Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

283 emaitza honen bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (281)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
luzexko.
sense-1
1. luzaxko, luzesko (AN-5vill, B ap. Gte Erd 215 ), luzezko.
(Dim. de luze).Bastante largo.
Baina Paul oraino denbora luzeskoz han egonik. "Assez longtemps" . Act 18, 18 (He hainitz egunez, TB zenbait denbora, Dv asko egun, Ol egun asko, Ker ainbat egun). Kapitulu haur luzezko izan da, jiten dena ezta hanbat luze izanen. Tt Onsa 92. Gauza hori frogatzen dugu gure solasak luzexko diren guzian. Ch I 20, 2 (Mst elhesta lüzetan, Ol luzaro darauskunean, Leon luzaz elhekatu). Hegaldun ta burrunbatsu, / luzesko gorphutzez, kolorez ubelak. Gy 189 (23 luzexko). Luzexko zelakotz bi hitzetako izen hori, laburtu duzue, bateratuz. Eskual 17-1-1913, 2. Patar luzesko baten zolara jautsi-ta laster. JE Ber 8. Har kuraja eta ez etsi, luzexko eta doi bat borthitz bada gure solasa. Herr 13-10-1955, 4. Norbaitek mintzo luzexko bat atera nai balu. Or Aitork 333. Aztaparra luzexko die zonbeit soldadok. Herr 5-9-1957, 1. Eztabaida au luzexkoa dan arren, osorik emango dizut euskeraz. Zait Plat 127. Hitzaurre luzexko honen hurren. MEIG I 234. Liburu biribila eman digu argitara eta luzexkoa izanik, luze baino trinkoagoa. MEIG II 129.
sense-2
2. (Adv.).Durante bastante tiempo.
Gauza bera egun oro egiten dutela yaun misionest eta erretorek ere, bereziki luzesko predikatu behar dutenean. Gy IX. Luzesko mintzatu nizalakotz. JE Bur 111s. Iraunen du luzexko. Agian ba! Zub 102. Luzexko egin arren guziok ixilik entzun diogu. Ldi IL 25. Uste dit luzaxko heben nizatekela. Mde Pr 362.
luzexko
<< luze 0 / 0 mahai >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper