Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

178 emaitza inola bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
hartaratu.
tradizioa
tradizioa
Tr. Encontramos la forma de part. perfecto hartaratu desde mediados del s. XIX. Usan hartara Gasteluçar, Eguiateguy e Iraizoz, y, sin aux., (hartara baino lehen, hartara ezkero, etc.) Axular, Mendiburu, Duhalde, Goyetche, Hiriart-Urruty (hartarat ), EusJok, Inza, Lizardi, Orixe y Berrondo. Esta segunda forma es especialmente frecuente cuando le precede un grupo nominal con el que forma sintagma (etxe hartara da, etc.); en dicha construcción, sólo hallamos algún ej. de hartaratu en Joannateguy.
sense-1
(SP, Dv, H), hartara.
Ir, llegar (allá, a ello), ponerse, resolverse (a ello); llevar, incitar, obligar (a ello). " Hartaratzen bada, s'il va pour cela" SP. "Pousser à cela" H. En AxN se explica halakatu (43) por artara.
Zeren adina bera hartara laguntzen baitzaika, adinak berak hartaratzen baitu. Ax 177 (V 119). Zeren orduan bortxaz eta ezin bertzez hartaratzen baitira. Ib. 214 (V 143). Eta hartarakotzat, hartaraz gero, leheneko odol beroa hotzten da. Ib. 187 (V 127). Eta halako bekhatua [...] erraiten da Spiritu Sainduaren kontrako bekhatua dela. Zeren hartaraz gero maliziazkoa baita. Ib. 98s (V 68). Baldin badakit zenbait konpainiak ekhartzen derautala tentazionerik eta erorterik, eta halarik ere hartaratzen banaiz neure gogoz. SP Phil 445s (He 450 goaten naiz hartara). Ezen hunen lazeriak hartara dire, non galdu behar baitu, egiten ezpadiozu miserikordia. 48. Ta urratzen dituzte, beren naigabe latzak eta tristurak hartaratzen dituela, beren soñekoak. Mb OtGai III 33. Bada leoirik erreenak eta aserreenak ere barkatzen dio bere atzaparren ta orzen artean urratzera zijoan gizonari artara baño len beratzen ta humiltzen zaion aldian. Mb IArg I 336s. Orra fededun epel nagiaren irugarren kaltea, oharkabeko eriotz izugarria. Ekus zazu, bada, artara bage zuk zere egunak bukatzeko, [...]. Ib. 86. [...] Jangoikoa beti billatu, serbitu ta maitatzea. Artara gaitezen, ekusi behar ditugu ez artaratzetik eta epelki ta nagiro Jangoiko maitagarria serbitzetik datozen irur kalte. Ib. 80. Ausartze egiazkoa eztoa peligro buskara, bena hartara behar badü doa ehün bizi balütü bezala. Egiat 255. Sentimendu hek bethi finkatuz doazi, eta azkenean natural bezala egiten dire: bada hartarazkero, bekhatuari ihes egiten zaio. Dh 97. Hemen, Yauna, gathorzkitzu beharrak hartararik. Gy 25. Uste zuten, ain azote farragarriak artutako gizonak etzirala benturatuko lege berri bat erakustera; eta artaratzen baziran ere, aditzalle eta ikaslerik etzutela izango. Lard 487. Beragatik artaratu zan perill, neke, lan ta gora-beraetatik pake onean atera ta salba zezan. Aran SIgn 15. Pekatu hura konfesatu bearrak ematen zion lotsa alaingoa zan, non iñola ere eziñ artaratu zan. Arr May 69. Artara ezkero gauzak / formal bear dira. EusJok II 23. Seme alabak bizi dirade / ordena onen mendean, / aita ta ama errespetatu / bear dan umildadean, / al duen gayaz sokorrituaz / ezintuera diranean, / berak nai badu ala izatia / artaratutzen danean. PE 25. Sukharrak hartu zuen Aita Pinobel, eta egun laburrez hartaratu zen, nun hiltzat baitzaukaten. Prop 1881, 219. (ap. DRA) Ez zen ene xedea herri hartan gelditzea; bainan ustegabe batek hartaratu gintuen. Ib. 1899,159 (ap. DRA). --Aita! --Eta aitona / amandrearekin / ez dirade artaratzen / gauza ontan zurekin. Sor AKaik 116. Eman dezagun Eskual-herrian ez dela herri bakotxean apez bat baizik [...]. Hartarat geroz, herrian sortzen diren haurrak batea detzazke, bai eta hilak ehortz apez bakar batek, non ez den eri... HU Zez 30. Eliza hutsean, elizako lau murru hotzeri behar da mintzatu han apeza, igande sainduan! Hartaratua nahi ote lukete ikusi [...] apeztasuna? Ib. 31. Nere lagun Iñaxio: Modubak artaratu naubelako bi letra oiek zuri egiteko asmoa artu det. Moc Damu 35. Liarniko Ama Birjiñak guzia merezi du, baño gu igandetan izan ezik, ezin artaratu. Ayerb EEs 1917, 78. Eskatzen dio Diputazio txit goituari saneurri ori ontzat eman dezala ta artaratu dedilla. ForuAG 315. Jesusek iltzera joan nai izan zuanean, artara baño len apari bat egin zuan bereakin. Inza Azalp 77. Atoz bada, seme. Berak deitzen dizu, zai daukazu, estitsu agintzen dizu. (Ramuntxo iya artaratua. Lekaidaba geroago ta sutsuago) Goazen, seme...Alz Ram 132. "Sesiotegi"-n bi neskatx bizi dira. Artaratzen oi diranek ederkitxo dakite. Anab Usauri 13. Len artaratu, ta orain bere itza jan. Milla deabru! Alz Burr 23. Bein artara ezkero ni ere enengoan ixiltzeko. Ldi IL 49. Itz oietxek zor nizkizun, aiton buru-xuri, begikoa; ta artaratu nauen abagunea atsegiña ez izanda ere [...]. Ib. 114. Liburutxo oni bizpairu sarrera-itz ipintzeko ez nedukan adiskide galdurik, artara ezkero. Or BM 6. Zeruko yaurgoa (Eliza) zabalik dago artara nai duten guzientzat; baña artaratzeko, indar egin bear da. Ir YKBiz 152. --Iñoren eskuetatik yaso-ta gero, orrenbeste maite izan? --Lenago semerik gabe izateak artaratu zun. Zait Sof 85. Untziak zekhartzan hil soak; / hartaratu itxas-usoak / begira bat eman ondoren / heganatzen ziran urruti / untziko gizonak urruinduz. Mde Po 88s. Aterako da, begi gorriz, / bildotsen barrenera, / garaiak artaratua. Gand Elorri 174. Nora doian jente, ara doia Bixente. Ez musikazalia dalako, bañan jentia artaratzen danian moda bezela izaten da. SM Zirik 84. Kontrako oker-beldurrik ez da ez artara ezkero, alakoxea bait-da ipiñi zaizun erremioa. Berron Kijote 140. Bazakiten suhuskundarrek berek Irisarriren menturan gelditzen zirela hartaraz geroz apezez. Larre ArtzainE 303.
azpiadiera-1.1
(Precedido de nombre o grupo nominal con el que forma sintagma).
Leze belz hartaratzean tristetzen da arima. EZ Man I 94. Ioan ilhargia haize hartaratzen den thaularat eta bilha desiratzen duen eguna. INav 136. Emen ondasunik bage ta eskean edo behar andian bizitu diranak ere etxe artara ezkero arkituko dira emengo andienak baño mill-milletan geiago balio duten ondasunekin. Mb IArg I 239. Ur hartarat zen itsua, han garbitu zen eta ardietsi zuen bista. Lg II 178. Jesus lan artara baño lenago galdetu zioten, ea zillegi edo ondo zan jai-egunean sendatzea. Lard 403. Erri sonatu artara ziranean, beste gañerakoak bezela, elizan sartzen asi zan. Arr May 196. Mendi hartara zenean, kendu ziozkaten berriz ere bere soineko guziak. Jnn SBi 30. Heia hartaratu zirenean, san Josepek [...] garbitu eta antolatu zuen barne hura. Ib. 11. "Euskaltzaleak" eta idazle-batzar artara ziranak onetsi ditzateke. Ldi IL 97. Toki artara zanean, Yesusek begiak goratu ta ikusi zuen. Ir YKBiz 366.
hartaratu
<< harrotu 0 / 0 1 hartze >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper