Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

283 emaitza honen bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (281)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bila.
sense-1
1. (V, G, AN, B; -ll- Urt I 154 (billibil-), Lar, Añ; -lh- L, BN, S; SP, Urt I 78 (billhegor-), Dv, H). Ref.: A; Lh; Etxba Eib ; Iz Ulz ; Gte Erd 63, 19, 288; Elexp Berg .
1. En busca (de), a la busca (de).
Gram. Precedido de un sintagma nominal en caso genitivo, o de tema nominal nudo (sólo si se refiere a algo con sentido indeterminado; cf. sin embargo ejs. de Or Aitork, Zerbitzari, Izeta y Erkiaga). En ocasiones, el sintagma nominal puede estar elidido. Bila puede aparecer tbn. precedido o seguido de una oración interrogativa indirecta.
Tr. Documentado tanto al Norte como al Sur, desde los primeros textos; es escaso en los textos suletinos, donde sólo hallamos algún ej. en Belapeire, Etchahun y Constantin (cf. además bilhan en Archu).
(Tras gen.). "Bazoaz haren bilha, vous l'allez chercher. Haren bilha dabilla, il le cherche. Zure bilha da, il vous cherche" SP. "Arraiñen billa ibilli" Añ s.v. pesca. "Banuazü arresen bilha (S-saug), je vais chercher les brebis" Lh. "Zeren billa zabiz lurrera begira?" Etxba Eib. "Perretxikun billa (AN-gip)" Gte Erd 63. "Ni ez nabil andregairen bila (G-azp, AN-gip-5vill, B), zure bila dator (G-azp)" Ib. 19. "Zerbaiten billa dabil (G-azp, AN-gip)" Ib. 288.
Bere buruz minzo dena, bere gloriaren bilha dabila. Lç Io 7, 18. Galendua dabil uberen billa. "Buscando el vado". RS 299. Aldi hura huts badagi, denbora ondokotan / Ene billha ezin ibill daite nihoizekotan. EZ Man I 60. Banua molsaraño merkatari gizun presto baten billa. Volt 173. Gure ondoan gure bilha dabilanari noiz artean ez aditu iduri eginen diogu? Harb 383. Bere emaztearen bilha, oihuz baitzebillan. Ax 300 (V 200). Gaxtoen artean ezin biziz bahabila, oha berze mundu baten bilha. O Pr 606. Eta nor ere baitabilla denbora batetako loriaren bilha, eta hura ezpaitu bihotzez mesprezatzen, erakusten du zerukoa gutiago duela maite. SP Imit II 6, 2 (Mst, Ip txerkatzen). Zeren dohainik emanez eder den ohorea, itsusi egiten da khexadurarekin haren bilha eta eske gabiltzanean. SP Phil 201. Herioaren eske eta bilha ibiliko dira. Tt Onsa 142. Joaten bazare leihorraren bilha. INav 87. Xoilki zure bilha nabillala. Gç 86. Hitaz goragoko gauzen bilha abilana. ES 171. Eta abiatzen gare munduko konsolamenduen billha. Ch I 11, 3. Bihotzen juntatzearen bilha baino ontasunen bilha gehiago dabilzanak. CatLav 321 (V 159). Guziok jakinduriaren billa. Lar SAgust 10. Hogoi eta hama-hirur urthez, ardi errebelatuaren bilha. He Gudu 45s. Joaten da lagunen billa. Mb IArg I 244. Ez nator, ez, zuen ondasunen, ezpada zuen anima estimatuen billa. Cb Eg II 3. Oien zale ta billa ibilli nintzala, ta oiek gerra bizia egiten didatela. Ib. 92. Biotzeko damuz beterik, ta erremedioen billa zugana datorrena. Cb CatV 86. Egor ezazu haren bilha. Lg I 274. Bihotz super eta plazeren billa dabillan batekin. Mih 3. Bada zoáz prudenziain bila, estágo etxegóntan. LE Prog 120. Humil denak onhesten ditu mezprezioak, ez dabila laudorioen bilha. Brtc 216. Giza-gaizoak ziren plazalat etorri, / beren emazten bila, zoroak iduri. Iraultza 74.
(s. XIX). Aste erdian duaz / dirubaren billa. DurPl 117. Konfesore on baten billa. Mg CO 238. Diadar ta ajuika dabilz neure billa. Mg PAb 202s. Damu ta negarren billa bazabiltz. Añ EL1 152 (EL2 167 damu ta negar billa). Etorrizéla gálduen billa. LE Ong 48r. Suerte onaren billa. AA I 601. Bizi hintzeno, hire bilha ibili nauk. Dh 158. Guraso tristeen pozgarrijaren billa. fB Ic I app. 10. Oh antxiñako Filosofo, leku aparte ta bakarreen billa zenbizanak. JJMg BasEsc 155. Atsakabez betetan ditubezala euren gurasuak, zeinzuk bere estura eta premina artian dauken zer ibili biarren dabeenen billa. Astar II 81. Bi urthe igaran ditiat Españan pelegri gisa, / Hire ganik deüseren ezin ükhenez biziaren bilha. 'Cherchant de quoi vivre, ne pouvant rien obtenir de toi'. Etch 240. Etxe guztitik dabill / zakurraren billa. It Fab 22. Gauza begitangoen billa zebillen gizon andizki Franziako batek. Izt C 162. Juan zan arin kofradijan sartuten eban Sazerdotiaren billa. Ur MarIl 66. Hulako bazabillan, lanyeraren billha. Gy 324. Yaunen bilha dabiltza, yaun izanen dute. Hb Esk 184. Handik arima atarako da gorphutzaren bilha. Dv LEd 255. Jesus Jauna dabila / Beti gure bila. Bordel 202. Zertarako zabiltza / aitzakiyen billa? Xe 187. Laguntza baten billa / argatik naiz asi. PE 109. Erosten zutenak asten ziran gizon orren billa. Sor Bar 84. Abiatu ziraden beriala gazte arrotzaren billa, baña etzuten arkitu izan. Bv AsL 23. Ethorri baitziren erregeren partez, don Pachecoren bilha. Elzb PAd 62. Batzu arimako, bertzeak gorphutzeko onaren bilha. Jnn SBi 57. Erregeren eta haren familiaren bilha. Elsb Fram 93. Bethi zorionaren bilha dabiltzala. Lap 42 (V 23). Sakramenduen bilha ethorri zen beraz Etxeko-Jaun hori. Arb Igand 89. Adiskidea bereala asiten da osagarriaren billa. Itz Azald 179.
(s. XX). Ezarlekurik onenaren billa ebillela. Ag Kr 123. Filarmonika baten billa atera naiz. Iraola 120. Oraino ezagutuak etziren ara batzuen bilha. JE Bur 48. Irabazbide errezen billa nolabait ibilliak. Ag G 163. Dudarik gabe, iratzarriak zauden lagun heien bilha. Ox 78. Mendian gora / ekin otsoaren billa. Jaukol Biozk 25. Ez ote dabiltza zerbaiten billa illunbetan? Or Mi 64. Ama, guazen gauz oien billa / ostu zituzten tokira. Tx B II 171. Funts baten erosterat eta emaztegai baten bila eldu zela. Zub 85. Zeren bilha zinabiltzaten? JE Ber 14. Heien pagatzeko diruaren bilha ari delarik. Barb Leg 144. Bere billa yuan eta ekarten dabe. Kk Ab II 69. Onenbestekin Naimen asi da / Iaunaren bila negarrez. Or BM 56. Erantzun ori lenbailen egiztatzeko bidearen billa ibilli zan. TAg Uzt 186. Bere zerbitzarietarik bat deithu zuen eta ezpata baten bilha igorri. Zerb IxtS 57. Ardi galduen billa. NEtx Antz 38. Gaztetasun betearen billa abiaturik, gaztaroa il dute. Txill Let 28. Zure txaloaren billa ez nabillelarik. Anab Poli 138. Iruñeraiño erremedio orren billa? Neuk emon neuskizu, nai izan ezkero, erremedioa. Bilbao IpuiB 116. Bera baino iakintsuago ziruditen gizonen bila iarri zan. Zait Plat 88. Badakiat zer den ardi baten bila ibiltzea. JEtchep 54. Danak ez dira txanponen billa / ibiltzen plazarik plaza. Basarri 95. Orrek esan nai du petrolioaren billa ari dirala. Anab Aprika 83. Mundu ontako gauzetan eta oien bidez edo bitartez, beste zerbaiten billa ari gerala. Vill Jaink 127. Badoha Erromarat buruz, Paul III Aita Sainduaren benedizione baten bila. Ardoy SFran 130. Moda berri bat, eta danak orren billa. Ataño TxanKan 107. Horra nun abiatzen nizan neskato baten bila. Etchebarne 143s. Erantzun omen zioten ardien billa nola zijoazen. JAzpiroz 25. Zure billa dabiz poliziak inguru guzti onetan. Gerrika 228. Zer arraioren bila dabil gure Peru? MIH 338.
v. tbn. Hm 87. VMg 13. Echag 28. Bil 64. Laph 98. Aran SIgn 217. Ud 25. Zab Gabon 37. AB AmaE 437. Urruz Urz 33. Apaol 98. Azc PB 188. Echta Jos 47. Goñi 66. Alz Bern 61. Ill Pill 20. Arrantz 146. Inza Azalp 66. Muj PAm 59. Altuna 101. MendaroTx 102. Otx 92. Yanzi 94. Ldi UO 25. Ir YKBiz 169. ABar Goi 36. Eguzk GizAuz 100. Iratz 189. EA OlBe 46. Lf Murtuts 18. LuzKant 101. SM Zirik 110. BEnb NereA 204. Arti Ipuin 76. Ugalde Iltz 16. Gand Elorri 117. And AUzta 91. Osk Kurl 97. Izeta DirG 36. Etxba Ibilt 466. Alzola Atalak 71. Uzt Sas 97. Berron Kijote 223. Xa Odol 337. Azurm HitzB 50. Etxabu Kontu 136.
(Tras tema nominal nudo). "(Anda buscando) pretextos, asmu eske dabil, aitzaki billa" Lar. "Ardíbille, ardiek billetzéra, en busca de las ovejas" Iz Ulz 413. "Txakur billa (G-azp-goi), lan billa dabil (G-azp, AN-gip), zakur billa (AN-gip)" Gte Erd 63. "Perretxiku billa nabill" Elexp Berg.
Lekhu leihorréz dabila, pausu bilha, eta eztu erideiten. Lç Mt 12, 43. Ihizi billa daroe / gerla egiten xoriei. EZ Noel 123. Mendeku bilha ibiltzea, baita bekhatu. Ax 274 (V 183). Aspaldian nabila / Hor, hebe[n], laztan bila. O Po 30s. Kanpoan okasione bilha dabillana. SP Imit I 11, 1. Jinkoaren legiari onsa jarraikitia, eta honi itzurtzeko ez ibil arrazu bilha. Bp II 106. Pendentzia eta erroiduren batean edo erroidu billa ibili ote dan. OA 157. Etzen hura ibili aitzakia eta estakuru bilha. ES 151. Janhari delikatu bilha eztu ibili behar. CatLav 385 (V 185). Agiri deu, ongarri billa dabillenean. Lar DT CCXVIII. Errege jaio berri hau ill naiez zebillela [Herodes] onen erriaren ta itxearen berri billa. Mb IArg I 160. Arrozoin billa gabilza haren ustarritik ilkitzeko. Mih 90. Noiz ere bai doa / Dostatzerat / Atsegin-bila / Mundu-perat. Monho 140.
(s. XIX) Bai ta pozik, eranzun zion Jangoikoaren ministro anima billa zebillen ark. Mg CC 127. Aizeriak irten zuen Ollo billa. VMg 53. Jesus eztabil buru eske, ezpada borondate ta biotz humil billa. Añ LoraS 87. Goizean goiz irteten da bere oekin bazka billa. AA II 74. Dator zugana erremedijo billa. Astar II 181. Donostiyara gatoz / agirando billa. Echag 96. Abranek Eleazar, / etxeko mutilla, / bialtzen du Isaken / emazteki billa [= 'una mujer para Isaac']. It Fab 234. Ni Castillarat juanen naiz sokhorri bilha. Laph 7. Arkaitz-arte guzietatik oroldio leor billa an zebillen. Arr GB 79. Sobra bere badakit zelan boto billa, / Ibilli oi direan ni lakoak milla. AB AmaE 240. Ago ixillik, beti aitzaki billa ibilli gabe. Urruz Urz 39. Mariñel bat, herriz herri, gortez gorte zabilana, laguntza bila. HU Aurp 50. Ondasun-billa abiatera-ezkero. A BeinB 65. Ostatura juan ziran / kanbiyo billa. AzpPr 50. Altzo-txakurrak ezagututen ditut nik, euren bizitza guztian emakumeen eregu billa dabiltzanak. Ag AL 93.
(s. XX) Laguntza billa atera naiz. Iraola 94. Perretxiko billa zuaz ala? Kk Ab I 64. Ez gira argi bila juanen seminariotik kanpo. Const 22. Asi zan barriro untze-billa ta oltxu-billa etxe guzian. Or Tormes 53. Zugana gatoz mesede billa, / Zeruko Andra Marija. Enb 78. Ezilkortasun-billa lor ta atsekabez. Laux BBa 128. Zure aurpegi billa ibili naiz. Ir YKBiz 216. Lan billa ta non lan egin eztaukela dabiltz. Eguzk GizAuz 142. Etxeko bearretarako ur-billa. Munita 142. Aragi bizi billa dabiltzala. Or QA 95. Berekin jolas egiteko abagune billa aritzen zen. Etxde JJ 228. Berriz otardirat zirelarik Mazondo bila, oro sutan ziren. Zerb Azk 103. Zerk gauzka, beraz, zalantzan, munduko itxaropidea utzirik, erabat iainko-billa ta bizi doatsu-billa asteko? Or Aitork 145. An duro billa astia alperrik dala ta. SM Zirik 55. Arek joan bear zuan ezti-billa. Anab Poli 112. Diru billa ator autorlekura? Bilbao IpuiB 161. Batasun billa goazen guziok. Basarri 2. Zer ordutan etorriko da erloju billa? Izeta DirG 118. Beti sari-billa ibiltze orrek ez al digu adierazten. Vill Jaink 100. Ez neintela txakur-billa geiago joan. Erkiag BatB 62. Bereala janari billa joan zan basoan barrena. NEtx LBB 186. Ostatu bila hasi ziren lehenik. Ardoy SFran 228. Ez natorkizu lan billa. Lab SuEm 168. Zarelakotz pertsutan osoki jakina, / lagun bila naiz egun zure ganat jina. Xa Odol 118. Bentura-billa gau t'egun. Berron Kijote 190. Antxoba billa. Etxabu Kontu 121. Egokiera billa abil beti. Ataño TxanKan 53. Bilbora jaki billa noiela. Gerrika 67. Sega artu ta belar berde billa kanpora. Albeniz 19. Baina, bereizgarri bila bagabiltza, hoberik aurkitu behar. MIH 269.
v. tbn. Ch III 38, 2. Gco I 424. Ur MarIl 32. Xe 213. Bv AsL 31. Alz STfer 116. Goñi 80. Ill Testim 14. Jaukol Biozk 26. MendaroTx 358. Yanzi 49. Mde HaurB 38. Txill Let 87. BEnb NereA 89. Arti Tobera 279. And AUzta 42. Osk Kurl 137. Zait Plat 6. AGoen Agurea 15. MAtx Gazt 29. Salav 62. Uzt Sas 50.
(Tras oración interrogativa indirecta).
Eta inguru zabilan nork eskutik gida lezakeen bilha. Lç Act 13, 11 (Dv bilhatzen zuen hean nork emanen zioen eskua). Inguruz inguru baitabilla [etsaia] nor irets dezan bilha. SP Imit I 13, 1. Hainitz bilha dabiltza nondik ihes egin tentazionetarik. Ib. 13, 3 (Mst ihesi egitia txerkatzen die). Bilha gabiltza ea sendo, aerats, eder, agudo den. SP Imit III 31, 5. Aphezen prinzeak eta eskribauak bilha zebiltzan nola galaraz othe zezaketen. He Mc 11, 18. Bihur-biderik nihondik othe denetz bilha nabila. Dv LEd 168. Eskutik nork leramaken billa alde orotara biurturik. Ol Act 13, 11 (Ker eskua nok emon leikenaren billa, IBk eskutik hartuta eramango zuen norbaiten bila). Apaiznausi ta Lege-irakasleak ura nola galduko zuten billa zebiltzen. Ir YKBiz 381. Gaitza zer dan billa ibilli nintzan. Or Aitork 175. Irasorra zerk egiten zuen bila aritu ziren berriz ere. Mde Pr 312.
(Con el compl. elidido).
Erregek bilha egorri du Alfonso Corso, baina badiote hark ere eztuela rezebitu nahi. (c. 1597). FLV 1993, 462. Eta gero bilha abiatu zirenean, ediren zuten [Iesus] hirurgarren egunean. Ax. 82 (V 56). Deusetan ere tarabatzen ez gaituztenak, aitzitik bilha gabiltzanaren ardietsteko hagitz on direnak. SP Phil 127. O Arzai ona! zure ardi galdu au infernuko otsoak bazeramaten, ta Zu ondoren, ta billa joan. Cb Eg II 139. Badohako bilha, mintzatzen zaio eztitasunekin. Jaur 167. Sartzen da ukulluan, / badabiltza billa, / arkitzen dute eta / uzten dute illa. It Fab 80. Bi aphezetarik bat yoaiten da bilha, eta nihon ez du xortik atzematen. Hb Egia 22. Bereala igerri zioten, billa zebiltzana non zegoan. Lard 368. Bigarren bizitzara / juan zaitia billa, / an arkituko dezu / pulmoniyak illa. Bil 149. Ezpadauka lorarik erleak urrean, / Zelan ibilli oi dan billa urriñean. AB AmaE 415. Hekien eguna ethorria zela, soldaduak han zituztela bilha. Jnn SBi 143. Basa-txoritxu mustur luzeak / Ez igan zerura billa, / Aingerutxurik bear ezkero / Orra or nire mutilla. A BeinB 47. Joanen gira bila biak elgarrekin. HU Zez 56. --Zure zai egongo da nonbait. --Bai? Banua bada billa. Alz STFer 129. Zuen laguna dagola den tokian, ni bilha jin arte. Barb Sup 73. Jendia billa enpeñatu zan / urak bajatutakuan. Tx B I 83. Billa ebilkijozanen berbarua. Otx 87. An duro billa astia alperrik dala ta argia dagon parera etorri nok billa. SM Zirik 54. Billa zebiltzenak ara urbiltzen ziranean. Or SCruz 47. Nundik asi billa? Erkiag BatB 198. Billa dabillenak idoro oi dau-ta. Ib. 169. Bi zaldi xuri igorri ote ziozkaten bila? Zerb Azk 55. Arin edo berandu ardietsi oi da billa gabiltzana. Onaind in Gazt MusIx 154. Billa ateratzen da ta Daphni arkitzen du bidean. Ibiñ Virgil 51. Goatik jin zitzaion beraz bila untzi arinago bat. Ardoy SFran 157. Iñun ikusten ez ebanetik, alboko gelan sartu zan billa. Etxba Ibilt 488. Segituan errezeloa egin omen zuten zer pasa izango zan, eta billa asi omen ziran. JAzpiroz 90s. Baina jakintza-arloan bila ari denak ezer berririk euskaraz adierazi? Zertarako? MIH 205.
v. tbn. Xe 159. Ud 39. Urruz Urz 24. Azc PB 84. MendaroTx 382. Kk Ab II 64. Zait Sof 154. JAIraz Bizia 120. SM Zirik 120. Anab Aprika 22. Osk Kurl 74. NEtx LBB 125. Ataño TxanKan 146.
sense-2
2.
(Sust.).
"Busca, billa, billera " Lar.
azpisarrera-1
BILA ETA BILA. Intens. de bila.
Bilha eta bilha ari-izanik, Joanes atheratzen da azkenean oihanetik. Lf Murtuts 42. Astoa falta jaken. Billa ta billa, orko baztarrak ikusmiratu, ango idi-zaiñari itaundu, azkenean azeri bategaz topo egin eban andreak. Bilbao IpuiB 203. Biotz guzien billa ta billa ibili dana. EgutAr 24-7-1962 (ap. DRA). Billa ta billa goruntz edo Gipuzkoa alderuntz iñor baiño geiago ibillita arkitu ei eban. Etxabu Kontu 133.
azpisarrera-2
BILA-IRTETZE. Salida a la busca.
Eta Olerkariak bai txairo ta margo biziz apaindu billa-irtetze au, idazkera arin, egoki ta neurrizkotan! Onaind in Gazt MusIx 153.
azpisarrera-3
BILAN. En busca de.
Arratseko gelditegira bezain laster, asi ziran aren billan. Mb IArg I 170. Baña kendu diozkaten humeen billan dabillen aldian. Ib. 145. Denboren kontuari darraizkanak, eta urteen zenbatezkoaren billan dabilzanak. Ub 68. Bebil emaztea arrastaka batetik bestera, umeenzat bear danaren billan. AA II 74. Ibili gabe lur biribilian / Lasterka egia honen bilhan. Arch Fab 217. Itsu, mutu, gor, eta beste miñantzik zeukan guzia Jesuseronz abiatu zan, osasun-billan. Lard 378. Katibu batzuen billan Jerusalendik irten zala. Ib. 209. Or-emen billan zebillela. Ib. 48. Asi zan bere ezpataren billan. Arr GB 97s. Bere inguru guzira arbola-zulo edo arkaitzarte baten billan begiratzen zuen. Ib. 42. Irteten da argi ta morroiyakin ezagunezaren billan. Aran SIgn 36. Badijoakio bere billan astalka. Ib. 40 (cf. ib. 93 bere billa).
azpisarrera-4
BILARA, BILARAT. A la busca de.
Zer erakeria, bada, ikasi bage egia den edo ez Errege berri orren jaitza, orren billara zuek zeren itxetik ateratzea? Mb IArg I 165. Gurearen bilarat ethortzekoa duk. Larz Iru 50. Galde zok aita noiz heldu den zuen bilarat! Ib. 52. Bon, baniok bilarat. Larz Senper 122.
azpisarrera-5
BILAZKO (Tras gen. o tema nominal nudo). De busca.
Zeugan gelditu dotaz begi egon-gaitzok, / beti eder-billazko begi egarriok. Gand Elorri 131. Amabi ahapaldi, Maitearen billazko bakar-izketa gorian, zalantza ta ezpai mergatzez orniduak. Onaind in Gazt MusIx 154.
bila
<< bikaintasun 0 / 0 bildots >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper