OEH - Bilaketa

284 emaitza honen bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (282)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
burubide.
tradizioa
Tr. Documentado en autores meridionales desde principios del s. XIX. Al Norte sólo se encuentra en Eguiateguy. La forma burubide es claramente mayoritaria; hallamos burupide en Otxolua, F. Irigaray y, alternando con -bide, en Etxaide y Orixe. En DFrec hay 12 ejs. de buru bide .
sense-1
1. (V-gip; Lar, Añ). Re.Etxba Eib ; Elexp Berg .
Modo de vida; estado, situación. "Carrera, estado, modo de vivir" Lar. "Vocación, estado, carrera que se elige" Lar, . "Destino. Au da buru-bidia! Lurrian lo eitten, oge bigunian jaixo nintzan au " Etxba Eib. " Ze burubide dabizue, ba? " Elexp Berg. . v. buruzpide.
Beren sortzepen okherraz dakigü [bastartak] eztiradiela berme; bena berdhüdiaz estal beze thona, ez errege erran dügünen arauiala, bena bai nor bere bürübidiaren doiala. Egiat 276. Edozein etxe edo familian gertatzen diran egitekoetatik andiena izan oi da humeak ondo akomodatzea, bakoitzari bere buru bidea ematea. Gco II 182. --I, Pattakia, badakik zer pentsatzen nagon. --Zer? --Ori eztala gizonan buru-bidia [...]. Ze, sargu-eskailluen lekuan plumunixia artu biok. SM Zirik 35s.
sense-2
2. (V), burupide. Ref.: A; Iz ArOñ. Consejo, exhortación, sugerencia, indicación. " Burubidea emon, dar consejo" A. " Burubide txaarra emun: ejenplo txarra" Iz ArOñ. Tr. Documentado en el s. XIX en autores vizcaínos; en el s. XX se encuentra también en algunos escritores guipuzcoanos.
Emon eikiezuz guztiai onerako burubideak eta gantza. EL2 43 ( EL1 37s on-bide ta konseju onak ). [Kalterik] egiten agindu, lagundu edo orretarako burubiderik edo oñik emon badozu. Ib. 151 (EL1 136 bide deungea emon). Ilteko egoan gurasoaren burubide ona. Zav Fab, RIEV 1909, 35. Geroago bakizu zer igaro zan Josetxoren burubideak jarraittu etzirealako. Echta Jos 259. Bakartu ginanean, aurreguneko burubidea eman nion: bera soil-soilik apezpikuarengana agertzeko. A Ardi 90. Espiritu Santuaren emaitzak zazpi onexek dira: [...] Irugarrena, burubide zuzena. KIkV 34. (KIkG 22 burubidea) Zein dira animarekiko erruki-egintzak? [...] Bigarrena, bearrean dagonari burubide onak ematea. KIkG 65. (KIkV 81 onu edo konseju ona) San Paulok apaiz gazte bati, Titori, emandako burubidea: "zernaitan eginen onen erakusmen (exemplum) ager zaitez". A Itzald II 72. Ibilli adi i albokera, ta nik atzekera egingo yuat; onetara iruzur egingo yautseguk [...].-- Atsegin ixan yakon karramarruari burupide au. Otx 60. Sendagarri eta burubide onetan, gutxiena atsegin danak, artzen du obekiena. Sabiag Y 1933, 421. Kaifa zan Yuduai arako burubide ura eman ziena: "Obe da gizon bat il dedin erriagatik". Ir YKBiz 473. Nire burubideari jaramonik egin ez eutsoelako eta nigandiko agirakarik onartu ez ebelako. Ker Prov 1, 30s (Dv erran ona, Ol onuak ). "Traduire en basque les auteurs étrangers est plus utile que maintenir les danses, la pelote...". Burubide onetxek eragin dit XVIgn. mendeko bi gaztel-idazle aitorren olerki onenak euskerara itzultzen. Gazt MusIx 8. [Kondaira] irudimenik gabea, jakinduri ta jakintzarik bat-ere gabea, idazkera eskasekoa, eta burubide urrikoa. "Doctrina" . Berron Kijote 18. Ez zion behinik behin jaramonik egin Larramendik Mendibururi eman zion burubideari. MIH 346. Kezkatzen duten buruhausteak kontatzeaz gainera, burubide bila ere jo du neregana behin baino gehiagotan. MEIG IX 91.
sense-3
3. (Vc ap. A), burupide (AN-5vill ap. A). Resolución, decisión, determinación, idea (de hacer algo). "Resolución" A. Tr. Documentado desde finales del s. XIX, primero en textos vizcaínos y después también en guipuzcoanos y algún alto-navarro. Hallamos burupidia egin 'decidir, tomar la resolución' en Otxolua, frente a burubidea artu de D. Agirre, Echeita, Lizardi (IL 168), Olabide, Bilbao y Erkiaga.
Eta nai dala bata / nai dala bestea, / gaur zortzi itxaroten dot / zure burubidea. Azc PB 157 (Ur PoBasc 268 errespuestia). Iakin bear dot nire morroiari esan deutsena neure arpegira esateko ausardirik badauka iñok. Ugazaba olango burubideakaz ebillen bitartean, Pedro Marik artu eban aizkora bat. Ag AL 82. Zeuk be eztozu egundo ezer ikasteko burubiderik artu. Ag Kr 99. Oker urtengotzuez burubide guztiok Eladiri isten ezpotzazue ibilten beste erriko neskatillak dabiltzan lez. Echta Jos 158. Karlosegaz ezkontzeko ustea badauko, esan deiela, ik bere eure burubideak (resolución) artuteko. Ib. 48. Mutikoaren burubide sendoa itxasketarako. Ib. 103. Mutillaren burubidea! Nora ta Burgos aldera! Ag G 56. Asaldatzalen burupide eta xede bakarra ebasgoa zuten eta dute. FIr 136. Egaztijak atrapateko burupidia egin eban. Otx 155. Alaba au emaztetzat niri emotia egin dau burupidia. Ib. 74. Au agindueran Bertoldari asper egittia baño beste burupiderik ez eban ixan. Ib. 55s. [Bertsoak] Muñagorrirenak dirala diyo. Beintzat, onen aldeko burubidetarako sortuak. Inzag RIEV 1933, 416. Zer burubide duk au, / txoro (i) egonezin. / Pake gozoa utzita, / nora duk egamin?... Ldi UO 15. Inpernuko etsaiak berberak asmatu al dezazke burubide egokiagoak, taiuzkoagoak, bere elburura irixteko? Ldi IL 167. Baltsakeria bere burubide, eretxi ta asmuetan gizartekeria baño zorrotz eta errotikoagoa da. Eguzk GizAuz 42. Yainkoak ikusi zun [...] giza-biotzeko burupide ta asmo guziak beti gaitzera zeudela. Ol Gen 6, 5 (Dv gogoeta guziak). Entzun Edomi buruz artu dun burubidea, Temangoei buruz erabaki dun asmoa. Ol Ier 49, 20 (Dv asmua, Ker asmoa). Nolako eriotzaz iltzeko burubidea duzu? Zait Sof 183. Burupide au xuri-zale ez nauzu yatorriz. Ib. 73. Eta ementxe dago erriaren burubide txalogarria. Errian endore edo alkate zan jaunak, alper-lur aiek oiandu ta baso biurtzeko asmoa artu zun. Munita 116. Andreak iruzur egin zion ezkero, arentzaz basaki apentzea zan burubide bakarra. Etxde JJ 124. --Goazen iñork ikusiko ez gaitun toki batera. --Lagunak orrela utzita joaterik eztaukat. Zaude, agurtu ditzadan. Burupide ona izan duzu. Ib. 206. Baiñan atxoek utziko ote ziguten gogoemanik [...] burubide eder ua eskuetan birrindu zitzaigun. "Totum illud placitum". Or Aitork 149. Leengo burubide ta xedeak aldaturik, beste batengan pentsatzen asi. Erkiag Arran 160. Zein burubide artu ebala uste dozu, Klaudi? Berak ez ebala lanik egin gura-ta, lurpera bizirik eroen egiela agindu eutsen auzokoeri. Bilbao IpuiB 172. Legea, ordea, ezta askotzaren burutaldia, buru ainbat aburu gerta eledin, bakar baten burubidea baizik. Zait Plat 35. Burubide zeatza artu dau. Bere aragiaz ez da, gaurdanik, iñor atsegin-berotuko, txanpon ugerdo batzukaitik. Erkiag BatB 182. Jainkoaren burubide santuak. MAtx Gazt 87. Egiozu otoitz Jaunari, ea barkatzen dizun zuk izan duzun burubide hori. IBk Act 8, 22 (IBe burutapen). Burubide gaiztoak / gogoratutean, / ez eban lorik egin / bien bitartean. Ayesta 23. Bizi-bizi pausoz, / burubide osoz / ta irripar gozoz. Zendoia 48. Ez zan gitxiagorako burubide ain aldrebes ori eta. Gerrika 114. Egia esan, etxeko liburutegirako liburuak metroka erosten dituzten aberastu-berrien neurriko burubidea iruditzen zait hori. MIH 209.
azpiadiera-3.1
Pensamiento, idea.
Rousseauren burubidea, erakusten zuan gisa, eztut uste gaur iñork aintzat artuko duanik. Onen iritziz, leen-gizonak basa-piztiak bezala bizi ziran bakartadean. Vill Jaink 186. Ondorio horrek eta aygara hobestera garamatza, eta ygara-ren kaltetan. Beste irozgarri bat ere bagenuke burubide honen aldeko. MEIG VI 193.
sense-4
4. (V-gip), burupide. Orden, organización. " Burúbide: gobierno. Artuairi beren burubidia emun dusteu: nola-ala sartu ditugu" Iz ArOñ. "Fuste, fundamento. Azelakotxe burubidia dagon etxe aretan" Elexp Berg. "Azkenian bi mutilzarrak bakarrik geldittu zien etxian, da burubide txarra" Ib.
Bide orretara jo ezkero, gizonak burubide zeatza bear du. Sendi baten buru izateko, nolabaiteko irabazia ta etorria bear dira. TAg Uzt 195. Gauza oek astiro ta burubidez aztertu ta erabilli bearrekoak dira. Ib. 196. Etxeko burubidea ta pakea begiratuz. "Familiae disciplinam" . Or Aitork 229. Zuk, ordea, zeru-lurren Iaun eta Iabe Orrek, munduko ibai uger au burupidez garbitzen baituzu [...] bataren zorakeriz bestea sendatzen duzu. "Ad usos tuos" . Ib. 227s. Nekina ta ez nekina Zuk zure burubidez erabilki --ta burubide ori zuzena da-- nere biotz-mihietan ikatz bizi biurtu zenun. "Et ille ordo iustus est" . Ib. 138. Guk beti erabatera egiten dugu bidea. Naiz zutik, naiz buruz beera goazela, burubidez iokatzen gira. "Siempre somos lógicos" . Or ( in Gazt MusIx 26 ). Amaika aldiz entzun bear izan zuan gizon arek: --"Xegundo"! Nun da "Primera"? Besterik gabe, adierazia zegoen etxe artako burubidea. NEtx LBB 122. Familiaren buru-bidea, / gaiñera soroko lanak, / zenbat arrasta egin bearra / izan zuan gure amak! Olea 107.
azpiadiera-4.1
"Marcha de una empresa" Iz ArOñ. .
azpiadiera-4.2
Coherencia.
Filosofian oñarri batetik ala bestetik asi, ta toki diferentetara iristen da, ta burubide aundiz eta bidez beti. Txill Let 126s. Au guzia egiteko nigan pentsatu dut bakarrik. Baña burubideak ala eskatzen zidan. Ib. 113. Mikelek, jakiñez eta burubidez, bizitza autentikoa autetsi bearrean, inautentikoa artu du bidetzat. Ib. 86.
sense-5
5. (V-gip, G-goi).
"(G-goi), fuste, fundamento, habilidad. Burubide gutxiko emakumea da, es una mujer de poco fuste" A. " Ori da burubidia daukazuena: lan asko egiteko ta ala ere trankil daudenean" Iz ArOñ.
Egun batez gure etxeko eginbearrak burutzeko, ez degu iñoren laguntza bearrik; orrenbesteko burubidea izango al degu, beintzat... TAg Uzt 72. Buruzagi, errizaleen arteko Anito zenuen, lau urte geroago Sokrateren salatzaile nagusi bilakatu zan burubide gutxiko gizon bera. Zait Plat 10. Ez da, alafede, aalgo-eza; alferkeri geiegi baizik, eta burubide gutxiegi. Berron Kijote 19.
sense-6
6. "(V-gip), trance, apuro" A.
sense-7
7. bupide. "Gestión a hacer para conseguir algo" Asp Leiz.
sense-8
8. Resultado, provecho. " Orrek azkenian eztabe etarako burubide onik " Elexp Berg. .
sense-9
9. Final. " Lanairi burubiden bat emun biako xate: akabau" Iz ArOñ. .
azpisarrera-1
BURUBIDE-EMAILE. Consejero.
Burubide-emoille zuurra zan. Ker 1 Par 26, 24. Nok egin zaitu erregearen burubide-emoille? Ker 2 Par 25, 16 (Dv kontseilari, Ol onulari, BiblE aholkulari ).
azpisarrera-2
BURUBIDEZKO.
Ez dakite ongi itzegitea burubidezko eginkizuna dala. "De particular juicio" . Or ( in Gazt MusIx 28 ).
burubide
<< brodekin 0 / 0 burujabetza >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper