erri-Ama ezpalitz askatuko, mendijan azurrak itxiko dittut (1895). AG 625. Saguak igesi ebilzala / eldu zan txakur mosu zabala; / zeñek ebazan aginka azkatu / amasei katu. Azc PB 44 (Interpr? podría tratarse de var. de aizkatu; en Ur PoBasc179 aparece orduan iges ebeen saguak). Zazpi urte morroitzan egin da gero, askatu zezatela morroia. Ag Serm 536 (ib. 353 azkatu). Askatu egizue eta itxi egiozue joaten. Itz Azald 153. Baña oraindik dago pekatuaren lokarriakaz loturik, eta joan bear dau konfesoreagana, onek askatu dagian. Ib. 153.
(s. XX). Esan leikean Jaungoikoak argittu eutsala adimena, katigu egozan ongilleak askatu eittezan. Echta Jos 272. Gizon agarratu zurra, diru asko azkatu nai ez duena kolpian. Iraola 84. [Espetxian] eguan gixajo errubakua azkatu egijela. Kk Ab I 48. Gure obenetatik eta inpernuko etsaiaren mendetik aterata askatu ginduen Jesusek. KIkG 17 (KIkV 25 azkatu). Abrahamen altzo edo magalera ta Garbitokira, askatu al guztiak askatzera. Inza Azalp 73. Eta lakijotik azkatu eban. Altuna 106. Ta areik, guztiz asarre, erdikoekandik askatu egin gura eben, alkar ilteko. Or Tormes 107. Alako batean, ras! besoa askatuta, ekiten dio lasterrari. Or SCruz 30s. Nantesera eraman zuten, eta an ezpaitzuten agindurik aren kontra, askatu egin zuten. Ib. 31. Eta eskier, laster be laster, / Azkatuko da Euzkadi. Enb 63. Soka bat teink jarrita moztutakoan bi muturrak azkatu. Anab Usauri 76 (ed. 1986, 58 askatu). --Estellakoa (Lizarrakoa) bear degu. --Erromatik azkatuta. Lab EEguna 77 (se refiere al estatuto de autonomía). Espartzutik askatu-ta, haren gainean ari dituzte hedatzen azauak. JE Ber 18. Yaiburu-egunean yaurleak askatu oi zion erriari baitegian zegoen bat. Ir YKBiz 489. Erri bat eztala askatuko gorputzez, gogoz edo animaz askatu baño leenago. Ldi IL 166. Nerbion-ertzok --tranbi-dardara--, / azkatu-naiez, zenbat alegin! Laux AB 80. Illunabarrean azkatzen naioek eta emetik zear ibilten nok. Eguzk GizAuz 104. Ezkerreko besotik gogor lotuta zeukan mutilla, bitarte ontan, Balendinek, eskutik askatu ere gabe. TAg Uzt 167. Ez-bear latzen batek bakarrik azkatu ditzake bearkun onetatik. EAEg 20-4-1937, 1536. Jauntxopetik askatutako beste uri askoren jabetasunari gorasarre bat izan nai du. SMitx Aranz 65. Oñak lokatzetik eziñ azkatuz. JAIraz Bizia 42. Askatu zittun eskuak gizajoari arnaspide emateko. Etxde AlosT 82. Ixrael aigitoarren eskutik askatzeko. Ol Ex 18, 9 (Urt libratu, Ur atera). Etzait ezurrik giltzetatik askatu. Or QA 173. Bet-betan hari buruz inguratu zen, besotik oratu ta astinduz. Askatu zen Marcelle eta esan zion berriz. Mde Pr 151. Bere aberria askatzeko borrokan ibilia. Ib. 289. Edozein leialtasunen zamaz aileki halaber bere burua askatzen! Mde HaurB 10. Kortxoa seboaz igortzia sartu zuan, doi-doi; ez estuegi, berez askatzeko eran. Anab Poli 34. Ta alkateak, egia iñoalakoan, askatu eutsazan eskuak. Bilbao IpuiB 157. Buztarrian dagozan idi bi legez azkatu. Ib. 147. Adar ausia katigaturik eukan lotsari-zorroan, kozkoillean. Askatu, eta adarrik adar jatsi zan, samiñez. Erkiag BatB 97. Harri handi batzu zauden hesi gainean, gutxinez sei kilokoak, hanitz urtheko euriek hesitik azkatuak. Osk Kurl 148. Liber, euskeraz azke, ardoak baititu gizasemeak gizarteko ardura ta kezka orotik azkatzen. Ibiñ Virgil 53n. Mutillaren besotatik lepoa askatuaz. NEtx LBB 205. Epea bukatu baiño len askatzen banaute. Ib. 116. Basarri zarra, askatu / zeure memoriya. Uzt Noiz 58. Ejiptoarren menpetik askatzeko. Ker Ex 18, 9 (Bibl libratu). Beiak uztarritik askatu. JAzpiroz 63. Baiña iñola ere ezin nuan [kantinplora] askatu, kakotx batean katiatua baineukan. AZink 116. Euskadi askatuko zala laster. Gerrika 274. Badirudi biak [ez eta bait] berdin erabili behar genituzkeela: biak loturik ala biak askaturik. MIH 103. Dantzari trebe baten edo herri-jaietako suen antzera, atertu gabe ari da askatzen txinpart goriak, kurpil arinak, laudorio kiribilduak. MEIG II 93. Ezin eten zitzakeen ere nahitaezko lokarri politikoak, ez [...] integrismoaren morrontzatik askatu ere. MEIG VI 38. [Argirik ez izate horrek] irudimena askatzen baldin badu ere. MEIG III 138.
v. tbn. Muj PAm 37. ArgiDL 53. Eguzk GizAuz 12. Zait Sof 192. BEnb NereA 70. Gand Elorri 113. MAtx Gazt 88. Salav 31. Ibiñ Virgil 43. Etxba Ibilt 483. Berron Kijote 62. Etxabu Kontu 127. Ataño TxanKan 254.
Azkatu: ArgiDL 118. A. Zavala in Goñi 14.
(Lar, Añ, Izt 3v ( Aizk), VocCB). Absolver. "Absolver, desatar y dar por libre de culpas" Lar. Cf. infra (5).
Neuk askatuten zaitut zeure pekatubetati. fB Ic III 150. [Pena] eurakgandik alkantzau leiye zetan edo atan askatuak izatia. Ur BulaAl 21 (BulaG 505 askatuak).
(Con bihotz, barru, etc.). Abrir (el corazón), soltar (lo que se lleva dentro). "Biotza askatu (V-ma[?])" A EY III 264.
Alan askatu bijotza Konfesoriari, ta aurkituko dau argi ta bakia. Mg CO 149. Billatu onelango [sazerdote] bat, askatu beragaz bijotza ezer gorde baga. Ib. 199. Arnasa artuten dot orain; askatuten asi jat bijotza. Mg PAb 192. Emen askatu zan nire biotza negar ta zotin ugarijakaz. JJMg BasEsc 240. Naiz zerbait lotsatu, / Nai dot neure barrua / Ementxe askatu. AB AmaE 178. Etzaitut bein ere ikusi onen larri ta ilun [...]. Aska zazu biotz ori. A Ardi 50. Barrua askatzeko bederen zerbait esan bear. Mok 18. Geure barrenak askatu eta / egia aitortu daigun. BEnb NereA 132.
(Con mingain, etc.). Soltar(se) (la lengua).
Gure andreak infernuko suge txar baten mingañ edo mistoa baño zorrotzago du, [...] maratilla askatzean, arenak egin du, ezin arekin bizi diteke. Cb Eg III 369. Alkarren leijan, miiña berba egiteko askatuta daukagula, olgantzaan egotia, neke gogorra ez da. Mg PAb 141. Begiak argitu, eta mingaña askatu zion. Lard 403. Orduan bere semien erdian askatu zuan Aita-len santuak bere mingaña. Bv AsL 198. Zakariasen mina askatu. Ag Serm 94. Noiz zuen mingain oiek azkatuko ote diran zalantzaz nago. Alz Ram 122.
Itsuak argitu eta mutuak askatu <escatu> ditzala. Cb EBO 30.
(H, que cita a JJMg). Abrir(se), librar(se) (un camino, etc.).
Erreiñu atarako bidiak askatu edo libreetaarren. JJMg Mayatz 10.
Abrir(se) (una botella).
Txapel gorriko botillik ez zan azkatzen. Anab Usauri 14.
Izkuntzaren atalak eta erak askatu ta lakaintzen [='analizar'] Protagora asi zan lenengoz. Zait Plat 120.
(Part. en función de adj.). Libre, suelto; liberado. "(Es muy) absoluto en sus determinaciones, bere naigiñetan ezta iñoren bear, askatua da" Lar. "Absolver, desatar y dar por libre de culpas, norbait pekatutik, gaizkitik libretzat, askatutzat ematea" Ib.
Donzella garbi ezkondu gabea askatua ta libre dago, bere buru osoa Jainkoari emateko. Ub 222. Ondo da, dio txakurrak, ez arritu: / Egotea zu orrela, ta ni askatu. Mg in VMg 105. Bizi era bardinekuak, dinot, alarguna alargunaz, ta askatuba [= 'soltero'] askatubagaz. fB Ic III 334. Katamotz uzu kaiolatua, ta txakur etse-yagola askatua. Zav Fab RIEV 1907, 543. Ta mendi goi gañean zaldi ta beor askatuak irrintzika. Ag Kr 205. Ezkara gu izan geurekorrak eta askatuak [...] Españiaren laguntzat, ez mendekotzat, jarri giñan artean? Ib. 95. Artzaia da benetan bere buruaren jabe; uritar andikiak baño askozaz lasai ta askatuago dabill. Ag G 151. Gogo azkatuendako da gaur edo biar erabateko garaipena. "La liberación de los espíritus". EAEg 16-12-1936, 558. Antxiña, abereak asko be askatuago bizi oi zirean. Bilbao IpuiB 239. Poztu gaitezen, askatuak gara! Ib. 215s. Gauzak argi dagozan / erri askaturantz. Gand Elorri 160. Doakabe izanaz batean, ba dabe [espetxeratuak] gizon askatuekin artu-emon bizigarria. Erkiag BatB 194. Guziak bardin, anarkia zoragarrizko gizarte askatuan. Ib. 173. Asmo askatuen eta burueta zorrotzen jabe dana. Ib. 28. Lilurazko mundu aparta bat zen herriko mutilentzat. Mutilen aberri askatua zela zioten. Lasa Poem 117. Handi ala xehe, gatibu ala esklabo askatu. Lf CEEN 1973, 122. Ohituretan lasaiago bezala, askatuago ere zuten mingaina mintzatzeko. MIH 246. Haize askatuagoak behar izaten ditugu; xoko zaharrari [...] uko eta iruzur egitea ere gerta daiteke. Ib. 56. Herri hizkera, berriz, askotaz ere askatuagoa izaten da. MEIG VII 129.
Libertino, licencioso; desvergonzado.
Umiak, ondo ezi bagarik, erakutsi santuba bagarik, Jaungoikoaren bildur egiazkua bagarik, nasaitasunian ta guraari askatubeetan azten baditubee. fB Ic I app. 2. Ez eutsan Senekak emaztiaren miin gaisto askatubari eulijaren brunadiari baino geijago jaamoten. fB Ic III 374. Adiskidetasun nasai ta ibillerarik nabarmen ta askatubeenak. JJMg Mayatz 58. Gero otzitu, ta biziera galdu ta askatu bat artu eban. Ur MarIl 65. Bizi ziran Flandesen mutil gazte bi estudijetan ziarduenak: bijak askatu ta nabarmenak. Ib. 46. Pekatura eta betiko ondamendira eroaten gaituezan griña zitalai nasaitasun askatu bat emotea. Itz Azald 191.
(Hablando de cosas). Suelto.
Baña berba askatu adituten ez dirianak, aditu oi dira lotu ta katetuta dagozan bestiakaz batera. Mg CO IV. Txarrantxia deritxon / Orrazi askatuban. Mg PAb 144. Badu ark etorria, alazainkoa, neurtitzez ainbatsu itz askatuz ere! Ldi IL 41. Lur arritsuetan, azkatuak ta lasak badira, ondo dator. Munita 50. Ritmo askatuaren urkoago. Lek SClar 107. [Musika] ritmo askatudunak. Ib. 106. Bitxi da! Izketa askatuan oker dagona nola zuzentzen da, ugarituz, neurtuan? Or in Gazt MusIx 18. Gerora sortu ziran "Donostia" ta beste olerki askatuak. NEtx LBB 211. Ura zan nere leenengo dantza-saioa; dantza askatuan, alegia. Zendoia 43. Hitzak berak, hizkuntza baten zatirik aldakorrenak eta askatuenak, ez dira ezer hiztegi osoaren egituraz eta sistemaz kanpora. MIH 348.
(Lugar) aireado, que está al aire libre.
Bake egunetan atera eruazan maisubak mutiltxu ikaslak erri aurre edo atarira, olgau zitezan ta solastu toki aisetu edo askatubetan. Mg PAb 217.
sense-2
2. (Lar, ), ezkatu (V-gip).
Soltar, desatar (una atadura, vestidura, etc.). "Desatar" Lar, . "Descoser, desjosi, josia askatu " Lar. "Afloxar" . " Ezkatu guran korapillua, aundixagua laga eban " Etxba Eib. .
Adizate badauke kalzerdiak punkturik askaturik. Mic 12v. Nere pekatuen soka ta amarra nastu oiek askatu ta autsi itzatzu. Cb Eg II 29. Onelako gertaldietan askatu oi ziotela bere gorontza. Cb Josefa 170. Bestek askatu ezin dezakean, eta urratu ezin dezakean ezkonz-lokarria. Ub 221. Ta eraatsi zauritxuban lokaarrijak askatuko ez dirian gisaan iñoren esku baga. Mg PAb 49. Etzala duin askatuteko Zeure oñetako lokarria. EL1 156. Euren diru bolsa ez askatute arren. MisE 83. Artzen da izpi bat, eta dauden lekutik atera gabe, dijoaz [kapuleak] askatzen. It Dial 6 (Ur askatubaz; Dv barraiatuz, Ip barreiatüz). Askatu zizkioten lokarriak. LE Urt 56 (en el ms. orig. 20v lazatu). Askatu egijezuz lokarrijak pekatuakaz loturik dagozanai. Ur MarIl 19. Tabernakuloa askatu edo desarmatu zuten. Lard 86. Zepo guztiak askatu zitzaiezten. Ib. 512. Alkandora lepuan azkatuba. Sor AKaik 110. Gizon gaiztuak askatu zuanian zapi txuri bildua. Bv AsL 137. Erruki, Ama, zakigu! / Eta estuntza gogor-gogorrok / Zeure semioi azkatu. (1896). AG 1011. Euren gallardeteko / lau mila puntadak / ete dituz azkatu / iru aize-puzkadak? Azc PB 228 (Ur PoBasc 527 askatu). Zuk Mariari azkatu zeutsan / pekatuaren katea. Ib. 30 (Ur PoBasc 496 kendu). Egiten dau alkartasun urratuezingarri bat ezkonduen artian, Jaungoikoak berak ezpada bestek askatu eta urratu ezin leikeana. Itz Azald 174.
( s. XX.) Itxasotik ekarririko mokoloiak askatu, arildu ta urkuletan sartzen ebezan. Ag Kr 78s. Eta esan leikean askatu bear zala Eladitxo lotuta eukan katea. Echta Jos 241. Atera zuan sudur-zapi urdin zimur bat, pelota bezala biribildua, askatu zizkon korapilloak. Ag G 53. Askatu bearko du ziskua. Ib. 39. Zuk nola orrekin patrikerik askatzen ez dezun, uste det bigalduko dirazula palkotxo bat itzalekua. Iraola 135. Askaturik bere gerriko ubala eta traketa zorrotik ateriaz. Ill Pill 31. Ezkontza-auste edo "divorcio civil" deritzan orrek, askatu al dezake ezkontzako uztarririk? KIkG 79. Zeruan sartzeko animak izan dezaketen eragozpide guziak askatzeko eskubidea. Inza Azalp 107. Amari azkatzeko / Arrotz-lokarrijak. Enb 208. Ta gatxen batek jo ezegijan, alde bijetatik azkatu biar ixan eutsezan gorantzeko lokarrijak. Otx 147. Askatu zan aren mingain-lokarria ta zuzen mintzo zan. Ir YKBiz 230s. Gure Elederrek eseri eta / oiñetakoak askatu. Or Eus 75. Exegita zeukan begizta askatu zun. Zait Sof 93. Gau-jantziaren xamarra askaturik. Mde Pr 146. Abarketa zuriak, praka ta alkondara garbiak, ta onen idunak askatuta, paparrak zabalik zituela. Erkiag Arran 40. Soka-muturraren korapilloa askatu ta poliki-poliki txalupa uraren gañean uztea. Anab Poli 34. Gerrikoa azkatu ta lurrera erorten utzi zituan prakak. Osk Kurl 145. Neurtitzak irakurtzekoan, askatu bear genuke kate astun ori. Or in Gazt MusIx 18. Zenbait alditan eguna pasa / ta askatu gabe poltsa. Uzt Sas 224. Galtza-gerrikoaren lokera askatu zuan. Berron Kijote 224. Eskatu zituen tijeretxuok / askatuteko jostura. (V-arr). Balad 141. Berriro askatu soka. Albeniz 36. Mazedoniar handiak behialako orapiloa askatu zuen. MIH 378. Joskerak ere, egunoroko lokarriak askaturik, lasaiagoa, arinagoa, bere eskukoagoa izan behar luke. Ib. 241.

v. tbn. TAg Uzt 25. Etxde JJ 12. Ibiñ Virgil 115.
azpiadiera-2.1

(Con korapilo, mataza, etc. en sdo. fig.).
"Resolver, desatar" Lar, . " Ez da izango erreza korapillo a azkatutzia " Etxba Eib. Cf. infra (6). .
Nik azalduko det nola, eta korapillo au [...] epaki-gabe askatu det. Lar SAgust 10. Baña, korapillo danak askatuta ere, Malenek ezkondu nai ezpazuan? Ag G 306. Ameriketara aldegin-ezkeroko bi gerrateak gogora zaizka bat-batean, eta orretxek askatu dio korapilloa. Mok 14. Lege berriyak, diru geiago / Madrillera bidaltzeko [...] / alkar unitu gaitezen danok / matatsa oiek askatzeko. M. Txirristaka Auspoa 120-121-122, 113. Korapillo auxe nai nuke askatu gure olerkari ta beren irakurleen onerako. Inza ib. VI. Orixe jakin ezkero, matazea askatuta dago. Eguzk GizAuz 136. Korapillo oiek azkatzea du elburu Oroagindu onek. "A resolverlo" . EAEg 29-5-1937, 1719. Ona ba korapilloa. Nola askatu? Euskal-irakaskintza eskuratu dezagunean korapilloa bera bakarrik askatuko da. Etxde AlosT 8s. Eztaukat lehengo dudetako mataza, / askaturik baitago korapilotxo hau. Arti MaldanB 204. Beste korapilo au askatu nairik ere burmuinak biurritu bear izan zituen Protagorak. Zait Plat 120. Epikureoak ara zer bitxikeria asmatu zuten, korapillo au askatzeko. Vill Jaink 100. Tellatupeko ganbaran Willi, bakarrik, ari-mataza askatzen ari da moda berriko doñu bat txistu-joaz. Lab SuEm 193. Elkarren laguntzarekin aska zitzaten askatu behar ziren korapilo larriak. MIH 196.
v. tbn. Jaukol Biozk 91. Or QA 159. NEtx LBB 229. Azkatu: Ugalde Iltz 48.
azpiadiera-2.1.1
Eta berriro atxotxo biak mataza askatzen [='desgranar los acontecimientos'] asten ziran. Agur eta agur alkarri egin ondoren, ezin atertu itz-jarioa. NEtx LBB 170.
azpiadiera-2.2
(Con galtzak, frakak).Soltar los pantalones (euf. por 'defecar').
Onen billan Saul zebillen bein batean, frakak askatu bearrak eman zion, eta isillik egin naiez, ar-zulo oietatik batean sartu zan. Lard 173. Batalloiaren atzeko aldian yoiazan soldauetarik bat urten zan bidetik, prakak azkatu biar ebazala-ta. Kk Ab II 101. Larri zebillen, baña galtzak askatzera ez zan ausartzen, jende asko zebillen eta. Muj PAm 79. Ni, galtzak askatzeko gogoz bainengoan, baztar batera joan eta nere egin bearra egiten lasai asko asi nintzan. Alkain 49.
sense-3
3. (Lar).
Soltar(se), hacer(se) ágil. "Soltarse, hacerse expedito" Lar.
Oitura zan gauza illun eta estaliak nork asmatzen zituen aritzea, era onetan adiñak eta entendimentuak askatu eta argitzeko. Lard 141. Onelaxe bertsotan apur bat askatu nintzan emezortzi-ogei urtetan. Insausti 119.
azpiadiera-3.1
(H (que cita el ej. de Cb)).
(Part. en función de adj.).
"Suelto, ágil, askatua, ariña " Lar.
Baña bera, estudio eta erreglarik gabe, añ askatu, añ trebe zegoen, non aditzera txit ondo ematen zan. Cb EBO 45. Gorputz iaioko mutilla, alai ta askatua. Ag G 138.
sense-4
4. (H).
Abrir(se). "Se fendre" H.
Etzan jakin zer egin zan Sakramentuaz, Santaren gorputza askatu zuen artean. AA I 474. Askatzen du ganibetaz gorputza, eta jaten diozka erraiak. Ib. 423. Lurra [...] asiko da dardaraz; erdiratuko edo askatuko da asko lekutan, eta irintsiko ditu etxeak, erriak eta an arkitzen diran gauza guziak. AA III 477. Ogei ta bost urtean bizitu zan bere aurra sabelean zuala: il zan, eta askatuta, arkitu zioen narrua arri biurtua. Ib. 531. Lastategia dirudian estalpe bat, guzia askatua eta alde guzietatik zarrakatua. Arr Orac 115 (ap. DRA). Arku batzu derakuste, arkuen zango batetik bertzerako artean pareta askatzen delarik apur bat, zangoer atxikiz bizkitartean. JE Ber 56. Harri hotarik bakotxak badauzkala ere xixelaz askaturikako bi marka. Ib. 23. Soiñekoen urratu eta tarratadak, gorputzeko narruak aizea artzeko leio askatuak izan oi zituan. Erkiag BatB 35.
sense-5
5. Perdonar (pecados). Cf. Mg CO 8: zubek askatuten dituzuben pekatubak, askatubak izango dira, ta zubek lotuten dituzubenak, lotubak, "quodcumque ligaveris super terram, erit ligatum in caelis: et quodcumque solveris super terram, erit solutum in caelis" (Mt 16, 19); el término no había adquirido el sdo. especializado de 'perdonar', como queda claro unas líneas más adelante (ib. 9): Baña zer esan gura dau pekatubak askatute, ta lotutiak? v. asketsi.
Noiz euki bear izaten da garbaia? --Autor-entzuleak obenak azkatu baino lenago. A Cat 189. Auxe dalako Ziñalben edo testimonijo barrijaren odol neuria, askoren aldez, euren obenak edo pekatubak azkatuteko, jarijongo dana. (Mt 26, 28). AG 1469. Según NeolAG, s.v. azkatu, hay abundantes ejemplos con este sentido en publicaciones periódicas.
sense-6
6. Resolver, solucionar. Cf. supra (2) ejs. de korapiloa askatu, etc.
Lojikan, silojismo bat askatzen enekielarik, sobresaliente eman zidanez-gero. Ldi IL 21. Zer balio zidan, beraz, bestek irakatsi gabe, argitasun biziz ainbeste gai korapillotsu nik askatzea. Or Aitork 99. Eztut uste burua asko nekatu bear denik objezio au askatzeko. Vill Jaink 136.
azpisarrera-1
ASKATUAN. En libertad; por su cuenta.
Obe dok arrain txiki bat eskuan / balea baño, au askatuan / baiabile batera bestera. Zav Fab RIEV 1909, 35. Prantzisko Medrano, askatuan ez-baña urbilleko jarraian oratiar onena dana. Gazt MusIx 65n.
azpisarrerakoSense-1.1
Al suelto.
Sagardoa ez dut gogoko, dantzan, askatuan behintzat, ez dut egiten. MEIG II 92.
azpisarrera-2
ASKATU ERAGIN. a) Hacer liberar. "Redimir, rescatando, erredimitu, katibuak askatu eragitea" Añ.
Katibuak erreskatatzea edo askatu eragitea. Añ CatAN 42 (tbn. askatu eragin en Legaz 34, Itz Azald 120). Errubakoak zireana jakin ebanean, Katamixar Nagusiak askatu eragin ebazan. Bilbao IpuiB 241.
b) Hacer soltar (ligaduras, etc.).
Askatu eragin zituban difuntubaren lokaarrijak. Mg CO 97.
azpisarrera-3
ASKATU EZIN. v. askaezin.
azpisarrera-4
EZIN-ASKATU. Imposibilidad de resolver.
Kataluñarrek ez omen ditute beren buruak españitarren anaitzakotzat; argatik korapillo aren ezin-askatua. Ldi IL 24.
azpisarrera-5
EZIN ASKATUZKO. Irresoluble.
Hau egia delarik, ordea, eta egia delako hain justu, sortzen zaigu ezin askatuzko orapiloa. MEIG VI 50.
azpisarrera-6
JOSI-ASKATU. v. josi.
askatu
<< 2 artetu 0 / 0 askotxo >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper