Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

178 emaitza inola bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
harrotu.
sense-1
I . (Vb.).
azpiadiera-1.1
1. (V-gip, AN-larr, B; Lar, , VocBN , Gèze, Dv, H, A). Ref.: A Apend; Etxba Eib; Iz ArOñ; Asp Leiz; Elexp Berg.
Ahuecar; inflar. "Arquear la lana, sacudirla", "crespar", "mullir, poner algo hueco, esponjoso y blando" Lar. "Esponjar" Lar y Añ. "Dilater, dilaté" VocBN. "Dilater, harro, hant" Gèze. "Devenir crépu" Ib. "Dilater, boursouffler, rendre bouffant. Ohea harrotzea, secouer le lit en le préparant. Hormak harrotzen du lurra, la gelée dilate la terre" Dv. "Acquérir du volume sans gagner en quantité, se gonfler, se bourrer, enfler, bouffer. Orhea orhantzarekin harrotzen da" H. "Harrotu, dilatarse, hincharse" A. "Fermentar; ore arrotua, masa fermentada (B)" A Apend. "Aflojar, esponjar, henchir" Etxba Eib. "Laixekin lurra arrotu biar izaten da, gauzia eraiñ aurretik" Ib. "Ponerse fofa una cosa" Iz ArOñ. "Ahuecar, p. ej. tierra, cultivándola, escardándola" Asp Leiz. "Ahuecar, hinchar, mullir, henchir. Oillarrak lumak arrotuittu" Elexp Berg. "Esku gaiñeko azal guztia arrotu jat" Ib. "Tartia gutxi arrotu da labian" Ib. v. AZAL-HARROTU.
Asi zan bada puztu ta aizez arrotzen bere larrua. VMg 39. Ulia zuritu bada, imiñi peluka gorri bat; murrija badago, arrotu irrime. JJMg BasEsc 189. Berotasunak kiskaltzen ditu [...] aza guztiak, burubiltzeko lekurik eman bagez arroturik lagatzen dituela. Izt C 158. Ohartzen zarenean berotzen hari dela [belharra], barnean berean harrotuko duzu arras hoztu den arteo. Dv Lab 123. Sail ebakiak harrotzen dira maiz, arin-arina altxa-arrasteluaz, eta barraiatu gabe bazterretara. Ib. 96. Ez lirake faltako beste lugartza aundiyagoak, dituzun bazter guztiyak arrotuko lituztekenak. Sor Bar 45. Bota lehenago alferren gain, uzten badute lur hori lo, harrotu gabe. HU Aurp 199. Lür thirana ala harrotia aidiak eta ekhiaren leinhüriek aisago traukatzen dieia? ArmUs 1906, 93. Herriaren erdia ari baita harentzat ile berexten, joiten harrotzeko, lertzoaz gabetzen, xuritzen. JE Bur 197. Atera zuan laban bat, eta arriaren inguruan lurra arrotuz noizbait ere iaso zuan illarria. EEs 1921, 201. Betbetan xoriak dira iratzartzen / Hegalak <hekalaz> harrotuz lorian airatzen. Ox 165. Ikusi nuenean zabaltzen leihoa, / atseginez harrotu daut bere papoa! Ib. 146. Eta barruan ailtzur motx-motx bat / arrotzeko loi mordoa. Garbiz EEs 1925, 64. Euriak eta hormak emeki-emeki arrailduz, kraskatuz, harrotuz deramaten harri zuri batez egina da dena. JE Ber 40. Lur guzia aztaparrez harrotzen duela. Barb Leg 148. Beatzak biurri, zabal egoak, / arroturik egakiak... "Hinchado el plumaje" . Ldi BB 38. Tartean dabil Egoa legun / arrotuz aren kalparra. "Esponjándole la cabellera" . Or Eus 220. Ostiral saindu-egunez ogi-orea ez omen da arrotzen. Ib. 174n. Egoak arrotuta, karakaz eta istilluka irten zan bere oetik [olloa] . TAg Uzt 117. Jorran ari naizela, uste gabe, lurra arrotu egin diot eta txuloa bigundu, lurpean, or nunbait, gordeta zegoan aziari. SMitx Aranz 5. Odeiak ematen dion ura basoak bere osto, goroldio ta lendik arrotuta dauzkan ongarri ta lur artean gordetzen du. Munita 104. Fortunatok, begi-axala erloju-gosez arrotuz, ollasko oso bat eskeintzen zaion katua zirudin. NEtx Antz 143. Gonak gora bidean arrotu ez zekizkioten. Etxde JJ 103. Lurra, egoi epeletan, / azala arrotuez doa. 'Esponja la tierra su corteza' . Gand Elorri 61. Ardi ta zaldiak / maldan bera dakarz, uleak arrotuz / arratsaldeko otzak. Ib. 193. Bere paparra ollar batek bezela arrotu ta erregekume bat balitz bezela geratu zan. Ugalde Iltz 32. Lurra arrotu, goldearekin besterik ezpaitugu egiten. Ibiñ Virgil 86. Katua, bizkarra arrotu ta nagiak ateratzen gelditu da. NEtx LBB 156. [Itxas-ontzi] batzuak zapiak arrotuaz. Ataño TxanKan 121. Txantxangorria ate ondora urbilduz zebillen, bere lumak arrotuta. TxGarm BordaB 95. Gorotz-tokian gorotz arrotzen ari giñala. JAzpiroz 217. Pikatxoiarekin arrotu, atxurrarekin kopa bete, ta karroa kargatu. BAyerbe 51.
azpiadiera-1.1.1
(Fig.).
Bi gertaera oek, Aretxabaletakoa ta Lekunberrikoa, puztu ditute ta arrotu ditute ta itxuragabetu ditute beltzak, nai duten bezela. Or SCruz 83. Arrotu egiten zituzten beren itz guziak aize utsez. Zait Plat 151. Alkarren zer-esan barregarriok apur bat jantzi ta arrotu ebezala? Apur bat, ez gauza andirik. Bilbao IpuiB 17.
azpiadiera-1.1.2
Crecer, hinchar(se).
Eta artarako bataio Santubaren urak leenere baño birtute eta indar geiagoz betetzen, arrotzen eta uanditzen. Lar SAgust 9. Goiak bota zituan bota alak, errekak arrotu ziran. Ag AL 38. Gerri estuak, bular arrotu-anpatuak, berna liraiñak. Erkiag Arran 42. Beste gogo leitsu bat ere erne ta arrotu zitzaion biotz-mamiñean. Etxde JJ 211. Bestiak beste Urola erreka / arrats artan arrotua, / bere lekuan kabitu ezinda / zebillen amorratua. Uzt Sas 161. Bizarra igartu zaie [artoai], . zorroa arrotu. Zendoia 194.
azpiadiera-1.1.2.1
Galdu ebeen jakiturijarik geijeena; arrotu jakeezan eureen griña edo pasinoiak.JJMg BasEsc 34. Olermena Lizardiri ementxe arrotu zitzaion. Aitzol in Ldi UO 9.
azpiadiera-1.1.3
(V, S; Gèze, Dv, H).
"Devenir véreux" Gèze, Dv, Lrq. "Devenir gâté, vermoulu, vide, au dedans creux" H. "(V), ahuecarse un árbol, p. ej. un castaño" A.
Makatz zar arrotu aundi batek erakusten dauz adar igertuak. Alzola Atalak 82.
azpiadiera-1.1.3.1
"(Au moral), se gâter, se corrompre" H.
azpiadiera-1.1.4
"(Sal), pasarse de maduro, hablando de las frutas" A.
azpiadiera-1.2
2. (V, G, AN-ulz; Lar, , Dv, H). Ref.: A; Etxba Eib; Iz ArOñ, Ulz ; Elexp Berg.
"Ahuecarse, entonarse, envanecerse", "gloriarse" Lar. "Jactarse" Añ. "Presumir" Lar y Añ. "(V, G), envanecerse" A. "S'énorgueillir, devenir vaniteux, présomptueux" H. "Ponerse orgulloso" Iz ArOñ. "Ahuecar, engreírse" Iz Ulz. "Envanecerse" Etxba Eib. "Arrotutziak dakar gero apaldu biarra" Ib. "Diruak ekartzen dau arrotzia, eta arrotziak ondamendixa. Ib.
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición meridional dese mediados del s. XVIII, al Norte lo encontamos en Duhalde y Zubiri.

Al dituzun apainket eta edergarri guziak soñean artu ta danzez danz ta festez fest arroturik ibiltzea. Mb IArg I 72. Bakarrian dirautsut, eta ez neure buruba arrotu guraz. Mg PAb 68. Ez dot bildurrik arrotuko dala nik emon aldaijodazan alabanzakaz. Mg CO 293. Ez zaite bada orrenbesteraño arrotu. VMg 74. Andiustez arroturik. LoraS 59. Ori ikusirik, geregan fiatu eta arrotu bear ez gerala. Gco I 443. Hain ardura haserregoak asaldatzen nau; hantusteak harrotzen nau; sumindurak minkhartzen nau. Dh 83. Alako senar emazte suerte onekuak ez dabee arrotu ta buru eritxitu biar. fB Ic III 367. Arroturik Luzifer beragan ekusan edertasunagaz. Astar II 281. Ea, gizona, egiten badozu / geriz apur bat, ez arren arrotu. Zav Fab RIEV 1907, 95. Au ikusi ta zein da gizona / aurrera arrotuko dana? It Fab 163. Zergaitik arrotuten az lurreko eta sutako autsa? Ur MarIl 36. Garaipen onekin are geiago arrotu ziran, eta guziak menderatzeko ustea artu zuten. Lard 539. Andia zan benetan bere Jauntasuna, / Alan arrotu Adan doe askoduna. AB AmaE 351. Loteria pixka bat atera zaiolako arrotua. Urruz Urz 60. Garaimen arekin geiegi arrotu ziran. Bv AsL 214. Gaitzikan esan ez / nik uste dedanez, / ez nabill arrotuta / gaztetasunez. AzpPr 44.
( s. XX.) Biak andigurako, ondasunakaz arrotuta egozanak. Echta Jos 58. Jendeak erdian artzen zuen zerutik etorri baitzen bezala, eta alaz guztiaz ere [...] etzen arrotu. Goñi 59. Geuk ere, i emen jaio aizalako, ze arrotu andirik etzeukagu. Ag G 353. Ez arrotu orregaitik, millaka ta millaka jente ezezaunen jatorrija daukogu bakotxak eta jakixu zelakuak ixan ziran arek! Kk Ab I 90. Gaingiroak, orratik, etzuan dan gutxienik arrotu. Mok 7. Gure jakiteaz ez degu geiegi arrotu bear. Muj PAm 29. Aundikeriak gura izatea ta ezer-ezagaitik arrotzea, uskeria da. Pi Imit I 1, 4. Giz erdiya ote zeran da / ortaño arrotu al zera? Tx B I 221. Alaere gure gizon haundia etzen dremendenik urguluntzitu, hanpurutu, harrotu. Zub 46. Bakaulkian arroturik. Enb 100. Gure landerrerijagaz oso aizturik, arrotuta, andipuztuta, urlija ta berendijaren ganetik jarri gurarik asiko gara. Otx 118. Gu geu izateaz ez gaiteala lotsa, baizik bidezki arrotu. Ldi IL 136. Urrezko iskillu-zalapartaz arrotuta. Zait Sof 165. Anaiak: arrotzekotan, Jaunagan arrotu. (2 Cor 10, 17) "Qui gloriatur in Domino glorietur" . Or MB 780 (Ker, IBk, IBe (h)arrotu; Lç, He gloriatu, TB lorifikatu, Dv ospe athera, Ol illarraindu, Bibl espantu egin). Zerbait aundiren ametsak bein edo bein arrotu banindun, ametsondo astun arek bai ongi zapaldu ere! Or QA 64. Len nagusia arrotzen asia bazan, ederki lotsatuta agertu zan oraingoan. Anab Poli 95. Aundia dogu baña apala, / ez da arrotuko iñola. BEnb NereA 153. Hau oharturik etziran harrotu gutxi Patxi ta bere lagunak. Osk Kurl 159. Arrotu egin dala / jendien artian. Uzt Sas 237. Ez da noski iñor izango, arrotu danik edo-ta egitan arrotuko danik, desira duana betetzeko esperantzarik ttikiena ere [neska] arek eman diola-ta. Berron Kijote 139. Seme, ez adi egin / ainbeste arrotu. FEtxeb 129. Beasaingo lantokia asi zitzaien uelga eta lanak bajatzen. Langilleak arrotu egin zirala esaten zuten. BBarand 151. Harrotzeko ere bada, eta harrotuko ginakeen, ez bageneki gure arteko goramen-laudorioak [...] papera baino beherago daudela. MIH 136.

v. tbn. JJMg BasEsc 32. PE 41. EusJok 38. Sor Bar 75. JAIraz Bizia 76. In SM Zirik 98. Ugalde Iltz 26. Ibiñ Virgil 49. Ataño TxanKan 218.
azpiadiera-1.2.1
().
(Part. en función de adj.).
"Altivo" , "vano, soberbio", "engreído" Añ.
Zenbat arrotuago, edo presumituago, anbat Jainkoagandik, ta aziertotik urrutiago. Cb Eg III 227. Onelako txikertxoai agertzen deutsez, jakintsu arrotuak euren jakituria guztiaz ezagututen eztituezan zeruzko egiak. LoraS 87s. Eder ederrik janzten dirian emakume ero, arrotu askok. Ib. 129.
azpiadiera-1.3
3. (S; Ht VocGr, H).
Volver(se) frívolo. "Relâcher, harrotzea " Ht VocGr 416. "Perdre toute retenue, devenir sans modestie, dévergondé" H. "Devenir libre en ses manières" Lrq.
Gazte denboran burua arrotzen, eta gaitzeronz kolokatzen asitzen danetik beregana dediñ artean, doi doia daki gazteak nondik, eta nola dabillen. AA I 605. Lafontene gaizoak nahastatu ditu bere fabletan asko arinskoak, legartsuak eta izpirituen harrotzera eta bihotzen asaldatzera darontsaketenak. Gy IX.
azpiadiera-1.4
4. (V-gip, AN-5vill, Sal; Lar, Dv, H). Ref.: A Apend; Elexp Berg; Gte Erd 181.
Golpear, sacudir; castigar, dar una tunda; dar una reprimenda. "(Menear el) balago, dar de palos, astindu, arrotu, makillaz zeatu, jo " Lar. "Poner de vuelta y media [...] lat. dure castigare" Ib. " Berantegi egoten bazare, nausiak harrotuko zaitu, si vous vous attardez, votre maître vous réprimandera" Dv. "Secouer, agiter fortement à l'air. Adarrak harrotuz sagarrak eraustea, faire tomber les pommes en secouant les branches" H. " Harrozkitzu phildak, izurrak khen ditezen " Ib. "Sacudir, pegar (Sal)" A Apend. "Orrek bixok kontuak esaten asten dienien auzo guztia arrotzen dabe" Elexp Berg. "Zakurrak katua arrotu du (AN-5vill)" Gte Erd 181. Cf. TAV 3. 1. 7, 83 (cantares de la quema de Mondragón) oyn arroc çian luma, que J. Arriolabengoa (IC II 186) interpreta oin arrotzian lurra. Cf. BAZTERRAK HARROTU.
Handik edo hemendik, nolazpeit oraino harrotuko dituela ohoin-kafiak. HU Aurp 92. Ez nazu izutuko zure arrunkakin. --Arrotu ta aidian bigalduko zaitut. Alz Bern 77. Gauaz Anglesek harrotu gintuzten izigarriki beren aireplanekin. StPierre 18. Astelehen guzietako merkatuetara bazoan xuxen, itzuli bat egin beharrez bere zordunen harrotzeko. Barb Sup 167. Hogoita hamarbat mila arima zitaken Lapurdin orduan. Harrotu, eta ederki harrotu behar zituen gure Bordelesak. Zerb Azk 94.
azpiadiera-1.4.1
Sacudir, hacer moverse.
Ohartzen da Hedoia harroka handi bat harrotzen ere ez zuela. "Qu'il n'agitait même pas certain gros rocher" . Barb Sup 27. Oteak harrotuz ta haitzak daldaraziz. Iratz 131. Beren kantu xaharrez eliza ttipia gogotik harrotzen zutela. Larre ArtzainE 236.
azpiadiera-1.4.1.1
Zer su-piztalea izan den jaun hori, Xalbador eta Mattin hain batean plazaratu zituena, eta beste mail batean heiekilako batzu ere harrotu.Larre ArtzainE 246.
azpiadiera-1.4.2
Don Bernardok gainetik orginak harrotzen zauzkun dakigun talenduarekin. Herr 23-5-1968 (ap. DRA).
azpiadiera-1.5
5. Tratar (un tema, etc.).
Beraz, edo San Agustiñen argiaren errañurik eta izpirik-ere gelditu etzaigu, edo nere arroturikako sermoi-gaiak badu itxura bai, eta kemenik ez. Lar SAgust 11 (tal vez 'hinchado'). Lenbizi ipernua arrotu nai ñuken. Or QA 68. Mistiku deritzaien oriek [...] iardungai anitz arrotu dute. Ib. 123. Gaztediari atsegin zaizkion gaiak arrotu bearko ditugu euskal lanetan. NEtx LBB 127.
azpiadiera-1.6
6. "Rarefacerse" Lar. "Rendre un objet rare, moins dense, moins compacte. A rkola, killuan ezarri aitzinean, harrotzea, secouer et rendre plus rare son étoupe, avant de la mettre en quenouille" H.
azpiadiera-1.7
7. Animar a, empujar a. v. BURUA HARROTU.
Jentilleen sazerdotiak, sorginkerijatzat emonik milagrua, arrotu ta biztu ebeen jentia, ta azkenik beste juez bateganik atera ebeen Ines sutan erreetako sentenzija. JJMg BasEsc 231. Aitaren exenplu ta konseju geistuakaz arrotuta [...], artu eban bizi modu nasai ta libertade andiko bat. Ib. 8. Agintza handirekin zituzten harrotu, / Hauzo behar zutela bethiko larrutu. Hb Esk 211. Ameriketara jun zan. --Jun zan beaz? --Bai; lagunak arrotu zuten ta. Sor Bar 32. Izenak berak jende xehea harrotzen du. Guziz ofizio bat badakiela, eta bere baitharik, basak oihu egiten duenean. JE Bur 195.
azpiadiera-1.7.1
Animar(se). v. BIHOTZA HARROTU.
Jendea ere gutiago akituko zen, berdin ikusiko zituelarik denak, egon balitz jarririk plazaren sahetsetan diren harrizko alkietan. Bainan nork atxik geldirik harrotua dena? JE Bur 139s. Gure ama, ez delarik bada mainazu hetarik, barda ikusi dut hain hunkitu-harrotua egiazki! Bere mafrundiarekin, sukar puxka bat saltaturik, ohera joana zen. Ereman diot sendagailu zerbait, eta, harek ni haurrean bezala, nik hura forratu pulliki eta pulliki. Barb Sup 54. Nere atsegin bethea! Harrotzen nu, Erromarat heltzean Michel-Angelen harrizko obrari ohartzen zaizkotenek duketen atsegin berak. JE Ber 51. Ez dakit zendako maiteago dutan, halere, Ameriketarako itsasoa. Odolean dut hau; gogoratzeak berak harrotzen dauzkit zainak. Ib. 81. Mihiz arrotuko ditu ango zâr eta gazte, / komeri zâr baten bidez emanik ikaste. "Capaz de animar a la juventud y a los viejos" . Or Eus 59.
azpiadiera-1.7.2
Manuela, alkate-jaunaren emaztea, zizeluaren gainean lokartua baitzen, erdi-lo oraino, harrotzen da ahal duen bezala.Barb Sup 38.
azpiadiera-1.8
8. Levantar, hacer surgir. " Arrotu autse, sacude el polvo, la ceniza" Iz Ulz. "Autuak auts mordua arrotu zeban" Elexp Berg. .
Ikhusi zuen bederen airetan gora heltzen bere zaldiekin harrotzen zuten erhautsa. Prop 1907, 140. Erhautsaren biltzeko eta, higitzen direnean, harrotzeko baizen ez direlakotz [erridauak] . JE Bur 189. Ondarra arrotubaz / murgill igeriyan [baliak] . Arrantz 104. Dantzariak arrotzen zuten auts zuriaren artetik. Mok 19. Berriz beorrak sartzen ditute [eultzira] / auke arrotu ditean. "Para que flote la paja" . Or Eus 347. Zitalki dardarazten zuen noizbeinka saietsetik ontzia aizealdiak arrotutako ugin-pirrinta zuriak. TAg Uzt 231. Aizealdi laisterrak [...] auts-lañoak arrotzen ditue bideetan. Ib. 130. Sukaldean edo beste nunbait egindako suaren txinparta ezkuturen bat putzaldi batez arrotu zen eta gau aizetsu zanez, sua parra-parra zabaldu zen. Etxde JJ 213s. Doazela, autsak begietaraiño arrotuz. Or Aitork 356. Eta aizearen joera ain indartsua, ta ondar arrotua ain aundia, eguzkia agertzen zanean biderik ikusten ez. Anab Aprika 96. Aizea arrotu dezala lasterka eta zabaldietan barrena egalari, iarei, ugal gabe bioa. "Auras [...] vocet" . Ibiñ Virgil 98. Kontu orrek, auts aundiak arrotuko omen dizkik. NEtx LBB 113. Aizeak arrotutako orbel galdua. Ib. 16. An arrotzen dan auts-zurrunbillo ura ikusten al duk, Santxo? Berron Kijote 195.
azpiadiera-1.8.1
(Fig.).
Oihartzunak etziren oren bat ixiltzen; / Gure irrintzirinek zituzten harrotzen. Hb Esk 233. Xirula, klarinet, ttunttun, gitarra, atabal eta ez dakit oraino bertze zoin musikek harrotzen zituztelarik dantzako aireak. JE Ber 94. Oiartzuna arrotuz landa kizkalian. SMitx Aranz 53. Jendearen marmario ta esakizun asmakeritsuak egoaizea bezala arrotu ziran Piarresek bere emazteari emandako astiñaldiaren ondoren. Etxde JJ 135. Alako giro, [...], lur naro eta jendaki erne ta eragiñak edonon ondasuna arrotu ta barreatzen dauala esan leiteke. Erkiag BatB 170. Ori bai; kontu gordiña izan arren, txukun kontatua bear zukean, eta etzuan lizunkeri asmorik arrotu bear. NEtx LBB 121. Aizeak sorgin-dantza nastua arrotu zuan basoetan. Ib. 75. Erabaki honek bere garaian harrotu zituen haserrez ez omen du egungo egunean inork oroitu nahi. In MEIG VI 42.
azpiadiera-1.9
9. Irritarse. "Devenir rude" Gèze.
Izeba harrotu zen, bere burua zaindu beharrean igurukitzen ez zuen oldar hortarik. "Bristled" . Mde Pr 86. Harrotua, ezagun du ez dela bere buruaren jabe. Larz Iru 136.
azpiadiera-1.9.1
"Ponerse alborotada una persona o animal" Iz ArOñ. .
azpiadiera-1.10
10. " Arnoak harrotu du, le vin l'a mis en goguette" Dv. " Erdi harrotua dabil (AN-5vill)" Gte Erd 224.
Banikek ustea arnoaren kheak harrotzen ari daukala kapeta. JE Bur 95. Topatu ditugu an [tabernan] , gure moduko lagun batzuek batek au eta besteak ura, bertan gelditu naiz: pixka bat arrotu nitzanerako, banituen jokorako lagunak. Ill Testim 8. Letxero eta Rantxero sartzen dire, pixka bat edariak harrotuak. Larz Iru 54.
azpiadiera-1.11
11. Divertirse, distraerse. " Harro zaite aphur bat, égayez-vous un peu" Dv.
azpiadiera-1.12
12. Dilapidar. " Laster harrotu ditu bere diruak, il y a longtemps qu'il a gaspillé son argent" Dv.
azpiadiera-1.13
13. " Erbie arrotu, levantar la liebre (B)" Iz IzG.
Yoan den astian, hirur ihiztari... yoan dira nahiz goizaldia baliatu, erbia nun zen lo jakin eta, haren arrotzerat. Eskual 24-1-1908 (ap. DRA).
azpiadiera-1.13.1
Asi zan Poli olloen zulora, baño ixillik ibilliagatik ollo batzuk arrotu ziran eta pixka bateko ollotegi guztia kol-kol eta ega-zalapartan.Anab Poli 114.
azpiadiera-1.14
14. Despeinar(se).
Iya erotuta, / tximak arrotuta, / ezin burututa, / kopetai elduta, / far eiten det askotan / gogoratuta. Tx in Imaz Auspoa 24, 146. Illadats sapatsua aizearen ukaldiz arrotuz diardu. Zait Sof 142. Altzoan hartzen zuela haurra, ilea harroturik, soa oraindik zoraturik. Mde HaurB 51. Burua iharrausi zuen, ileak harrotzen zitzaizkiola. Ib. 69.
azpiadiera-1.15
15. Alzar(se), levantar(se).
Belarra gerriraño arrotzen zaiolarik. Or Mi 108. Landarerik xumeena uda minaren indarrak harrotzen zuen, eta bere erroen gainean lerdentzen. JE Ber 7. Geroxe batek, bizkarra makur, / arrotu zerbait isatsa, / este-muturra puzten zaiola / biribil bota du satsa. "Levantando su cola" . Or Eus 337. Buztin ta artzaia naiko dirala, / irurak atakaz aruntz, / aurrea artuta jarri dituzu / eskumakillak arrotuz. "Con sus palos en alto" . Ib. 330. Eguzkiaren goiztar izpi epeletara lorak zutik arrotuaz, kukulak ideki ta pipillak edatuaz lurrin goxo eskeinka ari izaten diran bezela. Erkiag Arran 191.
azpiadiera-1.15.1
Ezkilla jo du [...] txapela arrotu, / denek lurrera begia. "Se quitan la boina". Or Eus 424. Aietan batek, txapela arrotuz / beazkatzen du kazkarra. "Entreabriendo su boina". Ib. 391.
azpiadiera-1.16
16. Agitarse (el mar, las olas).
Bean, ura irakiten bezela, ekaitzak arrotuta. Etxeg Itzald II 152. Zurrutarekin etxekoandrea azaltzen zan bakoitzean, itxas arrotua bezela, ganezten zan kolkoetatik itz-jarioa ta irrikarkara. TAg Uzt 294. Ugiñak, olatuak arrotu egin ziran, ta ugarte edo izaroa bitsez inguratu eben. Erkiag Arran 162s. Atze aldetik ura arrotuta, apar zuria gañezka. Anab Poli 37. Zure griñak itxasoko olatuak bezela arrotzen diranean. MAtx Gazt 96. Hauetako [olatu] bakoitza harrotu eta ezerezten denean. MEIG IX 136. (en colab. con NEtx)
azpiadiera-1.16.1
Levantarse (viento). " Aizea arrotu du (G-azp, AN-5vill)" Gte Erd 148.
Aize pixkat arrotu zan une artantxe, eta egal aundi aiek bira-naiean asi ziran. Berron Kijote 94.
azpiadiera-1.16.2
Deban ez dago itxasontzirik sartzerik, eguraldia apur bat arrotzen bada. Etxabu Kontu 137.
azpiadiera-1.17
17. "Bombear la pelota (G-to)" A Apend. "En el juego de la pelota, atrasar la misma. Jo gogor, arrotu pelotia zortziraiño" Elexp Berg. .
azpiadiera-1.18
18. Avivar (el fuego).
Sua ongi harrotuz, behar bada... Barb Sup 114.
azpiadiera-1.19
19. "Devenir élégant" Lrq.
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
" Arrotu bat emon (V-m), dar una sacudida, un meneo a las tierras" A s.v. arroaldi.
azpisarrera-1
HARRO-HARRO EGIN. (Intens. de harrotu). a) Enorgullecer(se). "Burua arro arro egin ta goi goitik begiratu zidan (AN-gip)" Gte Erd 139s.
Au esaten dozu, gurasuak, arro arro eginda, zeuben umiak gaiti edade atan. fB Ic I app. 21. Esan zuen sorgiñak arro arro egiñik eta eroturik bezala. Or Mi 72. Igitariek inguruan zoraturik itzulinguruka, buruak arro arro egiñik yostatzen ziren. Ib. 95. Osaba zitalak azken itz oek entzun zitunean, bere illobak asmatutako dollorkeriaz, ari gizontasun txalogarri iduri, arro-arro egin zen. Etxde JJ 118.
b) Hincharse.
An irutxurrian lekua eitxeko, bertan daren txatarrak mazpil-mazpil eixak, ze, arro-arro einda dauaz leku asko artzen dabiela. SM EiTec2 s.v. mazpil.
azpisarrera-2
HARROTUXE. (Aprox. de harrotu). a) Sacudir más o menos.
Alta kukusoak harrotuxeak nituen, lastaira azpiz goiti emanik goizean! Barb Sup 18.
a) Achisparse algo, embriagarse ligeramente. "Arrotuxea dabil (AN-gip)" Gte Erd 224.
harrotu
<< hari 0 / 0 hartaratu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper