Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

283 emaitza honen bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (281)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
zuzen.
tradizioa
tradizioa
Tr. Más frecuente en textos meridionales. Al Norte, además de en autores antiguos, aparece usado como sust., o en expresiones como zuzen da, hain zuzen, zuzen beheiti, bide zuzen, zuzen-kontra, etc. En DFrec hay 639 ejs., sólo 19 de ellos septentrionales.
sense-1
I . (Adj.).
azpiadiera-1.1
1. (gral.; Ht VocGr , Lar, Añ, Gèze (zü-), H, VocB ). Ref.: A; Iz ArOñ (susén), Ulz ; Elexp Berg . v. xuxen .
Recto, derecho. "Derecho, no torcido" , "recto, derecho" Lar y Añ. " Bide zuzena, le chemin direct" Dv. "Recto, derecho" A. "Lo derecho" Iz Ulz. "Arraia ori eztago zuzen" Elexp Berg. .
tradizioa
Tr. Menos documentado en la tradición septentrional.

Iaikirik oha Zuzena deitzen den karrikara. "Droite" . Act 9, 11 (Dv, Ol, Arriand, Ker Zuzena; He, TB Xuxena, IBe Kale-Zuzen). Gauza guziak diran bezela izendatzeko; ez txuriari beltz, ez okerrari zuzen dietzen diogula. Lar SAgust 16. [Erramua] ateratzen badegu uretatik, ezagutuko degu zuzena edo ausigabea dagoala. Mg CC 197. Belengo portalera / bide zuzenetik. Echag 199. Galdor gorri andia / zeukan ain zuzena. It Fab 70. Onerañokoan bide zuzena ekarri deban ibai au aldondutzen da Bergara eskuitara utzirik ezkerrerontz. Izt C 112. Zuhamurik handiena da eta zuzenena. Dv Lab 320. Gando gutiago, zuzenagoak eta ederragoak jaikiko dira. Ib. 368. Gabi ardatza beziñ zuzenak / karrikak dituzte egiten. Otag in FrantzesB II 132. Zedrorik sendo, indartsu eta zuzenenak. AB AmaE 435. Gorputz zuzena gabi-ardatza lez. Azc PB 121. Antxoba, sardiñ edo . lantzoi zatia amoan ipiñi ta errezkada zuzenean otzaretan tolostu. Ag Kr 78. Aitaren urrats zuzen eta boz beratza. Etcham 72. Ipurdiz oso bajua da ta / bizkarra're eztu zuzena. Tx B I 181. Aurpegi-erdian sudurra zuzen. Ldi IL 22. Goldatz edo ildo edo erreka zuzena egin nai badu. Ir YKBiz 185. [Arri] beroiekin lau lerro zuzeneko oroia betetzen du. JMB ELG 87. Aitonak ere, jaia sumatuz, / zuzenago du lepoa. Or Eus 158. Zein zuaitz bikaiña dan bere gerri zuzen eta lerdenaz. Munita 79. Kale zuzenik ez. Anab Aprika 19. Prueba egitera noa. Okerra atera bada, igeteia, ta zuzena bada, burruntzia. Uzt Sas 22. Ni beintzat zuzena nintzana okertu nauzu-ta, bernezurra autsiaz. Berron Kijote 211. Okerra bada, itaia; zuzena bada, burruntzia. (G-to). EZBB 277. Aspertu egiten dute maiz bide zuzen eta zabalek. MEIG II 57. --Noiztikakoa da txistua? --Ez da flauta zuzena besterik, Jainkoak daki noizkoa. MEIG I 61.
v. tbn. Goñi 27. Anab Poli 125. Arti MaldanB 210. Gand Elorri 197. Osk Kurl 143.
azpiadiera-1.1.1
Jaiokeratik eukan begi bat okerra, / zuzena gerran eutsan baleak atera.AB AmaE 277.
azpiadiera-1.1.2
Naikorik-gabe doa / itxaso-barrena, / Andra-Marin eskutik / ziur ta zuzena. SMitx Aranz 241.
azpiadiera-1.2
2. Recto (moralmente); correcto, apropiado.
Ahal liratekeen borondaterik zuzenenez eta hobenez-ere gaizki minzatzeaz berze ofiziorik egiten eztuten batzuetarik ia erran izan denak-ere defenda ahal nezakela. Dedic a) 5v. Zein egoki-zuzena Jesusen hitza eta jolas bakoitza! Zein garbia ta behar zen gisako Jesusen sartu-atera ta ibiller guzia! Mb IArg I 71. Deusere zuzenagorik nola nork bere ahaideen maitatzea. Lg II 194. Artu aurrerunzian bizitza garbi, zuzen ta ona. Mg CO 269. Ez dozu enzungo emen berba garbi ta zuzenik, ta bai birao ta zantarkerijak. Mg PAb 71. Egitade zuzen bat. fB Ic I 45. Emendik urten oi dabeela ikasten diran ekandu zuzen edo okerrak. JJMg BasEsc III. Baldin estekamendu horrek, hoin zuzenak, hoin sainduak, efetu hori eginen bazuen Apostoluen baithan. Jaur 178. Lanik gitxiena ematen zutenak, eta oitura zuzenenetakoak, kristauak zirala. Lard 500. Gure abotik atera ziran kaso oietan esaten diran gauza zuzen ta garbi guztiyak. Sor Bar 74 (usado irónicamente). Izanik bera neskatxa on bat, eta ire asmoak zuzenak. Apaol 45. Bizimolde on, zuzen eta bazkekoarentzat. Arb Igand 66. Badea [...] hori [urde] baino hitz xuxen eta zuzenagorik, hots! garbiagorik. HU Zez 188. Jakituriako eta beargintzako gauza guztietan eginiko geitupen zuzenak eta artezak. Itz Azald 51. Bere bizitza zuzena. KIkV 28. Au egitea zuzena eta bearrezkoa dala ezin uka. EAEg 19-11-1936, 335. Bere aitari ez diote egin / oso azio zuzena. Auspoa 97, 135. Segi aurrera zure asmo zuzen eta garbi oietan. MAtx Gazt 48. Zure biziera zuzenak agirian jartzen dit zure izaera. NEtx LBB 44. Baten batek bere zaletasuna agertzen badio, naiz-ta ezkontzarakoa bezain garbia ta zuzena izan, bereala uxatzen du. Berron Kijote 139.
v. tbn. Aran SIgn 56. PE 85. Bv AsL 206. Arr May 100. AzpPr 70. KIkG 19. Zub 98. Munita 115. Etxde JJ 39. BAyerbe 168.
(Urt, Ht VocGr 377, VocBN, Gèze (zü-), Dv, H). Justo. "Aequius, melius est, zuzenago, ungiago [...] da" Urt I 341. "Juste, droit" VocBN.
Iaunak orduan ematen du arrasta zuzena. EZ Man I 57. Eta gu ere ez samur zuzen den ordenantzaz. EZ Man II 105. Ezin bihur diezakezut / laudorio zuzena. EZ Noel 142. Lege zuzenean ordenatua dago. Ax 403 (V 262). Eskun iokatzen ohi da / nola miragarria, / hitz zuzen eta iustuen / duelarik garria. Hm 51. Iustizia zuzenari / diadotzu begiak. Ib. 45. Zure iuieamendua zuzena da. SP Imit III 58, 1 (Ch, Leon zuzen; Mst xüxen, Ol artez). Desir hura zuzena bada, segur ezta karitatezkoa. SP Phil 266 (He 268 bidezkoa). Jangoikoaren lege garbi zuzena. Mb IArg I 319. Onek ere baditu bere lanak eta irabaz-bide zuzenak, bai ta irabazgai onak ere. Ib. 81. Ez dezazula deusere galde zuzen eta arrazoñezko ez denik. Mih 69. Garizumako baru bat errazoe zuzen baga austen ebanak. Mg CO 227 (v. tbn. errazoe zuzen baga en CatBus 26). Bake zuzen ta iraunkorra billatu biar ez da, arerijuai arpegi azartuba agertu baga. Mg PAb 206. Lege zuzenetan ez zaio sinisterik ematen lapur jakiñari. VMg 36. Ez da gañera debekatzen gerra zuzen eta bidezkoan etsaiak iltzea. AA II 104. Zuri ontsa etzaizkitzun gauzetan ere, hark badituela arrazoin handiak eta osoki zuzenak. Dh 234. Lege santuba guztiz da errazuazkua, zuzena, erraza ta geure onerakua. fB Ic I 20. Kondizione hori arras da zuzena. Jaur 193. Itsasorako bear zan lege zuzena. Izt C 465. Bere penitentziarekin Jaunaren aserre zuzena itzali zuela. Lard 194. Dirutako errenta kobratzen gaitza da eta ez da zuzena. Dv Dial 64s (It ez da justoa, Ip ezta xüxen). Zure jenteen bengantza zuzen aregaitik. AB AmaE 437. Gauza zuzenak berak ere Nik juzkatuko ditut. Arr May 94. Gutartean hainitzek / ez dakite aski; / libertate zuzena / zer den bereziki. Zby RIEV 1908, 770. Nahi zuen nori ber ikhustasun zuzena eman zakion. Arb Igand 57. Erlijionea kentzen duen legea ona balinbada, zuzena balinbada. HU Zez 42. Zuk ezin zeinke beiñ bere gauza zuzen baten kontra iokatu. Ag AL 137. Haren manuak dire egiaren araberakoak; ezagun dute zuzenak direla. CatJauf IV. Lanbide zuzen, goragarri ta txalogarrizkoan. Ag Kr 31. Erlisionearen erakusten ibil dadiela eskoletxeetan, ontsa; deus hori baino zuzenagorik, hortako galdatua den ber. JE Bur 55. Bere lege zuzenak agintzen dutena egitea. KIkG 55. Eskabide zuzena ixanik, ba-dakit baietz esango daustazuna. Otx 35. Auxe litzakela elebitza edo "bilingüismo" zuzena ta bidezkoa, guzientzat berdiña. Ldi IL 138. Zuzen dana emango dizuet. Ir YKBiz 353. Irabaziok langilleen artean ondo banatu al izateko, arau argi, ziur eta zuzen bat nai ta naiezkoa da. Eguzk GizAuz 118. Ez baitugu ezagutzen fama zuzenagorik. Lf Murtuts 1. Nere esku iruzurrez erio zuzenak burutzeko. Zait Sof 14. Obenari zigor zuzena baitzarraion. Or Aitork 193. Ordena au ona ta zuzena delako. Vill Jaink 101. Izan gaitezen begi zuzeneko, gure etsaien iritzietan izan diteken egi-puxka aitortuaz. Ib. 77. Buztarri zikiña da, ta besterik ez, aberats eta altsuen onurea zuzentzat izatea. Erkiag BatB 128. Bainan zuzena uste zuena egin du. Xa Odol 193. Orren lege zar zuzena autsi zuala. Berron Kijote 191. Erabagi zuzen bat artu
eziñik ez egoan arazoa zan. Etxabu Kontu 221. Urgulu zuzen batekin. Larre ArtzainE 222. Ez zorrotza ez biguina [kritika]; zuzena eta berdina. MIH 137. Bere asmoa zuzena zen, funtsean [...]. Galduak irabazi nahi zituen Eleizaldek aditz-sailean. MEIG VIII 54.
v. tbn. Gco I 416. JJMg BasEsc 131. JesBih 437. Hb Egia V. Barb Sup 87. Ox 175. Enb 92. Tx B II 141. Yanzi 59. Alz Ram 54. Munita 14. Etxde AlosT 87. NEtx LBB 180. Lab SuEm 170. FEtxeb 170.
azpiadiera-1.2.1
Legítimo, legal, de acuerdo con las leyes. " Ori ezta gauza zuzena (G-azp), ori egitea ezta gauza zuzena (G-azp)" Gte Erd 264 (junto a legez kontrako, legezko ez izan, haizu ez izan).
Hitzeman zuen Nafarroa sei ilhabeteren buruan itzuliko zuela bere nausi zuzenari Henri Albretekoari. Laph 7. Irabazi larregiak edo euneko geiyegiak eroaten dituezanak, atarako eskubide zuzenik euki baga. Itz Azald 105. Hara Aita Saindua Jesusen ordaina, / Aphez Soberanoa, artzainen artzaina / Jaundoni Petiriren ondoko zuzena. Zby RIEV 1908, 602. Ezkontza da sakramendu bat senhar-emazte giristinoen arteko batasun zuzena egiten duena. CatJauf 130. Ene ofizioa, ez da trafiku bat. Lan zuzen bat da! Larz Iru 144.
azpiadiera-1.2.2
(V-gip; Dgs-Lar 9, H, VocB ). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg.
(Ref. a personas o a entes personificados).Justo; honrado, recto, probo. "Justo, zuzena, arteza, onestuba " Dgs-Lar 9. " Gizon zuzena, homme honnête, probe, juste. Bihotz zuzena, cœur loyal" H. " Arima zuzena o negurrikoa, alma justa" VocB. "Joxe zuzenegia zan mundu onetarako" Elexp Berg. .
Haurrak lauda ezazue / gure Iainko zuzena. Hm 150. Nik gizonarekin dut tratuba eta ala gizon zuzena da. (AN, finales s. XVII). ConTAV 5.2.9, 143. Zer mutil zuzenak edo zer tresna biurriak dabiltzan nagusiaren inguruan. Lar Fueros 49. Juezik eta senadorerik zuzen obeenak. Mb IArg I 83. Bada geren gauzetan juez zuzenak ez gera. Cb Eg III 227. Diñe errendatzeko Mariaren haur züzen gloriusaren. Mercy 20. Guzia argitua, botheretsua, guziz zuzena [jujea] . Brtc 124. Juie garratz bezain zuzen / baten tribunalerat. Monho 104. Gizon zuzen ta prestuba. Mg PAb 211. Izan zan [Noe] gizon zuzen eta santua. AA III 334. Izate bat guziz zuzena, zoini berea ta merezi duena zuzentasun guzian [...] ematen dioena. Dh 184. Benedizionezko sententzia arima zuzenaren alde. Ib. 150. Berbeetan, tratuban ta artu emonian zuzena dan kristinauba. fB Ic I 44. Zuzenak ginelakotz opinionian. Bordel 45. Zeru zuzenak [...] zigorrada hau duela erauntsi. Gy 158. Gizon yakin, zuzena, bethi ohorezko. Hb Esk 81. Baldin berrogeita amar zuzen edo justu Sodoman arkitzen baditut. Lard 19. Kondea zuzen, errukitsu eta prestua zala. Arr GB 17. Ez da sainduagorik buruzagietan: / nor da zuzenagorik, nor khorodunetan? Zby Pel 171. Orra nere senarra / sujeto zuzena. Xe 257. Geienak zintzoak, zuzenak eta prestubak arkitzen dira. Sor Bar 106. Nahi bezen zuhur eta zuzen eta jakintsun izanikan ere auzapez bat. HU Aurp 89. Zuzena bera egongo bada / galdutekon ete etean. "Justus" . Azc PB 29. Izan bear gareala zuzenak geu geugan. Itz Azald 9. Neskatxa on, zuzen, gartsu ta kementsuagana. Ag G 373. Protestantea omen da baina gizon zuzena. A Ardi 26. Zuzena zera zere erabakietan. ArgiDL 32. Urhea bezen garbiko gizona zen gure aitaxo, eta zuzena gain gainetik. Barb Sup 172. Edozeiñ moduz engañatzeko / ez dago trapu zuzena. Tx B I 248. Gaixtoa mendekatzen / Satanen medioz, / zuzena lehertua / anitz suplizioz. Etcham 210. Iñon dan gizonik zuzen, zorrotz, zintzoena zan. Alz Ram 28. Epaikari zuzen baten aurrian. Otx 19. [Aita Zerukoak] zuzenen ta makurren gañera bidaltzen du euria. Ir YKBiz 125. Langilleakin zuzen, errukior eta eskuzabalak izan bear dabela. Eguzk GizAuz 27. Gañera, neoni ez naiz zuzenagoa. JAIraz Bizia 60. Aski karlista, bañan ontan gizon zuzena. Or QA 79. Gorrotatzen zituen, bai, zintzo eta zuzen zikintsuok! Mde HaurB 78. Aundi-zalea baldin bazara / etzara gizon zuzena. BEnb NereA 167. Baiña... nolako aidea du? Langillea, zuzena, umilla? NEtx LBB 138. Gizon zuzena, nahi ukan zuen hunek aditu zer zen giristino legea. "Homme droit" . Ardoy SFran 224. Andra zuzena ez zanetik, senarrak zetsan maitasuna ez eban naikua. Etxba Ibilt 475. Nagusi-ondokoa beskoiztarra, hautuko gizona, larderiarekilakoa, bainan zuzena. Etchebarne 88. Etxeko andra zuzena dana / erri guziak badaki. Ayesta 78. Oso jende berezia ta zuzena ta jatorr./span> Albeniz 38. Ez nintzake, haatik, egiaren aldeko zuzen agertuko guztiok dakigun zerbait ixilduko baldin banu. MIH 292. Hor dago Bruto, ordea, Bruto zuzena. Ib. 314.
v. tbn. VMg 37. Añ EL2 35. MarIl V. Jaur 139. Laph 130. Aran SIgn 89. Legaz 12. PE 29. JanEd I 71. AB AmaE 248. Apaol 45. AzpPr 120. Goñi 37. JE Bur 99. Ill Pill 4. Inza Azalp 103. Ox 151. Enb 34. Zub 62. Ldi IL 11. Zerb IxtS 52. Zait Sof 150. Etxde AlosT 36. Akes Ipiñ 34. Arti MaldanB 289. Basarri 52. Lf in Zait Plat XVI. Vill Jaink 107. Erkiag BatB 199. Larz Senper 130. Gazt MusIx 133. Alzola Atalak 127. Xa EzinB 42. Uzt Sas 337. Berron Kijote 203. Etxabu Kontu 77. Ataño TxanKan 230.
azpiadiera-1.2.2.1

(Aplicado a niños).
"De buen comportamiento. Zuen mutikua ezta oso zuzena " Elexp Berg. "Umiak okerrak geixenak eta zuzenak banakia" Ib.
Iru edo lau mutiko, ez zuzenenetakoak, burlaz adar aundiakin soñu jotzen. Urruz Urz 12.
azpiadiera-1.2.2.2
Iñoiz saltoka asten danian [kukusua] / ezta sujeto zuzena.Noe 124.
azpiadiera-1.3
3. (Lar).
Correcto; cierto, acertado. "(Lo tengo por más) acertado, obeagotzat daukat, zuzenago deritzat " Lar.
Fede zuzena irakhasten deraukuna. "Rectam" . SP Imit IV 11, 4 (Ol zuzen; Ch, Mst xuxen, Leon egiazko). Aithortu behar duzu zuzenago eta justuago dela erraitea latinean [...] edireten diren hainitz hitzek badiruditela eskuarazkoak. ES 99. Atheratzen tuen arrazoinamendu zuzenez. Ib. 146. Apostol jaunen aizearekin edo erakuste zuzen garbiarekin [...] gelditu ziran [jentillak] . Mb IArg I 361. Mundua idolatriaren illunbean agitz sartua ta Jangoikoaren berri zuzenik bagea. Ib. 358. Espiritu dibino barrengo erregla zuzenaz gobernatu zan. Cb Just 13. Zeiñ letart edo probidenzia jakintsu eta zuzena izan duan gauza guzietan. AA III 468. Nola Jainkoa berenaz baita arrimu ta orde zuzena bera. Dh 45. Hizkuntza guziak ez dira zuzenak. Gizona maiz itxurari begiratzen zaio, egia non daitekeen bilhatu gabetarik. Dv Lab 281. Oh! dena den bezala nihork iduki baleza! Oh! izari zuzenean izar bagineza! Dv LEd 155. Haren solhas ederrek, haren atheraldi zuzenek, goraki zioten ez zela peregrin hura hala hulako jendetarik. Laph 53. Letra zuzenak daude / gure gramatikan. (Interpr?). Ud 74. Sineste zuzen, bizimolde on eta gure ohitura zahar guziak zaintzen. Arb Igand 19. Iaungoikoaren bildur donea, iakituri guztien asiera zuzen da egiazkoa. Ag AL 149. Nik uste dudanez, au da [eskribitzeko] modurik zuzenena eta arrazoikoena. Goñi 20. Ezagutu jakan onerantz egiebana bere adimenean, noizik-beñean erantzupen zuzen da garbiakaz berba egitten ebalako. Echta Jos 298. Hoinbertze aren artean, zoin da zuzena? Badirea ere on eta makurrak? JE Bur 108. Nork daki, bada, gure ustea zuzena ta ziurra dan ala ez? Ag G 193. Neronek ere enizun gauza zuzenik esango; . nubes odeiak ziralakoan nengoan. Urruz Zer 95. Artzai Pillipe, emen diotenez / da nere izen zuzena. Ill Pill 21. Batzuena ta besteena entzun-bearra dago, iritzi zuzena emate eskeroz. Or SCruz 7. Gaur gabera orduko erantzun zuzenik emon ezpadait. Otx 152. Euren buruei . ortodoxos edo aburu zuzenekoak deritxoen edonongo sozialistak. Eguzk GizAuz 46. Meza, bedeikua ta aholku zuzena. Or Eus 363. Gure aiten fedea, sineste zuzena. Mde Pr 292. Arrazoibide au zuzena al da? Vill Jaink 148. Eman zigun Fray Luis Leonen idazlan osoaren argitaraldi zuzenagoa. Gazt MusIx 73. Estropada a benetako estropadatzat baiño sasi estropadatzat artzea zuzenagoa da. Etxabu Kontu 146. Nik egindako kalkulo aiek / oso zuzenak etzian, / nai ordurako ez naiz iritxi / Endaran presa ertzian. AZink 156. Saioetan teoriak, eta teoria zuzenak, behar du izan gidari. MIH 350. Zuzenketa zuzena dela, ez maizenik gertatu ohi denez okerra. MEIG VII 118.
v. tbn. Gco I 455. Ox 149. Anab Usauri 119. Kk Ab II 78. JAIraz Bizia 5. Basarri 27.
azpiadiera-1.3.1
Etzuen gauza zuzen bat egiten: batzuetan artzen zituan barbantzuak eta, eltzian sartu biarrian, igual sartzen ziyozkan kofrian koronelari.Iraola 15.
azpiadiera-1.3.2
" Adimendu, hartze zuzena, entendement droit, esprit judicieux" H.
Au aditzera ematen digu alabaña ezaguera zuzenak. AA III 567. Deusere adimendu zuzenari hobeki dagokonik, adimendua bera Jainko baten hitzari sumetitzea baino. Dh 111. Euskera ezta, nabarbenki, oker-bide, yakin-bide egin eztegulako; eztegu egin yakinbide zuzen, ta ez ere makur. Ldi IL 52. Zugana bidez. Begiek an-on / bide baztarren urrena; / irudi-oroiak areago; / adimen dut zuzenena. Or BM 50.
azpiadiera-1.3.3
Exacto, preciso.
Gure obrak eztitugu pisu zuzenaz pisatzen. "Districta examinatione" . SP Imit III 31, 4 (Ch behar bezaiñ hersiki, Mst balantza degüt batetan, Ol zeatz eta meatz). Zein neurri zuzen eta miragarriakin iduki duan guziaren kontua. AA III 470. Bere bizi guztiko pensamentu, berba ta egin guztien kontu zuzena ta gogorra artuko deutseena. fB Ic I 7. Iñon diran etsai itzontziak ixiltzeko bear diraden argibide zuzen egiazkoak. Izt C 15. Daukate egiñeratua utsunerik bageko adieragarri txit zuzena, izkribua sortu izan zan baino ere are lenagotanik euskaldunak asmatua. Ib. 222. Bat-batera otu iakon etzala baldin egia zuzena izango Lope astoak esan eutsana. Ag AL 94. Bertso birekin egin nai nuke / esplikaziyo zuzena. Tx B I 32. Galdera oni erantzun argi / zuzen bat nik ezin eman, / irudi nasiz bete baitzaidak / nere buru au Habana-n. EA OlBe 45. Ta eltzen ziranetik ordu bete zuzenera deitzen eutseen. Etxabu Kontu 168. Erdaraz Real Academiak agertu berria zuen hiztegiari ordain zuzenak ematea hitzez-hitz. . MEIG V 98. Ekiten diote elkarren lehian [...] nolako aberastasunak ekarri dituen etxera jakin beharrean alegia, baina ez dute Margaitagandik erantzun zuzenik ateratzen. MEIG I 233. Ubillos [...] ez dugu lekuko zuzen hizkuntza jendeak nola erabiltzen zuen jakiteko. MEIG VI 163. Inongo estetikarik ikasi ez duten bertsozaleek badute [...] neurri zuzena bertso egokiak eta kaxkarrak bereizteko. MEIG II 107.
azpiadiera-1.3.4
Certero.
Erremientarik zorrotzeenak dira motzak, pekatuzko dantzaak kenduteko. Tirorik zuzenenak ez dira itura elduten. fB Olg 34. Bat-batez eldu zaik egan [gezia], biotza / yosteko guztiz zuzena. Ldi BB 38.
azpiadiera-1.3.5
"Puntual, ziurra, zuzena, arteza " Izt 100r.
Euzkitzek zioen: "Txikia [...] ez zuen lehen ere orduan zuzena eta gaur ere larri ibili. Ni ere ez ninduan lehen zuzena, baina ikasi diat". Bertsolari 54 (2004), 70.
azpiadiera-1.3.6
Zartu ezkero nor da / dantzari zuzena? Uzt Noiz 103.Au ere oso bertsolari zuzena; rima onekoa. Insausti 19.
azpiadiera-1.4
4. "Perpendicular" Lar.
azpiadiera-1.4.1
Recto (en geometría).
Ukondo zuzena [= 'ángulo recto'] eratzen duten alboen luzera AB ta BD elatzez ta beste alboaren luzera AD elatzez izenda bagenitza, iruko ori onetara adieraz liteke: AB. 2 + BD2 = AD2. Zait Plat 57. Honen eraketak sarritan lauki zuzenak, errektangularrak baitira. MEIG IX 134. (en colab. con NEtx)
azpiadiera-1.5
5. Directo, que va directamente, sin detenerse ni desviarse; directo, sin intermediarios.
Hau da Tobias gazteak bere bideko ibiller zuzenarekin erakutsi zigun gauza. Mb IArg I 94. Gurasueen erruz, dala doktriñarik ez erakutsija gaitik [...], dala eureen bizi modubaren ardura zuzen bat ez eukija gaitik. JJMg BasEsc 4. Zeintzuk dira eginbide laguntari zuzenak? [= zuzen lagunduten deuskuenak] . Itz Azald 66. Ez da ez apaizak asmatutako legea, Jaungoikoak emandako agindu zuzena baizik. MAtx Gazt 42. Gure hizkuntzaren lege eta erregelen ondorio zuzena ez ote da, hain zuzen, azkeneko [izen] hau? MEIG VIII 116. Mikele-ren ondorengo zuzena ez baldin bada [Ñeli], ez ote daiteke Angeli-rena izan? MEIG I 253. Ez dut ezagutzen puntu horri buruzko Chomskygandik datorren aitormen zuzenik. MEIG VI 115. Izadiarekin artu-eman zuzenean. MEIG IX 139. (en colab. con NEtx)
azpiadiera-1.6
6. Sincero, veraz.
Badazau konfesino jeneral, zuzen ta garbi baten premiña. Mg CO 270. Zelan bakotxak emon deklarazino zuzen ta garbi bat bijotza esaminau baga? Ib. 14.
azpiadiera-1.7
7. (En contextos negativos).Bueno, satisfactorio.
Lormandiko sagardu oiek ez dira biziro zuzenak gertatu, ez. Sor Bar 94. Zubentzat ez da gauza zuzenik izaten. Eudiya bada, legortia biar dala; eguzkiya ateratzen bada, bazter guziyak erre biar ditubela. Ib. 22. Burrioiak? Oiekiñ ez dago gauz zuzenik. Ib. 29. Illunbetazko lurra, eriotzaren itzala dan tokia, gauza zuzenik ez eta betiko nasketa duana. Inza Azalp 116. Brakak ere nik tajutu biarko ditut noski, gauza zuzenik ez zenuen egingo-ta. Alz Burr 25.
azpiadiera-1.8
8. (G-azp-goi ap. Gte Erd ).
Ordenado, que sigue un orden. "Bizitza ordenatu batera ohitua nago: bizitza zuzena egiten oituta nago (G-azp-goi)" Gte Erd 243.
Mendeen iragaite zuzena baiña naasia. "Ordinate turbulentum" . Or Aitork 227.
sense-2
II . (Adv.).
azpiadiera-2.1
1. (V-gip ap. Elexp Berg; Lar, Añ).
Directamente, en línea recta. "(En) derechura" , "derechamente", "directamente" Lar y Añ. " Bide au artu eta dana zuzen " Elexp Berg. .
tradizioa
Tr. Documentado sobre todo en la tradición meridional.

Ene gogoa nola baita zuzen iarri hargana. 'S'est dirigée droit' . E 149. Egin zuen argi utsa, eziñ iñork ere begira dezakeana aurkez-aurke eta zuzen, itxutu gabetanik. Lar SAgust 12. Bijoaz zuzen argi-itxaso onetan dabiltzan artean. Ib. 10. Kriatura guzietatik zugana zuzen igo nadin. Cb Eg II 23. Zuzen, artez, ziur / igo daigun gero / Zu ikustera betiro. EL1 175. Nere umetxoak, zabiltzate, ez zearka, baizik zuzen. AA II 77s. Kale berri zabalak / zuzen idikirik. Echag 45. Gizon itsutu bat bere itsu aurrekoak nora nai ta ara eramaten deban bezin zuzen. Izt C 10. Arbola usuak zuzen dihoazi goiti. Dv Lab 332. Irten ta zuzen, badakit zierto / [biyotza] juango zan zure kolkora. Bil 36. Eskall-burutik amildu eta / goitikan beraño zuzen. Xe 269. Balazua bezin zuzen / txit bide luzian. Ud 100. Igo ziñaten zuzen zeru altura. SBaroj in FrantzesB II 124. Kale baten betorren arro Fortunea; / neure zintan ta neure alderuntza zuzen. AB AmaE 228. Zuzen apuntatuta, o, nik zenbait txori, / mokua ebakita mutu dedan jarri! Ib. 405. Kontua ordaindu ta / guztiak berbetan, / erdi oker, erdi zuzen, / doaz ilunetan. Azc PB 90. Zuzen ibilli eziña illunabarrean. Ag G 56. Atzurrik gabe labaiñ da zuzen / azkar ebakiko zendun [egurra] . EusJok 124. Eguzkitikan lenengo izar aietara badagoala ogei ta amairu milloi leguako bidea zuzen jota. Inza Azalp 33. Zuzen, baserreka beiti ondoraño juan zen. FIr 147. Zuzen begira, erabat ura, / zeru-lurren muga, aurrean. Or Eus 385. Lur oso karetsua ez du ain gogokoa [luma-piñuak] . ; gañerakoetan ondo etorri oi da ta oso zuzen. Munita 79. Erniotik agertzen diranak [ekaitzak] Leaburuko Xaxtin muñoraño zuzen zetozin. Or QA 74. Gure ontziak, eskubi-aldera jota [...] zuzen artu zuan Burdeosko bidea. Anab Poli 52. [Txirringutsean] zuzen joan zeitekean, jakiña! Erkiag BatB 75. Oinkadak zuzen emateko gidari ta zuzendari on bat bear dezu. MAtx Gazt 93. Tantai luzeak gerria zuzen / darama zeru aldera. NEtx LBB 368. Kañoiak be bertara zuzen asi ziran. Gerrika 75.
v. tbn. Sor Gabon 52. JanEd I 84. A BeinB 51. EA OlBe 76.
azpiadiera-2.1.1
Directamente, sin detenerse ni desviarse.
Tokira horduko, sartzen da zuzen [...] sermoiak aditzen zituzten bekatarien artean. Mb OtGai II 50. Maite zianaren etxerat züzen abiatü zen. Egiat 173. Joaten badira geien geienak Purgatoriora, ta gutxi gutxi batzuek Zerura zuzen. Mg CC 221. Zuzen dijoa betiko su eta garren artera. AA II 82. Eruan egijala zuzen Zerura, Purgatorijuan sartu bagarik. Ur MarIl 95. Seiak ekarri ziyon zuzen mandatua. Bil 130. Bere bideari zuzen Genovaraño jarraitu zion. Aran SIgn 43. Justo ill eta zuzen / zeruko atera / igo eban bertatik / oles egitera. AB AmaE 321. Zuzen eraman nazak ahaiden artera. Elzb Po 184. Ongi ezagututzen zituan lapur aietako batek etxe aretako zokoak, bada zuzen billatu zituzten [...] ondo izkutatuak zeuden ontzako zarrak. Apaol 72. Munduko jazoera andi eta txiki guztiak dagoz erabagirik edo laketurik bere probidenziagaitik, eta guztia doa zuzen bere zorion geiagora. Itz Azald 27. Txalupa bat joan zan zuzen Izaroko portura. Echta Jos 84. Ar zazu onozko bidea ta alik zuzenen zatoz Leaburura. A Ardi 87. Ara yo zun zuzen, iru Donamarien etxea an bai legon. Or Mi 120. Deitu orduko zuzen / sesionetara juan. Yanzi 198. Kristorengana jo zun Iñigok, / zuzen Jerusalenera. SMitx Aranz 43. Mirenen etxeruntz irten gera; baiña zuzen joan bearrean bira batzuek eman ditugu ondotik. Txill Let 50. Ez aiz mutil txarra i Erromara bulda-diruakin bialdu ta zuzen entregatzeko. And AUzta 102. Mordobikoren ardandegira jo eban. Eta zuzen! Erkiag BatB 100. Papera zuzen bialdu zuten Aiuntamentutik. Salav 63. Prantzitik zear dijoakizu nere eskutitz au. Lengoa bezin zuzen iritxiko al zaizu! NEtx LBB 83. Deitutzen zutenian / juan bear zuzen. Uzt Sas 97. Eguerdian bazkaltzera zuzen. BBarand 171. Horrela ez goaz inora. Errekara goaz, hobeki esan, zuzen baino zuzenago. MIH 383. Kontaketaren haria zuzen segi dezan. MEIG VI 146.
v. tbn. fB Ic III 317. JJMg BasEsc 234. Echag 196. PE 110. Bv AsL 46. Zby RIEV 1908, 285. Goñi 34. EusJok II 128. Jaukol Biozk 47. Anab Poli 25.
azpiadiera-2.1.1.1
Directamente, de modo directo, inmediato.
--Zelan galduten dira on-oidadeak? --Zuzen galduten dira, on-oidadearen kontrako gauzak eginagaz; ez ain zuzen, on-oidadeak irakasten dabeena ez eginagaz. Itz Azald 181. [Egibide] batzuk dagoz, zuzen lagunduten deuskuenak, eta beste batzuk bakarrik zearka lagunduten deuskuenak. Ib. 66. Erriaren kontura esamiñatu zezala zuzen ur ark [...] birtuterik berez bazuen edo ez. Goñi 67. Nik ez dodala ez zuzen eta ez zear euretan zeregiñik. Or Tormes 109. "Matxin" itzetik dator / zuzen "matxinada". Or Eus 211. Gero berriz, ez dun gauza yakiña, nik edo ik olakorentzat egiñ otoitza, Yainkoak ari erauntsi diola zuzen, bearretan baldin badago ere. Or QA 113. Iainkoagandik zuzen datozenean [pozaldiak] . Ib. 145. [Hitz hau] badakar Azkuek giputz-nafartzat, nondik hartua ez dakit: zuzen jasoa dagoenik ere ez nuke esango, beste lekukorik agertzen ez den bitartean. MEIG I 228.
azpiadiera-2.1.1.2
Directamente (referirse, afectar, etc.).
Bertute teologalak, edo Jainkoa gana zuzen begiratzen duenak. CatAN 45. Iru birtute oek Jaungoikoari berari zuzen begiratzen diobe. Gco II 83. Zuzen eta osoro [liberalismoa] doa agindu lenengoaren eta laugarrenaren kontra. Itz Azald 212. Hemengo auziari zuzenen dagozkionak beste batzu dira. MEIG VII 176.
azpiadiera-2.1.2
Sin rodeos (hablar, decir, etc.). "Abscise, zuzen " Urt I 42.
Erakustea munduari ondo ta zuzen esanekin ez-ezik, oker eta zearrera esan zituenakin bere bai. Lar SAgust 7. Gogaitgarria zaude, diotsa Otsoak: esazu zuzen, zein da zure izena? VMg 83.
azpiadiera-2.2
2. Justamente, con justicia. "Ex aequo et bono [...] statuere, censere, zuzen, zuzenki juiatzea, ordenatzea " Urt I 341.
Orduan da iustiziaz zuzen baliaturen. EZ Man I 84. Falten punizionetan zuzen ordenatua [gaztigua] . Ib. 91. Jainkoaren Justiziako Ministro izateko, ezta asko bara artzea: bear da ori jaso, ta zuzen guzian erabiltzea. Cb Eg III 359. Nork erabaki zuzen errierta, edo ez-da-bai-da au? VMg 36. Baña batzuek zuzenago egiten due erdirako igoal au, erdiratzen dituela irabaziak eta kalteak. AA II 191. Guztiai zuzen ta artez, inok bere kexarik eukiko ez daben moduban [emon] . fB Ic I 46. Ez da ahaztu behar Haranburu yauna, / zuzen eta nobleki yuiatzen dena. Hb Esk 152. Auziak zuzen erabakitzeko argia. Lard 209. Gure erregeak hitza jan du. Bainan [...] gure jendekiak erregerentzat ixurtzen du odola errege makhur ala zuzen dabilan behatu gabe. Laph 7. Gizon abila eta / justua lehena, / olaxe paratzen due / zuzen dabilena. Bordel 167. Eroan daian zuzen egiak berea. AB AmaE 260. Pake ederrean eta txit zuzen bere erreinua gobernatu. Arr May 164 (v. tbn. 10). Zein zuzen erabakia dagoan [epaia] guziei adirazi besterik ezta egingo. Inza Azalp 81 (v. tbn. 12). Lanean egindako orduak be irabaziak zuzen banatzeko arau ona etzira. Eguzk GizAuz 118. Banakizunak zuzen egitea lortzeko, ikuslaritza zorrotza eratu. "Que evite la continuación de las desigualdades" . EAEg13-2-1937, 1055. Baña diruak lotuten gaitu / kontzentzi bildurrik gabe; / oker naiz zuzen, agertuko da / munduko jaun eta jabe. BEnb NereA 241. Gure Soroa onena orain / zuzen dute erabaki. TxGarm in Auspoa 39, 24. Eske ioan balekio, ez lezaizkioke itzuli bear, eta itzuliko balizkio, eluke zuzen egingo. Zait Plat 91. Nere erara itz egiten uztea, nik uste, zuzen eskatzen dizuet orobat. Ib. 86. Hori ez da egia, nerekin ez duzute zuzen jokatzen, nik ez zaituztet su-emailletzat artzen! Lab SuEm 212. Manua zuten bildu gauzaren / meriarat ekartzeko, / eta han diren enplegatuek / zuzen errepartitzeko. Mattin 37.
azpiadiera-2.2.1
(V-gip ap. Elexp Berg; Lar, Aq 1385, Añ, Dv, H, A (que cita a Ax)) Bien, correctamente (desde un punto de vista moral); honradamente, como está mandado. "Enderezadamente" Lar. "Rectamente" Ib. "(A las) derechas, andar, zuzen, artez ibilli, lat. probe, ex virtutis norma" Ib. (tbn. "andar a las derechas" en Araquistain y Añibarro). "(A) tuerto o a derecho, oker edo zuzen" Lar y Añ. "Zuzen edo makhur bildu onthasunak" Dv. "Zuzen dabila, il y va avec droiture, justice, etc." H. "Aspaldixan zuzen dabill gure neskia" Elexp Berg.
Nahiago dituzte bertzeren onak zuzen edo makhur hartu, eta bereak ere bahitu, eta saldu, trabaillatu baiño. Ax 43 (V 27). Ongi edo gaizki, zuzen edo makhur, plazer zaiku hartzea eta berretzea. Ib. 248 (V 167). Zure aurrean ustez, Jauna, zuzen ibilli izan naiz. Cb Eg III 230. Lurrak Isidrok bere kontura artu ta erabilli zituen, baña bere artu emanetan beti zuzen, leial, biotz ta esku garbiakin. Ib. 334. Bear bezala, ta zuzen ezkondu diranakin Satanasek au egiten badu, arako [...] gaizki ezkontzen diranakin zer egingo eztu? Ib. 368. Baldin Bizkaiko baserri etxe guztiak balebiltz ain zuzen zelan zuria. Mg PAb 105. Neure umeak ondo azteko, neure etxea zuzen erabilteko. LoraS 152. Orrela bere egitekoetan zuzen ibilliko da. Gco II 84. Egarri onetatik dator saldu erosian zuzen ez ibiltzea. AA III 630. Mundu guztia bardin, zuzen ta beti alkar artuta bitzi izateko. fB Ic II 239. Gabiltzan beti zuzen / ta sendo fedean. Zav Fab RIEV 1907, 93. Baldin geroz zuzen eta leialkiro bizi bazan. Lard 207. Nik ez dut komesario beldurrik; ene eginbideak zuzen bethe nahi ditut. Dv Lab 309. Erlijio oso zuzen etzebillen batean [...] sartzeko. 'Poco observante' . Aran SIgn 66. Zuzen badago ziertoa da / zerua irabaziya, / gaiztoak berriz infernuetan / eternidade guziya. PE 24. Neure bizitza guztian maitetuko dot, Iaunaren iraintasun baga, garbi ta zuzen. Ag AL 111. Gizon zuzena, bere bearra zuzen egiten zuena. Goñi 37. Berak zuzen ibilli, ta seme-alabai erakutsi onak eman. KIkG 53. Aurrena zuzen asi zan Erregea, gero okertu ba zan ere. Or SCruz 15. Dolugarri, langile / federik gabia! / Harentzat ez da errex / zuzen bizitzia. Etcham 182. Jentia zuzen erabilteko. Kk Ab II 158. Bear genduken bezela zuzen / jardungo baldin bagiña / ez litzake gaur izango noski / bizitz au orren samiña. EA OlBe 80. Gizonaren zoriona bere gorputz eta anima Jaungoikoaren legearekin zuzen eta ondo erabiltzen dago. Munita 15. Artan arkituko zuan ba lanaren saria, antxen oker ala zuzen. Anab Poli 34. Ta munduak, oker edo zuzen, lengo bidetik jarraitzen eban. SM Zirik 9. Norberen gauzak zuzen eruan. BEnb NereA 83. Zuzen dabillen kristauak sarri / laguntasuna baduta. Basarri 114. Beren buruak zuzen eta zintzo erabiltzen jakiteko. MAtx Gazt 66. Artu-emanetan zuzen jokatu. BAyerbe 166. Geure aldetik zuzen bagabiz eta zigorrak jarraitzen badau. Gerrika 199.
v. tbn. AzpPr 41. Etxde AlosT 91. And AUzta 154. Osk Kurl 51.
azpiadiera-2.3
3. (V, G-azp; Lar). Ref.: A; Gketx Loiola (pattal); Elexp Berg.
Correctamente; acertadamente. "Acentuar en lo hablado, pronunciar bien o mal, ondo, zuzen, dagokan bezala hitza esan " Lar. "Rectamente, correctamente" A. " Au ume pattala, esandakorik ez du zuzen egiten " Gketx Loiola (s.v. pattal). " Gaur etxuat gauza bat eiñ zuzen " Elexp Berg. .
Ez da erraz [...] gauza ori zuzen aditzea. Lar SAgust 10. Hitz egiten zuten an bertan jaio-aziak eta beti bizitu balira bezain zuzen ta aisa. Mb IArg I 344. Zuzen edo bear bezala eskribitzeko jakindea. Cb EBO 20. Zeure gauza guztiyak zuzen da artez esango ditubana. Zuzaeta 50. Zuzen juan biarko dot infernuko ondarretara. Ib. 46. Lekukotzat ditu hautatu / gezurtirik debotenak, / bainan hauk ez zuzen kondatu / irakatsi zaizkotenak. Monho 42. Au zuzen esaten dabena, miiñak larrapastadarik egin baga, miñ garbikua da, ez motela. Mg PAb 176. Euskara eztakian librugilleak ezin bear egin lezake ain zuzen nola dakianak. Mg CC 259. Asko duela gorua naiz jostorratza zuzen erabiltzea. VMg IX. Dotrinarik eztakianak ez du ezer egingo zuzen. AA II 17. Gatxa ondo ezautu ezkero, lasterrago ta zuzenago artuko ditugu a osatuteko medijuak. fB Ic II 270. Berbiagaz zuzen esan arren gauzia, eritxijaz ta goguaz bestera esaten badau. Ib. 172. Non ikusiko daben argiroki dagoela ezarria . Bidasoa bere ezagungarri guztiakin, garbiro eta zuzen. Izt C 122. Konpas guztien kontua zuzen eramango badu. Ib. 218. Beren jakingaietan zuzenago jarduteko. Aran SIgn 204. Zahar gazten arteko / hau da parabola, / zuzen esplikatzeko / ainbat gogoe da. Bordel 104. Pasadizua zuzen / esan al baledi. PE 118. Gaurko gauzokaz, nok zer leike zuzen esan? AB AmaE 224. Txit egoki ta zuzen egin zituan bakoitzak bere itzaldiyak. Bv AsL 83. Bada gizonak ondo eta zuzen eginik urten eban Jaungikoaren eskuetatik. Itz Azald 189. Ezagutu ebenean Eladik ezebala zuzen erantzuten, da adimen baga zoratuta jarri zala. Echta Jos 290. Esango zukean garbiro ta zuzen zer zan ta non zegoan soñu bakoitzaren jatorri ekzutua. Ag G 3. Zuzen oldoztea zertan datzan. Zink Crit 1. Ain zuzen eta egoki eman omen zituen nork bere itz-neuruak. Etxeg in Muj PAm 25. Bideetan zuzen ibili dala garbi dago. "El acierto del derrotero" . Mok 14. Bijaramonian langilliak etorri ziran, itxulastuta egozan gauzak ondo ta zuzen ipinten. Altuna 79. Eurek uste ebela idazkari arek zuzen esan ebala. Kk Ab II 104. Zuzen diok. Ldi BB 52. Azpikoaz gain esan oi ditu [ipuiak], / bat bera zuzen ez daki. Or Eus 92. Askatu zan aren mingain-lokarria ta zuzen mintzo zan. Ir YKBiz 230. Yesusek esan zion: Zuzen erabaki duzu. Ib. 158. Gauza oneik ondo ikasi ta zuzen erabilli al izateko. Eguzk GizAuz 166. Auzitegi Nagusia sortu-erazten zuan Oroagindua argitaldua izan da. Ez zuzen, ordea. EAEg 17-3-1937, 1301. Emakumeok, zuzen entzun al dugu? Zait Sof 40. Gaur egun, ordea [...], edeslari ziñenak aitzitik ari dira. Eta zuzen ari. SMitx Aranz 155. Nastua ibilli naiz eta errez al zan gauzak zuzen egitea? JAIraz Bizia 89. Etzun aditzen edo zuzenago minztatuz etzun aditu nai. Etxde JJ 124. Afaria deitu liburuan, zuzen ala makur, amodioaz buru bezenbat aburu erakarri ondoan. Lf in Zait Plat XIX. Nikanor amarrutsuak, ez deritxa orreri zuzen esana danik. Erkiag BatB 166. Askoz zuzenago mintzo zan Lamark, trasformismuaren asmatzaillea. Vill Jaink 53. Liburu ta irar-lanen barri asko, zuzen eta neurriz esanak. Alzola Atalak 105. Alde guzietarat entseatzen nintzan [bertsotan] . : bat batean egiten, zuzen edo makur. Xa Odol 41. Zenbaketa zuzen eramateko. Berron Kijote 223. Batasunaren aldekoek [...] ez dugu, nik uste, arras zuzen jokatu. MIH 119. A. Goenagak zuzen eta trebe inglesetik itzulia. MEIG III 113. Apophthegma eta hendiadyoin zuzen letreiatzen. MEIG VII 183s.
v. tbn. Zav Fab RIEV 1907, 95. Xe 197. ForuAB 77. Otx 131. Munita 115. Gazt MusIx 164. Etxba Ibilt 457. Uzt LEG II 133.
azpiadiera-2.3.1
Exactamente, con precisión.
Kontua zuzenago idukitzeko. Cb Eg III 351. Baserrijetan daukaguz igargarri asko egunez ta gabaz, ta zuzenago gabilz gu ordubetan erri barrubetakoak baño. Mg PAb 115. Guztia zuzen ta ziatz kontauko deutsku Jaungoiko onak. fB Ic I 45. Iturri onek ain zuzen darabiltza bere orduak, nola itsasoak marearen gora beerak. Izt C 78. Zeintzuk [euskarazko izenak] lau milla ta geiago urteren buruan ere, adierazten dituzten beren esakariak aiñ zuzen ondo ta garbi nola jaiotako egun berperean. Ib. 6s. Hedatzen ere zela [Iberia] Frantzia alderat, / noraino ez zilegi zuzen erraterat. Hb Esk 10. Gure bizitzako on eta ez-onak zein zearo eta zuzen neurtuak izango diran. Lard 436. Tartaro... Tortero... Kartero [...] edo... oien antzeko bat [...]; Porrotek esango digu zuzen. Urruz Urz 29. Biar bezela guztiak zuzen / ezin nitzake kontatu, / baño kasuak alde-aldea / nai nituke apuntatu. Tx B I 83. Ogei libra bear ta zorro bateti ogei zuzen atera-azkero, "enoa aurten ilten" esaten da. A EY I 138. Zuzen ezin azaldazko zerbaitek gelako eguratsean gizonik hor izan zela iduri erazten zion. Mde Pr 96. Prezioak, zuzen esateko, ez dauzkat gogoan. JAzpiroz 70.
azpiadiera-2.3.1.1
(Cumplir un deber, etc.)exactamente, escrupulosamente.
Amarrenak ta primiziak zuzen pagatu badozuz. EL1 131. Begiratzeko lazki presenteko dekreto onen kunplimentua, zuzen ta puntualki egiteko. Frantzes I 100. Bere lege santuba zuzen, ziatz ta gogoz gordeta. fB Ic II 248. Borondatiari obeiduten eutseen zuzen gorputzak ta arimiak. Ib. 261. Zuzen ta ondo kunplietan emon deuskuzan penitenzija. JJMg BasEsc 60. Artu zituzan erakutsi oneek, ta asi zan zuzen gordetan. Ur MarIl 101. Konseiluari zuzen ematen kontuak. Hb Esk 192. Gaiztoak galduko ditu, eta errenta zuzenago pagatuko dioten beste maizter batzuei mastia emango die. Lard 432. Jatena zuzen ekartzen diote [karnabak] ume diran bitartean. Sor Bar 16. Damutasun egiazko batekiñ / penitentziya egiñ zuzen. Xe 321. Ni zuzen nabil nere kontuetan! Iraola 31. Badakizu, osasunez ondo izan nitzan bitartian gurasonkarria zuzen gordetzen nuela. Alz Burr 12. Gure aginduaz jabetu dedin eta zuzen bete dezan. EAEg 14-10-1936, 44. Bazekiat zuek nere agindua zuzen egingo didazutela. Alkain 66. Oitura oiek zuzen betetzen ziran garai aietan. BAyerbe 119.
v. tbn. CatB 51. CatBus 47. Ud 93.
azpiadiera-2.3.1.2
Con certeza, con seguridad.
Ez dago iñor zuzen jakin leikianik [...] konfesinuetan utsik egin ez dabela. Mg CO 239. Badakit zuzen, batek egin dabela gauza deunga bat. fB Ic II 218. Gaiski-esalia zariana zuzen dakusgu. Ib. 199.
azpiadiera-2.3.1.3
(G-azp-nav, AN-gip-5vill ap. Gte Erd; Izt 100r).Puntualmente. " Lauretan zuzen etorri zan (G-azp, AN-gip-5vill), ordu(a)n zuzen etorri zan (G-azp) [...] zuzen etorri zan amabitan (G-azp-nav, AN-gip)" Gte Erd 266.
Bazkaitako ordurako, zure lagunak oi duben baño zuzenago etorri. Alz Bern 63. Baña goizean, bederatzietarako, bi aldeetatik ere zuzen bildu giñan Bar Cantábrico ortan. Albeniz 141.
azpiadiera-2.3.2
Apropiadamente.
Ta ezin zuzenago jatorkee oni, ta onelakuei, Espiritu Santubak diñuana: egiñ jatzu emakume edo neska galdubaren bekokija. JJMg BasEsc 103. Alako dantzari naaste zaleentzat dator zuzen Job santubak diñuana. Ib. 134. Jainkoaren zinezko Ama / baita Birjina Maria, / izen hoi du zuzen emana, / Jainko Semetik jaria. Zby RIEV 1908, 207. Zuzen idatzi zidan "Lauaxeta"-k: "mingarri da onek (Orixek) lirika-saillean ez areao iardutea". "Con razón" . In Or BM 20. Orduko "City Lights" eta gaurko "Zaldun Beltza" ez daude behar bada zuzen berdinduak. MIH 328.
azpiadiera-2.4
4. "Perpendicularmente" Lar. En AxN se explica [iguzkiak eman] artez (192) por zuzen.
azpiadiera-2.5
5. Verazmente, sinceramente.
Ez da arkituko zinzotasun edo zuzen gauzaak esaterik. Mg CO 126. Bagabilz zuzen, garbiro ta tranpa baga agertuten deutsagula konfesoriari irago jakuna. Ib. 238s. Konfesatu dira gaizki [...], agertzen etzituztelako zuzen bere tranpak. Mg CC 174. [Jangoikuak daki] nor ziatz ta zuzen akuseetan dan. JJMg BasEsc 50. Beraz ez dago atxakia edo eskusarik pekatuak zuzen ez konfesetako. CatBus 52. Jakiña dago denak lenbizi senarrarengatik galdera egiten ziotela, batzuek zuzen, besteak ziri antzera, bañan guztik bat. JAIraz Bizia 112.
azpiadiera-2.6
6. Favorablemente.
Trebes heldu diren gauzak / nik zuzen ditut hartzen. / Aitak zarotan ikhasi, / gizon zuhurra baitzen, / irriz hartuz zorigaitza / zorion bilhakatzen. Elzb Po 211. Giroak lagunduta, zuzen eta goiz asi ziran arkumeak jaiotzen. NEtx LBB 95. On-bearrak daramazki gure gauzak, geurok desira genezakean baiño zuzenago. Berron Kijote 93. Suerte pixkaren bat izan genduan danak zuzen ateratzeko. Albeniz 245 (v. tbn. zuzen atera MMant 68).
sense-3
III . (Sust.).
azpiadiera-3.1
1. (AN, L, BN, S; SP, Lar, Añ, VocBN, Gèze (zü-), Dv, H). Ref.: A; Lrq (züzen).
Derecho. "Zuzena, le droit" SP (in m.). "Acción, derecho, zuzena. No tienes derecho alguno a este dinero, zuzenik eztezu diru onetarako" Lar. "Droit, prétention juste" VocBN. "Emozu bakhotxari bere zuzena" Dv. "Zer zuzen duke ene gainean?, [...]. Ene zuzena da, c'est mon droit. Ene zuzenak atherako ditut, je ferai valoir mes droits. [...] Odolak bere zuzena darama, le sang montre (emporte) son influence, son droit. Adiskidetasunaren zuzenak, les droits de l'amitié" H. Cf. infra ZUZEN IZAN. v. eskubide.
tradizioa
Tr. Documentado desde Dechepare. Al Sur sólo se encuentra en Ros, BBatzarN, Soroa, Eguzkitza y Aresti.

Iangoikua, zuk begira niri ere zuzena. E 249. Badugu aldare bat zeinetarik iateko zuzenik ezpaitute Tabernaklea zerbitzatzen dutenék. Lç He 13, 10 (He burupe, TB ahal, Dv esku, Ol, Ker, IBk eskubide). Hek bethiere usatzen zuten bere lehen zeuden hiriko legéz, zuzenéz eta pribilejioéz. Lç Decl ã 2v. Gure erriak bere zuzena eztuela utziren galtzera. MRos 10.2r. Aita Sainduak duela barkhatzeko zuzena. EZ Man I 21. Komunak, hain errege onaren eta iustuaren amoreakgatik, aldi hartakotz bere zuzena kitatzen zuela. Ax 347 (V 231). Zuzen gaxtoak porua handi. "Le plus mauvais droit". O Pr 445. Auzilaria, sarista ezak onsa barataria, ezpere eure zuzena eztakidik balia. Ib. 59. Artha paregabeko batez iustizia-kortean hari zelarik bat-bederari bere zuzenaren baliatzen. SP Phil 540. Bat bederak akisitu du zuzen zibil bat eta proprietate bat bere honetan. Tt Arima 97. Lege eta zuzen guztiak irakhats zitezila hitzkuntza hartan berean. ES 402. Zer zuzen nuke errenkuratzeko? Ch III 40, 1. Nuri züzen jüstuagoreki gomenda leite librüñu? "Potiori iure". Mst I. Izatea Jesusen gainean ama guziek bere umeen gainean duten zuzen bera. Lg II 125. Handitasuna ez da zuzen bat giristino ez izateko. Mih 93. Gisa hortan heen jujatzera menturatzen dena, Jinkoaren zuzenetan sartzen eta eskudainxa hartzen dizi. AR 422. Mila bekhatuz hango zuzena galdu dudala. Brtc 29 (tbn. en MarIl 56 y Arb Igand 202). Herritarren zuzenak [...] beiratuko. Monho 60. [Nausi] hetarik zeinek duen esku ta zuzen nere gainean. Dh 183. Edükazü prüdenki alhargüntsen züzena. Etch 148. Ez jakeela emendik kalterik etorriko bizkaitarren zuzen edo deretxo zimentugarri ta beneragarrijaai. "Derechos fundamentales" (1850). BBatzarN 169. Amatasunerako zuzenak hilak direla nere aldera. Dv LEd 209. Nik legez nere zuzena eskatzen det. Sor AKaik 126. Batere balinbadügü / ohorerik eta ahalkerik, / Eztügü ez behar egon / züzen zaharrez gabetürik. Andurain UskIb 9. Gure zuzen lurrekoak galdurik, / oso dugu bederen fedea. Zby RIEV 1908, 296. Uste izan duzu orduan bazinduela zuzena Jainkoaren bothereari izarien ezartzekoa. Lap 28 (V 16). Begira zozue [eskuarari] zuen egoitzetan [...] bere zuzena: lehen alkia. HU Aurp 218. Denak lur beraren umeak direnaz geroz, zuzen berak dituzte. JE Bur 51. Jainkoaren zuzenak ostikatzerat ez uzteko. Barb Sup 137. Bide huntan ibiltzeko zuzena balin badut. JE Ber 45. Bakotxak gizartean daukazan eskubide ta zuzen gutziak estaduak emanak balitu. Eguzk GizAuz 97. Zapaldutako zuzena. Ib. 100. Ihurk eztü züzenik hetan, ez hen gaizetan. Mde Pr 51. Etzedukala bizitzeko zuzenik. Arti Ipuin 69.
v. tbn. Bp I 113. Mercy 17. CatLan 163. Egiat 225. Iraultza 25. CatS 61. Ip Hil 205.
azpiadiera-3.1.1
Razón (en un litigio, disputa).
Porogatu datenian nork dukeien zuzena, / sentenziaz eman dezan iujiak nori beria. 'Raison' . E 55.
azpiadiera-3.1.2
(Lar, Arch VocGr, Dv).
Dinero o bienes a los que se tiene derecho. "Almoxarifazgo, [...] sartu-urtenen zuzena " Lar. "La légitime" Arch VocGr. "Etxeko zuzenak izanak ditu, il a recueilli sa part d'héritage" Dv.
Tributak, thaillak eta goitiko zuzenak pagatuz. Ins G 8. Munduko bazter guztiak / dira Iainkoarenak, / hetako gauza guztiak / dira haren zuzenak. Hm 46. Nahi dugu gure zuzena hersiki paga dakigun. SP Phil 384 (He 388 zuzenez zor zaikuna). Elizak, elizagizonek, edo haiek nahi dütien arrandatek bere honak goza eztitzen gibelzaliak, eta haien züzenen gordazaliak. FPrS 26. Erromarrei zor ziztaitzten diruzko zuzenak edo inposak. Lg II 81. Hogeita hirur denin jin zeritsan hunak, / osabak hilzerakun eman gei zeistanak, / aitak beste haurrekin erosi tzikanak / eneki prozeskako hun ziren zuzenak. Etch 180. Errak zer daiatan zor, eta berehala hire zuzenak izanen dituk. Prop 1876-77, 6.
azpiadiera-3.1.3
Posición legítima.
Eta jakin arte zer egin, hanxet egon niz, nere zuzenean, goragokoaren ganik manuaren goait. HU Zez 136.
azpiadiera-3.2
2. (AN, L, BN, S ap. A ; Urt).
Justicia. "Praeter aequum et bonum, zuzenaren kontrákoa, zuzenaren kontra déna " Urt I 341. v. zuzentasun.
tradizioa
Tr. Al Sur se documenta en autores del s. XX.

Amoria itsu da eta eztazagu zuzena, / eztu uste berzerik dela lekot maite duiena. E 141. Iainkoaren zuzena ezagutu badute-ere. "Le droit de Dieu" . Rom 1, 32 (TB zuzen; He justizia). Haren borondatea baita zuzen eta eginbide ororen regla subiranoa. Ins G 2r. Zeren bertze [bekatu] guztien artetik hain itsusiak eta zuzenaren kontrakoak baitira. Mat 31. Zure spirituak nau gidatuko lurrera bakea eta zuzena guardatzen direnera. EZ Eliç 342. Iuramentuak [...] behar ditu hirur gauza [...]: egia, premia eta zuzena. 'Y la justicia' . Ax 254 (V 170). Zuzenaren makurzeko / eztu nihork eskurik. Hm 45. Egiaz zuzenak nahi du geiago hagitz den barrenean, kanpotik ageri den baino. SP Imit I 19, 1. [Laidorio] hurak oro züzen handireki hartze dütianen gañen. "Iure" . Mst IV 17, 4 (SP zuzen onez). Karta igorri nakon / ama nobiari, / zuzenaren amatxi / nahi zuen jarri. Bordel 127. Zuzenari bidegabe egiten dio. Dv Dial 65 (It ez da justoa). Ez litake behar zuzenez nehon neholako majoritaterik zuzenaren kontra. HU Aurp 83. Gurekin aldiz, zuzenaren itxura bederen erakutsi behar zen. StPierre 35. Zorionekoak zuzenaren alde dagozalako jazarkundea (persekuziñoa) daroenak. KIkV 105. Zorionekoak zuzenaren gose eta egarri diranak. KIkG 79. Dohatsu dabiltzanak gose ta egarri, / zuzena garai nahiz lurrean ezarri. Ox 70. Zuzena ausi nai ezpa-da [...], bakotxari bere tokamena zeatz emon bear yako. Eguzk GizAuz 149. Zoruntsubaik zuzenaz gose-egarri diranaik. Arriand Mt 5, 6 (Ur zuzentasun). Zuzena kokatzen dan yauralki gurenaren aitzi erori zera. Zait Sof 185. Nor da, ordea au, gure Iainko eztia baizik, zuzen guziren iturria. "Origo iustitiae" . Or Aitork 78. Alperrikako lizake zuzena, arrezkero. Zait Plat 93. Bakea, Zuzena, Egia eta holako izaite astratoak ez dabiltza behin ere gure teatroan. Lf in Casve SGrazi 10.
v. tbn. Harb 132. Lap 7 (V 6).
azpiadiera-3.2.1
Derecho, ley.
Baldin zenbeit bidegabe edo gaixtakeria baliz, o Iuduak, zuzenak emaiten duen lekhurano sustenga zinzakeiztet. "Autant que le droit le veut" . Act 18, 14 (He lege den bezala). Gosiak eztiala legerik, zuzen zibila zesatzen dela, eta zuzen naturalak botere oro diala. Tt Arima 99. eudezila iskiribatuak orai . Codice deitzen den zuzeneko liburuan dauntzan lege eta zuzen guztiak. ES 402.
azpiadiera-3.3
3. (Lo)correcto, (lo) que está bien; (el) bien.
Edo nitan bad' ogena, / eta den huts eginik, / erakustazu zuzena, / zeren hura iakinik / bertarik nuzu ikusiko, / hutsaz urrikiturik, / zur' aurkian belhauriko. O Po (ed. F. Michel), 229. Zuzen' eta makhurra, / elgarri guduan, / aspaldi etsai handi / zabiltzan munduan. Zby RIEV 1908, 107. Oso gizon zuzenaren aldekoa ta liberalen etsai zorrotza. Or SCruz 10. Egiñen uarkor darakust zuzena. "Vigilante de cuanto obro me señala el camino recto" . Laux BBa 132. Orduantxe izan dezakee guraso erneak alabatxoaren geroko joeraren berri. [...] Nork igarri lezakio ordurarte zuzenera ala okerrera joko dunentz. TAg Uzt 52. Usoak zuzenerako ta onerako joera zunez. Etxde AlosT 22.
azpiadiera-3.3.1
(Precedido de gen.).Corrección.
Arloaren ikuspenerako ta eginbideen zuzenerako oso kaltekor ditezken gezurrak. Ldi IL 51. Artilleria erabiltzen genuen eta erabileraren zuzena honelaxe erakusten zaigu. MEIG V 100.
azpisarrera-1
HAIN ZUZEN (V-gip ap. Etxba Eib). Precisamente, justamente. "Aiñ zuzen, zeuk diñozu esan gura netsuna" Etxba Eib.
tradizioa
Tr. Documentado desde finales del s. XIX; su frecuencia crece en el XX, en especial en la segunda mitad.

Hain zuzen, bi hitzez errateko. naturala eta surnaturala eta oraino laburkiago hitz batez: apeza. HU Aurp 116. Ain zuzen, beren aterpetik urten da, orduantxe eioan Anjel be kale batetik besterako malletan gora. Ag Kr 102. Aiñ zuzen orduantxe zegoan Pedro Anton zarra belarra ebakitzen muno baten egian. Ag G 112. Orregatik, ain zuzen, errege yuduek gorroto artu zioten. Or Mi 134. Ta, zer da, ain zuzen, nere adimentuak arroki eskatzen duena? Txill Let 135. Beartu egin bear dituzu, ta ain zuzen zigorraz. Zait Plat 140. Etxera sartu diranak, ez dira ain zuzen eskekoak, billa datozanak baiño. Erkiag BatB 141. Zure kontsulgoan ain zuzen, Poliu, deduzko mende onek asiera duke. Ibiñ Virgil 42. Emen diagu puska baterako [...]. Oraintxe ain zuzen, Gabon-jaiak ondatzeko. NEtx LBB 72. Santa Ana biaramona gaiñera ain zuzen; egun señalea. Uzt Sas 347. A ostatuz egoan etxera joan zan, ain zuzen amaren lengusiña baten etxera. Etxabu Kontu 16. Hor baitute hain zuzen hizkuntza-sailean falta zaien indarra. MIH 120.
v. tbn. SMitx Aranz 209. Mde Pr 154. Basarri 5. Vill Jaink 32. Salav 100. Gazt MusIx 61. Etxba Ibilt 461. Lab SuEm 186.
azpisarrerakoSense-1.1
(Con ere ).
tradizioa
Tr. Documentado desde comienzos del s. XX en textos meridionales, y en Mirande y Xalbador.

Ain zuzen ere egun aietan etorri Filipinasetik A. Pedro Ortiz. Ag Serm 498. Isabel, ain zuzen ere, zure eskutitza iritsi zanean [...] Lasartera joana zan. A Ardi 9. Ain zuzen-be, egun atantxe sartu zan bertan portuan, auzietako Englandar ontzia. Echta Jos 146. Ain zuzen ere, noren mendean egon Santa Cruz eta Ernialden musu-uts utzi zun batalloiaren beraren mendean. Or SCruz 45. Ain zuzen be, Bertoldinen ama une atan etorren urittik. Otx 156. Zer esango dut? Aita, gaizka nazazu ordu onetatik? Baña ain zuzen ere, ortarako etorri naiz ordu onetara. Ir YKBiz 425. Buruko argiaren jabe gara, ta ain zuzen be beste abere guztiakandik, geure buruko argi orrek berezten gaitu. Eguzk GizAuz 26. Ain zuzen ere orretxegatik mintzatu natzaizu. Etxde AlosT 64. Euskaldun guztiz gehienek jadanik badute hizkera komun bat: Erdara, hain zuzen ere. Mde Pr 205. Ain zuzen ere, Atxabal kalean beera etorren Xirdo. Erkiag Arran 80. Ain zuzen ere, bakarrik egoteko etorri naiz Zerubide onetara. Txill Let 21. Eta arrisku orrek bultzatzen omen gaitu gauza bat egitera, zailla eta gaitza denean, eta gaitza delako, ain zuzen ere. Vill Jaink 80s. Ain zuzen ere... emen dator Niko garagardoarekin. NEtx LBB 88. Badirudi aitzitik gaurko edozeinek ontzat hartuko lituzkeen eskabideak direla hain zuzen ere baztertu direnak. MIH 172.
v. tbn. TAg Uzt 88. EAEg 12-4-1937, 1488. Zait Sof 14. SMitx Aranz 177. Anab Poli 89. Gazt MusIx 7. Xa Odol 25. Berron Kijote 138. Hain zuzen be: Osk Kurl 114.
azpisarrera-2
BIDE ZUZEN. a) Buen camino. "Bide zuzena, [...] par fig., le droit chemin" Dv. (Para los ejs. en sdo. prop., v. supra (1)).
Bide zuzena utzirik errebelatu izan dirade, Balaam Bosoren semearen bideari iarreiki izanik. Lç 2 Petr 2, 15 (Dv, Ol, Ker, IBk, IBe bide zuzen; He, TB bide xuxen). Zure erresuman sartzeko haiñ bide zuzena eta segura erakutxi darokuzunaz geroz. Ch III 18, 3. Zerurako bide zuzena. Zuzaeta 45. Uzten dute itsutu-galdua sekulako bere bizian ez ezagutzeko Jangoikoaren bide zuzena. Mb IArg I 165. Zegaiti onik onenian larga deutseezu bide zuzenai? Mg CO 275. Beartua dago oek aleginean bide zuzenean ipintzera. AA II 119. Seindutasuneko bide zuzenean aitzinatu. Dh 46. Jarraitubagaz beti doktriña egiazkueen bide zuzenei. JJMg BasEsc 98. Misiolari jakintsu ta anima asko bide zuzenean jarri dituztenak. Izt C 506. Emon egidazu bizitza garbija, prestau bide zuzena ta ziurra. Ur MarIl 26. Onaren etsaia! Jainkoaren bide zuzenai arazoak ipintzez aspertzen etzerana! Lard 506. Iñazioren gogara bizi izan zen, bide zuzenetik behin ere zeihartu gabe. Laph 119. Bide zuzenean sartzen ezpazera [...] kastigu izugarri baten begira zaudela. Arr May 19. Aita Beneragarri Claret-ek . Bide zuzena deritxon bere liburuan dino. Itz Azald 192 (el tít. del libro del P. Claret es "Camino recto y seguro para llegar al cielo"). Al baldin badet bizi nai nuke / oso bide zuzenean. EusJok 66. Bide zuzena galduta / askotan ibilli ziñan. Jaukol Biozk 75. Gure gogoak arroztu ondoan egin nai dugu euskara bat gure ortoki edo moldetara, eta ori ez da bide zuzena. FIr 161. Bide zuzenak artu zituen [Maria Madalenek] . / okerrekoak utzita. Tx B 146. Bire zuzen bat bakarrik dago, / Jesusek jarri ziguna. MendaroTx 55. Bide zuzen beraz, zitekelakoa oartuz, egin-aal giñoan yo zizun yo bekoki zabalez bide ortan gora. Ldi IL 10. Ori egiñaz kistarrak zearo bidekatu ei-ziran; aurreragoko bide zuzena itxi ta bide okerrean sartu. Eguzk GizAuz 77. I bezelako neska on batek bide zuzenean jarriko diñala beren mutilla. Etxde AlosT 36. Bide zuzena joerazi zioten beti [gurasoek] . Mde Pr 150. Joanes artzaiñan bide zuzena / eredutzako arturik. BEnb NereA 133. Gure eztabaida au bide zuzenean abiatzerik nai badugu eta auzia bear bezala epaituko bada. Vill Jaink 65. Sekulako zalantzak sortu izan dira [...] geroztik egin ziren guztiak bide zuzenetik ote zihoazten ala ez. MEIG VII 125.
v. tbn. Gco I 460. fB Ic I 3. Ant ZerBid tít. Bv AsL 114. Kk Ab I 41. ArgiDL 11. Inza Azalp 134. Enb 140. Ir YKBiz 185. Zait Sof 59. Uzt LEG I 340. Berron Kijote 125.
Medio apropiado.
Zuk irakhas diazadazu bide zuzena, emadazu zenbait antze labur, behar bezala errezibitzeko. SP Imit IV 6, 2 (Ol bide zuzen; Ch, Mst, Leon bide xuxen). Legea bear bezala erakusteko bide zuzen segurua berak agertu ta argitu zuen. Cb EBO 50. Au da bide zuzena Jaunagandik iristeko bizi lagun ona. AA I 601. Erri onetako Jaun prestuak [...] artuko dituztela bide zuzen egokiak [...] ibai goixo au bear bezala gordetzeko. Izt C 108. Abere mueta au geiagotutzeko bide zuzenak iriki ta zabaltzen. Ib. 176. Gixadi oro eruateko / Gurenda-bidez elbururaño, / Eztago bide zuzenagorik / Kistar-ikasti bidia baño. Enb 144. Gai ontaz, batez ere piñu azkar, oraingo urre berdeari begiratuta, bide zuzena azaltzen duten ikasketak egin dira. Munita 61. Film eta nobela tesisdunak bainon bide zuzenagorik ez ote dago hauzi nahasak garbitzeko? MIH 321. Hauxe da norinahi euskararen gaitasunak adierazteko biderik zuzenena: euskal ederlanak sortzea. Ib. 177.
b) Medio lícito.
Agirijan ta bide zuzenez ekingo deutsagu arerijuari. "Bellum iustum geremus". Mg PAb 214 (VersBasc 13 zuzenki). Saldu-paperan entendituta / ez da bide zuzenian, / traiziyo au egin dirate / eske asi naizenian. PE 150. Zelan dakiñ guda bat bide zuzenetik noiz datorren? Ori gizonak erabagi bear daben gauzea da. Ag AL 17. Beti bide zuzenez / lana etxerako / egiñaz bizi dira / zorijontsu oso. Enb 182. Ugazaba askok, bide zuzenez nai okerrez, euren ondasunak geitu ta ugaritzea baño beste asmurik eztabe euki. Eguzk GizAuz 28. Panamatik Medellinera seda asko sartu zituan bide zuzenetik. JAIraz Bizia 73.
c) Modo correcto.
Anoetako Agerre hipotekatu / arrebaren izenian, / saldu-paperan entendituta / ez da bide zuzenian. PE 150. Oraingo [olerki] auek jarriko ditut / al badet bide zuzenez. EusJok 121. Oraintxen ere kantatu dezu / oso bide zuzenian. Uzt Noiz 116.
v. tbn. Tx B III 59.
d) Buena fuente.
Oso bide zuzenetik nekiala uste nun, ango berri. Ldi IL 94. Bide zuzenetik dakit Altunak ere ez lukeela iritzi hau arbuiatuko. MEIG V 102.
azpisarrera-3
EZ-ZUZENEKO. Perverso, malo.
Jarri ziran frailliok ipuñetan, andrakumiori biguntzen ete eben euren ez-zuzeneko gogora, diabrua zala bittarte. Etxba Ibilt 455.
azpisarrera-4
ZUZENA EGIN. Hacer lo justo. Cf. ZUZEN EGIN.
Ene maite maitena, egidazu zuzena; / ioan duzuna ekhardazu, ezpa eman ordaina. E 179. Nabusiák, egiezue zuzena eta eginbidea zerbitzariei. "Faites droit & equité" . Col 4, 1 (Dv zuzen eta bidezko dena bihurtu).
azpisarrera-5
ZUZENA GALDU. "He aquí algunas fórmulas en uso para decir 'hemos comido': [...] Zuzena galdu dit (Sc), he perdido el derecho" A (s.v. bazkarizka).
azpisarrera-6
ZUZEN-ARAUZ. Justamente.
Ondasuna ekarteko ugazaben domu edo kapitala ta beargiñen lana alkartuta diran ezkero, bakotxari berea emonaz, irabaziak be ondasun-ekarle bioen artean zuzen-arauz ainbanatu bediz. Eguzk GizAuz 171.
azpisarrera-7
ZUZEN BEHEITI. Verticalmente hacia abajo.
Asko zuhamuk badute erro nausi bat, lurrean zuzen beheiti sartzen dena. Dv Lab 327.
azpisarrera-8
ZUZEN BEHERA. "Zuzen-beera (V-m), verticalmente" A.
azpisarrera-9
ZUZEN-BEREZLE. Repartidor, que dicta lo que corresponde a cada parte.
Orduan gizon batek jendeen artetik erran zioen: Nausia, errozu ene anaiari enekin zathi dezan gure primantza. Eta Jesusek ihardetsi zion: Gizona, nork ezarri nau zuen gainean juie edo zuzen berezle? "Divisorem" . Dv Lc 12, 14 (Lç partitzale, He, Oteiza y Brunet partitza(i)lle, Ol, Or banatza(i)lle, Leon erdizkatzale, Arriand erdibitxalle, Ker, IBk, IBe erdibanatzail(l)e).
azpisarrera-10
ZUZEN-BIHURRI. Correcta o incorrectamente.
Mailegatzeko eskubidea ezker-eskuin eta zuzen-bihurri mugarik gabe geureganatua dugunez gero. MEIG VI 186.
azpisarrera-11
ZUZEN DA, ZUZEN ZEN (etc.). Es (era, etc.) justo. "Il est juste, zuzen da" Ht VocGr 377. "Zuzen da eman dezazun, il est juste que vous donniez" Dv.
Ene lehenbiziko ministro izan zarete, zuzen da beraz izan zaitezten ene aldean yarriak. Lg II 193. Ez da bada zuzen maite bazaitugu, zuretzat egin dezagun mundu beher huntan izan ahal detzakegun adiskidienzat egiten duguna? Mih 3. Zuzen zen [Birjina Saindua] lehena izan zadin bozkario hori sendituko zuena. Jaur 160. Ez zu, Jauna, bainan ni zuzen da hil nadien. Dv LEd 12. Zuzen da, egun batez, guzien aintzinean, bakotxa ikusia izan dadien merezi duen bezala. Lap 394 (V 179). Bertze laguntza handirik egin ezpadezoketegu, erakuts bederen esker on gehixago. Zuzen litake. HU Aurp 219. Hütsa beitzen egin emaztian, / bai züzen zen han sendo gintian. UNLilia 17. Zuzen zen Gobernamenduak sartzera zoan sailean azpitik iduk zezan Eliza. JE Bur 45. Zuzen da izan dadin / norbait heien alde. Etcham 216. Orduan zuzen da... [...] inungo toberak egiten badizkio [herriak] . Arti Tobera 270. Gizonei buruz uts egiten duten askorentzat, ordea, adiskideei gaitz egitea zuzen da, antza, gaiztotzat baitituzte. Zait Plat 96. Aski nigar guhaurri egin-arazi daukuk. Zuzen duk noizbait ihaurrek egin dezakan. Larz Senper 132.
v. tbn. JesBih 451. MarIl 99. Zby RIEV 1908, 87. Arb Igand 124.
azpisarrerakoSense-11.1
(Con -ago ).
Zuzenago lizate zure burua akusa eta zure anaia eskusa bazeneza. SP Imit II 3, 2 (Ol zuzenago litzake; Mst jüstuago lükezü).
azpisarrera-12
ZUZEN DEN BEZALA, ZUZEN ZEN BEZALA (etc.). Justamente, con toda justicia.
Bainan [...] hura zuzen zen bezala maithatzetik urrun, etzaiola gelditu jazartzetik. Dh 137. Jainkoak kontserbatu zuen gorphutz sakratu hura artha berezi batez, zuzen zen bezala, izan zuenaz geroz ohorea Berbo inkarnatua bere errajetan errezibitzeko. Jaur 367. Bainan bera bere buruaz hartua ez bazen, haren herritar adixkideak eta guziz ahaideak hartuak ziren hartaz, zuzen den bezala. HU Aurp 99. Bainan ez gaudezke, hemen, heien alde gure mintzo xumea zuzen den bezala adiarazi gabe. JE Bur 192. Aberats berekoia, esker gaixtoko pobrea behar bada ondoan ukanen ditu... bainan hek, zuzen den bezala, ahantziak daude. Ib. 67.
azpisarrerakoSense-12.1
(Usado irónicamente).
Espainiako errege handi batek, bere populu gaizoaren nekez eta izerdiz, zuzen zen bezala, egin-arazi zuela yauregi eder hori. Elzb PAd 58.
azpisarrera-13
ZUZENEAN (V-gip ap. Elexp Berg; G-azp). a) Directamente. "Ariznoatik zuzenian joan giñan etxera" Elexp Berg.
Alákoak doáz zuzénean zerúra zori onéko ditxósoak. LE JMSB 541. Donostiako erria / ikusteagatik [gatoz], / eta zerbait limosna / bildutzeagatik. / Emendik zuzenean / daukagu asmoa / ikusteko Patroia / Españiakoa. Echag 237. Beragana zuzenean juaten atrebitzen ezpagera ere [...] badauzkagu [...] bitarteko on asko. Ag Serm 137. Mungia eta Bilbao bitartean zuzenean joan-etorria egin al izango da. EAEg 17-11-1936, 317s. Itz oiek, beraz, ez ditugu erderatik artuak, erromatarren izkuntzatik zuzenean baizik. Lek SClar 111. Baekian zein tabernatan egongo zan ta zuzenian juan zan bertara. SM Zirik 76. Txoperra kanpora atera zanean, zuzenean joan zitzaion sarjentua nere eskearekin. Anab Aprika 67. Adimendua ezta eboluzio material baten elburua. Artez, zuzenean eta bitarteko gabe, Kreatzailleak berak sortu izan du. Vill Jaink 73. Zuzenean anaiaren etxera jo zuten. NEtx LBB 69. Emezortzitik ogei urtera / irixten da zuzenian. Uzt Sas 185. [Iturri] geienak erriko ur askatik ura jatorkenak; eta bi edo iru, zuzenean menditik artzen dabeenak. Etxabu Kontu 208s. Zuzenean arengana joan zirala etzeok esan bearrik. Ataño TxanKan 224. Aiamendiko Hiru-Koronak urrunean, eta erdi-erdian, zuzenean, Larrungo mendia. Larre ArtzainE 241. Nik zuzenean betik gora jo nuan Santiomendiko punta arrapatu arte. Albeniz 75. Nik behintzat, gauzen berri ikasi ez dudalako edo, maizago jakiten ditut zeharka zuzenean baino. MEIG VII 26. Euskal hiztegian ez dio orain inork erraz igerriko hitz bati, itxura dela medio, zaharrenetakoa den ala geroago latinetik zuzenean sartua. Ib. 178.
azpisarrerakoSense-13.1
Directamente, sin rodeos (hablar, etc.).
Segida horren gainian / mintza gaiten zuzenian. Bordel 61.
azpisarrerakoSense-13.2
En línea recta.
Bere eskaratze-aurretik igaro aal izateko, zuzenean joan bearrean zearka joan naizenean. Txill Let 38. Gure aide-ontzia bira ta bira zetorren, ez bai-zeukan zuzenean joaterik. Anab Aprika 103. Oriotikan Oiartzunera / urre dago zuzenian. Uzt Sas 139.
Directamente (referirse, afectar, etc.).
Laterriari zuzenean betetzea dagozkion eginkizunei buruz. EAEg 4-11-1936, 210. Egitate horri zuzenean dagokion Moreten obra. MEIG V 85. Larregi opa baikenion politikari [...] eta gutxiegi horri zuzenean ez zegokionari. MEIG VI 72. Bazterturik geldituko dira oraingoz hotsei zuzenean dagozten xehetasun guztiak. MEIG VIII 108.
b) En vertical. v. ZUZEN-BEHERA.
Altura guztiz andi batetik beera begira zuzenian jasarten danaren saria geienetan izango da buruba zoratu, beera jausi eta illik geldiketia. msOñ 34v. Ataka onetatik ondorañoko luzetasuna dauka zuzenean ogeita lau oñean; eta zabaltasuna [...] irurogei. Izt C 66.
c) (Vc ap. A). "Rectamente, por medios lícitos. Zuzenean eztatorren gauzarik eztot gura, duban badira bere (V-ger)" A.
Frantziakua zela / zer aparentzia! / Iretsi nahi zuten / gure Probintzia, / zuzenian eztute / mila prudentzia. Bordel 154. Gaineratikoez, gizon ezti, gozo, zuzenean ororekilakoaren egiterat ekarriagorik nehor guti ezagutu dugun. HU Aurp 178.
Anima garbi idukitzeko / zuzenian da kontuan. PE 20.
d) En lo cierto, (tener) razón.
Ala xede onak zituelakotz uste zuken beti zuzenean zela? HU Aurp 148. Halarik ere, zuzenean dela iduri zaionean, ez da errexki barkatzen dutenetarik. JE Ber 48. Zuzenean zegoen aldi hartan Sean Padraig. Mde Pr 298.
azpisarrera-14
ZUZEN-EGARRI. a) Sediento de justicia.
Zuzen-gose eta egarri diranen zori ona. Ol Mt 5, 6 (Arriand zuzenaz gose-egarri diranaik).
b) Sed de justicia.
Batzuk zuzen-egarriz, bestetzuk makurkeri dollorrez, baiñan danok lagun urkoa juzgatzeko eta umillatzeko arrokeriz. Etxde JJ 178. Pertsona gehiegi ikusi baititut heriotzera zeramatzitenean [...], esperantza horrek, zuzen-egarri horrek berberak sutan zeuzkanak. MEIG IX 97.
azpisarrera-15
ZUZEN-EGILE. v. zuzengile.
azpisarrera-16
ZUZEN EGIN ( (Dv, que cita a Bp)). a) Reparar, resarcir, dar satisfacción.
Züzen egin lehenik Jinkoaren iüstiziari, gero bekhatore lagünari, merexi badü, güzia kofesorak manatüren dian bezala. Bp I 97. Gezürrez edo gaizki minzatzez besteri damü egin derionaz, ihork züzen egin behar derioa? Ib. 102. Gaizki erranez gal erazi den ohoriaz züzen egin behar deia? Ib. 102. Amorekatik Mariaren sinhestiak, Ebaren sinhetsi gabiaz Jinkoari züzen egin lizon. Bp II 98.
b) Juzgar. "Je crois qu'en souletin züzen egiten rend mieux le 'judicare' du ch. 6, 10 [se refiere a Apoc] que ne le ferait jüjatzen qui est usité aussi en Soule. [...] Züzen egitia signifie proprement faire justice" Ip, carta a Bon, Eusk 1957, 209.
Nuiz artio, Jauna, saintia eta egiatia, eztüzü züzen egiten, eta eztüzü goiherazten gure odola lürrian dauden hoietarik? Ip Apoc 6, 10 (Ur (G) zuzen egin;iuieatu, He justizia egin, Ur (V) juzgau, Ol, Ker ebatzi, IBk epaitu).
azpisarrera-17
ZUZEN EGON (V, G-goi; Zam Man 77), ZUZEN IBILI (V-gip). Ref.: DRA; Elexp Berg; Gte Erd 21. Tener razón, estar en lo cierto. "Zuzen egon, estar en lo cierto. Olantxe da, bai, zuzen zagoz" Zam Man 77. "Zuzen egon, estar en lo cierto. Orretan zuzen zare" Elexp Berg. "Zuzen ibilli ere entzun daiteke zentzu beraz" Ib.
Zuzen eguan aitori bai... Kk Ab I 112. Neuk beintzat olan attuten dot benetako adiskidetasuna, ta uste dot zuzen nagola. Altuna 56. Zuzen egon zara [...]. Paradisuban egazti onek beti abesten (kantetan) iñardungo dau. "You have rightly chosen" . Ib. 27. Ik nai dukana esango duk; baño ez ago zuzen. Anab Usauri 16. Zuek Maisu ta Yaun deitzen nauzue; ta zuzen zaudete, alaxe naiz ta. Ir YKBiz 439. Sindikalisten eretxiz, gizartekeriak langilleai gauza onik ezelan be ezin legioe ekarri, eta orretan zuzen be zuzen dagoz. Eguzk GizAuz 85. Etxahuniako erregiña zuzen zebillen beraz, Xalbati buruz egiña zeukan irizpidean. Etxde JJ 208. Gai ontan zuzen ez al dabil, ba, / Arantzazuko aitona? BEnb NereA 83. Zuzen ez ete egoan Matxin Zaputz, erritxuan bizimodu baketsuagoa ta nasaiagoa izan eukeala esan eutsanean? Erkiag BatB 187. Gauza batean zuzen dago. MIH 321. Uste dut, ordea, zuzen zebilela Irigaray eta gu oker. MEIG III 66.
v. tbn. Alz Ram 36. Arti Tobera 287. Gazt MusIx 168.
azpisarrera-18
ZUZENEKIN. Con certeza.
--Züzeneki hori sinhesteko deia? --Birjina santa ohoratzen dütien gaizak oro ihiki sinhetsi behar dira, fediari ogen egiten ezpaderie. Bp II 110.
azpisarrerakoSense-18.1
Con toda razón.
Elizak zuzenekin deitzen zaitu martiren erregiña. Mih 100. Badakit gizon argitienek [...] aithorthü diela zure goratarzünez eta perfetzionez mintzatzeko bere eskastarzüna; eta züzenekin, zeren Jinkoak baizik ez-peitütü konprenitzen eta izartzen ahal. Ip Hil VI.
azpisarrera-19
ZUZENEKO ( (B ap. A)). a) Legítimo. "Zuzeneko erregea" A.
Yaurgoa indarrez atxitua zuen ta beti beldurrez zegoen zuzeneko erregen bat agertuko ote zan. Ir YKBiz 24. Kenduko zaitzue Yainkoaren yaurgoa (erreinua) ta zuzeneko arnariak (frutuak) egiten dituen erri bati emango zaio. Ib. 387. Zuzengabeko ondasunetan zintzo ez bazerate nork utziko du zuen gain zuzenekoa? (Lc 16, 11). Or Aitork 143 (Lç, He, Oteiza, TB, Dv, Brunet, IBk, IBe egiazko, Ol yator).
b) Directo.
Guk ez gendukan zuzeneko burrukarik. Baiña arrisku txarrean geundela eta andik mendi aren gaiñera igo giñan gero. AZink 83.
azpisarrera-20
ZUZENEKO BIDE. v. supra BIDE ZUZEN. a) (Camino) bueno, santo, justo.
Gaizki ill ondoan, ta bere ibiller makurrak zuzeneko bide ta eskurik izanen ez duen aldian. Mb IArg I 84. Denbora dalik zentzu- / an ditezen sartu, / ta zuzeneko bide- / tan ibilli gertu. Yanzi 191. Oker-bidian doian untzia / jausi oi dan lez ondora, / zuzenekoa artu biarko / nai bogu eldu portura. BEnb NereA 89. Gizon bat da, okerreko bidetik abiatu dena, eta zuzeneko bidera itzul arazi behar dioguna. Arti Tobera 273. Badakit, beharbada, judizio hontako azken epaiarekin, ezkarela zuzeneko bidetik ibiliko. Ib. 273. (Pl.).
Egitada onak badira, zuzeneko bidietara [deitzen digute]. Ag Serm 480.
b) Camino recto, directo.
[Ur] au daramate etxe jakiñetara, zuzeneko bidea galerazorik. Izt C 92.
azpisarrerakoSense-20.1
(Fig.).Beste bide zuzenekoagorik ezean. Anaitasuna 15-10-1975 (ap. DRA).
azpisarrera-21
ZUZENERA ( (Dv)). Por derecho. "Zuzenera [...] hori enea zen, en droit, cela m'appartenait" Dv.
azpisarrera-22
ZUZEN ERE. "Zuzen be [...], justamente, precisamente. Zuzen be, zeuk diñozun bezela pentsatzen dot neuk be" Etxba Eib. v. HAIN ZUZEN.
azpisarrera-23
ZUZEN-ESKABIDE. Reclamación.
Zerga onen inguruan sortu ditezken zuzen-eskabideak banakaritzari dagozkio. "Las reclamaciones" . EAEg1-11-1936, 192.
azpisarrera-24
ZUZEN-ESKE. Reclamación.
Idazkolari zuzenduko zaizkion zuzen-eske guziak. EAEg 15-1-1937, 813. Egokiak diran zuzen-eskeak sartu ditezke. Ib. 25-1-1937, 898.
azpisarrera-25
ZUZEN-ESKEAN. Reclamando, recurriendo.
[Lerrokatzea] bidezkoa ez dala uste izan ezkero, erritarren Arkibideari buruz ezarrita dauden bideak barrena, lenen-eskabideen Epaillearengana edo Zuzentza Zuzendaritza Nagusiarengana jo dezakete zuzen-eskean. "Tendrán [...] los recursos ordinarios" . EAEg13-12-1936, 531.
azpisarrera-26
ZUZEN ETA BIDE ( (H, que cita a EZ)).
a) (Adj.). Justo.
Hargatik da bada gauza / zuzen eta bidea / bihotzean bethi haren / beldurra izatea. EZ Eliç 374. Nagusiak, zuzen eta bide dana morroiei emaiezute. Ol Col 4, 1 (Ker zuzen eta bidezko dana). Gorroto dun emakumegandiko illen esku-erakutsiak eta ixuriketak eskeintzea ez baiduzu zuzen eta bide. Zait Sof 23. Zure esanaren arauz, berriz, zuzenbagekeririk egin eztutenei gaitz egitea zuzen eta bide izango lizake. Zait Plat 96.
b) (Sust.).
Beraz, zure zuzen eta bideari yarrai bear al diot? 'Lo que tú consideras justo'. Zait Sof 38.
c) (Adv.). Justamente, en una posición justa.
Maizterrak eta nekazariak ugazaben eta nagusien aurka iarteko aleginean, zuzen eta bide iarri zitekean [Platon], maizterrak eta nekazariak norbere eskuko ta norbere buruen iabe gertarazi zitezen opa baitzuen. Zait Plat 9.
azpisarrera-27
ZUZEN ETA BIDEZ. a) Justamente, con justicia.
Lurreko ondasunak gaur dagozan baño obeto, zuzen eta bidezago bananduko balira. Eguzk GizAuz 35. Oiek zuzen eta bidez esanak ez al deritzazkizu? Zait Sof 38. Irabazia ezpaitu irabazten zuzen eta bidez. Ib. 81. Alare, zuzen eta bidezago dut zure iritzia, nire esana baño. Ib. 20. Makur bakoitzaren errudun nor ote daiteke zuzen eta bidez. Zait Plat 120.
b) Propiamente, con propiedad, apropiadamente.
Aspaldiko zorion zarra, orduan bai, zori ona zan zuzen eta bidez. 'En el verdadero sentido'. Zait Sof 93. Iaungoikorik eztu aipatzen Parmenidek: alabainan, ark esana benetako Iaungoikoari zuzen eta bidez egotzi dezaiokegu. Zait Plat 45. Ager badakigu, bera zuzen eta bidez ustekizun izenda dezagun. Ib. 47.
Oritxe gertatu zitzaion Platoni, ta ain zuzen, beste inori baino zuzenago ta bidezago: arengan ainitz ta agitz bat egin zirala, alegia. Zait Plat 5.
azpisarrera-28
ZUZEN ETA BIDEZKO. Justo.
Nausiak, zuzen eta bidezko dena bihurrozuete sehiei. Dv Col 4, 1 (Ker zuzen eta bidezko dana; Ol zuzen eta bide dana). Bazkide bakotxak guztientzat eta guztiak bakotxarentzat lan-egiñaz, gizasene oro baltsan bizitea, gauzarik zuzen eta bidezkoentzat dauke. Eguzk GizAuz 8. Zuzen eta bidezkoa bakoitzari dagokiona itzultzea zala uste baitzuen. Zait Plat 92. Agintariek agindua agindupekoek egitea zuzen eta bidezkoa lizakeala. Ib. 131.
azpisarrera-29
ZUZENETAN (Estar, etc.) autorizado a.
Yuduak zuzenetan ziren galdetzeko, bazkotan, gaixtagin baten librantza. Lg II 271.
azpisarrera-30
ZUZENETAN SARRARAZI. Resarcir, dar satisfacción.
Joan zen beraz [...] kalten ikhustera eta Tousankuen kolpeak nolakoak ziren jakitera. Ahoz hitz eman zuen bere zuzenetan sarraraziko zituela batzuak eta bertzeak. Prop 1876-77, 137.
azpisarrera-31
ZUZENETARA. (V ap. A Morf). a) "Al derecho" A Morf 380.
b) "Zuzenetara or etzeok; traperu pixkat geio bear dik orain, de frente y con franqueza, ahí no se saca nada" Gketx Loiola 50.
c) En ángulo recto.
Zuzenetara tartetu itzazu arbolak elkar-ebakitzen duten bidexkakin. Ibiñ Virgil 88.
azpisarrera-32
ZUZENETIK. a) (Acompañado de makurretik u okerretik). De un modo (u otro).
Nolazpeit, zuzenetik edo makhurretik, baitezpada, bere laguna galduko du, hilen edo hilaraziko du. Arb Igand 105. Batzuk lanian ari ziraren / bi urtiaz aurretikan, / baliyatzeko zuzenetikan / ez bazan okerretikan. Auspoa 86-87, 144.
b) Ciertamente, verazmente.
--Bon, ago beraz mutu... Atzemanen ditiat mintzatuko direnak. --Agian zuzenetik mintzatuko zauzkik. Larz Senper 26.
azpisarrera-33
ZUZENEZ (L, BN, S; Dv). Ref.: A; Lrq (züzen). a) Justamente, con toda justicia; legítimamente, por derecho. "Zuzenez hori enea zen" Dv. "Por derecho, en justicia" A.
Erregeren lehenbiziko semeak, zuzenez eta ethorkiz Erresuma guztiko iaun eta Errege heldu denak. Ax 576 (V 370). Etzare zuzenez baizen / estimatzen lehena, / Tubalen hitzak ahoan / tuzten eskaldunena. Arg in EZ Noel 23. Zuzenez akusa zaitezinean zenbait egin duzun hutsez, humil zaite hagitz. SP Phil 192. Zuzenez ontasun baten jabe denak. He Phil 268 (Echve Dev 306 arrazoi justuarekin). Ohorea, osasuna, bizia bera, guziak zuzenez zor zaizko. Mih 98. Bai, nerea zen zuzenez. Dh 153. Bigerrenena zuzenez enia dago, / ziek beno bainiz azkarrago. Arch Fab 85. Jaun Aphezpikuak egun hura igurikitzen zuen bozkariozko egun bat bezala. Eta zuzenez hori, ezen zortzi urthe hartan eliza hura zuen gogoan. Prop 1884, 255. Jainkorikan ez baliz, ez duk ez gizonik / gizonari zuzenez deus mana lironik. Zby RIEV 1908, 232. Ebats-eta gozamena urririk zuzenez behar zukenari arranda pagaraz. HU Zez 189. Apez batek bere burua, zuzenez ere, den gutiena agertzen zueneko. Ib. 209. Zuzenez segurki erraiten da holako horietaz, direla pika-buztanak. Barb Sup 56. Zuzenez eskatuten eben eskubidia beingo-beinguan emon. Otx 45. Zuzenez ari ezkero, orrek ez du langillea xuxperrarazten baizik. Okerragoa da ixilpea. Ldi IL 114. Estaduak indarrez bai, indarrez kendu leikeo gizonari eskubide ori, baña zuzenez, egundo bez. Eguzk GizAuz 98. Langilleari zuzenez zor dautsana. Ib. 179. Zuzenez irabaztea oso da bidezkoa. Munita 106. Zuzenez zegokion eskubide bat eskatzeko. Etxde JJ 273. Ontasun horiek zuzenez behar zuten haurretarat erori. Ardoy SFran 117. (Junto a okerrez). De una forma (u otra), por las buenas (o por las malas).
Nire anai egoskorrak eztin olakorik aditu nai eta zuzenez edo okerrez Etxahunia Mattini uzteko eskatzen zidan. Etxde JJ 82.
b) Directamente, en línea recta.
Zu kuku egonik, ontzia / nork eramanen zuzenez kairantza? Gazt MusIx 129.
azpisarrera-34
ZUZENEZKO. a) De justicia.
Hire Resumako szeptrea duk zuzenezko szeptrea. "De droiture". Lç He 1, 8 (He zuzentasunezko, Dv zuzenbideko). Zuzenezko gose hortzetan min egiteraino. Azurm HitzB 63.
b) Legítimo; justo. "Qui est de droit" Dv. "Zuzenezko onthasuna khendu diote" Ib.
Gastigu zuzenezko baten bezala pazienziaz pairatzera. SP Phil 469 (He 475 yustu). Gaizkia erremediatu behar dugu on eta zuzenezko diren bideez. Ib. 218. Eztakit ea zuzenezko desira denz bertze batek zuzenez bere duen gauzari iabetzeko desiratzea. Ib. 266. Ontasunen begiratzeko eta emendatzeko, zuzenezko okasioerik eskhain dakigunean. Ib. 270. Horra, dio, bide net zuzenezkoa / nauena egoitza horren ni / bihurtu yaun eta nausi. Gy 234. Errazoizko gauzea, zuzenezkoa al zan gure Jaunak ainbeste irain, ainbeste itxuskeri artu bear izatea? Akes Onbidea 87 (ap. DRA).
Legítimo, legal.
Bekatu ariñak direnean behintzat, hala nola baita norberaren emazte zuzenezkoa hiltzea. Mde Pr 76.
azpisarrera-35
ZUZEN-FIRMA. Firma autorizada (?).
Tarbesen emana, gure Obispo-etxean, gure firma eta selluarekin, eta sekretarioaren zuzen firmarekin. Goñi 85.
azpisarrera-36
ZUZEN-GORAKO. Vertical.
Añen-ots gure barren-boluko / matillak, eraingi latza, / ario gaiztoz okertu zaigu / zuzen-gorako ardatza. EA OlBe 98.
azpisarrera-37
ZUZEN-GOSE. Deseoso de justicia.
Zuzen-gose ta egarri diranen zori ona. Ol Mt 5, 6. Bai-baitzekiñat zuzen-gose dena Jaungoikoak laguntzen diñala. Etxde JJ 100. Gizonak, zuzen-gose ezpada, gogoa aul eta erkin billakatzen du borrokarako. Ib. 210.
azpisarrera-38
ZUZEN IBILI. v. ZUZEN EGON.
azpisarrera-39
ZUZEN-IGORTZE. Puntería.
Halaz ere zorrotzegia iruditzen zitzaien etxeko oiloei bere punteria eta zuzen-igortzea. Osk Kurl 50.
azpisarrera-40
ZUZENIK. a) (Estar, etc.) erguido.
Atxok zuzenik bere badaukez / euren buru zar zuriak. AB AmaE 81.
b) Directamente.
Itz, Iainko; orrek iotzen du / zuzenik gogoa. Or BM 108. Musu laztanak, sinestargiak, / Argana zuzenik zaitu. "Te conduce derecho". Ib. 54. Ontzietara zuzenik dago / begi guzien eztena. Or Eus 393. Alakoan basurdea zuzenik esira. Ib. 47. Eraman nazazula / Zerura zuzenik. SMitx Aranz 49. Mendi santu batera / joko degu lenik, / andik egatutzeko / Zerura zuzenik. Ib. 50.
azpisarrera-41
ZUZEN IZAN ( (trans.)). a) Tener derecho.
Zuzen dutenzát bizitzeko arborean, eta borthetarik sar ditezenzát Zibitatera. Lç Apoc 22, 14 (Dv, TB zuzen izan dezaten(tzat), Ip züzen ükhen dezen; He izan dezatenzat burupe, Ur (G) eskua izan dezaten, Ur (V) izan ditezen partill). Eman derautazu garaziazko estatua, eta zure erresuman zuzen izaitea. Mat 270. Zuzen dutela lur haren gaiñean. Ax 79 (V 53). Harriek ere zuzen dute eta arrazoin bekhatorearen kontra iakiteko. Ib. 568 (V 364). Kreatura guziek zuzen dute ene kontra altxatzeko. Ch III 41, 2. Zerua da zure herria, zure primuza, zuzen duzu Aita Zerukaoren erresuman. Brtc 85. Manatzen daukü dexema trimizinen fidelki pagatzia aphezpikier, ertorer, komentier, eta berze züzen dütener. CatLan 106. Guk merezi edo galdetzeko zuzen ginduken baino gehiago liteke. Dh 179. Orok badie züzen arrantzüko eta ihizketako. Mde Pr 51.
b) Tener razón, estar en lo cierto. "Vous avez raison, zuzen duzu" Ht VocGr 413. "Zuzen duk (BN-lab)" Gte Erd 21. v. ZUZEN EGON.
azpisarrera-42
ZUZEN-KONTRA ( (L, BN ap. Lh)). Ilegítimamente; injustamente.
Baliatzen zelarik hortakotz zuzen kontra erregetzat hartu izan zuten gizon beraz. Lg I 217. Utzi ziren abarizioaz itsutzerat saltzerainokoan zuzen kontra ekhartzen zituzten yuiamenduak. Ib. 262. Besteren ondasunak zuzen kontra edo bide-gabez nai izatea. Ub 180. Jesu-Kristo imitatzen eztuenak zuzen kontra ta gezurrez dakharke giristino izena. Dh 254. Zuzen kontra ardietsiez [ontasunez] . Gy 210. Ez detzakete soldadu egor gazteak zuzen kontra. Hb Egia 128. Ni zuzen kontra jazarri nizaizu. Laph 128. Ez da arras zuzen kontra errana Xina dela gezurraren eta malzurkeriaren sor lekhua. Prop 1876-77, 30. Jainkoak debekatzen dauku bertzerenaren zuzen kontra hartzea edo atxikitzea. CatJauf 84. Basek . ikasiak direnei kalte dakartela, kalte zuzen kontra, kalte ogiaren ahotik kentzerainokoan. JE Bur 196. Bi gizon zaharrek zuzen kontra belztu zuten. Zerb IxtS 69. Zuzen kontra zeraukan bere kargua. Zerb Azk 62. Auzoko ardi tropa baten bahitzeko, zuzen kontra bere burhasoen lurretarik iragaiten zelarik. Ardoy SFran 69. Azkenean zuzen kontra zirenak ezkontarazten zituen Jainkoaren aintzinean. Ib. 161.
azpisarrera-43
ZUZEN-KONTRAKO ( (L, BN ap. Lh)). Ilegítimo; injusto.
Hauzi makhur edo zuzen kontrakoez bertezerenaz jabetzen direnek. Brtc 64. Biderik izanen ez duteka zuzenkontrako pagamendurik eslejitzeko. Revol 121. Eztu nihoiz onhetsiren / deusik hirrigarri denik / edo zuzen kontrakorik. Gy 292. Higuintza eman harma zuzen kontrakotan. Hb Esk 23. Zuzen kontrako elhe eta obrak higuin ditut. Laph 128. Herri bateko gizon guziek nahi ukanikan ere Jainko-legea bazterrerat eman, zuzen kontrako legea litake; indar gabeko legea. HU Aurp 83. Zer zuzen kontrako egitatea! Prop 1906, 90. Herode ori zuzen-kontrako erregea zan, yaurgoa indarrez atxitua zuen. Ir YKBiz 24. Ori eztela bidezkoa diozu? zuzen-kontrakoa dela? Bai, noski. Baiña ez esan etekin soillean datzala justiziare gorabera guztia. Vill Jaink 86.
azpisarrera-44
ZUZEN-LEGE ( (L ap. Lh)). a) "Morale" Lh. b) Justicia.
Ez nuan ikusten, zintzo aien zuzen-legeak, agindu bakoitza nola zedukan asko nabariago ta garaiago. "Iustitiam" . Or Aitork 65. Jainkoaren ordezkari gera emen lurrean [zaldun ibiltariak] eta Aren eskua, Aren zuzen-legea emen bete-erazteko. "Justicia" . Berron Kijote 146.
azpisarrera-45
ZUZEN-LEKU. v. zuzeleku.
azpisarrera-46
ZUZEN-OKERTZAILE (El) que estropea lo que está bien.
Nahasmendu hori [...] zuzen-okertzaileek berek sortu dute [...], gero oker-zuzentzaile ager daitezen. MEIG VIII 37.
azpisarrera-47
ZUZEN ONEZ (Dv, que cita a Lç). Con todo derecho, con toda justicia.
Hain iustoki eta hain zuzen onez guziei bardin aphartenitzen zaikun Testamentu konplitu haur. Adv ** 5v. Zuzen onez Seme bakhoitz deitzen da, ezen ezta hura bera baizen naturalki denik. Ins C 3r. Zuzen onez zor zaizkitzun [...] neurrigabeki laudatzeko desirak. SP Imit IV 17, 4 (Mst züzen handireki, Ol bidez). Guk, ala ere, zuzen onez ikusten diagu zigorrada au, gure gaizkiegiñen ordaña artu baizik eztiagu egiten. Ir YKBiz 505 (en el libro aparece por error artu gaitzik).
azpisarrera-48
ZUZENTXEAGO. Un poco más recto.
--(Boina kendu ta jartzen du txapela oker-oker; bestiak zuzentzen diote batera ta bestera). Dotoria geo, arraie pole! --Zuzentxiago. --Atzeraxiago. --Aurerraxiago. Alz Bern 71.
azpisarrera-49
ZUZEN-USTE (El) que se considera justo, recto (?).
Jakitun, edo ez jakin bik, zuzen uste, edo oker uste bik, ondo eritxi, edo gaiski eritxi bik [...], enpin gizon batek eta emakume batek beti alkarregaz aragi baten izateko buztarri astuna [...] artutera duazanian. fB Ic III 332.
azpisarrera-50
ZUZEN-ZUZEN (Con reduplicación intens.). A) (Adv.). a) Directamente. "Derechamente. Zuzen zuzen bertara juan nintzan" Etxba Eib.
Zuzen-zuzen dijoa bere ardietara. Mb IArg I 371. Guazan geure sailaren itura zuzen zuzen. fB Olg 98. Otso andi bat dator / mendi oiek bera, / zuzen-zuzen onera. It Fab 84. Gisa berperean igo dirade, bada, Astarloa ta Erro beren Euskara maitagarriarekin biderik galdu bage zuzen zuzen, munduaren lenengo adiñera. Izt C 10. Beiak zuzen-zuzen orroika eta marrumaz Betsames-eronz zijoazen. Lard 153. Mandresa-aldera jo zuen zuzen zuzen. Aran SIgn 20. Esaten dabien . Aitagurea Jaunaren agintaulkira zuzen zuzen doiala uste dot nik. Ag Kr 15. Oraintxe noa zuzen-zuzen zeure amari esatera. Echta Jos 59. Tiniebletara joan biarrian, zuzen zuzen sartu da sagardotegiyan. Iraola 35. Zirikaldi, animaren kaltegarria itsatsi zaikigukela edo gorputzaren bidez edo zuzen-zuzen animan. Inza Azalp 148. Sudurpetik okotzera zuzen-zuzen gurutzearen makil luzeena ta ezpañen bi alderditaraño esker-eskubi dittula. Ib. 17. Santak beren Elizatxora zuzen zuzen eramango aunate. Or Mi 118. Debara eldu zanean, zuzen-zuzen Alostorrera jo zun iñun geldialdirik egin gabe. Etxde AlosT 86. Ulhand eta beste aleman neurtizlarietatik zuzen zuzen itzulikatuak. AIr in Izeta DirG 12. Zuzen zuzen ethorten zitzaizkigun arrainak. Osk Kurl 85. Patxiren begiak eta bere arrebarenak zuzen zuzen egoten ziran handik atheraten zuanari so. Ib. 101. Jaungoikoak zuzen-zuzen iñoren laguntzarik gabe ezerezetik sortzen du. MAtx Gazt 22. Balaiteke [esakerak] erritik zuzen-zuzen arturikoen antza eukitea. Alzola Atalak 147. Aingeruk aldatu zuen bere jokabidea, ta zuzen-zuzen eraso zion Yolandaren azkenengo ateari. NEtx LBB 150. Beiak Bet-Semes-ko bidea zuzen-zuzen artu eben. Ker 1 Sam 6, 12 (Ol, BiblE zuzen-zuzen; Dv xuxen). Beste aldera jira adi ta zuzen-zuzen etorriko aiz. JAzpiroz 105. Ez dut behinere aurrez maketarik egiten eta nere lana egingaiean bertan burutzen dut zuzen-zuzen. MEIG IX 135. (en colab. con NEtx)
v. tbn. Alz STFer 121. A Ardi 39. Altuna 85. Enb 112.
Directamente (afectar, referirse, etc.).
Izan leitekez geure gurarijak zuzen zuzen legiaren kontra. fB Ic II 255. Abiatu baino lehen, horratik, gaiari zuzen-zuzen dagozkion oharren bat edo beste egin beharrean naiz. MIH 192.
b) Exactamente, precisamente.
Ez pensatu geiegizko libertadea dala Berari esatea: Jauna, asko nai dizut. Zuzen zuzen au da Berak nai duena. Arr May 135. Bada ortarako "dendometro" deritzaion tresna; zuaitz-luzera zuzen-zuzen artzen du berak. Munita 150. Letraren bat bada antzinako iberoek berek zein den zuzen-zuzen jakingo ez luketena. MEIG I 244.
c) Justamente, con justicia.
Beti ibilli ete naz zuzen-zuzen da neure Lurra ostenduteagaitik bakarrik, ala Euskalerriaren areiuai euki dautsetan gorrotoak neurritik kanpora erabilli ete nau? Ag AL 84.
d) Acertadamente.
Eta onela, zuzen-zuzen ari zala bere gogozko eskari ortan, esan zion; eta egitasmo ori oso berezkoa izan oi dutela zaldunik jatorrenek. "Andaba muy acertado". Berron Kijote 50.
B) (Adj.). a) Recto, derecho. "Bide zuzen zuzena dogu bertarañok" Etxba Eib.
Nik este bakar bat det tripan, eta bera zuzen-zuzena. Urruz Urz 52. Bere gerria zuzen-zuzena; bere zura onenetakoa. Munita 52. Enbor zuzen zuzenezko oihan alai batean. Osk Kurl 124. Illeak ongi orraztatu erreten zzen zuzen bategaz. Ib. 63.
azpisarrerakoSense-50.1
Txairo eta zuzen-zuzen jarri zan.Altuna 84.
Kantu zuzen-zuena, / azken kizkurragaz, / kanto arro erena / amai leunenagaz. "Monorrítmicos gorjeos". Gand Elorri 66.
b) Justo.
Iaungoikoaren legea zuzen-zuzena da, ta bakotxari berea emoteko agintzen dau. Ag AL 52. Ezta emen gauza guztia zuzen-zuzena, ezta garbi-garbia, ezta dana Iaungoikoaren naigurea egiteagaitik eta neure erriaren onerako. Ib. 71.
azpisarrerakoSense-50.2
(Aplicado a personas).
Iauna, izadiaren eragille zuzen zuzena. "Iustissime" . Or Aitork 164.
azpisarrerakoSense-50.3
Recto, probo.
Bertsolari on, patxarazkoa, / ta Luistar zuzen zuzena. Basarri 29.
azpisarrera-51
ZUZEN-ZUZENA. Directamente. "Zato zuzen zuzena, venez tout droit" Dv.
Izar-bidea dakiten ezkero, aien ontziak zerura eramanen omen gaitu zuzen zuzena. Or Mi 148. Atetik yauzi-ala, bakoitza bere etxeko ilarrietara zoanan, zuzen zuzena. Or QA 110. Gazte, ez dago emendik urrun / zuk deseatzen dozuna; / kilometro bat bakarrik dago / emendik zuzen-zuzena. BEnb NereA 220. Orai amaren altzotik eta ama-eskolako anderearen altzorat doa, kasik zuzen zuzena, haurra. Larre ArtzainE 22.
azpisarrerakoSense-51.1
Directamente, sin irse por las ramas. "Abscise, [...] zuzentzuzéna " Urt I 42.
Orra or guzia esanik; orra or zuzen zuzena iturburua erakutsi. Or QA 147. Erradaazu zuzen-zuzena / nortsu dagon ifernuan. Xa in Mattin 70.
azpisarrera-52
ZUZEN-ZUZENEAN. Directamente.
Irteten zaiozkate / lapurrak bidean, / mando ederragana / zuzen-zuzenean. It Fab 134. Ostatura joan nitzan / zuzen zuzenean. Bil 123. An naramatxik zuzen-zuzenean berak dakian xoko batera. Ldi IL 17. [Abereak] zuzen-zuzenean erail-tokiratzekoetan. EAEg 6-6-1937, 1774. Sartu ta segituan, zuzen-zuzenean, nere xoko begikora joan naiz. Txill Let 30. Gure erlijioaren iturburuetara zuzen-zuzenean edatera dijoana, ezta oien bildur izango. Vill Jaink 11. Kausa urkoei ajola gutxi edo batere ez, eta zuzen-zuzenean Jainkoa jartzen zuten denaren eragille bezala. Ib. 32. Zerbait egiteko gai nintzala esan zidan [...], eta ortaraxe noa zuzen-zuzenean. Insausti 13. [Erreka] Zadorrara doa zuzen-zuzenean. MEIG VII 113. Honako hitz hau, ordea, aldamenean daramanak adierazten duenez, Axularrengandik dator zuzen-zuzenean. MEIG IV 70. Gizartearen indarren artean noski indar politikoak daude eta horiek ere hor sartzen dira zuzen zuzen]en[ean. MEIG IX 81s.
azpisarrerakoSense-52.1
Directamente (referirse, afectar, etc.).
Euzkadiko Ogasun Zaingoari zuzen-zuzenean dagozkion diruak. "En las que tenga intervención directa" . EAEg21-12-1936, 605. Urkixoren gaia, izenburuak argi eta garbi adierazten duenez, ez zen euskara izan zuzen-zuzenean. MEIG VI 47. Hauek aldiz, beste maila, fonetikoarekin zuzen-zuzenean eta bitartekorik gabe lotua, nahi-eta-ezkotzat daukate. Ib. 132. Zuzen-zuzenean dagozkigun zenbait kultur gaiez dudan iritzia azaltzeko. MEIG VIII 61.
azpisarrera-53
ZUZEN-ZUZENIK. Directamente.
Baña, yar zazu ongi ba-derizkiozu, dirutza ori, artara-ezkero, Euskadiko Erruki-Etxeetarako izatea: euskel-idazleen aurrentzako zuzen-zuzenik yoko luke. Ldi IL 100. Zuzen-zuzenik urriztirantza, / naski galtzak lasatzera. Or Eus 306. Ugazamaren tratu txarrak [...] neska gaxoa illobira zeramaten zuzen-zuzenik. Etxde AlosT 32. Gizonaren egintza, barruko naietatik sortzen baita zuzen-zuzenik. Vill Jaink 141.
zuzen
<< 1 zurrun 0 / 0 zuzendari >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper