Facultad de elegir, (libre) albedrío, libertad.
v. aukerapen, aukeratasun.
Adimen eta aukeramena dituan gogo il-eziña dalako da gure arimea Jaungoikoaren antz-irudia.
KIkV 20.
(KIkG 14 aukeramena)
Aukeramena, au edo beste gauza aukeratzeko almena da-ta, gizona ain zuzen be, almen ori daukalako, azke edo libre orixegaitik da.
Eguzk GizAuz 102.
Gizonari bere aukeramen, askatasun edo libertadea be iñausi ta moztu egiten dautso.
Ib. 113.
Egiari buruz, benetako aukeramenik ez du gizonak: ezin diteke osotoro aukeratu.
Txill Let 130.
Almen ederraz jantzi gaitu (gure Jainkoak) eta oietan ederrenetakoa aukeramen edo libertadea.
EgutAr 24-10-1959 (ap. DRA
).
Gizakia bakarrik baitegu aukeramen-doaia berekin dun izaki.
MAtx Gazt 25.
Maitasunak bere legepean lotuta ez banindu ta esker-tzarreko eder aren begien mende, [...] neska gazte eder onetxenak lirake nere aukeramenaren jabe.
"Señores de mi libertad".
Berron Kijote 175.
Ohitura hila ez baita sinesmen bizia, ezta belarrik belar dabilen artaldearen bidea aukeramenaren jabe den gizonarena.
MIH 299.
azpiadiera-1.1
Elección.
Oihenart hautatu dut mintzagai. Hobeto esan, neronek hautatu baino, Detxeparek zionez, begia hautatu zait hartaz. Hala delarik ere, aukeramen honen zergatikoak, nabarienak behintzat, laburki agertzeko gauza izango ahal naiz.
MIH 233.
Maiz aipatzen dugun [...] kritiko batek eman ditu geroxeago "Espainiako zinema onaren" artean egin duen aukeramena.
MEIG I 145.
Erdal hitz bat itzultzeko euskarak aberastasun gehiegi duenean, nola uste duzu egin behar litzatekeela aukeramena literatur euskaran nahaste handiegirik izan ez dadin?
Ib. 94.