Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

178 emaitza inola bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
hasiera.
sense-1
1. (V, G, AN; Lar, , Dv, H (a- V, G)), hasera (G-to), asikera ( asiekera [sic] Añ), asaikera, asaiera. Ref.: A (asera, asiera); Bon-Ond 157; Etxba Eib.
Principio, comienzo; origen. "Comienzo", "principio", "origen", &c. Lar, Añ. "Cabeza de proceso, testamento &c, asiera, ástea, burua" Lar. "Cabeza, principio de alguna cosa, burua, asiera" Ib. "Exordio, (c.) asiera, asiekera, astera" Añ. "Seminario, raíz, principio de que nacen otras cosas: (c.) iturria, burua, asierea, iturbura, etorburua" Ib. En AxN se explica lehenbiziko kolpea eta desarra (139), lehenbiziko poxinean eta ahamenean (492), y lehenbiziko narritamenduari (271) por asiera, asieran y asierari respectivamente. v. haste, hastapen, hatsarre.
tradizioa
Tr. Atestiguado, desde Ochoa de Arin, en textos meridionales. Son variantes mucho menos utilizadas asikera (en algunos textos vizcaínos, desde el catecismo de Llodio) y hasera (empleada por algunos autores posteriores a 1960). Asaiera se documenta en Urquizu y en CrIc, y asaikera en Iturzaeta. En DFrec hay 177 ejs. de hasiera, 192 de hasera (uno de ellos septentrional) y 1 de asikera .

Leen solamente Jaungoikoa zana (tenpora bage, eta asierarik bage) asi izandu zan tenporaz gizon izaten. OA 27s. Zerren eternidadeak ez deu prinzipiorik, asierarik, eta finik edo akaberarik batere. Ib. 29s. Iltea izan dein asaieria, zeruko ditxak gozetako. Urqz 66. Jaun bat [...] gauza guzien asiera, ta bukaera. CatBurg 15. (CrIc 101 asaieria,CatAN 17s asiera) Argi guzien lenik-jaioa; argi errañu guzien asiera eta jaiotza. Lar SAgust 4. Bekaturako bideak utzi naia da alabaña prestanz onen asier ta askunza. Mb IArg I 239. Lenbiziko bere asieratik grazian konfirmatua. Mb IArg II 151. Ah gorputz madarikatu nere desditxa guzien asiera! Cb Eg II 147. Eta ekusi ditugun mundutar orien asiera urrezkoa da ta santu batena. Ib. 97. Anziñako Izkera zarren artean, guzien lenen, aurreneko Ama ta asiera bezala, Hebreoa beti kontatzen da. Cb EBO 7. Jangoiko danaz, asierarik ez dau. Cb CatV 72. --Nork egin zuan Matrimonioa? --Jainko berak Munduaren asieran. Ub 223.
( s. XIX.) Teologurik geijenak dinue, asko dala ondo konfesetako [...] atrizino edo bildur damuba. Beste batzuk eskatuten dabee Jangoikuaren amodijuaren asiera bat. Baña Espiritu Santubak dino Jangoikoaren bildurra dala amodijuaren asipena. Mg CO 53. Munduaren asierarik ona. Añ EL1 55. Erraz da beeratu, goiartu ta iltea edozein bizio txar bere asieran. Añ LoraS 106. Eta eriotzari berari ere begiratzen dio bere neke guzien bukaerari eta bere zorionaren asierari bezela. Gco II 90. Erién óngi maneátzeko, eta ongi iltzen lagúntzeko, zenbáit itzgáien oroigárri ta asiéra. LE Ong I. Jauna da gauza guzien asiera, iturburua ta iraupena. AA I 504. Munduaren asieratik. AA II 4. Elizaren asieratik gaurdaño. AA III 294. Au da onra ta ondasun guzien zimendua ta asiera. Ib. 266. Au obeto aituteko, gogoratu biar dogu naasteko dantzeen asi eria. fB Olg 137. Munduba baino leenago zana, mundubaren asi eraan zana. fB Ic I 61. Aserarik [<asseraric>, probablemente por asieraric] eta amairik ez daukana. Ib. 22. Ara emen munduko gatxeen asiera bat. Ib. 3. Alako ezkontziak asiera errena darua beragaz. fB Ic III 350. Asiera bagako eternidadian. JJMg BasEsc 29. Asiera pobria nekez gero jasoten da. Ib. 251. Zenbat kerella ikusten eztira onelakoxe berbatxu bat baño beste sustrai edo asijerarik eztaukenak? Astar II 107. Mariagandik dator / gure Egillea, / asierarik eta / azkenik bagea. Echag 126. Guztiz pozgarria da / Agor illa aurten, / bere asieratik / digu erakusten. Ib. 212. Gipuzkoako Probinziaren asiera noiztik eta nola dan. Izt C 1. Iñork asierarik billatu ezin leikion oitura onetatik. Ib. 241. Zortzigarren gizaldijaren asieran. Ur MarIl 20s. Jaiki ziran, eta asiera gaiztoa ezagutu bearrean, beren asmo galdua aurrera zeramaten. Lard 444. Baña negarbide oiek guziak gerokoen asiera txiki bat baizik etziran. Ib. 537. Oñazmendira goazela, aldaparen asieran. Aran SIgn 4. Munduan asieran. Ud 110. Non ere dagoen Jaungoikoa, an dago usai eta lurruñ gozoenen asiera eta jaiet-burua. Arr May 138. Asiera obia / despeida baño. AzpPr 50. Iaungoikoaren bildur donea, iakituri guztien asiera zuzen da egiazkoa. Ag AL 149. Negu baltz luzearen asierea zan. Ib. 130. Gitxi balijo dau asaikera onak, ezpadira bardin onak erdija eta akabuba. Itz Berb I 386. [Jaungoikoa] grazia guztien asiera eta emollea dan legez. Itz Azald 68.

( s. XX.) Laztan au da, laster zeruan betikotasun guzian emango diodan laztan gozo aren asiera. Urruz Zer 21. Ezkutitzaren asieran "Leaburu-Hotel, Sacramento ta Street" emen ere berriz erakutsi nai. A Ardi 52. Eta jezarri zan bidezabaletik urteten zan bide zidor baten asijeran. Kk Ab I 8. Bi tiro man dazkio / lemizko asiera, / zazpi posta sartuta / basurdia aurrera. Noe 115. Eta arraultza ta olloaren asiera, Jaungoikoa gabe ezin badezakezu esan nola diran […]. Inza Azalp 36. Estetako alako alperkei bat ta "diabetis" asiera. Lab EEguna 67. Gaztaro asieran. Aitzol in Laux BBa VI. Asikera onaren ixenian ixan dedilla, ta onerako bedike. Otx 96. Berezitasun orren sustrai eta kimuak antziñ-antziñatik datozkigu, urrundik dakarkigute beren asiera. JMB ELG 9. Munduaren asieratik. Ir YKBiz 180. Gaztetako asmo ta izakera, […] eta maitemindu zaneko asiera. Aitzol in Ldi UO 8. Nere persegitzearen asiera zer zen egia den bezala dizutet esango. Etxde JJ 5n. Eta uste izateko da XIX-garren mendearen hasierako iñor ez zela gehiago normalki hartan mintzatzen. Mde Pr 256. Ikerkuntzen hasieran. Ib. 343. Guda asiera artan. Or QA 76. Bazekik arek ezkontzeko asmorik ez dudana, neuk ala esanik. Asiera duk polita; ortaz, asi gaitezen alik eta geienetan.Txill Let 85. Ta asierarik ikusten ez diodalako, ala ez dakit zer dalako, beti maitea izan zaitudala iruditzen zait. Anab Poli 137. Ogeigarren gizaldi onen asikeran. Akes Ipiñ 22. Kofradi-basoen asikerea nozkoa ta zelangoa dan ziur eztakigu. Ib. 25. Asikera guztiaren erdia da. EgutAr 1-5-1959 (ap. DRA). --Bere hasiera eduki zuen munduak ere. --Baina hasiera guztiak bezalaxe gogorra izan zen hasiera hura ere. Arti Tobera 284. Zentzunak atxemaiten duena, asiera ta oiñarri bai, baiña muga ta xede ezin diteke iñola ere izan. Vill Jaink 37. Gizonagan mailla goratuago batean aurkitzen diren gauza guztiak, abereagan ere aurkitzen dira; asieran edo sustraiean, nai baduzu, baiña an dira. Ib. 65. Moralaren asiera edo jatorria esplikatzeko. Ib. 79. Lenengo loaren asieran egongo da. Erkiag BatB 10. XVI'gn. mende osoa ta XVII'go asiera artzen du joera orrek. Gazt MusIx 159. Zalduna beriala konturatu zan [...] ortik sortu zala oker izugarri onen asiera. Etxba Ibilt 488. Iobegandik bedi asiera. Ibiñ Virgil 39. Jatordu asieran etzan neurririk galdu. NEtx LBB 119. Beraz dotriñik ez dakitena, / jo nazu beko klasera, / alkate jauna, etzait gustatu / zure ortikako asera. Basarri in Uzt Noiz 43. Gaztañak bildutzian / neguen asera, / jateko aukera dezu / zalia bazera. Uzt Sas 93. Gaiñontzeko guziak ortxetik dute beren jatorrizko asiera. Berron Kijote 76. Miu; bere damaren izen-asiera da noski. Miulina paregabea bait-da diotenez. Ib. 199. Mundu honen hasieratik . IBk Mc 13, 19. Holakoa izan zen zeru lurren hasera. Bibl Gen 2, 4. Katarroaren asiera badu. Ostolaiz 62. Andik ordu betera, batzarraren asiera. Gerrika 269. Ez dakigula jakitea omen da jakinduriaren hasiera eta iturburua. MIH 87. Hasiera horrek izan ditu ondoreak. Ib. 28.

v. tbn. CartAnd 379. Xe 400. ForuAG 323. EusJok 117. Enb 81. SMitx Aranz 142. Osk Kurl 81. MAtx Gazt 31. Etxabu Kontu 52. Ataño TxanKan 108. Asera: JAzpiroz 11. Asikera: Gerrika 149.
azpiadiera-1.1
Estreno.
Zatoz ona, eder ori. Erdia! Gaur be, soiñeko barriaren asiera ta adeluz al zagoz? --Zeer? Busti dagigun orduan ainbat lenen --esan eban Zaztarrek. Erkiag Arran 19.
azpiadiera-1.2
(Como primer miembro de compuestos).
Egaluzetan. Udako arrantzuketa onen asiera-eguna eldu zan. Erkiag Arran 77. Iparreko mollearen asiera-inguruan dagoan arbolapera. Ib. 24. Hasiera lanetan dago noski oraindik; bide makurra jo eta joko ere ditu, aspergarri guziak bezala. Baina gero eta zuhurrago dabil. Mde Pr 318.
azpiadiera-1.3
(Pl.).
Baña akaballako doloreen asierak dira oiek. Cb Eg II 140. Ez eikezu galdu gura izan une bateko nagitasunagaitik egun guztiko irabaziaren alde andi bat, bada egun guzti guztia izan oi da, asierak eskini izan jakozanarentzat. Itz Azald 203. Aztu zaizkitzu gure asierak? Ni neskame... Zu mutill... Zer giñan? ABar Goi 43s. Ekinaldi geientsuenen asierak ilunak eta utsaren urrengoak oi dirudite. Zait Plat 25. Berez, Eladeko iakintzaren asierak mailez-mail azter-bearrak genituzke. Ib. 25. Alako goiz batean [...], etxera itzuli itun bereala. Joan daneko alkar-iltze negargarri orren asierak itun. Ataño TxanKan 217. Hasiera hartan, eta gure hasierak berandukoak izan ohi dira guztiok dakigunez [...]. MEIG VII 29.
azpiadiera-1.4
(Con complemento directo).
Baita egiten ebezan euren eskariak ogerorduan, ogetik jagiten zireanean, jatordu guztietan da lanak asieran. Echta Jos 14.
azpiadiera-1.5
Nombre que dan al libro del Génesis, Olabide y Kerexeta (Asiera) y Bibl (Hasera).
sense-2
2. Fundamento, base, principios.
Zimentuban paltia daukan ormia, beti dago jarkera txaarragaz, jausteko arriskuban, azaleti etxura ona euki arren. Beste ainbeste jazoten da ezkontzako bizi-eriagaz. Uts egiten da asieran, paltetan da zimentuban, gaixotuten jako sustraija ezkontziari. fB Ic III 348. Jakingo dabela batzanduten Bizkaijaren ona, aurrerapen eta lokabetasunak bakaronda edo monarkijaren bat-tasun eta zuzenbidiaren asiera onagaz. "Los buenos principios" (1846). BBatzarN 165. Erabakita zetorren orobat bertatik ikastera jartzeko, latiñezko itzkuntzaren asieratik ekinda. 'Los rudimentos de la gramática latina'. Aran SIgn 49. Irugarren saria... gure izkuntzan oraindik izenik ez duten asiera, lanbide edo gauza sortu berriak adierazteko izen berri geien ipintzen dituenari (1879). JFlor. Munduak deituten deutse jakitunak, eta alan dira, jakituriako lenengo asierak ezagututen dituezanai. Itz Azald 194. Familia da gizartearen atea eta asiera. Vill Jaink 154. Itz-lauz eta itz-neurtuz gizartearen asierak aztertu ta idoro nai izan omen zituen. Zait Plat 9.
azpisarrera-1
HASIERA-ALDE. Principio.
1939 urtian, asikera aldian, atera eben presuentzako astekari bat. Gerrika 107.
azpisarrera-2
HASIERADUN. Que empieza por.
A, B, C, CH eta D izkiz abizen asieradun sendi buruei zuzentzen diegu dei au. EAEg 15-12-1936, 548.
azpisarrera-3
HASIERA EMAN (V-gip ap. Etxba Eib). (Con complemento dat.). Comenzar, dar comienzo (a). "Jaungoikuak emon zetsen gauz guztieri asieria" Etxba Eib. v. hasi.
Nork asiera eman zion Greziatar edo Griegoen aginde edo Inperioari? Ub 56. Gauza guzien prinzipioa edo guziai asiera eman diena. Gco I 395. Ama Birjiña Santeak emo-eban asierea Egikai Santu oni. Añ EL1 177. Yesemaniko ortura, pasiño garratzari asiera emoteko egin zenduan bidealdia gaiti. Añ EL2 101. Egiteko oni nork asiera emango zion erabakitzeko. Lard 121. Lanbide gogoangarri oni asiera eman baño lenago, gai guziak ugari bildu nai izan zituen. Ib. 211. Aurtengo Junta jeneralai asieria emotera guazanian. (1868). BBatzarN 243. Onek Jenobeba ezkondu zuen aldarean bertan elizkizunai asiera eman zegien. Arr GB 128. Zer nai lani asiera ematerako. Arr May 86. Eta biotz andiaz bere biziera berriari asiera eman zion. Ib. 105. Soñekoa ebaki eta josteari asiera eman zion. Ib. 120. Letek onako onekin eman zion asiera. "Dio principio con el siguiente cantar" Or Eus 195. Guda-soroskien argibideei asiera ematea. EAEg 30-12-1936, 684. Eta eguerdiko amabi-amabitan eman zioten asiera ezteiari. Etxde AlosT 78. Aguazillak jendea ixilerazi zun eta musikariak doñu bati eman zioten asiera. Etxde JJ 174. Emon eutsan asikeria funtziñoari Don Pedrok. Bilbao IpuiB 147. Ala izan ez balitz, nik ez nioke edesti oneri asierarik ere emango. Anab Poli 138. Herri honetako gizon-andre, agure-atso eta neska-mutil guztiek jakin bezate, berehala emanen zaiola hasiera judizioari. Arti Tobera 276. Beti ere asiera eman diogu. Gero ikusi bear nola izango den amaia. Izeta DirG 50. "Daka" etxeari eskerrak, gure teatro lanari asiera ematera goaz. NEtx LBB 199. Karobia prestatzeari asiera eman genion. JAzpiroz 204. Egun polita pasa genduan oso [...]. Goizean meza entzunez eman genion asera. BAyerbe 154. Euskaldunak bakarrik giñala meziagaz jaiari asiera emoten geuntsenik. Gerrika 220.
v. tbn. Bv AsL 57. Ataño TxanKan 105. A. emon: fB Ic I 21. Itz Azald 34. Otx 36. Etxabu Kontu 41.
azpisarrerakoSense-3.1
(Con adjs. o determinantes).
Bere Aitaren agindubari / asaiera ori emonik / nai dau orrela adietan emon / zetara jakun etorri. Urqz 80. Egunari asiera ederra eman zaio. Lab EEguna 116. Eta so bekio berorrek nere jaun orrek, leengo zaarrek ez ziotela beren atsotitzeri nolanaiko asiera eman oi. Berron Kijote 221.
azpisarrerakoSense-3.2
(Sin complemento en dat.).
Jafeten bostgarren seme / Tubal onarenak, / Españien asiera / eman genduenak. Afrika 32. Orain astera guaz / predikadoriak, / beñe kolejiyuan / ibilli gabiak. / Asiera eman du / Pello Errotariyak. Ud 36. Mutiko gaxte bat ez da berez gauza balantzako ezkil aundi bat bakarrik iraultzeko edo asiera emateko. Or QA 159.
azpisarrerakoSense-3.3
Dar la salida (en una competición).
Bi aldetan arrasto bana egiten zan, andik asera emateko. JAzpiroz 124. Guk alde banatan jarri ta asera eman genduanean, arratsaldeko lauretan, berrogei gradu. Albeniz 117.
azpisarrerakoSense-3.4
Estrenar.
Eztabaide gogorrak ebizen zarren eta zar etzireanen artean, zein ixengo ete zan kanpo santu barrie estrenauko oana, asikerea emongo eutsana, lelengo sartuko gaituenak gu ixengo gara, esaten eudien zarrak. Akes Ipiñ 17. 1949 garreneko Urtaillean emon yakon asikerea parroki barri oni, lelengo parroko jaune Atutxartar Leonardo zala. Ib. 17.
azpisarrera-4
HASIERA IZAN (Trans.). Tener comienzo, comenzar, empezar. v. hasi.
Emanikan Jardiña / zer dan aditzera, / oraiñ soñekoakin / degu asiyera: / zer gauza ederra dan / burutik oñera / Jardiñeruak egun / duten jantziyera. Echag 61. Urliaren jatorriak lendabiziko asiera norgandik eta zein tokitan izan zeban. Izt C 23. Asiera du mendi onek Pasaiako Arandoko aitzean, eta bukaera Igerko munuan. Zab Gabon 85. Emendik izandu zuan asiera aitaren semiaganako aserriak. Bv AsL 26. Ara nola izandu zuen peregrinazio onek bere asiera. Goñi 116. Gauza guztiak beren asiera Jaungoikoagandik dute. Inza Azalp 35. Noizaldian badute asiera ta amaiera, iaiotea, iltea [...]. Or Aitork 419. Zure kontsulgoan ain zuzen, Poliu, deduzko mende onek asiera duke. Ibiñ Virgil 42s. Errepide horretan bide eta bidexka askok baitute hasiera. MIH 234.
azpisarrera-5
HASIERAKO (Lar, Añ, H (a- V, G), A). Inicial, del comienzo, del principio; del primer momento.
Jaungoikuaren legeko agindubeen asierako lelengo ikasikizuna, zeinetan erakusten dan: mundubaren asieria; gizonaren andi izatia; ta kristandadiaren balijua. fB Ic I 10. Asierako jolasa. Echag 239. Izen egoki Euskarazko garbi au, Erri edo Lurbira oso bati ezagungarritzat ifinteak, adierazten du argiroki, asierako erria dala, edo gauza agirikoren batek toki artan izan zebala lendabiziko asiera. Izt C 11. Asierako bi-itzetan Ribadeneira, eta geiena Doriñaken obretatik bildua dela dio. Aran SIgn II. Uste neban oraintxe zala lenengoa, / Lapurretori zala asierakoa. AB AmaE 324. Joxe Eizagirre jaunak esan zuan asierako itzaldia. Muj PAm 11. Ederki datorkigu mâieko bazkari; / asierako lan au ez da nekagarri. Or Eus 145. Asierako eginkizun au bete ondoren. "Una vez llenado este requisito" . EAEg12-12-1936, 528. Amerika, Amerika... Asierako gauza asko aztu ta orain dagon lur ederra bakarrik erakutsi al baleike. JAIraz Bizia 31. Eta orain, bukatu baño len, uki dezagun laburki, asierako beste galde ura: Nundikakoa degu kanta au? Lek SClar 119. Asierako konsejua jarraitu badabe, ez dot uste. Bilbao IpuiB 86. Nun daude asierako laztan eta musu bero aiek, Joxeba? Txill Let 113. Asierako itzaren ondotik bukaerara so egin ez balu. Or Aitork 400. Gure asierako negarrak. Erkiag Arran 9. Ostera igo ta asierako tankeran erori zan. Anab Poli 92. Geroago, berriz, eta asierako Monoteismuaren ondoren aurkitzen dugu Megalitiko-aroaren erlijioa. Vill Jaink 21. Eraskin bat eta asierako kopla pixkabat aldatzea naiko izan zun Donibane Gurutzak. Gazt MusIx 161. Juan jakon asierako berotasuna su-garretan biurtzen, eta ez ariman, aragizko biotzian baño. Etxba Ibilt 463. Ez zaiela asierako une artan beiñ-ere Jainkoari erregutzerik gogoratzen. Berron Kijote 146. Bizkaiko sindikatuen nagusia etorri zan asierako berbaldia emotera. Gerrika 201. Bi orduko tirek au1tzen zituan / aserako irriparrak. Insausti 114. Hasierako beldurra menderatu duenean. MEIG III 94. Hasierako sarbidean, berri ugari ematen dizkigu Aita Villasantek. Ib. 72 (ref. a un libro). Hasierako kontsonante bilkurak. MEIG VII 179.
azpisarrerakoSense-5.1
Aen burubidea besterik zan, astoen estropadak egitea, ain zuzen. [...] Abereganean arro ta gertu egozalarik asierako aginduaren zain. Erkiag Arran 55.
azpisarrerakoSense-5.2
Albokariak luzaro egon zirean asierakoa ioten.A Ezale 1897, 45b.
azpisarrera-6
HASIERAN (G-azp, AN-goi-gip ap. Gte Erd 150 y 45; Lar, Añ; aseran G-azp-goi ap. Gte Erd 45; asikeran Añ (V)). Al principio, al comienzo; en un principio, en un primer momento. "Al principio, asieran, lenengoan, lendabizian" Lar. "Estar en xerga, asia, asieran egotea" Ib. "Asieran ongi zijoan (G-azp, AN-gip), asieran (G-goi), hastean / hastapenean (BN-arb)" Gte Erd 150.
Baña zergatik esaten dezu asieran Aita gurea, zeruetan zaudena? CatBurg 24. (Cb CatV 34, Añ CatAN 32, CatBus 20, Itz Azald 67 asieran, CatLlo 34 asikeran) Asieran zan bezala, orain ta beti, ta mendeen mendetan. Ub 140 (ArgiDL 57 asieran, KIkG 35 asieran). Asieran erraza dana, gatxa dala geruaguan. Mg CO 113. Alan arima bati, neke-gatx egin arren asieran oraziñoa […] ta Jaunaren laguntzaz, erraztasun andia irabazten dau. LoraS 89. Asieran ez dira gauzak osotuak ekusten. VMg 90. Jaungoikoak asieran zeru-lurrak gizonaren serbitzorako egin zituen. Lard 361. Au Malagatar Diego Hocez zeritzana zan, eta asieran Iñazioganako errezeloetan da zelatan zebillena. Aran SIgn 89. Kartak, edo zernai paper eskribitzera zoazenean, itz guziz eztitsu oiek asieran ipintzeko oitura ederra ar zazu. Arr May 116. Esan dot asieran Jaunak lagunketan / Deutsa zoli danari jagiten goixetan. AB AmaE 416. Asieran eman bazenit pezeta bat, pitxar bat edateko itz gutxiagorekin, ez nizun egingo buruko miñik. Urruz Urz 53.
( s. XX.) Asieran eukan bildurra bota ebanean, geroago ta errezago egiteban itz. Ag Kr 104. Ikusten dezun bezela, biyak, asieran, asmo bat izan degu. Alz Txib 107. Asieran ezerezetik egin zituen Jaungoikoak zerua ta lurra. Ur Gen 1, 1 (Inza Azalp 35, Ol, Or Aitork 350 asieran; Urt hastean, Dv hastapenean). Ikusi degu Franziskoren egiteai nola oztasunarekin Asisko jendeak begiratzen zion asieran. Bv AsL 53. Asieran zan bezelaxe, orain eta beti, gizaldi ta gizaldietan. ArgiDL 109. (tbn. en KIkG 35) Adibide au irakurriko duan edozeñek sumatuko du, asieran Asteteren azalpena ematen asi nintzela ta gero Gazteiz edo Bitoriako Kristau-Ikasbidearen azalpena dakartela. Inza Azalp 6. Beraz gaurko yakintza-mallara igo-arazteko neke aundiak bear asieran. Ldi IL 168. Asieran urruti zenkusana gero ta bertarago egiten zaizu. Ib. 75. Asieran, ezkongaietan danok artzen ditugu asmo on oiek. ABar Goi 34. Gizartekeriaren irakasle nagusiak [...]. familiaren arerio agertu dira, asieran esan dogunez.Eguzk GizAuz 84. Asieran zearo erabaki gabe geratu diteke au. EAEg 6-11-1936, 231. Gurasoen eta etxekoen oroipena, asieran batez ere, biotz-urragarri izan zuan. NEtx Antz 156. Parre eragin dit asieran, eta negar gero. Txill Let 99. Astoa asikerean siñesgor egin yakon. Bilbao IpuiB 203. Alabaiñan, asieran, lenbizikoan, aitaren laguntasunaz ganera [...]. Erkiag Arran 88. Baña, plaentxitarrak konturatu ziran euskeraz tautik pe ez-ekiela, asieran ". Ola lagun" eta amaieran "Agur" izan ezik. SM Zirik 40. Asieran gizonak beren sentidu eta griñen esanetara zebiltzan. Vill Jaink 79. Asieran Erakleito-zale porrokatua izan baitzan Platon. Zait Plat 29. Asieran, lagun oiek, galtzadunak oi-ziran, baiña konturatu gabe, gonadun lagunak inguratzen asi zitzaizkion. NEtx LBB 123. Zeuen biotz gogorragaitik emon eutsuen Moisesek zuen emazteak izteko baimen ori; asieran, ostera, ez zan orrela izan. Ker Mt 19, 8. Haseran ba zen Hitza, eta Hitza Jainkoarengana zegoen. IBe Io 1, 1. Hasieran kostako zaizu pixka bat behar bada, eta orduan ere argitaratzaileak lagunduko dizu eginahalean, zenbait hitz eta esaera azalduz. MIH 164. Hasieran aipaturikako orrialdeen ondoan dago honako hau. Ib. 351.

v. tbn. fB Olg 103 (asieraan). Xe 203. Echag 22. Goñi 97. A Ardi 88. Kk Ab II 189. Or Eus 150. Alz Ram 110. Ir YKBiz 457. Mde HaurB 7. JAIraz Bizia 53. Osk Kurl 20. Anab Aprika 82. Berron Kijote 19. Alkain 67. Gerrika 40. Aseran: BBarand 8. Asikeran: Enb 129.
azpisarrerakoSense-6.1
( Hasiera hartan, honetan, etc.).
Ark egin baititu diranak oro ta asiera artan egin zenitun zeru-lurrak. Or Aitork 353 (313 asiera ontan). Asiera artan etzan babestuen artean nabarmenkizunik egin. EAEg 5-2-1937, 986. Egunaren ordu geienetan senarra etxetik kanpora izan oi zan. Egia, asiera artan lan asko sortzen zitzaiola ta jolaserako gogo gutxi izaten zuala. JAIraz Bizia 97. Eta ortik ara berriz esanaz ari zan, kolpe-otsa entzundako asiera artan Don Kijotek eman zituan arrazoirik geienak. "La vez primera que oyeron los temerosos golpes" . Berron Kijote 226s. Auspoak, berriz, hasiera hartan hartu zuen ibilera ez du batere mantsotu. MEIG III 121.
azpisarrerakoSense-6.2
Nere hasieratan, marrazkiginean aritu izan nintzen bero-bero.MEIG IX 136 (en colab. con NEtx).
azpisarrera-7
HASIERATIK, ASIERARIK. Desde el principio, desde el comienzo; desde un principio, desde el primer momento.
Asierati gatxari bidera urten biar jakola. Mg PAb 124. Alaxe orazio onetan asieratik [...] bereala habiatzen gera seme on baten deseo naturalak agertzen. Gco I 451. Eta ori guzia datorkigu, asieratik eta sustraietik bezela. Gco II 76. Ez al dezute irakurri, egin zuenak gizona asieratik, arra eta emea egin zituela? Ur Mt 19, 4 (Ker asierarik, IBk hasieratik; Lç hatsetik, He, Dv, Ip, Echn, Ol (h)astetik, TB munduaren hastean, Hual prinzipiuan, Samper prinzipioan, SalabBN hastepenetik, Leon haste-hastetik, IBe haseran). Entero asieratik Jaungoikoagan bakar bakarrik ipiñi zuen [itxodomena] . Aran SIgn 34.
( s. XX.) Ta ondo egingo leuke aldabenak olango aserre-bidea sustrai ta asieratik kentzea. Ag Kr 172. Berak eman zien guztiei izatea asieratik, gauza guztiei ta auen gaiei. Inza Azalp 34. Erditik ez baiño asieratik ekingo deutsot. Or Tormes 5. Ori gizon-iltzalea izan zan asieratik. Ir YKBiz 325. Txalo bat yo ezaiozute asieratik, bioi, ta gero itzik galdu gabe entzun eta ikasi. Ldi IL 157. Euskeltzale guziak ditu asieratik arpidedun. Ib. 71. Zuk asieratik au esan ez bazenu ere. Or Aitork 383. Hasieratik ahalegindu zen bere sentimenak eskutatzera? Mde HaurB 22. Nola ni hasieratik bertatik aitortu nintzen gobernu zaharraren kontrako eta berriaren aldeko. Arti Tobera 275. Polik bear baño gieago jan zuan asieratik. Anab Poli 77. Baña asieratik ajola aundiko bereizkuntza bat egin bearra dago emen. Vill Jaink 30. Asieratik bezela, ni kontuz ninjoan bide-ertzeko arrieri begira. Anab Aprika 81. Platonek, dakigunez, asieratik elkar-izketaren tankeraz idatzi baitzuen. Zait Plat 11. Oiñguan argi barik, asieratik illunian. Etxba Ibilt 468. Alakoxetzat artu bait ziñuztedan asieratik bertatik. Berron Kijote 211. Asieratik bakea oiñarri / biotz-biotzez artuta. Ayesta 38. Hemen has gaitezen hasieratik. Ni ez naiz sekula filologoa izan. MEIG IX 73. Honek bestalde, hasieratik bertatik, Orixeren arrimuan, erakutsi zuen isuria. MEIG VII 168.

v. tbn. Gazt MusIx 69. Aseratik: Insausti 103.
azpisarrerakoSense-7.1
Ta asiera bereartatik esan nizunez, zuzenbidezkoa auxe da, indartsuagoari egokia lizaiokena egitea, alegia.Zait Plat 132.
azpisarrerakoSense-7.2
( Hasiera-hasieratik ).
Murugarrenek argitara zituen bertsoen gainean azaldu dudan zuzennahiko berritxuratzeak baditu, hasiera-hasieratik aitortu dudanez, hutsak, usu eta ugari. MEIG V 92. (v. tbn. MEIG IX 93)
azpiadiera-2.1
( Hasi-hasieratik ).
Artizarraren pare agertu zitzaigun hasi-hasieratik Gandiaga gaztea euskal poesiaren zeru goibelean. MEIG III 79. Bere liburua irakurri ondoren, hasia nauzue pentsatzen ez ote nukeen euskaraz ikasten abiatu behar, eta hasi-hasieratik abiatu, gainera. Ib. 116.
azpisarrera-8
HASIERATIK AZKENERA, HASIERATIK AZKENERAINO, HASIERATIK ATZENERAINO, HASIERATIK AZKENERARTE. Desde el principio hasta el final, de principio a fin. "Asieratik azkeneraino interesantea zen pelikula (AN-gip)" Gte Erd 218.
Joseren izaera asieratik atzeneraño, guziz da miraritsua. Lard 63. Txit konbeni zala, Jesusekin asieratik atzeneraño ibilli izan ziran ikasleetatik bat aututzea. Ib. 480. Asieratik azkeneraño meza osoa entzunagaz. Itz Azald 92. Asieratik azkenerarte dana ikusteko ustean. TAg Uzt 225. Guztia esan zuan Patxik gelditu gabe, hasieratik azkeneraino. Osk Kurl 56. Esan zeixola asieratik azkenera, aittua eta ikusi eban guztia gela izugarri artan. Etxba Ibilt 489. Film honetan ez dago horrelako desegokitasunik: hasieratik azkeneraino, ikuskari beldurgarriak egiaz dira beldurgarri. MEIG I 198.
hasiera
<< 1 hartze 0 / 0 hautsi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper