Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

283 emaitza honen bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (281)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bereizi.
tradizioa
tradizioa
Tr. Desde Leiçarraga y durante todo el s. XVII y la mayor parte del XVIII, las formas con -z- son las únicas utilizadas en la tradición septentrional; el sistema más usual es berezi, berez, berezte- (beretze- en Leiçarraga y Tartas), berezitze- en Pouvreau, y algún ej. de berezitu en Etcheberri de Ziburu. En el último tercio del s. XVIII aparecen los primeros ejs. septentrionales de berex-, en Larreguy (que tbn. usa berez- ) y CatLan . A partir de principios del s. XIX, berex- se impone como mayoritario en los textos septentrionales no suletinos, quedando la forma berezi reservada a la función de adjetivo (v. berezi): sólo se encuentra berez- en CatLuz, Duvoisin, Arbelbide y Eskaraz Eguia de Hiribarren (en Eskaldunak utiliza berex- ); en el s. XX sólo en Etchepare, Etchamendi y Mirande. La forma propia de la tradición suletina es berhez-, aunque durante el s. XX tbn. aparecen ejs. de berex- y behex- . Los autores alto-navarros, baztaneses, salacencos y roncaleses utilizan berex- (berexitzean ya en las poesías de Pamplona de 1609); en Lizarraga encontramos tbn. algún ej. de berezi . En textos occidentales no se encuentra antes de Larramendi; durante los siglos XVIII-XIX las formas más utilizadas son berezi y --sobre todo en la segunda mitad del s. XIX-- berezitu; la forma mayoritaria para el sust. verbal es berezitze-, aunque tbn. se encuentra berezte- en Mendiburu y algunos ejs. de bereizte- . Larramendi (SAgust ) emplea bereiztu, Mendiburu generalmente berezi, Ubillos berezi junto con bereiztu y berezitu; Astarloa bereztu, Lardizabal berezi y berezitu . Se encuentran ejs. con palatal en las Fábulas de Iturriaga (que en los Diálogos usa berezi ), además de bereixt- en Beovide. En el s. XX, berezi y bereizi son las variantes más utilizadas, siendo sin embargo para el sust. verbal bereizte- casi la única que aparece; en los autores de origen navarro como Inza, Iraizoz y Orixe, estas variantes suelen alternar con berex- y/o bereix- . Las formas con -is- que aparecen en Larramendi, Mendiburu, Aguirre de Asteasu e Iztueta (alternando en todos ellos con berez- ), es muy probable que representen el sonido palatal -x-[š] aunque no quizá en todos ellos, razón por la que se ha optado por transcribir bereis-, y no berex . v. Sarasola in HomLM 937-941. En DFrec hay 33 ejs. de bereizi, 9 de bereiztu, 41 de bereizten, 15 de berezi, 12 (1 septentrional) de berezitu, 11 (10 septentrionales) de berexi, 3 (septentrionales) de behexi, 2 de bereizitu, 1 de bereixi y 1 de berextu.
etimologikoa
Etim. De bere + -z + -i; para el desarrollo de i (bereizi, berexi... ), v. FHV 159.
sense-1
1. (S; Hb), behexi (Hb), behezi (S), beraxi (AN-ilzarb), bereistu (G; Lar, H, A (que cita a Izt)), bereixi , bereiztu (Lar, VocS), beresi (Lar), berestu (G-azp, AN), berexi (AN, B, BN-arb; H; -rh- S), berexitu , berextu , berezi (G, AN, L, BN, R; SP, Ht VocGr , Lar, Aq 878, VocS , Añ (AN), Lecl, Dv, H; -rh- S; Arch VocGr, VocBN , Gèze, Hb), berezitu (G; Lar, H), bereztu (AN-larr; Añ). Ref.: A (berezi, berexi, berezitu, bareistu, berestu); Bon-Ond 157; Lh (berexi); Lrq /behés/, /beheste/; Iz Ulz (berexi); Asp Leiz2 (berexi, bereztu); Gte Erd 281, 289.
(Aux. trans. e intrans.). Separar(se); distinguir(se). "Distinguer" SP. "Elkhar ganik bereztea, séparer l'un de l'autre. Bide xuxenetik berezi gara bazterrera" Ib. "Séparer, bereztea, aldaratzea" Ht VocGr 423. "Discerner" Ib. 349. "Separar", "apartar", "cortar, dividir", "desunir", &c. Lar y Añ. "Departir, dividir" Lar. "(No sabe el) ciego distinguir de colores, itsuak eztaki zer kolore beresi" Ib. "Acotar montes, dermioak berezi (AN)" Aq 878. "Distinguir, (c.) bata besteaganik bereztu, banan artu" Añ. "Bereztea, séparer, démêler" Lecl. "Trier, séparer" Arch VocGr. "Séparer" Gèze. "Berez, i, te (berexitze- G) [...] séparer, diviser [...]. Azken egunean, prestuak gaixtoetarik bereziak izanen dire, au dernier jour, les bons seront séparés des méchants" Dv. "Andre hori bertze guzietarik bere edertasunak berezten du, sa beauté distingue cette dame de toutes autres" Ib. "Begiaz laster berezten ditu ardi onak txarretarik, il distingue vite de l'?il les bonnes brebis d'entre les mauvaises" Ib. "Diviser. Liburu hau duk bi partetan berezten [...] (EZ Man). [...]. Séparer. Bi aldetarat berezten dituzte, ils les séparent les bons d'un côte, les méchants de l'autre (EZ Man). Borrokariak bereztea, séparer les lutteurs. Akherra ahuntzetarik bereztea, séparer, isoler le bouc d'avec les chèvres [...]. Se séparer de. Berex hadi gaixtagina ganik [...]. Mettre de côté, séparer du reste [...]. Séparer, isoler une chose de ce qui le contient, qui y est attaché, etc. Hertzeak berextea, séparer les intestins du péritoine, du mesentère. Gaztenak, ilharrak berextea, détacher les chataîgnes de leurs enveloppes" H. "Discerner, distinguer. Eztuzu berezten ahal hanbat gezurren artean egi bat ere" Ib. "Berezitu (G), separarse" A. "Berezi [...]. 1.º separar. [...]. 3.º (AN, Aq, R-uzt), acotar términos jurisdiccionales" Ib. "Berexi diré, se han separado; berexi ttút, los he separado" Iz Ulz. "Berezi, separar" Asp Leiz2. "Bereztu, distinguirse, sobresalirse" Ib. "Emaztetik berexi da (BN-arb), bere andretik berexi da gizon ori (AN-5vill)" Gte Erd 281. "Ezttu berexten katua eta zakurra (AN-gip) [...], ez da errex gatiaren eta tzakürraren bereiztia (S) [...], ez da aije bi gatu horien berextea (BN-arb)" Ib. 55. Añibarro da tbn. la forma beretsi --junto con berezi--, como alto-navarro (s.v. apartar, separar y remover de una parte a otra); no se encuentra ningún ej. de esa forma; en Larramendi, beretsi aparece con el significado de "apesgar, hacer peso".
Tr. Documentado en autores septentrionales desde Leiçarraga. Al Sur se emplea en menor medida que al Norte, y se encuentra, hasta el s. XIX, en textos alto-navarros, Larramendi, Mendiburu y Ubillos; en el XIX lo emplean generalmente autores guipuzcoanos; entre los vizcaínos sólo se encuentra en Astarloa, Arrese Beitia e Iturzaeta. En el s. XX su uso aumenta en la literatura meridional, aunque sigue siendo escaso en los vizcaínos. Falta casi completamente en bersolaris y textos de carácter popular.
Con lo canal de biritcitu (Pamplona, 1309). En el termino clamado biriçitu (Pamplona, 1377). Arzam 170 (actualmente Berichitos). Eta bilduren dirade haren aitzinera nazione guziak, eta bereziren ditu batak berzetarik, artzainak ardiak akherretarik beretzen dituen bezala. "Les séparera [...] comme le berger sépare". Lç Mt 25, 32 (TB, HeH, Dv, Leon berezi, Ip, SalabBN berhezi, Echn, Hual, Samper berexi, Ol, IBk, IBe bereizi; He apartatu [...] aldaratu, Ur banakatu, Ur (V) aldendu, Or bakandu, Ker banandu). Hetarik ia Panfiliatik berezi zena, eta obra hartara lagundu etzituena. "Celui qui s'était departi d'entre eux dès Pamphilie". Lç Act 15, 38. Eta ezagutzen duk haren borondatea, eta badakik kontrario denaren beretzen. "Discerner". Lç Rom 2, 18. Ez klaretatea ilhunetik, ez Iainkoaren manamenduak gizonén ordenanzetarik ezin diszerni ez berez ahal ditzakegu. Lç Adv ** 5v. Trabaja ezkindezen gatik / Gari onen berexitzean, / Ultziturik eman zigu / Gurutzeko larrañean (Pamplona, 1609). TAV 3.1.20, 116. Berezi ditut elkhar ganik, eta egin bi parte. Mat XXVI. Eskarazko bersutan egiña, eta guztia bi partetan berezia. EZ Man I 1. Trunpatu tuenak hala nahiko tu berezi / Eta berzetarik merka diferentaz hautetsi. Ib. 68. Bi aldetara dituzte bereziren gaxoak, / Onak eskuñera eta ezkerrera gaixtoak. Ib. 82s. Halaber duk giristiñoa berzetarik berezten. Ib. 32. Eta nola soldaduak Erregeren libraia / Iauntzten baitu, berezteko bere ganik etsaia. EZ Man II 68. Bazter batetara berezirik Iainkoari eskerrak eman diatzotzu debotki. Harb 155. Bada eztuzu zuk ere zeure arrazaz ukhatu, etzara zeure leiñutik eta ethorkitik hastandu, berezi eta ez aldaratu. Ax 7 (V 4). Finean kideak kidekin eta suertekoekin egonen dira bereziak eta parzelatuak. Ib. 591 (V 380). Elkharganik apartatzea eta bereztea. Ib. 374 (V 246). Orai eta betiereko / Zureki tink egoiteko, / Eta berhez neholatan / Enankidizun gisatan. O Po 42. Eta bata bertzetik berez ahal baledi, neure ahal guziaz bekhatua arbuia eta urrun nezake, eta beheramendua besarka niro. SP Phil 218. Eztut hala egin, Orazioneko parteen hobeki berezitzeko baizen. Ib. 112. Nola Tageko legarra atheratzen dutenek berezten baitute hartan aurkhitzen duten urrea. Ib. 311 (He 313 berezkatzen eta aldaratzen). Bata bertziaganik erdiratzeko eta berhetzeko. Tt Onsa 99. Elizati herratiak eta berheziak berartara bil ditian. FPrS 19. Zeren eskümükatia berhezi baita Elizako honen partaletarzünetik menbro hiroitia korpitzetik bezala. Bp I 115. Misterio hontan haren korpitz eta odol edireiten direnak Ostian eta Kalitzan bata bestiaganik berhezi direla. Ib. 76. Jinkoak asteko egünak berhezi nahirik, hontako zazpi egünetarik bat haitatü baitü. Bp II 8.
(s. XVIII) Elkharganik barraiatu eta berezi baino lehen, daigun dorre gora bat. ES 389. Zeren Jainkoak Gizonari arrozoinamenduan eta gauzen ezagutzan eman baitio bere perfezinoa, non bide hunetaz berezi baitu abre mutuetarik. Ib. 176. Nik hek hautatu ditut, eta berezi mundutik. Ch III 58, 3. Ene semea, artha handirekiñ hari zaite zure baithan berezten naturalezaren eta graziaren mobimenduak. Ib. 54, 1. Haren arima separatu edo berezi dela haren gorphutzetik. CatLav 51 (V 33). Zeinak berezten edo distingatzen baitzituen Juduak bertze populuetarik. Ib. 367 (V 177). Argatik Jainkoak, itsasirik zeudela biak alkar, bata besteagandik bereiztu zuen. Lar SAgust 6. Eta erran behar direla uste ditutzunak, berezi ditutzun ondoan ere; khen zazu oraiño [hitz] hautarik parte bat. He Gudu 148. Gezurra-ganik egia berezteko. Ib. 59. Besteganik berhez zite, maite ükhen ezazü ihurere gabe izatia. Mst III 53, 1. Untsa gogua eman ezazü natüraren eta graziaren bulker: zeren ezabaki alkharren kuntre bulkatzen beitie, eta nekez berhezi izaten beitira. Ib. 54, 1. Kanpolan egin behar dütianak, aitzinetik bere beithan ikhusten, eta alkharren unduan egiteko berhezten dütü. Mst I 3, 3. Bietatik baten eriotzak berez ditzan arte guzian. Mb IArg I 178. Hau da garia larrañean belar gaistotik berezten den gisako bere azken juzganzan onak Jangoikoak gaistoetatik bereztea. Ib. 202. Etzuen deusere kanpotik bertze haurretarik berex zezakenik. Lg II 114. Berexiren ditu batzuk bertzetarik, artzain batek bildotsak akherretarik berexten dituen molde berean. Ib. 248. --Zer endelgatzen düzü hirur persona hok bata berzianik berexiak direla erten düzünian? --Endelgatzen düt bata eztela berzia. CatLan 25. Arimaren gorphutzetik berhextia edo separatzia. Ib. 58. Ez nazáken deusek ére / beréxi bereganík. LE Kop 151. Meizakindiaren edo Metafisikaren medioz berhez lizateke amorioa hogei erthailtan. Egiat 207. --Noiz, edo zenbat hordutan esaten dira Salmo oek? --Zazpi hordutan, eta, onela bereizturik, derizte Besperak, Konpletak, Matutiak [...]. Ub 167s. Jesu-Kristoren gorputza obian berezia edo kendua zegoan haren Jainkotasunagandik? Ib. 135. Haren ill-ondoan zatitu ta berezitu zan haren Erreinua. Ib. 43.
(s. XIX) Berex bitez akerrak / Ardi amultsu hetarik. Monho 54. Biziotik bertuteak berexi dituena / Ezagutua izan da ardirik justuena. Ib. 48. Jesus gugátik ilík, / arima berezirík. LE Kop 199. Arima gorputzetík berexi-ordúko. LE Ong 140r. Orregatik Elizak beti nai izan du gizonezkoak bereziak egotea emakumeetatik. AA I 530. Aginduko die Jaunak bere Aingeruai, bereistu ditzeela gaiztoak onetatik. AA III 541. Karitate xoilak berexten ditu Jainkoaren umeak debruaren umetarik. Dh 250. Ezin kanpotik bereztu edo distingidu leitekez geijenetan iru adorazinoe oneek. Astar II 45s. Bata bestiagandik bereztu edo distingietako. Ib. 53. --Aphezak Ogi eta Arno kontsekratuen akzidenteak berexzten <berechzten> dituelarik, hausten da Jesu-Kristoren Gorputza edo Odola? --Ez: Jesu-Kristo aurkitzen da den guzia berezi den pharte bakotxean. CatLuz 36. Ardien berheztera habil ordin hi! Etch 338. Berezi bear da bikaña eta ifiñi erretillu batean gazi antz piska bat artu dezan arteraño. It Dial 84 (Ur aldenduko da). Urre, zillar ta beste edozein menasta, zaborraz ta tortikaz naspillaturik egon arren, erdoi tartetik garbiro bereisten dituen bezin ondo. Izt C 7. Arabako Probinziarekin Gipuzkoaren mugaak berezitzen diraden txuntxurrean. Ib. 111. Bidasoa da sortzen mendebal aldean, / Espania duela berexten yaustean. Hb Esk 86. Pake ona eta txarra berezitzen dituen nere itzaren ezpatarekin. Lard 394s. Onen gañeko urak beekoetatik berezitu edo apartatu zituen. Ib. 1. Auziak zuzen erabakitzeko argia, eta ona gaiztoagandik berezi eta banatzeko jakiundea. Ib. 209. Kristok aingeruei manatuko diote, onak gaixtoetarik berez detzatela. Dv LEd 265. Ohartzen naiz arima berezten hari dela gorphutzetik eta badihoakidala. Ib. 173. Edozein gaitzez jo beneza Jaunak, eta egin bezat gehiago oraino, baldin deusek ere herioaz landan, berezten banau zu ganik. Dv Ruth 1, 17 (Ker bananduko gaitu). Baldin eta eriotzeaz landa bertze gauzik berexten banau zure ganik. Echn ib. Berezi behar da gaina eta ezarri untzi batean garratz iduri gozo bat har dezan arteo. Dv Dial 84 (Ip berhezi behar da). Orai, moten berezteko, aiphatzen dira bihi samurra eta bihi gogorra. Dv Lab 39. Ezen Yesusek abiatu zuen, berezi zituenean Apostolu eta dizipuluak, lehenak emanez bigarrenen nausi. Hb Egia 109. Beraz hura ganik berezten diren Eliza guziak ez diteke apostolikoak. Ib. 108. Egia gezurretik berexi zenean. Laph 89. Elgarretarik behextean, hitzartu zuten anaiek bezala maithatuko zutela elgar. Ib. 170. Izan zala berezitu eta gordea jatorrizko bekatuaren kutsutik. Ur BulaG 526. Berezitu diradela Elizaren batasunetik. Ib. 557. Lege zaharreko zeremonia bat zen, zuñek Jinkuaren popülia beste mündüko popülietarik berhezten beitzian. CatS 98. Batera ta bestera alkar berezitzea, gure santuari Vizenziara Fabro ta Lainezekin joatea zegokiyola. Aran SIgn 92. Pekatu illgarri edo mortal eta benial edo ez-illkorra zertan berezitzen diran erakusten ibilli. Ib. 62. Aita Andresek bortxatu zuen behextera ebatsia zaukan emazte giristino baten ganik. Prop 1876-77, 1. Bien etzaunzak alkargandik bereizten zituen amiltoki izugarri alderonz. Arr EE 1882c, 554. Berezitu zituzten mendi aen sartaldeko lurrak, zazpi puska egiñaz. Etxeg ib. 562. Berak bereixtia asko ez dala, beste anaiak bide onetatik bereixten dituztenak. Bv AsL 198. Etzan arengatik [munduko gauza] aiekgandik orduan osoro berezi. Ib. 30. Bereziturik zerbait bere lagunagandik, oiu egiten zuan. Ib. 169. Bere torreak, bere muruak, bere ontziak, / Zureak dira bereiztu baga batxo bere. AB AmaE 439. Baduzue hauta. Behar zarete berexi zuen ahidetarik edo Jesu-Kristoren ganik. Jnn SBi 130. Hura da heriotzea, maiteenak berak bat bertzea ganik berexten dituena. Lap 48 (V 26). Mariaren gogoa eta bihotza ezpeitziren jagoiti Jinkoaganik berhezten. Ip Hil 34. Haren barnia berrogei eta laur harri-habek edo kolonak, laur herrokatan ezaririk, bost phartetan berhezten die. Ib. 99. Adar-beso nausiak elgarretarik berexten diren sarde haren altzoan. HU Zez 117. Guk ez dugu hemen deus egiten ahal, hazi onaren tzarretik berextea baizik. Ib. 51. Gutixago edo gehixago eraikiak dire [mendixkak], errekaz behexiak. Prop 1896, 108. Zeinbat dira Angeru onak eta zelan berezituten dira edo desbardinduten dira euren artian? Itz Azald 75.
(s. XX). Soldadu bat, ezpata handi bat eskuan, behezten da bertzetarik. Prop 1903, 12. Nor zen errege, hamabi jende-araldeak tenplotik berexi zirenean? CatJauf 33. Nola berextan den gizakia emaztekitik. Mdg 147. Iru mordoskatara berexi zituzten milagrozko sendatze ok. Goñi 94. Herriaren erdia ari baita harentzat ile berexten, joiten harrotzeko, lertzoaz gabetzen, xuritzen. JE Bur 197. Berexten direnean hoien gozorik handiena hau da: elgarren jorratzea, aphaltzea, belztea. Ib. 164. Artzainek arthaldeak nahastera utzi zituztela; zer nahi ikusi zutela zoin zoinena ezin bereziz. Ib. 21s.
Elgoientar guztiak, au entzunez, eskuak berealaxe berezi zituzten, txalorik ez. A Ardi 70. Alemaniako etsai minenak elgarretarik behar zirela berexi. StPierre 32. Zorigaiztokoen leku edo gaiztoki edo su-lezeaz gañera iru toki bereixten dittugu. Inza Azalp 72. Gauza bakoitzaren izatea, beste gauza guztietatik bereizten duan artan dago. Ib. 39. Jesus iltzean bere anima edo gogoa berexi zan gorputzetik. Ib. 74. Aurtxo bat berezi zuten bestetatik eta utzi zuten iñoiz Jaungoikoaren berririk eman gabe. Ib. 33. Oraikoan, elgarretarik berexi nahiz. Bainan, debru bat! bikhe ozpina hura, errekan hola busti ere zelakotz, gehiago lotzen baizik ez zitzaioten! Barb Sup 30. Lotzen dira borroka. Horien berexteko, egin ahalak egiten dituzte Ganxumek eta Battittak. Ox 52. Elgarretarik gaituztelakotz / gaixtakeriaz berextu. Ib. 162. Eleizako zarata andia ta negarra ta oiuak etziran gai a Jainkoa ikustetik bereizteko. "Para apartalle". Or Tormes 113. Neri iduri zait, iru gauz oiek erabat aginduko zitula, baño bere buruan berexi egingo zula irugarren aukera ori, Lizarragaren mendean jartzeko ori. Or SCruz 115. Lurrean azkenez elkar laztandu genun, zeruan elkar ikusteko asmoan, eta bereixi giñan. Or Mi 136. Gorbelarengandik bereizi ta [...] muñ egiten zion bere ezpain zurbillekin, lagun zuriari. Ib. 55. Ama batek besoetan zaukan aurra errialdera begira zagon eta aurrak beren etxea ezagutzen zuela adiarazteko zion amak: bereixten du emendik. FIr 158. 1.000 langile baño geiago bazituzten meatzetan, urre eta zilar bereizten. Ib. 133. Unelako beste gaitza batzuekin, etzituzten orai bezala berexten baizik eta "cólico miserere" izenarekin deitzen. Ib. 169. Guri eskuara maite hau / kentzekotzat Frantziak, / Hobe laite Frantziatik / baginte bereziak. Etcham 51. Esanaz: "Oraiñ berexi dira / gure tarteko nastiak". Tx B II 168. Elizaren trebeseko bideak aldare-aitzineko grillatik berexten duena. JE Ber 22. Bereizi ditzadan barruti bitan, beintzat, emen datorzkigun olerkariak. TAg Y 1933, 21. Onen osaba-amonak, Liorko, Onki eta Onuzki adizkideak eta "Maitale berriak" nortzuk diran bereiztea ez litzake zalla. Aitzol in Ldi UO 7s. Elizatik egoztea bezela da: fededunen billeratik berextea, kentzea. Ir YKBiz 457n. Baña Kristok noizpait (azken epai-egunean) berexiko ditu onak ta gaiztoak. Ib. 43n. Apezik non ote da? Non lege-gizonik / zurea ta nerea bereiz dezakenik? Or Eus 103. Baduk oberik! Apeza itsatsi gelditzen; / eskua bereizi nai ta alperrik nekatzen. Ib. 52. Gauzen balio biok antxiña ta beñola aitatu, zenbakeu ta berezi ebazan Aristotelesek. Eguzk GizAuz 51. Mami-gañera bere neurrian gazura bereizi dedin. TAg Uzt 89. Agintaritzaren eginkizun guziak iru sailletan bereizturik dira. "Especificando [...] en tres grupos". EAEg 4-11-1936, 210. Hitzartu zuten beraz elgarretarik berexiko zirela harat eta hunat joaiteko. Zerb IxtS 15. Abraham eta Loth behexten elgarretarik. Ib. 18. Gogoa nahasten zaio, eta azkenean hala dena eta hala ez dena ez ditu beretzat ere nehundik berexten ahal. Lf Murtuts 9. Txorien txorrotxioak bereixten txapeldun. Zait Sof 143. Illobirik gabe bego Yainkoengandik bereizita. Ib. 191. Atzo ta gaur-ik, naiz gerokorik, / ez du zeruak bereizten. SMitx Aranz 169. Ta zure erriagandik nere erria bereiziko dut. Ol Ex 8, 23. Gaua illuna zegon txit eta ezin zitekean irudi aren nortasunik bereizi. Etxde JJ 152s. Etxeko guzien zemai eta erabakiak etzuten bere maiteagandik bereiziko. Ib. 36. Banako gelatxotan bereiztuak zeuden. Ib. 184. Zeren ez baita bereizi behar Jaunak alkartu duenik. Mde Pr 142. Luchresik ez daki Amontilladoa Sherry ardotik bereizten. Ib. 107. Gorputza hilik ere, giza nortasunak bizirik jarraitzen duela diote; aldatu egin bait da ukigaitik berezi den ezkero. Ib. 346. Berriz ere jende gaiztoek ninate hiregandik berezi nahi ukan. Mde HaurB 105. Ez nekike zer esan eta iardutean ez nezake [gorputz-miña] bereizi atsegiñetik. Or Aitork 262. Zuk mukulugai eite-gabe au tankeratu ta bereizi baiño len ez zala ezer. Ib. 341. Mailaz maila bestetariko diran gizakumeak ere bereizi egiten zituen Erakleitok. Zait Plat 34. Bata ta bestea bereizteko enuxu-banuxu dabil. Ib. 26. Ez-danak, ordea, utsa izaki, ezer ere eztezake banatu edo berezi. Ib. 44. Bidea biziki laburtua atzeman nuen elgarretarik berexi ginelarik. JEtchep 110. Bi alhorrak berexten dituen hesian bizi da [intzaur ondoa]. Ib. 47. Gure lana ongi ateratzen bada, nola berexi bear ditugu irabaziak? Izeta DirG 22. Nolanai ere, bera ezta utseziña onaren eta gaitzaren bereiztean. Vill Jaink 105. Jainkoaren itza bere muin soillean, eta beronen inguruan pillatutako giza-iritziak bereizten ez jakiteak. Ib. 43. Bi gurari-mota berezi bear dira. Ib. 142. Eta auetan ere badira beste batzuk ain ondo berezi ta banandu bageak, olako tarte luze-labur muga-ezak. Onaind in Gazt MusIx 152. Atsegin oni, beste atsegin guzietatik berezitzeko, aragi-atsegiña deituko diogu. MAtx Gazt 39. Arras adixkide elgarretarik berexi direla. Larz Senper 60. Bertan bereiziko dituzu ugalketarakoak, aldareetan opaltzekoak ta lurra irauli eta zelai legorrak okuntzatzeko erabiliko dituzunak. Ibiñ Virgil 97. Zerutik jautsiak izan balire bezala, eta arima gorputzetik berexia. Ardoy SFran 155s. Bainan ez da beti errex, ez etare beti haizu, bat bestearen ganik [zeruko erresuma lurrekoaren ganik] berextea. Ib. 325. Ez ditu bereziko / pobre ta aberatsa. Uzt Sas 299. Joaitean hartu nuen naigabe samina, / hala nola betiko berexi bagina. Xa Odol 307. Iñoren bizi-maillarik naiz bizi-legerik bereizteke. Berron Kijote 166. Gaulako Amadis kementsuaren anaiak ez zuala bereizitako andererik izan, aren babespean jarri aal izateko. "Señalada". Ib. 147. Elgarretarik behexi ginen. Etchebarne 66. Sanlontzo ondoren gariak jo. Esan nai du: lastotik alea berezi. JAzpiroz 76. Demokrazian atarramentuz / bikote asko bereiztu. Ayesta 123. Batzuetan, ezin bereizi irrati bat dan ala karreteretako motorra dijoan. Zendoia 205. Zailla izango litzake zein zeiñena den bereixten. Ostolaiz 141. Metodoak, ordea, bereiz ditzake eta aska sortzez eta izatez baturik daudenak ere. MEIG VIII 108.
Discriminar. "Nihor berezi gabe mintzo naiz, je parle sans acception de personne" Dv.
Nihor berezi gabe behar du artha eta karitate aberatsenzat bezala pobrenzat ere orobat. CatLav A 6r (V 7). Ezagun zituen guzien ahokiari jarraikitzale izana baitzen bera, den apalena berexi gabe. HU Aurp 169. Aretxek bai maite zituela bere urko-lagunak bear dan bezela, iñor berexi gabe! Ir YKBiz 267. Gurutzea kristau guztion ezaugarri bat da; ez dauka iñor bereizterik. Insausti 163.
"Herrian ez dut berezten nihor, je ne distingue personne au village. Nihor ez dut berezten lan horren egiteko gai denik, je ne reconnais personne qui soit en état de faire ce travail" Dv.
Sei mila arimetan sarthua delarik [Hasparne], / Lan liteke berexten sinheste gaberik. Hb Esk 108. Mandozainak begi ükaldü batez behexi zütian bi zahagi ardu. Const 26.
berezitu (Lar). "Especificar" Lar.
bereistu (Lar), berezitu (Lar). (Part. en función de adj.; sólo incluimos aquí las formas en -tu, claramente de part.). "Egregio", "electo" Lar. "Apartado", "dividido" Ib.
v. berezi.
Kontura bedi, bada, nor nai Probinzia onetako arategi eta etxe berezituetan urtearen buruan iltzen dituzten abelgarriaz. Izt C 173. San Sebastianen izenarekin Elizatxo bat jarri zeban eskale bideanteentzako Arroztegi edo Hospital, gela berezitua estudianteentzat zebala. Ib. 452. Hiztegiaren bitartez zabaldu ditu [Larramendik] voces facultativas direlakoak, gero hiztegi berezituetan (eta berezitu hitza Larramendik asmatu zuen) ager daitezkeenen modukoak. MEIG VII 33. Asmatzea zilegi zela [...] "voces facultativas" direlakoetan, hots, alemanez fachsprachlich (eta hemen orain berezituak) omen direnak. MEIG V 100.
sense-2
2. berezi (G, AN, L, BN, R; Urt I 72, Arch VocGr, Dv, H; -rh- Arch VocGr, Gèze), berexi (L, AN, B, BN; Dv, H; -rh- S; H), berezitu (H), behexi, berezitu, bereistu (Lar, H), berexitu. Ref.: A (berezi, berexi); A Apend (berexi); Lh (berexi); Asp Leiz2 (berexi); Gte Erd 30, 151. (Aux. trans.). Elegir. "Accensere, hautatu, berezi" Urt I 72. "Elegir", "escoger" Lar. "Choisir" Arch VocGr, Gèze. "Choisir [...]. Jainkoak berezi zituen Israeldarrak bere populu hautetsitzat, Dieu choisit les Israélites pour son peuple d'élection [...]. Har zazu berezi gabe metatik, prenez indistinctement dans le tas" Dv. "Choisir, élire" H. "Berexi, elegir, para distinguir de berezi, separar" Asp Leiz2. "Zuk berexi, ni joatea edo zu tortzea (AN-5vill)" Gte Erd 30.
tradizioa
Tr. Documentado desde Leiçarraga. No se encuentran ejs. vizcaínos ni suletinos.

Sei egunez bere obra guziak kreatu zituen ondoan bere obrén konsideratzeko berezi ukhan du zazpigarrena. Ins D 5v. Apostolu izatera deithuak, Iainkoaren Ebanjelioaren predikatzeko bereziak. Rom 1, 1. Saluta ezazue Rufo berezia gure Iaunean. "Élu au Seigneur" . Ib. 16,13. O gloriosa patroña, / Zeñi ene kargua, / Iaun puxantak baitarotzu / Eman berezitua. EZ Eliç 16. Deitatiak hanitz direla, baina bereziak gutti. Tt Onsa 78. Birjina Ama handiaren / Birjina espos garbia, / Haz-aitatzat hemen munduan / Jainko Jaunak berezia. 42. Berezien ogia, urrikal gakizkitzu. Ib. 125. Jesu-Kristo Jaunak bere fedearen irakhasteko berezi zituenek, Jainkoaren fedea eta Ebanjelio saindua jakin arren. ES 394. Bertze hanitz hitzkuntza zelarikan Munduan, Hebreoa berezi zuen beretzat, eta hartaz mintzatu izan zen. Ib. 387. Jesusek beretzat berezi ta maite zaituen anima. Mb IArg I 206. Berezi izan nau haren populuaren buruzagitzat. Lg I 302. Manatu zuen bereziren zirela hamabi tributan hamabi gizon. Ib. 187. Jesus Birjinen Esposa, amatzat Birjina bat berezi duzuna! Mih 23. Jesu-Kristok bere dizipuluak / berak ere zitian berezi. Iraultza 22. Arimo óna, ezi Kristio ingaituénak ta berexi bere etxéko, naigaitu ere egín sálbo. LE Ong 126v. Galdetu zion Juduai zein nai zuten Paskuetarako libratzea, Jesus edo Barrabas lapurra, eta berexitu zuten Barrabas ojuka. LE Urt 162 (ms. 57r eskojitu). Anitz dire deituak, baña guti eskojituak edo berexituak. Ib. 355. Kainek ofrezitu / zuen primizia, / izan zan lurrak eman / oi duen garia; / Abelek artaldean / zituen ardiak, / gizenenen artean / ongi berexiak. It Fab 222s. Erosteko feriyan / aurerra txerriya, / berexitzen derala, / al bait, umaziya. Ib. 40. La Fontainaren alegia berheziak, neurt-hitzez Franzesetik Uskarara itzuliak. "Choix de fables" . Arch Fab 1. Amosten bürian [artzañak] behar düke berhezi beste holako lekhü bat. "Choisir" . Arch Gram 121. Lafontenen fabledegian ez dut itsurat eta ahurka hartu, aitzitik ikhusiz, miratuz eta berexiz. Gy IX. Berezi ditezela beste milla arki litezken politenak. Bil 161. Andre dena Maria Agorrilakoa behexi zuten biltzarre berri batentzat. Laph 138s. Jinkuaz berhezirik eta igorririk izatia gizuner haren erakustera. CatS VII. Ez du berezi jauregirikan / mundura argitaratzeko. Zab Gabon 43. Eta adierazi zion Zeruko Erregiñari, Bera berezitzen zuala erriko . Bitartekotzat. Ib. 96. Zeñetan bereizten nazun zure lagun maitatsua izateko. Otag EE 1882c, 584. Hannibalen bai eta Pomperen / Gerla-gizonen erdiak / eskualdun zalhu zailak ziren / Hoberentzat berexiak. Zby RIEV 1909, 399. Hortik ageri da Jainkoak asteko zazpigarren eguna bertze egunetarik berezi eta hautatu izan duela. Arb Igand 60. Hoberenaren berextera behar baitu beraz ari, bere onetan. JE Bur 162. Sarituko eztiran lanak, eta argitaratzeko berezituko eztiranak eramateko baimena, egillien eskuan egongo da. EEs 1912, 152. Obra horren tokia / Berexi eta onduan. LuzKant 83. Zeruko eta lurreko Andre Denak berezi zuen bere egoitzarako, leku zoragarri au. FIr 163. Ea ez denetz toki auta gure aitzinekoek berexi zutena, yakinki eta etsaiek etzutela beste ihes-biderik Garazi alderat yausteko. Zub 30. Zezen-tokiya non egiñ ere / dama orrek zuen berezi. Tx B I 78. Bereziak zituzten / amaseina adaki. Yanzi 173. Mariak puskarik onena berexi du; etzaio ori kenduko. Ir YKBiz 269. Bitako bat berexi zan, Usoa. Apaldu gabe gelditu ala arratoi tartean lo egin. Etxde AlosT 30. Jorraillaren ogei ta seya / lendikan zuten berexi. Auspoa 39, 46. Berexi omen dute auziaren eguna. Izeta DirG 106. Bat ez nezake berex, oro ditut maite. Xa Odol 318. An berezi genduan nere trajea. JAzpiroz 184. Berak etzuala iñor bereziko; azkena deitzen zutena geldituko zala etxean. BBarand 114. Lau hoberenak berexiko ginituela. Larre ArtzainE 246. Hautatu eta berezi beharra, horra gizonari eman izan zaion dohaia eta zigorra. MEIG III 73.
sense-3
3. berezi (Dv, H), berexi (AN-gip-5vill), bereistu (H), bereiztu. Destinar, asignar; reservar. "Jainkoak guretzat berezi dituen onthasunak, les biens que Dieu nous a préparés" Dv. "Berezozute bakhotxari bere zathia" Ib. "Assigner. Bakhotxari berezi zionean bere zathia, quand il eût assigné à chacun sa part [...]. Ordonner. Iangoikoaren legeak bereisten dizkigun gauzak, les choses que nous ordonne la loi de Dieu (Mb)" H. "Bereitxi (AN?, Mb), designar, señalar. Konfesari onak bereisten diezten egunetan, en los días que les designen los buenos confesores (Mb OtGai pról)" A. "Ura egiteko denbora berexi zuten (AN-gip-5vill)" Gte Erd 76.
Eta eztuzu ez pensatu behar, ondokoetara utzteaz konplitzen duzula. Ez eta ondoko hei, zertzaz paga esleiturik, berezirik, eta seinalaturik utzten baderauezu ere. Ax 242 (V 162). Geren onerako Elizak berezten dizkigun konfesio ta komunio, barur, mez-enzute guziak. Mb IArg I 155. Artu zuen S. Franzisko Xabier-ek ontzien gobernari ta beraren ontziko nagusi jaunak berezi zion gela-modu bat. Mb IArg II 343. Utzi izandu diet, artarako ziran Errietan, Jesusen Bihotzaren izeneko Kofradia edo Kongregazionea, hartan sartzen diranak egin behar dituzten zenbait gauza bereisten nieztela. Mb OtGai pról. Estúzie berexikó egunbát sikiéra Jangoikoaindáko ta arimaindáko? LE Prog 104. --Zer esan nai du . Kristo izen onek? --Ganzutua, konsagratua edo Jainkoarenzat bereiztua. Ub 41. Aste guziez ere egun bat, larunbata, hortarakotzat da berexia. Dh 264s. Ehun burutarik begiz hautatzen du / Ederrena, gizenena, / Sakrifiziotan ofrei zaitekena, / Aho saiñduentzat berexia zena. "On l'avait réservé pour la bouche des dieux" . Gy 235s. Su handi hekietan zure tokia berezia darokate. Dv LEd 100. Franzizkori behexi zion ezin sendatuzkoen ospitalea. Laph 166. Hortarako berezi aphezak beizik ezin eskeini dezake. Arb Igand 94. Bere Aitak berexi dion egun ta orduan, ez gizonak nai dutenean. Ir YKBiz 293n. Nunbaitik, zuretako berexia den neska gazte batek ihardetsiko dautzu. JEtchep 90.
sense-4
4. berezi, berexi (L-ain, BN ap. A), behezi, behexi. Ahorrar.
Joanen niz Amerikalat. Lanian ariko niz galtzerik gabe. Zühürki biziren niz, eta holaz diharü meta bat behexiren düt. Eskual 21-3-1913, 4 (ap. DRA). Beraz diruba berezi dezu / asko gustatzen zaitzuna. Tx B II 151. Bena hebentik aitzina / zurekin egon nahi nüzü; / Bi sos behezi beitüt / untsa izan beharrak gütützü. Casve SGrazi 42.
sense-5
5. bereztu. (Sust.). Distinción.
Ezin kanpotik bereztu, edo distingidu leitekez geijenetan iru adorazinoe oneek; eta alan barrutik, edo geure intenzinoiagaz egin biar dogu bereztu edo distinzinoe au. Astar II 46.
azpisarrera-1
BEREIZIAN (berezian Lar, Añ (AN), A; berexin AN-5vill; bereixin G-nav; berezituan G). Ref.: A (berezituan); Iz Als (ikus); Gte Erd 273. Aparte, separadamente. "Aparte" Lar y Añ. "Aparte (msLond)" A. "Ta mutiku ee bai kamionan puntan, bereixin" Iz Als. "Berexin bizi da [='separado de su cónyuge'] (AN-5vill)" Gte Erd 273. v. BEREIZIRIK, berex.
Ta gizataldea igorritakoan, Bera mendira igo zan, berezian otoi egitera. Ol Mt 14, 23 (Lç bereziki, TB, Dv, Ur, Echn, SalabBN, Samper, Or, Ker, IBk bak(h)arrik, Ip, Hual bera, Leon ber-bera, IBe bakardadean). Berak irakatsia ta beste sofistek irakatsia, alegia, nahasi bage, bereizian iraunerazi. Zait Plat 117. Mosaiko batean, pusketatxo bati, bakarrean eta berezian begiratzen badiozu, zirriborro itxusi batzuk baño eztituzu ikusiko. Vill Jaink 49. Oker izan da Donibane Gurutzen olertigintza bakoizka ta berezian artzea. Gazt MusIx 159.
azpisarrera-2
BEREIZIETAN. "Berhexietan dizü (S-lig), il l'a un peu séparé" Lh, que da berhexi como dim. de berhezi.
azpisarrera-3
BEREIZI EZINEKO. Inseparable. v. bereizezin.
Domingo nere lagun berezi eziñekoa. AZink 94.
azpisarrera-4
BEREIZIRIK. Aparte, separadamente. "Berezirik (R-uzt), aparte" A. v. BEREIZIAN.
Bana, nabaski / zuretako aski / enaizela sinetsirik, / zuk ni zureti, / aiher naiz, beti / nadukazu berezirik. O Po 12. Eta aingeruak egonen baitira iuje haren aldian inguru, tronpeta soñuz onen alde eskhuñian, eta gaiztoen alde ezkerrean berezirik ezarten. Tt Onsa 35. Kateximaren erraiteko, mithilkoak eta neskatilak berhezirik, althe bederatan izanen dira. Bp I 24. Jentartetarik berhezirik, othoitzetan zaudelarik. CatS 31. Ori egin ezkero, senar-emazte aiek berexirik gelditzen ziran, ta geroztik beste batekin ezkondu zitezken. Ir YKBiz 123. Arren hedexuriek gütie / heben nahi berhezirik, / Bortxarazi egoitera / bakhotxa gure gaintitik. Casve SGrazi 110. Pozaren pozez, bereizirik jarri zuan [liburua] . Berron Kijote 82. Zati horiek batzuetan berezirik agertu behar dutenetan, nahi ta ez, askaturik idaztea hobe. MIH 104.
azpisarrerakoSense-4.1
Etxean sartu ta gaxoaren emazteari nik: "Zer dio, nahasirik dago?" Emazteak bizi-bizia; "Noiz dago berexirik?" FIr 185.
azpisarrera-5
EZIN BEREZIZKO. "Inséparable, qu'on ne peut distinguer" Dv.
bereizi
<< 1 bereber 0 / 0 bereizte >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper