Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

283 emaitza honen bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (281)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 airos.
sense-1
1. (H), airoso, airus (S ap. Lh ), aidoso.
(Aplicado a seres vivos).Airoso, garboso, con gracia, elegante; alegre. "D'air élégant en sa personne [...] Neskatxa airosa, fille qui a, (ou en mauvais part) se donne bonne grâce" H.
tradizioa
Tr. Documentado al Norte en autores no suletinos desde principios del s. XIX, y al Sur en bersolaris y autores populares desde mediados del s. XIX. Los autores septentrionales emplean la forma airos y los meridionales airoso; hay aidoso en Xenpelar (junto a airoso ), Mokoroa (4) y Albeniz. En DFrec hay un ej. de airos, septentrional.

Gaineratiko erranguren gatik, banindabilan aski airos; bainan Sokorriko egitatearen orhoitzapena... ah! hura zen pizua eta samina! Eskual 3-10-1902, 1. Agur, agur, Eskualdunak, / dantzari lerden, airos kantari, / nik ezin ahantz lagunak! Ox 149s. Bazen jende hainitz (Mugerreko teatroan), gazteria handia eta airosa. Herr 23-3-1956 (ap. DRA). Bardin papar da garri / ta oin airosuak. FEtxeb 159. Zapelatz airos eta ederra. A. Arkotxa Septentrio (Irun, 2001), 65.
azpiadiera-1.1
(Usos predicativo y adv.).Airoso; airosamente, con gracia y donaire; ágilmente, con ligereza.
Nola dire huzartak [= 'los húsares'], zamari gainean, / Airosago agertzen, ezen ez lurrean. Hb Esk 218. Batek airos eta alegera bezain bertzeak ilhun eta goibel zuela bekhundea. Elzb PAd 27. Hegalttoak oraino ditut laburregi; [...] Bertzeak bezain airos ez naiteke segi / Laguneri. Elzb Po 216. Hartzen dut nere makhila, / Zer-nahi gertha dadila. / Airos banoha harekin, / Lagun ona dut nerekin. Canc. pop. in Arb Igand 44. Begira neskatxa orren / dantzarako planta, / airoso altxatzen du / ezkerreko anka. Xe 184. Nago animoso, / ari naiz eroso, / oraindik airoso / ez desprezioso, / guztiyok nai genduke / biktorioso. AzpPr 61. Egun, airos eta hegalez hazkar, / Zalhu bazoazte [urtsoak] sustatuz elgar; / Ihiztari gaixtoen saretan bihar. Ox 27. Gero gazte zaharrek gudu bat ginuen, / eskualdun jauzietan zoinek garraituren! / Beha zoin xuxen / guziak gauden, / airos eta lerden! Ib. 159. Huna nun diren [ziminoek] airos haitzetarik jautsi. Ib. 131. Eskual Herriak horra non zuen zonbeit menderen bakea; / Zazpi ahizpak airos zagozin, iganik bide nekea. Ib. 161. [Gure laboraria] heltzen da azkenean, ilhun beltzeko, bere mendirat. Behaztoparik gabe, xuxen, bertze egunetan baino hargatik apur bat airosago. JE Bur 171. Irugarren txandan ere Oluak / eldu zion animoso, / amaika arroako arria / ibillia du airoso. EusJok 60. Izerdia jauts bedi turrustan besotik, / bardin airos doazi kantuak ahotik, panpen ondotik! Ox 168. Orduan bi oihu elgarri, eta berriz abiatzen gira zalu, hura bethi ta gibelago gu ganik, [...]. Airos halere guziak, etxerat gaur berean sartzeko esperantzarekin. JE Ber 90s. Goazen denak bat, airos harturik aitzurra eta aizkora. Iratz 178. Hartz-ume heiek aldiz, / ama hilez geroz, / Arbola batetarat / igan dire airos. Etcham 232. Donibanetikan goiti / arratsalde apalean / airos heldu nintzalarikan / bizikletaren gainean. Xa EzinB 27. [Azariari] txakurrakin segika, / neskatxa gaixua, / bire gorrian gora / aidoso dijua. BasoM 29. Huna airos eta lorios bidean girela Hondarribiako aireporturat buruz. Larre ArtzainE 326. Bai apustua irabazi ere aidoso Olasagastiren kontra. Albeniz 251.
azpiadiera-1.2
Huna nun bat-batean zabaltzen zaikun airos behakoa, bulharrak beren aldetik hanpatzen zaizkularik nasaikiago: [...] gure errekako lats gottortua bilakatua dugu kasik tanpez ibai. JE Ber 43.
azpiadiera-1.3
"[Se dit] d'une personne légère, évaporée" Dv.
azpiadiera-1.4

(No aplicado a seres vivos).
" Soineko airosa, vêtement aux couleurs voyantes" H. " Kopla airosak, chansons légères" Ib.
Soineko ederregiak edo airosegiak erabiliz. Dh 109. Nere arrosa: / Usain goxo ezti bat / Kolorez airosa, / Bere arropa ere / Anitz baliosa. Bordel 107. [Agotak] bertzen ondar guziak, arropatzat onak; / Bainan ederren zaizte bethi airosenak. Hb Esk 228. Xirola bastart eta trunpeta airosak / Bolatzen dituztela bizi hargamasak. Ib. 223 (ref. a una corrida de toros). Gorputz egoki, pausu aidoso, / lujo gabeko jantziya. Xe 168. Sartu ginen ezkerreko aldetik zen sukhalde airos batean. Elzb PAd 19. [Bazkari baten emaiteko tokia] airos eta goxoa ezin gehiago. HU Zez 117s. Atorra bat, gainetik dena xingola, urre eta girgileriaz apaindurik, zangar sahetsetan kuxkulak, airosago ziteken, eta nork daki etzutenetz ere nahiago zenbeitek? JE Bur 182. Golkoa betherik da hegaldaka hasten, / itzul airosak dauzkit airean egiten. Ox 146. Oiharzun airos arina! Ib. 153. Oiñak airosuak. MendaroTx 326. Ene sort-herria, bere zeru ta mendixka airosekin. Larz Iru 148. [Haren asmu edo atheraldiak] airosago, argiago, joriago, mamitsuago agertzen baitziren. Lf in Zait Plat XIV. Dena irri goxo, behako ezti, solas airos, pereka leun eta musu handi. J. Dirassar Bihotzeko mina (Donostia, 1997), 78. Dena irri, ele eta oihu airos. P. Aintziart Santiago oinez (Donostia, 2000), 176. Conche, honen ondoan, leku airos eta biziz betea da. A.
azpiadiera-1.5
airosa. (Forma de fem.).
Izan ere gorputza / dezu aproposa, / ikusi utsarekin / ematen du poza; / beste iñor ez dala / zu bezin airosa, / erri guziyan dago / banatua boza. Bil 74. Neskatxa gazte pare gabia [...] txoriya bezin airosa. Ib. 104. Guztiz da txori eder pozduna, / egokiya ta liraña, / dama gazte bat beziñ airosa, / bera dan beziñ apaña. Iraola EEs 1913, 181. Zera txepetxa bezin airosa, / zure begiyak / dituzulako txoragarriyak. MendaroTx 272. Ni utzita juan ziñan / bastante airosa. Yanzi 95.
azpiadiera-1.5.1
"Se dit d'une paume qui bondit fort" Dv.
azpiadiera-1.5.2
" Uskara airusa (Eskual janv. 1925), basque élégant" Lh.
sense-2
2. "Chordapsus, sabeleko miña, sabeleko dolórea, kolika [...], aire kolika, kolika airosa " Urt V 3.
airos
<< aipatu 0 / 0 aitzinatze >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper