Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

283 emaitza honen bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (281)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
ordez.
sense-1
1. (V, G, AN; H). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 244.
(Precedido de gen.).En lugar (de), en vez (de). " Ene ordez, à ma place, pour moi" H.
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición meridional desde mediados del s. XVIII. Al Norte se encuentra en Iraultza, Zubiri (19) y Larre.

Nork eman lezakedan zure ordez ni ill ta zu bizirik gelditzea. Mb IArg I 172. Bukatuko da zuen tristanza ta orren ordez sartuko da zuen biotzeraño zeruko atseginz garbia. Ib. 315. Eta emanen ere die, [...] eskatzen dutena edo aren ordez dagoten ontarte edo beste zori onen bat. Ib. 194. Moises ta profetaen ordes dire orái sazerdóteak ta doktrina erakutszáleak. LE in BOEanm 80. Ezarri tuk [igande] heien ordez dekadak. Iraultza 20. Zure pekatuben penitenzija enparauba, geratuten da neure kontura, nik egingo dot zure ordez. Mg CO 181. Euskara eztakian Librugilleak ezin bear egin lezake ain zuzen, nola dakianak; ta ondo begiratu ta zaitu badute ere nere ordez utsegiñak zuzentzeko zeudenak, ezin egin izan dute nai ala. Mg CC 259. Urrearen ordez opa egiozue amore benetako bat. LoraS 67. Jainkoa dabil gerran / mundukuen ordez, / bestela nork bentzitu / orrenbeste frantzes? FrantzesB I 141. Eta merezi zuen sariaren ordez, ziega illuna eta kate lodiak artu zituen. Lard 63. Bereala Erromara etorri zan, agintea artzera, eta bere lekuan eta ordez utzi zuen, [...] Tito bere semea. Ib. 541. Ai, ni banego gaxo zure ordez edo zugatik hill al banedi! Arr GB 79. Edozein aiden ordez / dagoz makina bat / baina mundu guztian / Ama... bakarrik bat. Azc PB 320s. Eta iturriak [...] uraren ordez [...] ardua eman zuan. Bv AsL 152. Aurrerantzean, otseiñaren ordez, neskameak artu eban artaldearen ardurea. Echta Jos 298. Gorago jarri dan otoitzaren ordez beste au esan leike. ArgiDL 101. Eure ordez artu dodan ardizain barrijak gauza onik etxeustak egiten. Kk Ab I 54 (v. tbn. II 43). Zure len-erriak, Zure ordez lauroineko baten burua goretsi baitzun. Or Aitork 168. Zure amak arnas artzen zuretzako. Zure ordez, amak egiten zun dana. MAtx Gazt 18. Danok azaldu giñan / eiztari apañak, / beatzen ordez poztu / ditugu mingañak. Olea 161. Ez bildurrik izan / beste bat maitatzeko nire ordez. / Baña ez naizu aztu / zure otoitzez. Gerrika 94. Eskolako galdeak berak egiten zituela gure erakaslearen ordez. Larre ArtzainE 118. Euskal-itz iatorren ordez mordoiloenak erabiltzen asiak ditugu bazterretan. In MIH 206. Liburuetan, hitzen ordez, irudiak ageri dira eta teatroan, hitzen ordez, ikuskari harrigarriak. MEIG I 123.
v. tbn. CrIc 142. AA III 410. It Fab 244. Izt C 67. Ur MarIl 23. BBatzarN 241. Aran SIgn 72. Legaz 31. AB AmaE 249. Sor Bar 54. Apaol 103. Itz Azald 112. Ag G 116. A Ardi 105. Mok 20. Alz Bern 70. Enb 136. Ldi BB 68. FIr 152. Anab Usauri 80. Lab EEguna 99. Otx 142. Ir YKBiz 74. TAg Uzt 43. Eguzk GizAuz 47. EA OlBe 91. Zait Sof 164. Lek SClar 111. JAIraz Bizia 66. Mde Pr 167. Munita 106. Txill Let 28. Bilbao IpuiB 125. Etxde JJ 248. Erkiag Arran 82. Osk Kurl 96. SM Zirik 115. Vill Jaink 148. BEnb NereA 72. Ibiñ Virgil 46. NEtx LBB 161. Uzt Noiz 90. Etxabu Kontu 210. Ataño TxanKan 220.
azpiadiera-1.1
Nik zure ordez enuke oinbeste ibilli alper egiñen, adiskide.Or Mi 92.
azpiadiera-1.2
(Precedido de tema nominal nudo).
Jarri zen zena tristuraz betea ta izerdi ordez odola ta odola zeriola. Mb IArg I 152. Eskopeta ordez zeramaten esku makilla lodi bana. Apaol 75. Ba dira neure utsegintxu batzuk: . zetozanen etozanen ordez, 7garren orrialdean, [...] zeukiela eukiela ordez, zeuzkon eukozan ordez. Or Tormes 127. Ta anka-ordez gomazko guzur-anka eder bat ipiñi eutsoela. Kk Ab II 34. Oliva Yuguero'tar Basiliri erailtze ordez urrengo mallako nekea ezarriaz. EAEg 17-12-1936, 565. Saul ordez Paul izena artu zun. Or Aitork 191 (v. tbn. Eus 90n). Ta neke ordez aringarri zaio; eragozpen ordez laguntza aundi. Or QA 157. Teilla ordez arbelez baitute buru-estalkia. Etxde JJ 8. Arto ordez, emoten garia. Erkiag Arran 144. An zegon lantza-motz bat artu zuan lantza-ordez serbitu zezaion. Berron Kijote 189. Diru ordez arto ta / galgarau ematen [medikuari] . Ayesta 18. Soka ordez, garoa menditik ekartzeko, biurri-biurri eginda. Ostolaiz 77. Orain eskola bila [ibiliko gara], presondegi ordez, gizarteak [...] gaiztotu dituen gaizkileentzako. MIH 321. Esan dezagun, beraz, erdaldun ordez euskaldun berri, lehen erdaraz zekiena eta erdaldun berri, lehen euskaraz zekiena. MEIG IV 57.
v. tbn. A BGuzur 114. Laux BBa 90. EA OlBe 8. JAIraz Bizia 44. Mde Po 79. Bilbao IpuiB 52. Basarri 42. BEnb NereA 162. NEtx LBB 313. Ataño TxanKan 195.
azpiadiera-1.2.1
(Precedido de sintagma nominal en caso absoluto det.).
Urarenak ordez ardauzkoak ziran euren tragoak. Zubk in EZBB II 125.
azpiadiera-1.3

(Sin que le preceda gen. ni tema nominal nudo).
" Ordian emon, zerbaiten ordez eman. [...] Sin. ordez emon " Elexp Berg. .
Zenbat aldiz ukatzen du Jangoikoak eskatzen dioten gauz ona ere, baña obe bat ordez eman naiez. Mb IArg I 334. Eta txuri-erdia gerturik neukon, arek eskua luzatu baño len, ordez emoteko. Or Tormes 17. Ondatuta eukan iztar-azur atala kendu, ta ordez ipiñi txakur andi baten azurra. Kk Ab I 21. Aunitz esker! ao-batez / esatera Zuri auzpez / pozik joango Zugana... Baña / Bidasoa tartez... / Alare, Zu gurtu naiez, / Arantzeko Ama-izenez / kaperatxo bat Ainho-gañean / badizugu ordez. SMitx Aranz 224. Joxe txirbil billa bidalia duala. [...] Eta ordez, amukoa, entzuten? Bai amukoa ekarri du. Lab SuEm 203. [Teillatu] ori kendu ta, ordez, orain daukan xapalda edo terrazea dauka. Etxabu Kontu 213.
azpiadiera-1.4
(Precedido de part.).
Nekatu ordez [...] igesi dabiltzanak. AA I 481. Bertolda, erantzun ordez, arkuak austen asi yakon barreka. Otx 46. Aitarik zindoenaren alaba-izena eraman ordez, amarena ezazu. Zait Sof 21. Mihi-maltzur maxiolariek itzali ordez biziro berotzen ginduten. Or Aitork 213 (v. tbn. Eus 391). Plaza aldera agertu ordez, bide luzeagoari ekin eutsan. Erkiag BatB 97. Atzera ez al dijoatz / aurreratu ordez? Olea 239.
azpiadiera-1.5
(Dv, que cita el ej. de Echve).
(Precedido de frase de relativo).

Aita gurea esaten dan ordez, [...] esango du: O eternidadea! [...] Amar Ave Maria esan bear diran ordez esango du bakoitzagatik: O eriotza! O juizioa! [...] Gloria Patri esaten dan ordez, esan diteke: [...]. Onela bost amarrekoak. Echve OngiB 45.
azpiadiera-1.6
(Precedido de -ko ).
Arkitzen baldin banaiz / orduan umorez, / proga emango dizut / lenagoko ordez, / [...] gero juzga dezazun / ezaguera obez, / ia bertsolariya / al naizen edo ez. Bil 155. Obeago batena egingo zaitut nik, / sangretan bazaitudaz, baña ez besotik, / ezpada ango ordez, gaur patrikaratik. AB AmaE 219.
azpiadiera-1.7
Zu, aintzinean-ordez, gibelean uzten zaitutenen ibilleraz.Or Aitork 41. Zuregan ordez beregan entziñik. Ib. 139.
azpiadiera-1.8
(Precedido de sintagma vbal. con suf. -t(z)eko ).
Oieratzeko ordez, enparantzara, dantzara joan da. Alz Ram 27. Birraldatzeko ordez, aldatu ere egin litezke. Munita 41. Damu zuen sekula eskolan ezarri izan zuelakotz, berarekin gordetzeko ordez, bera egoteko ordez haren irakasle bakarra. Mde HaurB 28. Gaurko mundua zuzentzeko ordez, okertzen ari zaigu. MAtx Gazt 58. Gazteari, maitatzen erakusteko ordez, gorrotatzen erakutsi oi zaio. Ib. 59.
v. tbn. Erkiag Arran 186. Casve SGrazi 134.
sense-2
2. (V-gip ap. Etxba Eib ).
(Precedido gralmte. de gen. y en algunos pocos casos de tema nominal nudo).En compensación (a), en pago (a), a cambio (de). " Diruan ordez, nai dan guztia dago mundu onetan, a cambio de dinero" Etxba Eib. Cf. VocNav: "Ordiz orde. Llamán así en la Cuenca a los matrimonios de hermano y hermana con hermana y hermano (Del vasco ordea 'compensación')".
tradizioa
Tr. Documentado en Mendiburu, Añibarro, Arrue y autores meridionales del s. XX.

Zergaz kitutukot eskerzor andi au? Zer emo-neizu bere ordez? EL1 163 (v. tbn. 84). Bere ontasunak guri ta enparaduai eginiko mesedeen ordez. Añ EL2 94s. Ama gabe geratzen bazera ere, amaren ordez Aita on bat Jainkoak or ematen dizu. Arr GB 77. Jitanak nai eben itxi umea zerbait bere ordez artuta. Echta Jos 17. Jesusen Biotz Jaungoikozkoa! [...] eskeitzen dizkitzut gaurko nere otoitz, lan eta nekemiñak egiten zaizkizun txarkerien ordez. ArgiDL 13. Emoten daustazun azkatasun onen ordez, zer emongo ete neuskixu, baña? Altuna 106 (v. tbn. 35). Egitte on baten ordez (truke) beste egitte on bat egin daustazu. Ib. 106. Badakigu Santa Kruzen buru ordez 10.000 peseta eskeñirik zeudela. Or SCruz 80 (62 nere ordez). [Yainkoak] gaizto ordez gaiztakeria ez ordaintzeko, ta iraunak parketako agintzen deuskun ezkero. 'Que no volvamos mal por mal'. Or Tormes 113. Maitasun-aitorrera orren ordez Yesusek kristau guzien artzai egiten du. Ir YKBiz 538. Alkartze onen ordez emonik / Jainkuari anei eskar. Enb 193. Zure lanaren ordez diru-mordoxka bat emango dizut. TAg Uzt 199. Gauzak truketako nai diru-ordez saltzeko. Eguzk GizAuz 54. Beste gauzaren baten ordez trukau nai. Ib. 58. Bere neurri-gabeko iraiñen ordez Dionisek arrizko espetxean ertsi zunean. Zait Sof 188. Nork izan al luke ixilla aintzagotzat itzen ordez aldatzea? 'Callar así [...] en lugar de hablar'. Ib. 45. Norbait ona betor len-bai-len eta eskuak sorbaldaz atzera lotu bezazkio. --Ene zorigaiztoko! Zeren ordez? Zer yakin gura duzu? '¿Por qué'? Ib. 90. Elizari ondasun guztiak kendu zizkioten, baiñan, orren ordez gobernuak Elizari jabetasun orren etekiñak lansari gixa ordaindu bear zizkion. Etxde JJ 20. Ondo egiñaren ordez esker txarra agertu. Bilbao IpuiB 47. Txomin Zorri deituten eutsela? Asko ardura eutson berari, barre ordez txikitotxu bat emongo baeutsen. Ib. 273. Fede, karitatea, esperantza kentzen / ausartu nintzen nire nekearen ordez. / Badakit kobratzen, / baina dirutan ez. Arti MaldanB 225. Eta noizean bein eramaten zioten libra bat txokolate mesede orren ordez. And AUzta 48. Diru edo obari orregaz galtzen ebanaren ordez, udalaren esku gelditu zan bertatik igarotea jendeari kobratea edo peajea. Etxabu Kontu 197.
azpiadiera-2.1
Baña mazkal itxura onen ordez, adimena zolija eban.Otx 11.
azpiadiera-2.2
Buruko ileak, adats osoa, emango nuen Leonen papertxo hura irakurtzearen ordez. A Ardi 49.
azpiadiera-2.3
(Sin que le preceda gen. ni tema nominal nudo).
Zein andia [...] den [...] Jangoikoari zor diogun amorea; bai-ta amore onek ordez gu gandik eskatzen duena eer. Mb OtGai I 49. Alorodunai / opaldu neutson / osorik neure / biotza; / ordez dasketsot / bemoizuela / zuei betiko / zoruntza. Enb 94 (v. tbn. 126). Nik agindu guztijak eztuataz bete, / baña ortan pekatu egiten dok euk be: / beti ago Kepari zortzikoen eske, / ta euk ordez eztustak bota bier bape? Ib. 124. Ordez ixuri eizu [...]. "En premio" . Laux AB 31. Emon daiogun pozez / [Jesusi] ostatu beroa / [...], ordez emongo dausku / betiko zerua. BEnb NereA 30. [Maistreak] guri ez euskun dirurik artzen; ordez, mandatuak egiten geuntsazan. Etxabu Kontu 14.
sense-3
3. (Precedido de gen.).En representación (de), en nombre (de), por. " Ene ordez, [...] de ma part" H.
tradizioa
Tr. Documentado en autores meridionales desde mediados del s. XVIII.

[Jangoikoaren] izenean ta ordez esaten dio profetak: [...]. Mb IArg I 173 (v. tbn. 389). Bataiatzen dana, aurra bada, haren ordez Ait-ama pontekoak eranzuten due. Ub 194. [Elizak] bada Apostolu, ta Diszipuluen ordez, behar ditu bere eginkizunetarako Gizon ordenduak. Ib. 217. Agintzen digu, hondra dezagula Erregea, ta errespetoa ekarri diezagula, haren ordez agintzen duen, Kargudunai. Ib. 176. Etorri zekizkio Zerutik Jaunarén ordéz S. Ines, S. Cecilia, ta S. Catalina. LE JMSB 440. [Konfesoriak] Jangoikuaren ordez parkatu deijozan pekatubak absoluzinuaren bidez. Mg CO 14. Bedeinketu, santutu, ta alabadu eizue Zuek nire ordez Jaun andi au. EL1 166. [Bataioan] zure ordez erantzun zuan Aita-ponteak. AA III 264. Ta gurasoak, edo gurasoaren ordez bestek bere etxekoakin jaiera au egiten badu [...]. Ib. 308. [Jesusek] San Juan utzi zion / bere ordez Amari. Xe 359. Aita santuak bere ordez Madrilla bialdutako [...] Kardenal jaunak [...]. Arr May 5. Aitaren ordez edo Aitagaz batean. Ag AL 18. Zer da erregu agiriya? --[...] Elizgizonak Jesukristoren izenean eta Eleizearen ordez egiten dabena. Itz Azald 61. Josetxori ezarri zeuntzan ostikada bat: nik aren ordez ezarri deutsut beste bat, eta kittu: orain eztotzagu alkarri sorrik ez arturenik. Echta Jos 69s. Bera ta Manuel izango dira nere azken orduetako lagunak, zure ordez, zure izenean. Ag G 284. Pablo apostolu deunak itz egin z[u]ala guzien ordez. Inza Azalp 28. Sei urte bazittuan erri arren buru zala [Pontzio Pilatos], Erromako Erburu edo Enperadorearen ordez. Ib. 67. Burusi gaixoak pagatuko eban guztien ordez. "Pagara por todos" . Or Tormes 101. [Batzarrea] Amorebietan egin zuten: Urkizu, Urue, Argintzoniz bizkaitarrak alde-batetik Diputazioaren ordez, eta Serrano jeneralak bestetik. Or SCruz 33. Eguno eten barik ekingo dautsat areri otoitz egitten nire ordez oparo saristau zagijezantzat. 'Que os premie en nombre mio' . Otx 182. Zugatik ez baiña Zure ordez gogo dugu maite ta bildur gaitzaten. "Propter te" . Or Aitork 292. Jaungoikoak orixe [apaiza] ipiñi dizu bere ordez. MAtx Gazt 94. [Kristo gure jauna] bere aita Jainkoa gure ordez gurtzen, gure ordez ari eskerrak ematen [ari da] . Ib. 96s.
v. tbn. Ur MarIl 14. Berron Kijote 36.
azpiadiera-3.1
--Nor bertzeik deitzen dire aite eta aman ordez? --Zarragokuak adiñen, aundiegokuak dijnidadian eta gobernuen. CatUlz 30 (CatAe 44 nor bertzeik entendatzen da aitetamen izenas?).
azpiadiera-3.2
(Sin que le preceda gen.).
Gure aurrean auspez yartzen dire ordez bialdu batzuk estu ta larri. 'Une ambassade' . Or Mi 135.
azpiadiera-3.3
(Precedido de gen.).Por orden de, por indicación de.
Letrango irugarren konzilio jeneralak [... juntatu zénak Alexandro Aita Sandu irugarrenaren órdes. LE in BOEanm 76. Egin zue Adanek ere bekátu jánes fruita bera bere emastearén órdes. Ib. 367.
azpiadiera-3.3.1
De parte de.
Damean ordez etzan aurkitu / ezkonduteko bainarik / ezpada izango zala ezkontzea / eguna zabaldu barik. Azc PB 169 (in Ur PoBasc 272 damiaen partez). Artuizuz esku-munak / etxekoan ordez, / zeure lobatxu maite / Perikon bitartez. Ib. 101 (in Ur PoBasc 265 etxekuen partez).
azpiadiera-3.4
(Precedido de tema nominal nudo).Como, en calidad (de).
Loreak eta ugiñak eta eguzki-izpiak, apainkeri ordez ez ditu erabat utzi bere gizaldiko gizon onek. Or Mi VI.
sense-4
4. (En las exprs. aspaldiko ordez, aspaldi hartako ordez ).
Aspaldi artako ordez lo gozo batek begiak itxi ziozkan. Arr GB 47. [Ioan zan] plazara, aspaldiko ordez gona-dantzea ikusteko asmoaz. A BGuzur 115. Aspaldiko ordez, alaba ikusi zun irriz. "Después de tanto tiempo" . Or Eus 53.
sense-5
5. "Al contrario, en cambio" Etxba Eib (s.v. aldiz).
azpisarrera-1
ORDEZKO. (Adnom.; precedido de gen.). (El, lo) que sustituye, representa, compensa, se da en pago. Cf. ordezko.
Hazael Siriko errege ta Jehu Israelko egitea ta Eliseo bere ordezko profetatzat arzea. Mb IArg I 368. [Aldundijari] emoten yakon mozkin orren ordezko kopuruba, beretzat jasoko dau [Udalak]. "Una suma equivalente". ForuAB 111. Birauen ordezko Gorapenak. ArgiDL 84. Jaungoiko beraren ordezko Eliz Ama Santak [...]. Inza Azalp 68. Gaitzak laguntzen digute gure oben edo pekatuen ordezko nekaldia artzeko. Ib. 153. Trukean artzen dan gauzea nai onen ordezko dirua, emoten danaren ordaña da-ta. Eguzk GizAuz 56. Sozialistak ekarri nai dauskuen estadu barrian, erle nagien ideko, agintari, jaurle ta onein ordezko enpleauak izango litzakez. Ib.109. Lan ugari edo obearen ordezko saritxua [emon]. Ib. 152. Agiriak, Burukideak edo bere ordezko norbaitek [...] izenbetuko dituzte. EAEg 3-4-1937, 1422. Kristau bizia ematen digun grazia, Kristoren antz-iduri bizi bat da; Kristok bere ordezko egin dun gauza bat. Or QA 168. Zerau maite zindudala, ez Zure ordezko iduririk. Or Aitork 175. Danentzat balixo dana guretzat ona izan ez, eta guk, mundu guztitik aparte, haren ordezko berbak asmatu? Osk Kurl 119 (v. tbn. otro ej. en la misma pág.). Baña lasaitu zan orhoigailuen ordezko dirua eman ziotenean. Ib. 58. Lasarte juzgatutzen det / zure ordezko arbola. Lizaso in Uzt Noiz 96. [Senarrak] eiñ eban fraillian ordezko erantzun bat bardiñeko berotasun zorua agerturik. Etxba Ibilt 463.
l (Sin que le preceda gen.). "Aba Nagusiya ta Ordezko Aba, el P. Superior y el P. Vicario" Bera.
Ogasun Bitartekotzak eman beza ordezko argibidea. EAEg 4-2-1937, 978. "Otoiope"-k ordezko buruzagia eroian. Erkiag Arran 80. Goizian belu, naikua ordezko lo eiñda gero [...]. Etxba Ibilt 458. Ez dugu, haatik, begien bistan Adan lehengurasoa, ezta ere aspaldiko honen lekuan ipin dezakegun ordezko gizaiderik. MEIG VI 112.
(Uso adj.).
Izenordezkoetatik bat: "Kalparregi". Lh Eusk 1919-20 (I), 25. Arrotzek eta nagusi ordezkoek. FIr 137. Gurdi abetakoren bat, berari dagokion eramalle edo eramalle-ordezko ez dan norbaitek erabiltzea. EAEg 21-11-1936, 354. Carrandi Jainaga'tar Jokin, abere-zaintza zuzendari ordezko izendatuaz. Ib. 25-10-1936, 131. Atzerrian dagon Diru-etxe edo Diru-etxe ordezkoren batean. "Sucursales". Ib. 11-11-1936, 272 (cf. ORDEZKO ETXE). Aintziña baten danak edo geienak ei eben izen ordezko ori. SM Zirik 82. "Ark egin gaitu" erantzutean, barneari ari zitzaizkion gorpuzki ordezko oriek buru ta maisuari bezala. "Nuntii corporales". Or Aitork 250.
"Compensable, satisfactorio, (V) ordezkoa, ordegarria" Añ.
azpisarrera-2
ORDEZKO ETXE. Sucursal.
Bilbaon arkitzen dan Banco Españaren ordezko-etxea. EAEg 20-10-1936, 92. Diru-etxeetako ordezko-etxeetan. Ib. 13-2-1937, 1056.
ordez
<< ontzigile 0 / 0 ospetsu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper