Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

283 emaitza honen bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (281)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
akitu.
tradizioa
tradizioa
Tr. Propiamente oriental; tbn. lo emplean autores guipuzcoanos y vizcaínos modernos (Orixe, Etxaide, Erkiaga, Zaitegi, Ibiñagabeitia y Labaien). La forma genaral es ak(h)itu; hay akaitu en Lizarraga de Elcano, el roncalés Mendigatxa y los salacencos Garralda y Z. Moso. En DFrec hay 3 ejs. de akitu, 2 de ellos meridionales.
etimologikoa
Etim. En ahitu y akitu podría tratarse de un préstamo introducido en dos formas: rom. aganit y *acanit vendría bien por el sentido (v. DCECH s.v. gana ). Cabría tbn. acaso que se tratara de un compuesto cuyo primer miembro estuviera o no provisto de un suf., por ej., -k, de ergativo: cf. lo hartu / loak hartu, su hartu / suak hartu...
sense-1
1. (AN, L, BN, S; Aq 895 (AN), Arch VocGr , VocB ; -kh- VocS 134, VocBN , Dv, H (L, BN, S)), akaitu (BN, Sal, R; Izt 22r), akeitu (Ae, Sal, R-is). Ref.: A (akaitu, akitu); Lh (akhitu); Satr VocP ; Iz R 283 y 301; Echaide Nav 288; EAEL 276; Gte Erd 256; Izeta BHizt2 .
Cansar(se), fatigar(se), agotar(se); aburrir(se). "Afanarse" Aq 895. "(Se) fatiguer" VocBN y Arch VocGr. "Pilotariak hasi dira bena ez ahal dira akhitzen anitz, ezin orano ez dira hastu" VocBN XVI. "Se lasser, fatiguer. [...] Lanak akhitu nau, [...]" H. "Desfallecer" VocB. "1.º (L), afanarse, [...]; 2.º agotar, agotarse [...] (Aq); 3.º rendirse de fatiga. Eztu akhitzen lanak, gogotik egiten denak (S)" A. "Cansarse" Satr VocP. "Akaitu nézu, me he cansado (R-uzt)" Iz R 283. "Akeitu nun, me he cansado (R-is)" Ib. 301. "Enago ongi, akitue nago" Izeta BHizt2. "Akitua irudi du (BN-arb)" Gte Erd 256. Sobre akhitu / ahitu en Duvoisin, v. Bouda FLV 1972, 55. v. ahitu.
Zuen gogoetan faltaturik akhit etzaiteztenzat. Lç He 12, 3 (Dv ahitu, Ol aspertu). Akituz geroz lanik hobena. Saug 105. Zerik inhara / Naiteeno akit / noa horra, hara / Nor' ezpaitakit. O Po 46. Egüneko lanez akhitü bagina, Jinkoa othoitü gabe etzan ahal gitakia? Bp I 126. Eta honen ohoriaren bethi aitzinatzia, iagoitik akhitü gabe. Bp II 122. Eta han yarraiki behar izan zitzaion, egun oso batez, bere bideari. Akhitu eta ezindu bezala zen. Lg I 355. Etzuzun nahi izan juan pausatzera bere etxerat anitz akithia zelarik. AR 379. [Bortha] joitez akithia bailiz bezala, han jarririk egoiten duzu. Ib. 24. Artu zue lo batek, ala nola aurra angabeturik edo akaiturik negarres, azkenean lokartzen baita amaren besotan. (303) LE-Ir. Yá guzis akaiturík / eta átsa goraturík / eta il-kolore arturík / ezin emán pausurík. LE Kop 171. Gurutzéa arturik / besárka soñéan, / doáie akaiturik / indárka. Ib. 96. Zebila erémus erému; eta akaiturík etzánze lúrrean, aláko bizia baño naiago zuéla il. LE Ong 24 r. Ogenik ezpadüzü ütz elhiak laisterkara, akhitüren dirade. Egiat 238. Sabelarentzat lan gitez akhiturik. Arch Fab 121. Auherretan, helas! akhitzen girade, pe huntan irus izan nahiz. msS 22. Lan eragabean akhitzen zarete zu eta zurekin den populu hau. Dv Ex 18, 18 (Ur nekatzen). Begiak akhitu artean behatzen du. Laph 224. Bi zaldizko gazte, bidez akhituak, bideko errhautsaz xurituak. Ib. 133. Haren zangoak ez othe dire engoitik akhitu? Ib. 227s. Goiz aldera, unhatua, akitua, etzan nintzen ene ohearen gainean. Lap 18 (V 10). Igandeko egun hura guzia xeminei garbitzen iraganik beltz-beltza eginak, akhituak, goseak. Arb Igand 84. Nere solas goraitiarrez zuek akhit beldurretan nindagon. Ib. 152. Asko lan egitean, izertuz, akituz, / Bere osagarria miletan jokatuz. Elzb Po 219. Arristiriko hirur orenak ziren, eta Erretora joanik zen kofesatzez akhitürik, baruraren haustera. Ip Hil 150. Asetzen eta kasik nardatzen, akitzen berehala. HU Zez 144.
( s. XX.) Akaitruk bainago orai xa eztaud obro isartan. Mdg 139. Egitako lanaz nago akaitruk. Ib. 141. Zurpil, akituak, ahituak hatsa ezin hartuarekin, baratzen dira apur bat pilotariak. JE Bur 30. Deusek ez du akitzen gizona nola egiaren erraiteak. Ib. 126. Hastapenean, otomobil ederren ikusteaz atsegin dugu, bainan laster akitzen gituzte: sobera dira! JE Ber 92. Arras akitua naiz, behar dut sokhorri. Ox 163. Gaur, akhitu ahal zaizte biziki, egin duzuenaren egiten! Barb Sup 112. Aragi xaten den errian dra azkarrago, eztra kain berze akaitzen . (Sal). Garral EEs 1925, 21. Begiak ez dira ikusiaz asetzen, ez eta beharriak entzunaz akitzen. Leon Imit I 1, 4 (Mst, Ip asetzen). Arruara jo zuten, goseak eta auleriak akiturik. Or SCruz 71. Akituta beroak uko eraginda doan maite-bideztiak, gorontzetik orratza atera du [...]. Or Mi 119. Ni banian oherat, akitia eta trenpe txarrian nun. Zub 43. Illabete baño len sukar gaizto bat nausitu zitzaion gorputzaz eta ziaro akitua oidara bear izan zun. Etxde AlosT 89. Utz nazazu yaki gorri ortatik yaten, akituta bait-nator. Ol Gen 25, 29s (Urt unhatua, Ur nekatua). Lana eman baño len / dago akitua, / askotan eziñ juanez / bidian gelditua. Yanzi 47. Gizon bat zuhaitz batetik zintzilikatzen dute odola galduz gorputza akitu artean. Mde Pr 188. Berton, zure aldamenean, urtez akituko nintzake. Ibiñ Virgil 63. Frantsesen besoak etziren lehenago bezala bateatzen akituak. Ardoy SFran 223. Isiltzen asten diralarik Biedermannek jarrai arazten die guziok akitu artio. Lab SuEm 211. Erran bear dut ere akaitu nizala ta nai nokela pausatu ene bearra. ZMoso 84. Egun guziz akitua lanean. Etchebarne 125. Ez nuen nik gaztetan ezagutu [Azkue] sasoiaren kemena eta garra gainezka zerionean, zahartzaro hotzak akiturik baizik. MEIG VIII 93.

v. tbn. MarIl 70 (-kh-). Gy 301. Xikito 4 (-kh-). Lf Murtuts 48. JEtchep 26. Zait Plat 123. Larz Senper 62.
azpiadiera-1.1
(Part. en función de adj.).
Ezen guk arimaren nahikunde hazkarraz erreberri detzazkegu gorphutz akhituaren indar eroriak. Arb Igand 73. Nekazale akhituak. Ib. 118. Deusek eztiozka langile akituari hala arintzen begia eta bihotza, nola ikusteak, emeki bada emeki, ondotik heldu goiti gazteak, behin laguntzale eta geroko ordain. HU Aurp 220. Bere gorputz akituari indar berriak eskatuz. Etxde JJ 260. Aitagan gizon gaiso, itun, akitu ta zarkitua zekusan. Erkiag Arran 82. Irri bat akituaren eztigarri. JEtchep 117. Anton sartzen da, eskuak estekan, kara akitua. Larz Senper 62. Etzaiozutela eragotzi gazte orri gizaldi akitu oni laguntzen. Ibiñ Virgil 79.
azpiadiera-1.2
(Uso sust.).
Begitartearen akitutik ageri zen etzela aitzineko gauetan lo handirik egina. JE Bur 131.
sense-2
2. (AN-5vill-ulz-erro-burg, B; Lar, Aq 896 (AN), , Izt 4r; -kh- Ht VocGr 359, Dv, H). Ref.: Iz Ulz; Echaide Nav 288; Gte Erd 165; Izeta BHizt2.
Agotar(se), acabar(se). "Si la posterité vient à faillir, baldiñ leiñua akhitzen bada" Ht VocGr 359. "Faltar" Lar. "Agotar, agotarse (AN)" Aq 896. "Acabar (AN)" Añ. "Épuiser, consommer" Lecl. "S'épuiser. Ogia, arnoa akhitu zaiku" H. "Akittuik, consumido. --Ai, neskakuá! eta guk noiz akittiko ttugu gauzokek orai? --Emen ittugunenáak? --Bai. --Kuskoen ixtenteko; agitz agúdo" Iz Ulz. "Indarrak akitu zaizkit (AN-5vill, B)" Gte Erd 165. "Sosak ere akituek" Izeta BHizt2. v. ahitu.
Salbamenduko laguntza guziak orduan akhituko direla neretzat. Dh 119. Edertasun guziak batean bilduak, eskasik ez itzalik batere eztutenak, behinere ez akhituko ez histuko eztirenak. Ib. 340. Eta akhitu baitzitzaien mahats-arnoa, erran zioen Iesusi bere amak: Arnorik eztute. HeH Io 2, 3 (Lç faltatu, LE faltaturík, Dv eskastera baitzihoan, EvS eskastü, Ol ahitu). Iraul zazu laster lur hura. Hilen dira belharrak eta geroko uztak zikhin guti izanen du. Lurra ere ez da akhituko. Dv Lab 26. Eta akhiturik Egiptotik ekharri izan zituzten jatekoak. Ib. 43,2 (Ur aiturik, Urt akabatu). Garbittokian daudenentzat aien nekeak gutxittu ta akitzea edo bukatzea. Inza Azalp 105. Gizadia akitu eztadin, ezkontza bearrezkoa da. Ir YKBiz 394n. Zure alde otoitz egin dut, zure siñestea akitu eztedin. Ib. 446. Baña laster akituko da orren yaurgoa. Ib. 426n. Piarresi egonarria akitu zitzaion eta emaztea ebain-ebain eginda utzi zun. Etxde JJ 134. Eztira egungo egunez ere, ark eragindako dirdai ugari ta altsuak akitu edo itzali. Zait Plat 6. Indarrak apurka-apurka akitzen zaizkie. Ibiñ Virgil 98. Gu beartzen bagara, itsasoko urak akituko dira. (B). Inza NaEsZarr 2159. Errexenak ebaki eta akitu zituztenean, beste nonbaitera joan itun ortik [ikazkiñak] . Ataño TxanKan 26.
v. tbn. Mde Pr 144.
azpiadiera-2.1
(Part. en función de adj.).
Ez bildurtu soro elkorrak simaur gizenez estaltzen, eztare errauts zikiña arlo akituetan edatzen. 'Champs épuisés' Ibiñ Virgil 71.
sense-3
3. (AN-5vill, B; , VocB ). Ref.: Gte Erd 14 y 69; Izeta BHizt2.
Terminar, acabar. "Acabar, azkendu, kabutu, akabatu, [...] (AN) akitu" Añ. "Concluir, acabar" Ib. "Concluir" VocB. "Bere lanak akittuta, galdetu ziyoten arren enoyua zer zen (AN-5vill)" Cuadernos de Eusko Folklore 1958, 3.a serie n.º 11. "Liburua akitzera eun pezeta arrapatu nituen (B)" Gte Erd 14 (junto a liburu bukaeran, liburuaren bururatzean, etc., de otras zonas). "Gaizki akituko duzue (B), hola segitzen balin baduzu, gaizki finituko zara (BN-arb)" Ib. 69. "Terminar. Bestak akitu dire" Izeta BHizt2.
Jainkoak akhitu zuenean harekilako solasa, altxatu zen Abraham utzirik. Dv Gen 17, 22. Irabazi ederra urtea ongi akitzeko. Zait Plat 65. Egun artan bear zituzten akitu lan guziek eguerdirako, atsaldean denek besta egin zezaten. Izeta DirG 95. Izarrekin hasi eta izarrekin aki. (AN-5vill). EZBB II 28.
azpiadiera-3.1
" Ezin hilez ari da (BN-arb), ezin illez dago (AN-5vill), ezin akituz dago (AN-5vill)" Gte Erd 265.
azpisarrera-1
AKITUAREN AKITUZ. De tanto cansancio, de tanta fatiga.
Piarresek lan gosea du, eta xutik ez dagoke, akituaren akituz. JE Bur 109.
azpisarrera-2
AKITUXE (Forma con suf. -xe, de valor aprox.).
Noizbait akituxe zelarik, gelditu zen dantzatik [...]. Barb Sup 64.
azpisarrera-3
EZIN AKITUZKO. "Ezin-akhituzko, inépuisable, infatigable" Dv. v. akituezin.
akitu
<< akabu 0 / 0 alanbrezki-belar >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper