Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

283 emaitza honen bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (281)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
handinahi.
sense-1
1. (V, G, AN, L, BN, S, R; SP, Lar, Dv), haundinahi (V-gip, AN-ulz). Ref.: A; A Apend (aundinai); Elexp Berg (aundinai).
Orgulloso, soberbio; ambicioso. "Qui veut faire le grand" SP s.v. nahi. "Ambicioso, [...] andinaia" Lar. "Nondik daiteke errege horrek eta inguruan dituen handi-nahi eta agur-egileek ase detzazketen beren gutiziak (1879)" Dv. "Auraxe da persona aundinaixa" Elexp Berg. v. handinahiko, handizale.
Ezaizela handi nahi, / Ez eta are bekhaixti. EZ Eliç 112. Han urguillua, handi nahia, desohorezki oiñen azpian erabiliko eta ostikatuko da. Han abariziosa [...] nezesitate handian [...] iarriko da. Ax 591 (V 380). Nahi baduzu pobre izan eta penarik ez izan pobreziatik, sobera handi nahia zare; zeren horrela nahi zenduke pobreziaren ohorea eta aberastasunen probetxua. SP Phil 280s (Echve Dev 320 andi nai andia da; He 282 goregi hegaldatu nahiarena da). Lurreko aberats andi nai guziak alde batera utzi. Cb Eg III 346. Zergatik mundua bentzutu zuan pobretasunean ta andinai-izatetik aparte bizi izanda. Ag Serm 145. Zer ikasbide ederra haundinahientzat, ain errexki hantzen direnentzat! Zub 46. Eskualduna ez dela bere yitez urguluntzia, ez eta batere haundi naia. Ib. 65. Ellande etzen batere aundi-nahi horietarik; aitzitik, lañoa eta langilea. Ib. 87. Aberats, lantzale, bizkor, argi, andi-nai, gereka ta pizka bat uzu ta basati zan Lasalle. Eguzk GizAuz 66. Bizikera au [...] makurgarria ere bazan Otxanda bezelako emakume arro, apetatsu ta aundinaiarentzat. Etxde AlosT 60. Zu ordea aundinaia izaki. Billatuko zizuten or nunbait aundixkoren baten alaba. Etxde JJ 76. Haundi nahi eta ontasun zalea zena. Mde Pr 172. Trapier aldiz dena ametsa, handi nahia ttipia izanki-ta. JEtchep 92. Ezta ospearen aldera ere ezpaitira andinai. Zait Plat 140. Ez al dakizu andinai eta zilargosea alkegarri dirana izenez eta izanaz ere. Ib. 139. Ta nundik eta nora ez dakiala, aundien edo aundinaien usaiñaz jabeturiko gogoa ez yaka, ba, sortu? Erkiag BatB 138. Aundi nai, eta galtza zar. (B). Inza NaEsZarr 129.
azpiadiera-1.1
Ambicioso (sin sentido peyor.).
Badu zure arimak borondate guziz noble bat, zein borondatek Iainkoa onets baitezake, eta hura ezin gaitzets baitiro bere baitan Iainko bezala, mira zazu zure bihotza, zein on eta handi-nahia den. SP Phil 525. Lehen esan dizugu, horratik, ez garela handinahi horietakoak. Oraingoz uste dugu nahikoa eta gehiegi egiten dugula bereizkuntzak gehi ez daitezen eginahalean saiatuz. MIH 141.
sense-2
2. (V, G, AN, L, BN, S, R; Lar, (G, AN), Dv), haundinahi (V-gip; VocB ). Ref.: A; Elexp Berg (aundinai); Gte Erd 173.
Soberbia; ambición. "Ambición" Lar, . "Vanagloria" , "hinchazón, soberbia", "orgullo" Añ. " Handi-nahi, ambition (He)" Dv. " Aundinaia dauka (G-azp-goi, AN-gip)" Gte Erd 173. v. handinahitasun, handinahikeria, handigura.
Beldurrak, handinahiak eta spirituko berze flakitate horlakoek. He Phil 347 (SP 344s handi-nahitasunak). Zer gozogune pazienzian, emetasunean, humiltasunean, bendekuaren, hasarrearen, txartasunaren, handinahiaren, orguilleriaren aldean? Ib. 535. Nere trazak, nere andinai, jakin nai, estimazio, gusto ta erregaloen deseoak. Cb Eg II 97. Dala soberbia, andi nai, ta banidade. Ib. 173. Iges egin behar degu [...] mundutarren andi-nai arro eta erakeriatik. Ub 177. Eta ez degu egiten behar gabeko hondra edo andi-naiak, ondasunen geiegi zale izateak, eta aragizko atsegin-gurak eragiten ez digun gaitzik. Ib. 180s. Zeren gara galdú / Bai irur anáies: / Batzúk andináies, / batzúk gukotanáies / ta guziok aisanáies. LE Kop 53. Hipokresia, subérbia, presúnzioa, antústea, aundináia. LE Urt ms. 115v. Eriotzako gatxa, kenduko deuskuzana munduko ondasunak, atsegiñak, olgurak, pozkariak [...], andinaia ta bizitzea. MisE 114. Griña gaiztoai beti gerra egitea: eta batezere soberbiari, andinai, eta arrotasunari. Gco I 472. Au da, gure andi naia edo soberbia nola goitu bear degun. Gco II 28. Zer idolo ote dira oek? Oek dira andi-naia, eta atsegin zikiñen gura: oek dira alferkeria, kutizia, eta edana. AA I 430. Aragijaren gurarijak, begijen gurarijak, ta andinaijak dakazala munduko gatx guztiak. fB Ic II 272. Pobria izan nai ta orregatik ere ezeren faltarik batere padezitu nai ez izatia, andi nai andia da. Echve Dev 320. Heien puxantza eta izena galdatzen badauztatzu, / Handi-nahia, lamurra deitzen ohi ditugu. "L'un amour, et l'autre ambition" . Gy 315. Onela beren arrokeria eta andinaia arpegira eman zien, geroz umillak izan zitezen. Lard 409. Zerentzat idukiko ditut nere zalekeriak, ohoreak, handi-nahiak? Dv LEd 166. Zabiltza zu [...] andinai, arrotasun eta erokeria galgarrien billa? Jauregui 236. Ez da besterik emen bakotxak berea, / Dana da andi-naia, dana da temea. AB AmaE 223. Euskaldun gaiztoa zala zabalduta, diruak edo andinaiak okertu ebala adierazoten emon-da. Ag AL 78. Neska gazteen aundi-naia. Or Mi 32. Jaungoikoaren Semeak bere jarraitzalleengandik uxatu nai izan zitun aundinaia ta arrokeria. TAg Uzt 25s. Nere erioaren kate-otsak sogortu nindun, nere aundinaiaren zigortako. "Superbiae" . Or Aitork 38. Aundinaiak ere agintea ta aipua besterik zer nai du. "Ambitio" . Ib. 47. Aundi-naiak... gora-naiak, aginte-egarriak, alkar zapaltzera ekartzen gaituzte. NEtx Antz 108. Aundi-naia ta lizunkeriya / jarri zaizkigu nagusi. Auspoa 84, 39. Ostatu txiki bat da / juaten geradena, / aundi-nai ta olakorik / ezer eztuena. Auspoa 127, 78. Aundinai eta arrokeririk / etzenduan egundaiño. MMant 112. Gizonen andinai ta / aginte kontuak. Ayesta 114. Gogo-gogoko izango du zenbaitek Antonioren adiskide zenarenganako [Cesarenganako] leialtasuna, zenbaitek gorroto honen handinahi eta azpijanak. MIH 315.
azpiadiera-2.1
Ambición (sin sentido peyor.).
Eta arkiturik gauza gutxi aen aundinaiarentzat mundu zarra. "Encontrando el viejo mundo a su ambición estrecho" . Otag EE 1882c, 413. Danok geunkan andinai neurribageko bat: San Luisen antzera zerutar izateko andinaia. Ag Ioan 212. Lenengo indarrak aundinairen bat egokitzat aitor lezake. "Podría justificar en cierto modo una iniciativa más ambiciosa" . EAEg12-10-1936, 29. Dantza-jakitun, artista, olerkari nahiz musiakari, elkarrekin ibili behar dugu guztiok, haundinahiez beterik, itxuraz, asmoz eta helburuz zeharo desberdinak izango diren dantzaldiak sor ditzagun. MEIG I 112.
azpisarrera-1
HANDINAHIZKO.
a) Ambicioso. v. handinahiko.
[Peintadoreak Athenako jende] hura errepresentatzen zuela hainitz olde moldeko [...], urrikalsu, handinahizko, urguillu, humil, ausartsu, ihesiti, eta hori guzia figura edo erretaula batetan. SP Phil 268.
b) (No ref. a personas). De soberbia.
Mintza-eskoletan "aintzinetako" nintzan, eta aupatzen nintzan aundinaiezko zora-edariz. "Gaudebam superbe et tumebam tyfo". Or Aitork 57.
handinahi
<< haize 0 / 0 hari >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper