Onom.:
I peça en Urveroeta. (Mañeru, 1213) GLarr SJ 151.
I .
(Sust.).
1.
(gral.; SP, Urt IV 85, Lar, VocS , Añ, Arch VocGr , Gèze, VocCB , Dv, H, A DBols , Zam Voc
)
Ref.:
A; VocPir 62; Lrq /beo/; Iz Ulz ; Etxba Eib ; Asp Gehi ; Holmer ApuntV ; Elexp Berg.
Calor. "Chaleur" SP. "Calor" Lar y Añ. "Bero, (s. et adj.), chaud" Gèze. "(Subst.), chaleur" Dv. "Bero-samina (L, BN-baig-ciz, Sc), calor fuerte" A. "(Física), calor. Berua eta otza dira gure korputzari aukeratzen jakozen guen bi, gorago eta berago izan leikian eta izaten dan gauza baten" Etxba Eib. "Calor (meteorológico), bochorno. Gaurko berua lakorik, ez Andra-Marixetan be" Ib. "Beroaren gorroto, amenaza de tromenta después de un calor sofocante" Asp Gehi s.v. gorroto.
Tr. Documentado desde Leiçarraga, aparece en todas las épocas y dialectos.
Azken hauk oren bat egin dié lanean, eta gure bardin egin dituk, ekharri baitugu egunaren kargá eta beroa.
Lç Mt 20, 12 (He, TB, Dv, Ur, Ur (V), Ip, Echn, SalabBN, Hual, Samper, Ol, Arriand, Or, Ker, IBk, IBe bero).
Bildu zuenean bada Paulek zenbeit sirmendu aphur, eta ezarri zituenean sura, bipera bat beroaren kausaz ilkhirik lot zekión eskutik.
Lç Act 28, 3.
Eta erre zitezen gizonak bero handiz.
Lç Apoc 16, 9.
Iainkoagatik den penarik ttipiena errezibitzen duzunean, bereala arrenkuratzen zara; baiña Deabruagatik, gau-aireak, hotzak eta beroak ere, ixil pairatzeintuzu.
Ax 517 (V 332).
Bero huntarik lipar bat, / Su huntarik huts inhar bat / O laztan' eretxeki / Ahal banezazu zuri.
O Po 41.
Neguan hotzari, eta udan beroari beldur zaiona ezta ez zaldun ez merkatari ona.
O Pr 546.
Edo nork su handi baten aldean egonik, eztu hartarik bero aphur bat hartzen?
SP Imit IV 4, 3 (Mst berotarzün).
Zu ene geriza, hegatza eta teillatua uriaren kontra, zu ene itzala beroaren kontra.
SP Phil 122.
Eta egiñ izatu naiz bero handiak [sic] ihartu duten belhar bat bezala.
Gç 48.
Iguzkia, argia eta beroa, irurak dire golpe bates, eta alare iguzkirik atratzen da argia, eta iguzkitik eta argitik beroa.
El 34.
Nekhatua bazare beroaz edo hotzaz.
He Gudu 140.
Bere edanz guziarekin egiten duena da [...] bere barreneko bero beste gauzetako behar duena galduz ta galduz bukatzea ta bere burua illik uztea.
Mb IArg I 247s.
Bere aurtasunean ta bere bizian eraman zituen otz ta bero, gose ta egarri, neke ta izerdi guziak.
Cb Eg III 306.
(s. XIX)
Neguban otzak illik / oñak anditurik, / Udan barriz beruagaz / Guztiz kiskaldurik.
DurPl 75.
Otza, bero geiegia, jaateko laburra, lo gutxia.
Mg CC 188.
Bero anditan ebaten dira ta egin azauak.
Mg PAb 151.
Ta zeruko iñontzaz, zeuroen alegin ardurazkoaz ta deboziñozko beroagaz batera, eldu ditezen Lora oneek izatera zeuroen arimetan frutu eldu gozoak.
Añ
LoraS
5.
Ez due otzak eta beroak: ez due puzoiak, ezpatak, eritasunak eta eriotzak berak ere indarrik doatsuaren gorputzaren kontra.
AA III 582.
Beiratuko naiz hotzaz edo beroaz, eritasunez.
Dh 234.
Neguko otzak, udako beruak, goxetik jagi, egun guztijan makurturik, laijia, atxurra edo beste gauzaren bat eskuban dabela, izerdija darijola egotia.
Astar II 20.
Udako beroakin / beti eguzkitan, / kiskaltzeko zorian / ordu guztietan: / beroak erre nairik / neke izerditan, / mingaña aterarik / gose egarritan.
Echag 236.
Kupiturik sartzen du / gaisoak kolkoan, / ango beroarekin / pizteko asmoan.
It Fab 79s.
Zer gauza mota dira beroak lurretik igoarazten dituen oiek?
It Dial 111.
Egoi-aldeko bero andiak.
Izt C 24.
Beroa duelarik senditzen / Hil hotz sugeak / Buria du altxatzen.
Arch Fab 201.
Beinbaten bero andi bategaz etxeruntz etorrela, sartu zan Eleixa baten, kerizpian puska baten egotia gaitik.
Ur MarIl 108.
Beroaren, uriaren, / Eta haize furiosen / Kontra bazeman gerize.
Gy 262.
Ez du beldur beroa, hain guti izotza.
Hb Esk 86.
Mortu irazeki onetara ziranean, beroak easan, eta Ismael, ur gabez, egarriaz iltzeko zorian jarri zan.
Lard 23.
Eta artu zuen sorta-egurrean suga bat zegoan, eta suaren beroarekin bizkortu zanean, eskutik eldu zion.
Ib. 529.
Bero baten ondotik uria heldu bada, laster-egiten duzu arbola baten azpira.
Dv Lab 311.
Uztailaren akhabantzan, erretzeko bero batez athera zen Iñazio ospitaletik.
Laph 40.
Nere txapel aundi onen azpian ez dagoala buru, ille gutxi eta urte ta otz-bero asko gañean dituen bat baizik.
AJauregi EE
1885b, 269.
Palta zaio beroa, eta bi aberek beren arnasaz berotu bear dute.
Arr May 113.
Jasanen zuela behar zen guzia, gosea, egarria, hotza eta beroa.
Jnn SBi 78.
Agorrilaren bosta zen, bero handia, eta ediren zien lürra elhürrez estalirik, elizak hartü behar zian tregoan.
Ip Hil 101.
Lau oinekoak legez, / nai euri, nai bero, / eroan genduezan / sendotu ta gero.
Azc PB 315.
Gazteentzat, batez bere, etxeko beroa ta argia, kanpoko otza ta illuna baiño egokiago direalako.
A BGuzur 153.
(s. XX)
Tenpra berian ekun dud egarri andia, eta estomaketik bero batek exikitan nindiolarik.
Mdg 122.
Ihizi batzuen artean, hala nola ttittarretan, arrak arrekin ikusten ohi diren bezala, udako bero handietan.
JE Bur 110.
Udako bero galdatan, izerditsu, arnasestuka, oso nekaturik.
Ag G 5.
Askotan iruditu zait neri nekeak eta suak baño zatokoak bero geiago ematen ez ote dioten.
Ib. 22.
Eguzkijak eta ardauak eta eurak erabillen arluak berak emoten eutsien beruagaz.
Kk Ab I 36.
Udako bero kixkalgarria.
Inza Azalp 31.
Ellande gaizoa bazoan bide berriaren sahetsetik, beroak setiatua.
Barb Sup 71.
Hegaldunak dantzari, / Xinhaurriak lanean: / Lerro-lerro xendrari / Bero gogorrenean.
Ox 90.
Zubi baten azpijan mutiko bi egozan, etzunda, bata bestiaren besuetan, berua alkarri emoteko moduban.
Altuna 23.
Zuk dakarkezu kabi ontara / berriro ogi ta beroa.
Jaukol Biozk 84.
Esan edo eutsoen, pisti oneek gabez bero billa sein-askaetara yoten ebela.
Or Tormes 55.
Ibiltzeak atsegiñak baditin, eta bideko itzalak beroa aantzarazten din.
Or Mi 11.
Ollo kolokak bere hegalpeko beroarekin bizitza emaiten du arroltzen barnean diren xita gaieri.
Zub 122.
Eguratzian gaur lez, gure gorputzaren berua baño askozaz andiagoa daguanian, orrelako jantzi senduak, beruarentzat "esiya" dira.
Kk Ab II 104.
Zanpagarria ta aulgarria da beroaren eztena.
TAg Uzt 94.
Badirudi zuaitzak bero pixka bat kentzen diola udarari.
Munita 19.
Ostatu barrengo beruak eraginda, etor-berriak kapusai beltza kendu zun.
Etxde AlosT 42.
Berorik aundiena, berriz, Panaman.
Or QA 48.
Matrailak piska bat gorriturik, suaren beroaz agian.
Mde HaurB 8.
Larruaren beroa ta euriaren ezatasuna alkarrekin naasiak nere begitartean gogoz dastatu ezkero.
Txill Let 63.
Baiña kanpoko beroa etxakon ezer gaxuari. Urdailla, urdailla ekarran irakiten!
Bilbao IpuiB 110.
Baña, amesetan be beruak ez-etsan alde eiten.
SM Zirik 18.
Sabela otza dabillenean / bero gutxi du jantziak.
Basarri 140.
Lurretik halako bero sapa bat atheratzen zunan.
JEtchep 43.
Beroak ezpaitu ezer otz egiten, alderantzikoak baizik.
Zait Plat 97.
Aidean ezetasun edo umedaderik baldin balego, ez lioke utziko beroari aidean gora iges egiten.
Anab Aprika 85.
Eguzkiaren beroak lur-gaiñeko ura lurrun biurtzen du.
Vill Jaink 31.
Beraz, gizakumearen tasun, doai edo propietate bat bezala da; beroa, otza edo astuna izan oi den bezala.
Ib. 149.
Batzuetan batera bestera, geienetan nagi ta bagi, beroa iruntsi bearrez egoten ziran suangillak udalenean.
Erkiag BatB 37.
Artegian, artaldearen aterpe ta beroa nabaitzen zan.
NEtx LBB 94.
Zer beroa Lisboan, 1540-eko uda minean!
Ardoy SFran 145.
Beti ez dira an alako beroak izango.
Uzt Sas 349.
An udia zan legez, bero gogorrak be artu genduzan.
Gerrika 238.
Sagardo edo pitarra udaran bero aundiekin.
Albeniz 18.
v. tbn. Lazarraga A 1138r. Tt Onsa 103. Bv AsL 185. Itz Azald 190. MAtx Gazt 63. Ibiñ Virgil 108. Berron Kijote 190. Ataño TxanKan 196. Onaind STeresa 95.
2.
(SP, Lar, Añ) .
(Fig.).
Acaloramiento, excitación, emoción; fervor.
"
Bero hartan, en cette chaleur, sur cette colère"
SP.
"Fogosidad"
Lar, Añ.
"Fervor, (c.) bero andia, berotasuna
"
Añ.
Zeren bere bero hartan, koleraren lehenbiziko apoderan, abiaduran eta indarrean, ezta bere buruaren iaun eta iabe.
Ax 302 (V 201).
Egun oroz behar genduke berokiago debozionean aitzinatu, bainan orai badirudi gauz handia dela nihork guti bat iduki ahal baleza bere lehenbiziko bero hartarik.
SP Imit I 11, 5 (Ch khar, Mst sü).
Nun, nun dozu indarrak / Anibal arroa? / Zek otzitu izan dok / enkarren beroa?
Zav Fab,
RIEV 1907, 92.
Jesurko Erregeari askotan gaztigatu zion [bere semea] bialtzeko; baña bero artan etzion bialtzen. Onetan iru urte joan ziran: bitartean Dabiden sua zerbait epeldu zan.
Lard 195.
Ori lako jazokunetan asarriaren beruak erazoten dauzan itzekaz Motrollo zematu eban.
Kk Ab I 42.
Euzkadi oro zabaltzen dabil / Maitasunaren berua.
Enb 54.
Ai, zeñen luze zuen urreneko / maitaldiaren beroa!
Ldi BB 32.
Apustutarako, oraindi berorik ez dago.
"No hay calor para atravesar cantidad"
.
Or Eus 148.
Ene bihotzaren beroa atzemaiten othe dun hego hortan?
JEtchep 64.
Auetatik aunitz, jazarpen eta zorigaitz aldiko beroz eta oñazez sortuak ditu.
Gazt MusIx 63.
Batel bik emon eben izena; besterik etzan agertu. Ezer gitxi, jokoari berorik emoteko.
(In Etxabu Kontu 147
).
Hitz kartsu heien beroa eta behako haren dirdira / adin huntako begi beharriz ezin prezatuak dira.
Xa Odol 320.
[Mojatxoak] amaren beroak indar-azten ditu orain.
Onaind STeresa 76.
3.
Celo de los animales.
Non edatera ethortzen baitziren ardiak eta sartzen ziren beroan ethortzen ziren orduan edatera.
'Conciperent'
.
Urt Gen 30, 38 (Ur umetu zitezen, Dv ernal zitezentzat, Ol arkera-aldian begietan zitzaten, Ker arrak [...] estaldu egiezan).
4.
(Lar, Añ, Dv)
Fiebre. v. berotasun, beroen. "Calentura, elgaitza, sukarra, beroa" Lar. "À Betelu, vallée d'Araiz en H.-N., bero se dit aussi 'fièvre'. Beroak erretzen nau (Orreaga) [...]. De même à Arizkun" Dv.
Bitarte guzian sukarrez, beroz edo duen beste gaitzez galzen du bere sasoi ona ta aurpegiko kolore guzia.
Mb IArg I 185.
Ezin loakartu naiz: beroak erretzen nau.
(AN-larr).
Orreaga
51.
(ib. 83 (B) bero; ib. 23 (Camp), 32 (Dv), 71 (AN-5vill), 76 (AN-5vill), 96 (AN-arce), 80 (L-sar), 87 (BN-baig) sukar, ib. 35 (Ip) sühar, ib. 39 (G-nav), 43 (G-nav), 48 (AN-araq), 55 (AN-gulina), 107 (R-vid) kalentura, ib. 67s (AN-5vill), 91 (AN-erro) berotasun, ib. 59 (AN-ulz) berutasun, ib. 104 (Sal) su)
Bero edo kalentura geldi batez [hilko naiz]? Gaitz zorrotzen baten bidez?
Arr May 43.
Sukarra, beroa izan dauala dirudi, izerdi erionez egon dalako gau zati batean.
Erkiag BatB 185.
5.
Temperatura.
Orduan, zergatik dudatu duzu bihar termometroak nik guratzen dudan beroa markatuko duela?
Arti Tobera 281.
Orain dala bi egun etorritako batek esana, El Golea-n berrogeitabat mallako beroa zala.
Anab Aprika 23.
II .
(Adj.).
1.
(
gral.; Lcc, Mic, SP, Deen II 168, Ht VocGr,
Lar, VP 7v, Añ, Lecl, Arch VocGr,
VocBN, Gèze, VocCB, Dv, H, VocB, Zam Voc
)
Ref.:
A; Bon-Ond 154; Lrq /beo/; Iz ArOñ,
R 298; Etxba Eib;
EAEL 222; Holmer ApuntV; Elexp Berg.
Caliente; cálido. "Caliente cosa, gauza beroa" Lcc. "Caliente" Mic. "Beroa, chaud" SP. "Berrua, heitt, [warm, caliente]" Deen II 168. "Chaud, chaude" Ht VocGr. "Caliente" Lar y Añ. "Beroa, chaud" Lecl (que traduce berotasuna por "chaleur"). "Bero, (adj.), chaud" VocBN. "Chaud" Dv. "(V) bero samar, chaleur douce" Ib. s.v. samar (pese a la trad., no parece que bero sea aquí sust.). "(Adj.), chaud. Haize beroa, vent chaud" H. "Cálido" VocB. Cf. IC II 507: "Porque a bero [...] quiere decir [...] aquello caliente".
Tr. De uso gral., lo hallamos desde Isasti; cf. además, en sdo. fig., ya en Leiçarraga y
RS , y
berorik en Dechepare.
Agoak bero deño galda.
RIs 2.
Iguzkia iaikitzetik etzite lekhuraño, / Eta Ipharretik haize bero Hegoaraño.
EZ Man I 78.
Isur diezezu zeure / graziaren ihintza, / su beroaren diezen / iraungi khar bortitza.
EZ Noel 133.
Gusturik aurkitzen duzu ]h[eper bero hunetan?
Volt 162s.
Lurrean barrena [...] edireiten da leze handi bat, labe gori bero bat, behinere hotzten eta iraungitzen eztena.
Ax 580 (V 373).
--Zein atsegin dau, zuria ala gorria? --Ezarzu zurirean, zerren da beroago goxetarako.
Mic 14r.
Jirosleiak, uda beroan, / Ur-peituz lehenik ximaltzen / Baitir', eta net gero galtzen.
O Po 51s.
Ganderalu hotz, negua botz; Ganderalu bero, negua Pazkoz gero.
O Pr 178.
Aire beroaren daki / Bere mugan igorzen.
Hm 158.
Uda bero batetako iragaiten diren uriak lurrera xort larriz eroriak gatik ezpaitira hartan barrena sartzen.
SP Phil 474.
Negu hotzian eta gogorrian su hon bat edo iguzki bero bat [txerkatzen du], onsa berotzeko.
Tt Onsa 102.
Denbora hartan Idiak beroki egon behar du barruki bero batean.
Mong 587.
Lehenbizikorik manyatera ur beroz garbitzia.
Ib. 590.
Hango airea eztia eta emea da, zeren mendiz inguratua baita guztia, ezta hotzegia, ez beroegia.
ES 110.
Ta tximista ain bero oni, zeñaren / Polborak, mirets danean luzaro, / Balaren indarra zion fidatu.
Lar Gram 391.
Komentietan arren gizonak borogatü izaten dira, hala nula ürhia labe bero batetan.
Mst I 17, 3.
Jaio horduko oial berotan bildu ta seaskan luma edo koltxoi gaiñ leunean ezarri ta estali ta ere, egon oi dela aur gaisoa negar ta karraisi, egonagatik gela beroan ta aizerik sarzen ez den tokian.
Mb IArg I 107.
Kandelaria bero negua dauka gero, Kandelaria otz, negua joan da motz.
Aq 63 (pág.).
Haren ostoak haize bero guzien gerizean, bethi ferde izanen dire.
Mih 71.
(s. XIX)
Ta ao berarekin puzka ta puzka otztu nai dezu ardo beroa.
VMg 88.
Zenbat bider gosea, egarria, eguzki beroa, otzak ta euriak?
Añ
LoraS
124.
Izotza eguzki beruagaz urtu eta desegiten dana legez.
Astar II 87.
Onetarako ingura diteke, nai bada, auts erre beroz.
It Dial 87.
Toki beroetan marea goran uzten dute sartzen ura zelai zabaletan.
Ib. 113.
Azkenengo [iturri] au da naigarriena, ur beroa ematen dabelako.
Izt C 90.
Talo bero guria obea dala, bera bakarrik jateko, ogi erre-zar elkortua baino.
Ib. 28s.
Ez othe dire loreak hastean bezain eder [...] sua bero, horma hotz, elhurra xuri [...] egunak arrai?
Hb Egia 41.
Bokhetera estalirik uzten duzu hala-hala barnetegi bero batean.
Dv Lab 52.
Mamia behar da xuritu, harraspatu eta ur beroan iduki hogoi eta lau orenez.
Dv Dial 107.
Lürpian igaraiten bada hura gatz den lekhütik, gazi elkhiten da üthürritik [...], eta bero, sü den lekhütik igaraiten bada.
Ip Dial 121.
Garbituko da eskubagaz ur zerbait beruagaz.
"Medianamente caliente"
.
Ur Dial 89 (It ur epel beroarekin, Dv ur erdi beroan, Ip hur erdi beruareki).
Baso erdi bat agordient, taza bat esne bero.
ECocin 46.
Oihal bero batetarik.
Laph 64.
Zeñ ederra, zeñ zuri eta beroa dan!
Arr GB 66.
Baratxuri bat dantzan ur bero pixka baten gañian.
Sor AuOst 92.
Lausotzen jakoz gerrariari begi sutsuak, / Bere arpegi zurbilla busti malko beruak.
AB AmaE 445.
Anartean, Jinkoak dizuela iguzki eder eta bero, belarrak idortu arte, histurarik gabe!
HU Zez 97.
Zakua beterik, tripa bero eta sakela gori.
Ib. 37.
Bada agertuarren / eguzki beroa, / ezeban inok galtzen / goizaldeko loa.
Azc PB 322.
Gauza berorik egun osoetan sabeleratu ezinda.
A BGuzur 152.
(s. XX)
Batak salda beroa, besteak Santandertik ekarritako kaña gorria.
Ag Kr 30.
Guztiz alatsu eukan gorputz guztia, zirkiñik egin eziebala: ganera, jateko gogo baga ta guztiz bero ta artega.
Echta Jos 344.
Hazkurriak odola berritu dautzu: edarien indarra zainetan badabilkizu, bero bezain erne.
JE Bur 93.
Californiako eskualde bero gizenak burrunban bethetzen zituztelarik.
Ib. 204s.
Aterpe ona, jan beroa, jatordu jakiña, jantzi garbia, oe biguna.
Ag G 160.
Arrats guziez ur beroan sartzean bezen pulliki, eztiki, eztiki, bere zango luze luzeak sartzen ditu galtzetan.
Barb Sup 42.
Nere biotza / izango zaitzu / seaska bero / ta illobia.
Jaukol Biozk 6.
Nexkaren beatz meiak Bikendi gaixto zelako mutillaren beatz beroekin kakotu ziren.
Or Mi 21.
Supazter bero bat ez dugun ber, deusetako ez gira hon.
Zub 122.
Goazin berehala norapait, kafe bero batez lanho dorpe hok ditzagun lehen-bai-lehen aizka.
JE Ber 36.
Estaldurik dagon txingarra laso: ganeko autsari bero iraun-azo.
Otx 68.
Egutera artan, eguzki bero.
Or Eus 300.
Saskietako bazkarien ta / lur beroaren lurruna... / elkarri nâsiz sudurra-barna / deramaten osasuna!
Ib. 310.
Ilda gero... salda bero.
ABar Goi 71.
Gaua da gaua... gau bat beltz eta beroa!
Iratz 39.
Jarri albotan botilla bero auek; eta oñetan beste au.
NEtx Antz 97.
Kafesne bero bat artu azi ondoren.
Etxde JJ 249.
Egonleku onuratsu ta egite zindoen biltegi ta onbideen laba bero izan bekie angoei.
Ib. 12.
Zorroztu eban kutxilloa, gertu eban galdera bat ur bero.
Bilbao IpuiB 214.
Udako arratsalde bero bat, beroa, oi ba beroa...
JEtchep 43.
Udaberriko arratsalde bero eta argi bat izanik.
Arti Tobera 263.
Alderdi beroa da, moallaz inguratua.
Anab Aprika 43.
Jan beroa naiago nuala-ta.
Ib. 97.
Piper berri bat olio beroaren gainean ipiñten zuten bakhoitzean.
Osk Kurl 128.
Jainkoak toki bero, goxo ta babes bat ipiñi zizun.
MAtx Gazt 17.
Maiz lurpean [erleak] zulatzen omen ditu altxabeak etxe beroa izateko.
Ibiñ
Virgil
108.
Aiñ geldiro zijoan eta eguzkia aiñ zorrotz ta bero bere gaiñera, garunak urtuko zitzaizkion bat-edo-ren bat izan balu.
Berron Kijote 42.
Baiñu beroa emateko.
BAyerbe 101.
Denbora beroa zelarik ardiak egoiten ziren han berean.
Etchebarne 70.
Egunoroko arto bero usai nabarmenak okitu du nonbait.
MEIG I 145.
Mejicoko lur beroetan, edo lur beroen mugan.
Ib. 191.
Kalvinismurik othe zen aldiz / nengienean paseiu / Karrika bero hersietarik, / ostatu eta bar theiu / hêtan maitharzun ez-ohituek / bazutelarik entseiu...?
Mde Po 80.
2.
(
V-gip)
Ref.:
Etxba Eib; Elexp Berg
.
(Fig.).
Ardiente, ferviente, apasionado.
"(Au fig.), ardent. Gizon beroa, homme qui prend les choses chaudement, avec feu"
H.
"
Gizon bero, hombre caliente, veliente [sic]"
VocB
.
"
Gizon berua zan, errez sututzen zana
"
Etxba Eib. "Acalorado, sanguíneo. Badakik aura zelako berua dan; asarretu jakuan da ixa burrukia" Elexp Berg. "Ardoroso. Txingarra baiño beruaua i dok neska ori [...]. Batik bat sexu kontuetan" Ib.
Spiritu beroz minzatzen zen, eta irakasten zituen dilijentki Iaunaren diraden gauzák.
Lç Act 18, 25.
Present gakitzan afekzione bero batekin, hunen rezebitzeko digne egin gaitzanzát.
Lç
Ins
B, 4v.
Hain zen debozinoa handi eta bero, ezen egunoro gorputz saindua errezibitzen baitzuten.
Ax 533 (V 343).
Merezi dute bero, agudo eta debozionetsu izaitea.
SP Imit IV 4, 3.
Salbatzaillearen haragi bizigarri harekiko bat egiten duzula haren ganako desir bero batez.
SP Phil 169.
Hala badire presuna batzuk zerukotz desira beroak dituztenak.
Ch III 49, 2.
Ez da gauza handi bat debozionean bero izatea deusik sofritzeko ez denean.
Ch I 13, 8.
Karitate bero bat.
CatLav 244.
(V 124)
Izan dituzte pasione beroak batzuk bertzeren ganat.
He Rom 1, 27.
Hitz beroekin kenzen diozka onerako bere otztasunak.
Mb IArg I 308.
Zuen zelo beroaz anima asko salbatzeko.
Cb Eg II 8.
Biziago ta beroago zan Indietako Kristau berrien fede miragarria.
Cb Eg III 382.
Hainbeste desir bero gure ürustarzünaz formatü düzüna.
Mercy 22.
Adiskide batek bere adiskide bero eta karsu batenzat iduk othe zintzake, harenzat egiten ez bazindu adiskidetasunak baitezpada galdeiten duena baizen?
Mih 113.
Ukenen dutela arrangura bero bat, aita baten atenzione bat haurren salbamendiarendako.
CatLan 4.
(s. XIX)
Naiago nuke otza baziña edo beroa; baña zeren zeran epel ta nagia, trokatu bear zaitut.
Mg CC 232.
Ta egin darue orazino berua euren salbazinua gaiti.
Mg CO 199.
Pazienziaz iraunik, bardin zein bazengoze deboziño beroaz agradauko deutsazue Jesusi.
Añ
LoraS
90.
Jesus maitagarria artzeko gogo, egarri eta deseo bero batzuek biotzean sortzea.
AA I 469.
Mundu huntan gure bihotzak hartzen ditu batzutan hain maithagune handiak eta beroak.
Dh 176.
Al daizun deboziñorik beroenaz esaizu komuniño ostean A. San Inazioren urrengo oraziño au.
Añ
EL2
181.
Maria Solt eta Kastero, / Bi amoros zahar bero; / Hirur hogei hamarna urthetan hartü die amorio!
Etch 422.
Unibersal horiek / Zer kaballeruak! / Gerla bertzek egin ta / Soldadu beruak.
Bordel 48.
Amodiozko naitasun bero bizi gartsua diotela berari [Ebanjelioari]
.
Izt C 211.
Desiratzen dautzut beraz obratto hunen erosteko gutiziarik beroena.
Gy XII.
Ez dire hoin beroak, gure egunetan, / Gizon gazte haziak ithurri beretan.
Hb Esk 29.
Deusik etzuen athera; buruak sobera bero ziren eta naski bihotzak amarra goibeletan.
Hb Egia 24.
Farisien jakintsü bat zuin hatsarrian izan beitzen Khiristien persekütazale gaitz bat; bena gero Jesüs-Kristen Apostolü bero bat agitü zen.
CatS 108.
Berari erregu bero ta aldare berriyak, / Berekiñ gozatzeko Zeru-jauregiyak.
Aran SIgn 214.
Atzo hotz, egun bero, / jente gaztia beti ero.
Oxald (
in
AstLas 73
).
Karidadez añ bero sutsu ta goria.
AB AmaE 27.
Balerio eta Bizente, biak, gazteluan sartzean baino itxura hobean eta bihotz beroagoarekin zituela.
Jnn SBi 149.
Izpiritu bero eta erhoska batzu zirela zuten maiz eta sobera frogatu.
Elsb Fram 96.
Bathü zian Theodore de Bussiere deitzen zen jaun bat, protestant izanik, katoliko argitü eta bero bat.
Ip Hil 10.
Uda barrian txoriak legez / jente gaztea da bero.
Azc PB 62.
(s. XX)
Eskaririk beroenagaz esan dot, bada danok dakigu eskari batetik bestera ezbardintasun andia egoten dana: batzuk guztiz otzak izaten dira, beste batzuk epelak; baña beroak be badira.
Ag Kr 16.
Gizon bero, bizi, ospindua, baño adiskide leial ziur ziurra.
Ag G 91.
Laztan bero, gozo, luzearen bitartez, ematen dio Joanesek Egille Altsuari anima.
Ib. 362.
Egizko jaunartze epelak baño gogozko jaunartze beroak animari on aundigoa egin leioke.
ArgiDL 80.
Itzai adimenaren indarrez biotzaren gogo beroak lagunduaz.
Inza Azalp 120.
Hozturik badauzkate kasko bero hainitz.
Ox 176.
Orduko euskaldunen siñiste beroa ezaguna da.
Or SCruz 13.
Geruau ta txarrago / guaz urteoro: / sakela utsik eta / burua lar bero.
Enb 166.
Bularrean alako ikara gozoa --ikara bero bat-- eragiten digu.
Ldi IL 86.
Iparra geldi da, legun dator ego, / hegatsetan dakar maitetasun bero.
Or BM 124.
Ori maitetasun andi ta beroaren egiñena da.
Eguzk GizAuz 14.
Beltran jauna, odolez beroa, sutsua ta oldartsua izanarren.
Etxde AlosT 90.
Doneari otoitzaldi bero bat egin zioten Maider bizirik arkitzen lagun zezaien.
Etxde JJ 260.
Nun daude asierako laztan eta musu bero aiek, Joxeba?
Txill Let 113.
Ire lanari jo zizkiot nik / makiñabat txalo bero.
Basarri 58.
Gizarte auzia gero ta beroago dator.
Erkiag BatB 127.
Hemeretzi urte ditu, gogoa erne, bihotza bero, sakola mehe.
Ardoy SFran 85.
Xa (
in
Mattin 96
).
Amaika izketa bero ta eztabaida izaten uan gure sukaldean.
Ataño
TxanKan
207.
Esker bero bat nire aldetik.
FEtxeb 114.
Erantzun bero arrazoitsuak.
Zendoia 225.
Liburu hau argitara den mailan argitaratzen eginahalean saiatu diren guztiek zorion beroak merezi dituzte.
MIH 353.
Leturiak ongi ezagutu zuen neskatxa batenganako maitasun berorik ere ez zaio ernatzen.
Ib. 336.
v. tbn. JJMg BasEsc 216. Dv LEd 81. Laph 10. PE 57. Lap VI (V 1). Itz Azald 80. Olea 226. Ayesta 109. Onaind STeresa 8.
(Pred.).
(Estar, mostrarse, ponerse, etc.) entusiasta, apasionado.
Oñak otz elexarakoz, bero ezkonzarakoz.
RS 142.
Ni honen bero / Nakuszun gero / Zure gogoz maitatzera.
O Po 14.
Itsu gaisoak arzen du onzat guzia, ta gauz ustel ta diru gaiztoa artu ta ere, pozdun ta bero dabill bere horduraño.
Mb IArg I 219.
Alaba ezkontzeko / guztiz dira bero.
Afrika 97.
Esposa hila eta / aita galeretan, / sekula bezain bero / bertze aferetan.
Bordel 138.
Badoha orduan gaztelurat; han nahi du etsaia igurikatu, han bere indarra etsaiari erakutsi. Iñazio bero bezain gazteluko buruzagia hotz.
Laph 10.
Gazteak, bero ta sutsu, jolasaren atzetik oidabiltz.
Ag Kr 50.
Bero aski ziraden / Donostirat eldu, / irabaziya uste zan / apostua galdu.
Yanzi 213.
Mikelek ola dio, bero bezain zuur.
Or Eus 36.
Bixenta ura nik Anderi ain bero esaten nion ura bera ote zan.
JAIraz Bizia 95.
Erroman bero asi nintzan ara eraman nindun egitekoan.
Or Aitork 120.
Baña jendea geroago ta beroago yegoan. "Emon, Kardantxillo. Eurea dok jokoa!".
Bilbao IpuiB 271.
Garbiñe, burua eskutartean artuta, errezuan bero.
Ib. 142.
Agintariak, asi lanean / oraintxe sutsu ta bero.
Basarri 128.
Alta ez nintzan batere bero harat joaiteko.
Etchebarne 90.
Pijon ta Zipri festa atontzen / agertu zirean bero.
FEtxeb 94.
Andik aurrera, bero jarri nintzan egiteko.
JAzpiroz 207.
Ala, zakurra gero ta beroago.
Ib. 138.
v. tbn.
EusJok 126. NEtx LBB 274. Etxabu Kontu 168.
Aoa beroa, bolsea otz.
RG B, 16 ("Por los que tienen palabras hermosas, y las obras no tales, dicen"; cf. ahobero
).
Asarratu ezkero, / mingaña da bero.
"
No tiene la lengua padre"
.
Ayerb EEs
1916, 172.
3.
"Beti beroak dagoena, hotzik pasatzen ez duena. Esperantzako Joxe baiño beruagoik... kriston izotza ta interior utsian
"
Elexp Berg. Cf. BERO IZAN (b).
.
Xerria azienda beroa da, ez duzu neguan ikhusiko lohian etzana; udan bai ordean; mainhuak hartzen ditu.
Dv Lab 280.
4.
Animado por la bebida, algo achispado.
Bero xamar arkitzen diranian [trabenan]
.
Sor Bar 110.
Ardua eratian / jartzen zera bero.
MendaroTx 228.
Jauna artu ondoren / tabernara gero, / batez bere gizonak / pattarragaz bero.
Ayesta 65.
5.
(AN-ilzarb-egüés ap. Bon-Ond 142).
(Hembra de animal) en celo.
6.
"
Etxe hortan bizi beroa dute, dans cette maison, la nourriture est extrêmement abondante"
Dv.
7.
"
Beroa gelditu da oraintxe! ¡lucido se ha quedado!"
Inza (ap.
DRA).
BELLO.
a)
(L, Sc, Sal, R ap. A; Foix). (Forma con palatalización expresiva). (Sust.). "Calorcito [...]. (L), calor, caliente (voc. puer.)" A.
b)
(L, Sal, R, S). Ref.: A; Lrq /bel'o/; Iz R 393; ContR 531. (Adj.). "2.º calentito (dim. de bero). 3.º (L), calor, caliente (voc. puer.)" A. "Dim. de bero. Chaud (puér.)" Lrq. "Béllo, un poco caliente" Iz R 393. "Béllo, caliente" ContR 531.
Salda bellua hartü.
Herr 26-8-1956 (ap. DRA
).
BELLO-BELLO.
"Ivrogne, ordizale [...], beillo-beillo" (S) Lh Eusk 1919-1920 (II), 81.
BELLO-BELLOA
(Estar, etc.) bien caliente.
Erran gabe doa, Españulek ekharri diela bi barrikot ardu, "klarete"-ez bata betherik, moskatalez bestia. Eta horien bidez, papoa bello belloa, jaunak zinkhaz joan dira, bakhotxa bere xokhoala.
Herr 24-7-1958 (ap. DRA
).
BEROAK-BEROARI.
Bajo el calor.
Eta ibili zen bi egunez, beroak-beroari eta oihanez-oihan.
Jnn SBi 115.
Juan den astelehenian, beruak beruari, heldu ziren lau hazka dotzena bat zaldidun gazte Donapaleurat buruz.
Eskual 29-5-1908 (ap. DRA
).
Xaz, aperitifa bat edo biga har eta, loretan ziren tillura ederren itzalpean, joan behar ukan zuten zonbeitek beroak beroari etxerat.
Herr 6-7-1961 (ap. DRA
).
BEROAK EMAN.
"Beroak eman (G-to), golpear con violencia, dar buenos golpes, lit.: calientes" A.
BEROAK GORRI-BELZTU.
"(BN-baig), rendirse de calor" A.
BEROAK IGARO.
Atacar, sofocar el calor.
Egarri delako edo beroak igarota dagoelako, uretara sartzen da.
Vill Jaink 71.
BEROAK JO.
Atacar, sofocar el calor.
Asko aldiz, udan bereziki, lanak nekhaturik edo beroak jorik, abereak ez du hanbat jan nahi.
Dv Lab 228.
Ardi makala beroak jota / egun-erdian abaro.
Or Eus 319.
BEROAN.
a)
En caliente, estando caliente.
Beroan buzkantza, beroan ezkontza.
EZBB I 67 (cf. infra (b).
).
b)
"En caliente, en momento de acaloramiento. Ezkontzia beruan ein biarreko gauzia dok" Elexp Berg. "Beruan kristonak esan jotsan da gero damutu ein jakuan" Ib.
(Tras bere, etc.).
Movido por su entusiasmo.
Saseta artean bere beroan ibiltzen zan, naiz iztarra loturik euki.
Alkain 125.
BEROAN BERO.
En caliente.
Besoa hautsi du (haurrak). Berehala, beroan bero, gizon batek antolatu dio besoa, gure herriko jaun medikuak.
Eskual 14-8-1908 (ap. DRA
).
BEROARENA KENDU (beruana k. V-gip, G-azp).
"Beruana kendu, loc. verbal de la terminología de los cortadores. Restarle lo que tiene o puede tener de exageración una cosa, como el cortador que en tratos con el dueño de la res resta el coeficiente de la res en caliente. Arek esaten dabenari, beruana kendu biar jako beti, a lo que dice aquél, hay que rebajarle siempre lo de en caliente" Etxba Eib. "Ogei kilo perretxiku topau ei dittu, baiña ori beruana kenduta izango da" Elexp Berg. "Exajeratutako guztia kendu, kontuan ez hartu [...]. Horri beruana kendu inberko zaio pixkat" ZestErret.
Txarra erosi basarritikan, / salduko dute onduta, / ordaindu egingo dizute baña / beruarena kenduta.
Uzt Sas 202.
BEROAREN BEROZ,
BEROEN BEROAZ (V).
Por el calor, de tanto calor. "Beroen beroaz, de puro calor (V)" A EY III 329.
Atzo gabaz ardo puska bat edan eta beroan beroez ezin lorik egin.
EgutTo 12-11-1918 (ap. DRA
).
Argizari apurra urtuten zan beroaren beroz.
Or Tormes 19.
Esnea beroaren beroz goratu egiten dan antzera.
Anab Usauri 13.
Ixil dago, bitarte ontan, basoaldea beroaren beroz lurrun-jario.
TAg Uzt 78.
Eguzkiaren / beroen beroz / kiskaldurik, or / baztarrak ondatu dira.
Enb 176.
Mirei bakar gelditu zen eta burtzoraturik zabaldi artako beroaren beroz.
Or Mi 120.
Por la fiebre.
Umia, beruaren beroz, arterik artu-eziñik, batera ta bestera, oian ebillan.
Altuna 16.
BERO ARI IZAN
(Lar, H; bero hari izan SP, Ht VocGr 339, H). (Con aux. trans. o intrans.). Hacer calor. "Bero hari da, il fait chaud" SP. "Il fait chaud, bero hari da" Ht VocGr 339. "(Hace) calor, [...] bero ari da" Lar. "Bero handi bat hari da, il fait une grande chaleur; id. bero da, ari da, dago, il fait chaud" H. v. BERO IZAN, BERO EGON, BERO EGIN.
Bero bat ari du! Fuu!
Barb Sup 51.
Bertze egun batez, bero ari zen biziki, eta bidean egarritu ziren.
Barb Leg 61.
Bero ari zuen itsuski.
Ib. 62.
Bainan Habana zerua dela? a, ez-eta aldeko zerbeit ere! Sobera bero ari da han, hasteko.
Zerb Metsiko 80.
BERO BAI BERO.
"Con mucho entusiasmo (Zav)" A EY III 284.
Andik, guraso au il ezkero, / aren esanen ganera / semeak lana bero bai bero / egiten abiatu dira.
Zav Fab,
RIEV 1909, 35.
BERO-BERO .
(Forma con reduplicación intens.).
a)
Muy caliente.
Ikhusten tutzu ogi hauk? Bero-beroak ziren gu herritik abiatzean.
Lg I 196.
Etxetik irten giñanean ogi erre-berri bero-beroak artu giñituen, eta begira orain, zein gogorrak dauden.
Lard 115.
Agertu zan Nikerate, matrallak gorri-gorri ta bero-bero ebazala.
Echta Jos 333.
Joan ziran Santa Cruz etzin zan oera, ta oea bero bero arrapatu zuten oraindik.
Or SCruz 38s.
Bolanjer bat, bere karroa ogi bero beroz betherik.
Barb Leg 66.
Emen talo bero-berook; emen sagar erreak; gaztaie emen.
Lek EunD 28.
Karakak egin eta, aren arroltzea / bero bero da, baiñan laister du oztea.
Or Eus 108.
Emen esne bero-beroa. Ar zazu, ta on egingo dizu.
NEtx Antz 91.
Nire lenengo biarra artajorran izan zan eguzki bero-berotan.
Gerrika 116.
Acapulcon, Mexicok Pacificon duen uri bero-bero-bero batean.
A Ardi 112.
Zure manuz otso eder bat bizirik larru bedi: / Eta berehala haren bero-bero larrua / Bizkarretik har ezazu zerbaitez tinkatua.
Gy 76 (cf. BERO-BEROA).
b)
(Uso pred.).
(Estar, etc.) muy animado, muy entusiasta; muy ferviente; muy excitado, muy alterado.
"Tabernia ipintzeko bero-bero zeuan orduan" Elexp Berg.
Hatsarrean ez nintzan bero bero, bainan orai gogotik irakurtzen dut.
Laph 20.
Jo zuan bero-bero Erroma.
Bv AsL 157.
Bero-bero euken beti umetan alkarregana artu eben maittetasuna.
Echta Jos 353.
Batak eta besteak zirika, ezkontzeko bero bero jarri zuten.
Ag G 299.
Geitxo edan bailuan, bero bero da ari.
Or Eus 102.
Ta nagusia sendoa zalarik gaizki ibilliko zan erritarrekin bero-bero zeudenez geroz.
Anab Poli 102.
Ezkertarrak ez egozan Estellako Estatutoaren alde. Karlatarrak ez bero-bero.
Etxabu Kontu 67.
Au ere bero-bero zebilleken laxter ezkontzeko asmotan.
Ataño
TxanKan
142.
Orduan, guztion gogo eta aotan munduko Gerra Nagusia zan, eta bero-bero ebillen aldi aretan.
Gerrika 122.
Bero-bero ibili zen luzaroan gerra hotza; hotzildu zen poliki-poliki, epeldu gero eta are azkenik, hoztu ez ezik, baita izoztu ere.
MIH 375.
(Estar, etc.) animado, excitado por el alcohol.
Ardaotxoak bearrak egin ebazanean, da bero-bero egozanean, iru mutil lagunak asi zirean Karlos zirikatuten.
Echta Jos 43.
Katu-erdian zeudeken geienak, bero-bero jarriak.
Ataño
TxanKan
155.
(Como adj. pleno).
Onela erregu bero-beroan / gora nengoan begira.
Aran SIgn 212.
Santa Cruzek itz bero bero batzukin bizkortu zitun.
Or SCruz 59.
Bai, gaztearen biotzak bero beroa izaten daki-ta.
Erkiag Arran 91.
Josetxuren etxekoak, bere istu-larriak jakin ebezanian, mosu bero-bero bana emon eutsen gaxuari.
Bilbao IpuiB 177.
Izar-eskukada baten bilhatzeko gogo bero beroa sartu zitzaion bihotzean.
Osk Kurl 41.
Gai ernagarri ta bero-beroa euken ao-miiñetan.
Erkiag BatB 79.
Eta nik uste, otoitz bero-bero bat egunero zuzenduko diozula Jaunari zure amaren alde.
MAtx Gazt 19.
c)
(Estar, etc.) caliente, sintiendo calor.
Behar nintzela ethorri, trikota beltx hunen ahal bezen laster akhabatzera; nere ama gaixoa bero bero egonen da, hola, hunen barnean.
Barb Sup 54.
Ta bera bero-bero zegon bitartean, emazte gajoa kanpoan, otzak dar dar goiz arte euki zuen.
Muj PAm 53.
Otz-arpegia dakarkizu. Gurekin batean etorri baziña, emen bero-bero egongo ziñan.
JAzpiroz 111.
Biak dute arnasa / goxo ta oparo, / eta Jesus txikia / bero-bero dago.
Insausti 151.
BERO-BEROA
(Construcción de adj. repetido seguido de -a, en función adverbial). En caliente.
Horra, ikhus-azu zoiñ larri, bero-beroa, erron-berri.
Gy 148.
Suan urtharazi ondoan, bero-beroa irasten da tela argal batean.
Dv Lab 301.
Egosi ondoan bero beroa pelatzen edo xuritzen da.
ECocin 5.
Farzitzen dituzu zangoak bero-beroa.
Ib. 7.
Iturri batzuetatik ura bero-beroa eta beltz-beltza heldu da.
HU Zez 1.
Ori, harratzu hauk, berehala eta bero beroa! On eginen dautzute.
Barb Sup 68.
Xingar eta arroltze erreko deat. Bero-beroa janen duk.
JEtchep 54.
Gure lanari bero-beroa lotzeko.
Larre ArtzainE 216.
(Fig.).
En caliente, inmediatamente.
Eta bero-beroa berehala hedatu berria.
HU Aurp 103.
BERO-BEROAN.
a)
Ardintemente, apasionadamente.
Baldin arkitzen bazuten lanbidea, ekingo zitzaiozkan berari bero beroan portitzki.
Izt C 178.
Ta gero Bilbora joan, bera, Mañasi, ikustera, erritarra legez... Egingo ete dot bero beroan?
Ag Kr 155.
Jokatzen dituzte bero beroan aldean dituzten txanpon guztiak.
Ag G 81.
Begira nola [maitatzen duan] gazteak gaztea: biotzez, bero beroan, itxu itxuan, irudimenaren laguntzaz indarturik.
Ib. 290.
Nekatu zan apaiza liburuak ikusi ta ikusi, ta onela gaiñontzeko guziak erabat erretzeko agindu zuan bero-beroan.
Berron Kijote 84.
Alemana-ta, oraindik bero-beroan ari itun, su ta garretan alkar iltzen.
Ataño
TxanKan
255.
Baina Villasante bero-beroan, su eta gar, mintzatzen da.
MEIG III 88.
b)
En caliente.
Non da onthasuna aski eremu duena gisu-labe handi bat berehala bero-beroan enplegatzeko? Gisuak ez-du ezen zahartzerat utzi behar.
Dv Lab 186.
(Estar, etc.) al calor.
Olakoetan an su aundia ego ten omen zan, da ara arrimatu ta an, legortu arte, bero-beroan.
JAzpiroz 91.
BERO-BERO EGIN.
v. berotu.
BERO-BERORIK.
En caliente, estando bien caliente(s).
Baña taluak janguz / Bero-berorik.
Enb 98.
Neuk diñotsuet eztauela gizon elduen txixa baño gauza oberik orretarako, ta txix oi bero-berorik izan ezkero askoz obeto.
Kk Ab II 12.
Zangoak bero-berorik ginela.
Larre ArtzainE 192.
BERO-BEROTAN.
Con calor, (estar, etc.) caliente.
Pozik egozan jitanoak, korta zabal ederra, bero-berotan egoteko lortu ebenean.
Echta Jos 15.
Olloak euren txitatxoak egopean bero-berotan eukiten dabezan lez.
Ib. 9.
En caliente.
Gabontzaren gogoa, orduan, bero berotan, eskuzabal agertzekoa izan zan. Baiña, sarri askotan, biotzetik eskuetaraiño bide luzeegia edo.
Erkiag BatB 145.
BERO EGIN.
a)
(V; Lar). Ref.: Etxba Eib (bero eiñ); Holmer ApuntV; Elexp Berg (bero eiñ).
a)
(Impers.; con aux. de 3.a pers. sing. o en forma no conjugada). Hacer calor. "(Hace) calor, bero dago, bero egiten du, bero ari da" Lar. "Gaur arrasaldian bero eiñ dau" Etxba Eib. "Bero egiten da (A, F), hace calor" Holmer ApuntV. v. BERO EGON, BERO IZAN.
Eta hegoák draunsanean, erraiten duzue, ezen bero eginen duela: eta hala gerthatzen da.
Lç Lc 12, 55 (He, Oteiza, Ol bero egin; HeH berotu, Dv bero izan, IBk sargori egin
).
Eta bero egiten baitzuen, badoa haitz azpi baterat.
Hb Egia 31.
Badakizu gaur bero egin dubela?
Sor Bar 88.
Gabetan otz ta egunez bero egiñagaitik, / Bero zein otzen kontra egingo dozu gogor.
Or
AmaE
66.
Tenore huntan haatik bero egiten izan behar du, hemen, nun-nahi bezain.
JE Ber 17.
Bero egin digu gaur, odei txuriska batzuk ari ziran zeru urdiña piskanaka estaltzen.
Txill Let 49.
Bero egiten ebalako edo, asko jan ebalako edo, beintzat ardi eta bildots guztiak pagadi bateko gerizpean etzanda aurkitu ebazan.
Bilbao IpuiB 154.
Juanixiok, bero egiten duala-ta, brusa ta txapela bota ditu baztarrera.
TxGarm BordaB 33.
(Con adj.).
Bero andi bat egiten zuen egun batez bere bi neskame artu ta sartu zen sagardiko urean oñak garbitzera.
Mb IArg I 383.
Otzik eta bero aundirik egiten ez badu beintzat.
It Dial 41 (Ur bero andirik egiten ez badau, Dv bero handirik egiten ez badu, Ip bero handirik egiten eztian ber
).
Illun arratsa zan, eta egunaz bero izugarria egiñ bazuan ere, txit egon giro ona zegoan.
Apaol 26.
Nola bero bat ezin gehiago handia egiten baitzuen.
Elsb Fram 94.
Eztu an bero aundiya egiten?
Iraola 31.
Bero aundia egiten zun, andik aurrera itxaso guztin izango zuenan antzekoa.
JAIraz Bizia 28.
Bero aundiak egingo dituenean gari-iotea ere larria izango da.
Ibiñ
Virgil
73.
Bero izugarria egiteko itxura zegoan.
Uzt Sas 347.
Bero galantak egiten asi zan.
TxGarm BordaB 142.
Bero aundia egiten zuan.
BBarand 49.
b)
Calentar. "Calefacere" Urt IV 56.
Bero egin badai iguzkiak / juango gara itzalera.
Gamiz 206.
BERO EGON
(V-gip, G; Lar, Aq 63, H, A). Ref.: Iz Als; Etxba Eib; Elexp Berg. (Impers.; con aux. de 3.a pers. sing. o en forma no conjugada). Hacer calor. "(Hace) calor, bero dago, bero egiten du, bero ari da" Lar. "Cuando se puede sufrir una cosa, pero el modo u otros adjuntos se hacen muy pesados, se suele decir: Naiz bero bego, goibel balego (AN)" Aq 63. "Bero da, ari da, dago, il fait chaud" H. "Bero dago, hace calor" A. "Bero dago amen, ate guztiak itxitta" Etxba Eib. "Bero zoon bá ta itzelin yón ber" Iz Als. "Gaur eztago atzo bezin bero" Elexp Berg. v. BERO IZAN, BERO EGIN.
Atera zazu txaketa ori, bero dago ta.
Iraola 121.
Bero zeok gaur, arraietan!
Ag G 26.
Uda ta negu, goizero, / Naiz otz egonda, naiz bero, / Soña jantzita txadonarantza / Astiro-astiro.
Enb 151.
Bero zegoan. Langilleak atseden artzen.
Anab Poli 105.
Bero egoan kalean, bero etxeetan: aize gorriskatua itsasegian ere.
Erkiag Arran 155.
Mendian ez dago bero, / elurra ai da gaubero.
Uzt Sas 89.
Bero omen zegoan.
JAzpiroz 93.
Ardiak ere, bero zegoalako, bera jetxi ta itzalean.
BBarand 49.
Mendian egoaizea edo bero dagoenean.
Ostolaiz 34.
(Con adj.).
Gorputz guztitik izerdia eriola, bero andirik ezegoan baiña.
Ag AL 127.
Bero aundiya nola baidagon / arkitutzen naiz egarri.
Tx B II 206.
BEROENEAN.
a)
(Tras gen.).
En lo más caluroso, en el momento más caluroso (del día, etc.).
Egunaren beroenean, bere kaparreko atarian eserita zegola.
Ol Gen 18, 1 (Bibl egunaren beroenean; Ur egunaren berorik andienean, BiblE berorik handieneko orduan
).
b)
(Fig.).
En lo más vivo.
Burruka ori beroenian joian aurrera, lantzian lorpen bat eskuratuaz.
Gerrika 267.
BERO-ESTALKI.
Abrigo.
Ekarri genituan kapoteak edo bero estalkiak, baiña neronena galdu egin nuan.
AZink 113s.
Komandanteak bero estalkiak ekartzera urruti samar bialdu gindun kamioiarekin.
Ib. 113.
BERO-GALDA.
Calor sofocante.
Egarriz iota edo bero-galdaz zoratuta.
Ibiñ
Virgil
103.
BERO-GALDATAN.
En el calor sofocante.
Bagiñazen bein mendian gora lagun batzuek, orain urte asko dala, udako bero galdatan, izerditsu, arnasestuka, oso nekaturik.
Ag G 5.
Bero galdatan ordea, zelai itzaltsua billatu ezazu Ioberen aritz zahar adaburutsuz gerizatua, edota artondoz iositako oian doneak itzala eman.
Ibiñ
Virgil
101.
Udako bazkalondo gozakaitzaren bero-galdatan, ondar kixkalitan etzan-ta, bere kejak zeru errukitsura bidaltzen dituana.
Berron Kijote 139.
BERO IZAN.
a)
(H, Holmer ApuntV). (Impers.; con aux. de 3.a pers. sing. o en forma no conjugada). Hacer calor. "Bero da, ari da, dago, il fait chaud" H. "Béro da kánpuan (A, F), hace calor fuera" Holmer ApuntV. v. BERO EGON, BERO EGIN.
Eta hala ifernuan ezta elhurrik eta ez bertze hotz suerterik, bethi da bero.
Ax 585 (V 376).
Dela bero, dela hotz zen, / Bethi billuzgorria, / Huna Desertuan zer zen / zure bizi guzia.
Arg DevB 55s.
Ez da bada gauza txarra [...] otz danian berotu nai izatia; edo bero danian preskotu nai izatia.
fB Ic II 256.
Eta hegoak jotzen duenean, diozue: Bero izanen da; eta halaxe da gerthatzen.
Dv Lc 12, 55 (Lç bero eginen duela, He bero eginen du, Oteiza bero egingo du, HeH berotu behar du
).
Aziendak begiratzen ditu ulietarik, bero denean.
Dv Lab 229.
Bero zan ta urik etzan; lanak ziran an.
Bv AsL 215.
Bai eta gogotik edanen dut nihaurek ere gopor bat ur; bero da bide hortan.
HU Zez 71.
Udan bero dela, neguan hotz, oro estakuru gira elizako urrats horri buruz.
Ib. 184.
Bainan, futxo, astoentzat ere bero zen, eta nun nahi baratuak ziren, muthurra sasian, toki fresko bat atzeman beharrez.
Barb Sup 71.
Bero izana gatik, bada aire; saparik ez dugu hautemaiten.
JE Ber 40.
Iduzkia pisu da; bero da gaur, bero: / Mendiari dario izerdi urdin bat.
Iratz 49.
Zauri gure etxerat, bero da, esne xorta bat edanen duzu, hotz-hotza!
Lf Murtuts 52.
Salan bero zen eta goxo, bihotza etsipenez izozturik ez zuenarentzat.
Mde HaurB 6.
Bero delarik nolabait ere / atxemaiten da itzala.
Xa EzinB 115.
Jendia erdi gorri / antxen dabil plaian, / ori ere gauz ona / bero dan garaian.
Uzt Sas 307.
Egunez bero bazan, gauean igual ibiltzen giñan.
BAyerbe 24.
(Con adj.).
Eta nola ifernuan izanen baita bero handi bat, hala izanen dela halaber hotz handi bat, izotz, horma, elhur.
Ax 583 (V 375).
Bero aundia zan.
Bv AsL 215.
Bero bat izigarria baitzen, etxerat heldu gabe, bere burra guzia urtua zuen.
Barb Leg 145.
Gure gazte ôk, nagirik bage, / naiz izan bero zapala, / elkarren leian egarri dute / berriro oroituz itzala.
Or Eus 309.
Tropikoan itxasotik zenbat eta bertarago bero aundiagoa izaten da.
JAIraz Bizia 47.
Bero aundia zala-ta, Balentinek eta Polik naiago izan zuten kanpoan lo egin.
Anab Poli 105.
Bero aundia nola baitzan, egarritu egin giñan.
Salav 48.
Bero ikaragarria omen zan eta pasa omen zituan egarri ederrak.
Ib. 14.
Bero aundia omen zan.
JAzpiroz 92.
b)
"Bero izan, tener calor" A.
Bero denak itzala batre ez du gaixto.
Oxald (
in
AstLas 73
).
Esango neuke bero nazala, uri onetan otz andija egon-arren.
Altuna 16.
Larrazkena izana gatik, zonbait urhats aski laster egin orduko bero nintzan.
JEtchep 109.
BERO-LAMARA.
"Bero larria. Hau dek bero-lamara hau!
"
ZestErret.
BERO-NEURRI.
v. beroneurri.
BERORIK.
a)
Con calor, sintiendo calor.
Nihaur ere ebili niz anhitzetan erhorik, / Gauaz eta egunaz ere hotzik eta berorik.
E 99.
Baña alanbere eztakutsuez, ze berorik, ta ze eskutadurik dabiltzen otzetik?
Añ
LoraS
98.
b)
En caliente, estando caliente. "Janezazu berorik, mangez tandis qu'il est chaud" SP. "Berorik maite dut kafea (BN-lab)" Gte Erd 136.
Herrausta zazu sukriarekin eta zerbitza berorik.
ECocin 38.
Ogia iaten edo berorik / sutan erreko taloa.
Azc PB 119.
Sukaldiak berorik / Goruntza keia.
Enb 96.
Kafeak berorikan nahi baitu hartu.
Etcham 157.
(Fig.).
Berorik dago "Kirikiño" zanaren oroitza.
Ldi IL 69.
c)
(Estar, etc.) animado.
Komulgetako ustez / Garbirik barrua, / Berorik burua.
AB AmaE 340.
Pobre ereiten dabiltzaz / munduan berorik, / Fraileak atarata / lenengo solorik.
Azc PB 355.
Anjelen gurasoak ibili ziran berorik; baña semea guztiz otza eida olango gauzetarako.
Ag Kr 133.
(Estar, etc.) animado por el alcohol.
Emon eutseen ondotxu edaten, eta arako berorik eguanian erregu, palagu, eta berba labanakaz sartu erazo eutsen fijanza galgarri orretan.
Astar II 128.
Ardandegian eskainka daude / Peru ta Matxin berorik.
Or Eus 165.
BEROTAN.
a)
Con calor, en el calor.
Bere etxe torrean su andiaz berotan, / Zaldun bat familiaz egoan apaltzen, / Baita pobre bat larri etxe aren kanpotik, / Danba, danba, atea makilleaz joten.
AB AmaE 388.
Emen berotan eta gure errian elurra baztarrak zuritzen, agian.
NEtx Antz 111.
[Artoa] ereiten berotan.
(V-gip).
EZBB
I 43.
Oso ondo izan zan berotan edo beroarekin sufrituta etortzea.
Albeniz 96.
Urtero Elizondora jotzen zuten Uzta-aldean, eta Dagonilleko berotan Ondarribira aldatu oi-ziran.
NEtx Antz 154.
Izugarrizko berotan entrenatzen nintzan eguerdiero.
Albeniz 196.
b)
En caliente, estando caliente.
Artoak tenple bat bera bihar dau beti: ereiten berotan, aziten berotan, jaten be berotan.
(V-gip).
EZBB
I 43.
v. tbn. el ej. citado infra
c)
En caliente, en estado de entusiasmo.
Salda eta ezkontza, berotan.
EZBB II 98.
BERO-USAIN.
"
Berousai haundik ez eon, hotz dagoela esateko modua. Gaur etziok berousai handik manga-hutsetan etortzeko
"
ZestErret.