Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

283 emaitza honen bilaketarentzat

Sarrera buruan (2)


Sarrera osoan (281)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
hainbeste.
tradizioa
tradizioa
Tr. En la tradición septentrional no se documenta en Dechepare ni en Leiçarraga, y en los autores posteriores su uso es relativamente escaso (más frec. hanbat ). Al Sur se documenta desde Lazarraga (con el sdo. de 'igualmente') y RS ('otro tanto'), si bien no es frecuente hasta mediados del s. XVIII; desde principios del XIX es de uso gral. En cuanto a la distribución de variantes, en textos guipuzcoanos, vizcaínos y suletinos domina la forma (h)ainbeste, en los labortanos hainbertze y en los bajo-navarros se encuentran ambas formas, si bien la primera es la más frecuente en los textos más antiguos, mientras que la segunda se da más en los más modernos. Anbeste es frecuente en textos guipuzcoanos del s. XVIII y primeros años del XIX, alternando a menudo con ainbeste. Hay hanbertze en Jauretche, JesBih , MarIl, Saint-Pierre y Mattin,hanbeste en Larzabal y Arradoy (SFran 102), kainberze en textos salacencos (CatSal 17, Garral EEs 1923, 83), geinbertze en aezcoanos (CatAe 16), aenbeste en EgiaK y aenbezte en Azkue (Gram VIII). Hay además, alternando con (h)ain-, en Baratciart harenbertze, y arenbeste en algunos autores vizcaínos, como J.J. Moguel (BasEsc 177), Agirre (Kr 200), Otxolua, Erkiaga (Arran 116) o Bilbao (IpuiB 50), así como en una canción de Urdiain recogida por Azkue (EY IV 194); hay arrenbeste en el guipuzcoano A. Zinkunegi (20).
sense-1
1. (V-arr-gip, G-azp-bet, AN-gip-5vill, BN-arb; Lar, Añ, Izt 114v, Dv (G), H), hainbertze ( (AN ainberze), Dv, H), hanbeste (Lar), hanbertze (AN-ulz; -rz- Lar), harenbertze, arenbeste, arrenbeste, kainbertze (Sal), geinbertze. Ref.: A (kainbat); Iz Ulz (anbertze-); Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 147.
(Con sust. indet.).Tanto(s). "Tanto, tanta" Lar, . " Gaur ez du ainbeste otz sumatzen (G-azp)" Gte Erd 147.
tradizioa
Tr. Con sustantivos contables, el verbo puede aparecer en singular o en plural. En el s. XVII domina la primera opción; a partir del s. XVIII y hasta nuestros días de va incrementando el uso de la segunda (que a menudo alterna con la primera en un mismo autor), tanto al Norte como (especialmente) al Sur.

Zure mertxediak hainberze kuidado baitu nizaz. (1595). FLV 1993, 449. Ainberze gastu eta arroitu bagerik. MRos 10.1v. Othoitz egiten darautzu hain berze ohore egin deizazun haren etxera etor zeitezen. Volt 279. Duzun, beraz, laudorio zuk ere gureganik, / hainberze on dugunean guk ere zureganik. EZ Man I 34. Baiña hura ere, ttipiago bazen ere, etzuen erdietsi, hainbertze plazer ere etzeikan egin. Ax 598 (V 384). Nola egiten dute hain bertze fraidek? SP Imit I 25, 8. Eztian hain bertze difikultate obra honen egiteko. Tt Arima 62. Aitzitik nigar egiten duk / hainbertze milla hobenez. 122. Zure zuhurtzia hainbertze mendez mende, eta arrokapean gorderik, eta ehortzirik bezala egon dena. ES 87. Izanik munduan ainberze sanduren gorputzak. SermAN 4r. Anbeste Jainko gezurrezko ta irrigarriri. Lar DT LXXXII. Emendik atera zituzten ainbeste argi txuri, gorri, urdiñ. Lar SAgust 9. Haregatik orogatik ephel giaudetzü, hañbeste miraküllüren eta pherediküren entzün onduan. Mst III 18, 3. Miragarrizko prodijio andiago, nola Euskera [...] bizirik ainbeste sekuletan egon dan. Cb EBO 9. Anbeste antsiaz nai ta biribillatzen zituztenak. Cb Eg II 140. Ez da ez ainbeste mirari / ekusi inoiz lurrean. GavS 9. Zertako beraz huni harenbertze atsegin eginen diot? Brtc 114 (112 hainbertze). Ainbérze kontu, ainberze enbusteria, ainbérze sekreto agerzendirénak, ainbérze murmurázio! LE Prog 120s. Ainbeste urteko merezimendubak. Zuzaeta 51.
( s. XIX.) Nork zukeien ezagutu / Jopen pazientzia / Satanek ez balu artu / hainbertze ausartzia? Monho 100. Eta egün zelebra / bi enperadoren besta, / hainbeste errege khiristi / huna bildürik beikira. Xarlem 1466. Hainbeste lege indiferent / lürrian beita ebilten. Ib. 165. O kristau, deabruak orain anbeste atzerapen, nagitasun, ta ezin egin ematen dizuna. Mg CC 180. Esan bear ditudala anbeste bekatu itsusi. Ib. 181. Sabel-zorrija egin jaku, ta edan guria, ainbeste berbaren ondoren. Mg PAb 55. Anbeste lagun galdu zutela. VMg 50. Infernura ainbeste anima daramazkienak. Gco I 418. Ainbeste birao, esaka deunge, ta berba loi esan dituan miñ atsitu onetan. EL1 158. Zergatik ordea ainbeste igui izan bear dio pekatu benialari? Gco II 13. Gaztigatu zion Jesusi etzezala ainbeste neke artu. AA I 473. Galdu dituzu ainbeste anima. AA III 462. Oi! zer estatu izigarritan kausituko diren orduan hainbertze eta ezin erran bezanbat giristino. Dh 143. Ikusi ezkero, dinot, onako emakume bat, ainbeste lani, ta sail andiri kobru emoten deutseela. fB Ic II 296. Ainbeste indar egiñ ebeen berba bigun oneek Aitaren biotzian, zeiñ da [...] laztanga egon zan. JJMg BasEsc 226. Ez nituen hanbertze kolpe hilkor errezibituko. MarIl 87. Hainbeste lan sobera da gizun baten. Etch 276. Emateko ainbeste mesedeen eskerra, / ostuko ion bada ariaren isterra? It Fab 255. Orra zeren bidez lagatua arkitzen dan, ainbeste ondasun ematen ikusi izan degun Aralarko meatze aomen andiko aberatsa. Izt C 68. Mendi bakarrean topatu bazituen Pliniok ainbeste berar mueta. Ib. 38. Ni naz zuk ainbeste bidar deitu deutsazuna. Ur MarIl 35. Galdu dituzun ainbeste arimaren ordez. Ib. 54. Haiñbertze tornu hark toki hartara egiñ zituen, / non lezoiñgille bat hortaz noizbait ohartu baitzen. Gy 88. Eta ainbeste nekerekin guzientzat adiña irabazi zuena, ezer gabe gelditzen zan. Lard 119. Ainbeste aurtxo ilerazo zituen. Ib. 452. Hark egortzen ditu arimen ondotik hainbertze aphez khartsu. Hb Egia 103. Hainbertze bekhatu eta hain handiak egin dituzuna. Dv LEd 99. Ainbeste apirillen erdiyan zu bakarrik izango zera maiatza. Bil 161. Othoizten zuelarik barkha zitzon hainbertze ahapaldi gaxto. Laph 57. Añ luzaroan gaxorik oi dagoan eta bere gaitzaldian zuk ainbeste on egin diozun Berta. Arr GB 27. Denbora aietan ainbeste ikasle zeuzkan Salamancako ikasitoki edo ikasola. Aran SIgn 58. Ainbeste kontu eman dizu medikuak esanaz ez ardorik erateko, eta orrenbeste ardo eraten ari zera? Sor Bar 57. Ill zaite bada bakar ta soillik / Paradisuko izketa, / sei milla urtian ainbeste damu / garratz mingots iruntsita. AB AmaE 6. Ainbeste negarrekin begiak zeduzkan gaixotuak. Apaol 94. Nor da gai dena jasaiteko hainbertze bekhatuk merezitu darozkiguten gaztigu handiak? Jnn SBi 1s. Hainbertze arima sar zadin zeruko bidean. Ib. 111. Bena guretako, hainbeste gisaz Jinkoa ofensatü dügünentzat, lotsagarri, ikharagarri düzü hiltzia. Ip Hil 199s. Ainbertze guzur laban / eukazan minean, / ze zazpi mutil gazte / berotu ginean. Azc PB 314.

( s. XX.) Ainbeste euskaldun zintzori ezteutsegu geuk buruetan sartu? Ag Kr 6. Argal da zurbil jarri zan, bere naigabe ta buru-austeakaz ainbeste illebetean. Echta Jos 286. Hainbertze lan mota baitauka lurrak [...], nor da hek ikasi gabe dazkienik? JE Bur 192s. Ainbeste baserritarrek opatu duan errege-zigorra. Ag G 359. Bere errikidiak, ainbeste dirugaz mutilla ikusirik, ikaratu ziran. Kk Ab I 76. Ez nuen sekulan erranen hainbertze izar bazitekela zeruan! Barb Sup 14. Ainbeste jende izaten zanik / ez nuan uste munduan. Tx B II 92. Ainbertze tresna andi bear direlarik olako lekuetan. FIr 134. Gaixo Battit, ainbeste urte ez yakinik nuntsu zen ere, eta horra lehenbiziko berria. Zub 61. Ontan, ainbeste lotsabagez aserreturik, oiuak eta dantzak geldiarazita, an aurreratzen da bipil Torpin zarra. Or Mi 133. Arenbeste adar, beso ta ankadunak zirala ikustian. Otx 58. Erderaz ainbeste gauz yakingarri azaltzen, bai?, ta alkietan bost lagun. Ldi IL 67. Gari gotti eta arto musker / nok jarijok ainbeste atson? Laux AB 88. Beste langai batzuek berriz ainbeste ardura gabe egiten ziran. JMB ELG 56. Jaun andi onein eretxiz, gizartekeriak ainbeste indar artzearen errua Eleizak eta eleiz-gizonak dauke. Eguzk GizAuz 26. Aintzinekoer noalz hainbertze uholde / Ez zaizkote nagusitu? Iratz 62. Ainbeste etsai dauzka berak! Munita 29. Hainbertze haur hobenikgabe hilarazi zuelakotz. Zerb IxtS 83. Pinturako kuadru bati gizonak ainbeste afan zelan emon leikian be konprenditzen ez ebana. SM Zirik 16. Eta ainbeste bidar ikusitako gauzeri, barri eritxen. Erkiag Arran 185. Prest ziren etxeratzeko, ainbertze egun atsegingarri pasatu ondoren. Izeta DirG 113. Ez zitzaion gauza zalla izango, noski, nere izena izanda ni nor nintzan asmatzea, ainbeste arabiarren artean. Anab Aprika 22. Bibliak ainbeste aldiz aipatzen duen lelo ori. Vill Jaink 106. Diñozuna egixa balitz, ez zenduke eukiko aiñbeste larrittasun izen labur bat aitxatzeko. Etxba Ibilt 482. Hainbeste argirekin, zer goxoa, zer bihotza! Ardoy SFran 109. Alperrik galdutako ainbeste egun gelditzen zaizkik atzean. NEtx LBB 113. Abetxek egun alaiak eta / abek egun pozgarriyak! / ainbeste anai-arreba emen / guri entzuteko jarriyak. Uzt Noiz 28. Hainbertze gai ukaiten dituzu. Xa Odol 63. Ez zinuen emanen / hainbertze xangrina, / ukan izan bazinu / amodio fina! Mattin 84. Ez bide du, ez, anbertze trago / egiten horrek kaikutik, / anbertze esne edan balu / zurituko zen gargoitik. Mattin in Xa EzinB 87. Ainbeste anaik bizia galdu,/ orrek emon euskun pena. FEtxeb 19. Hantxet bai loriatzen ginela gu hainbertze lagunekin. Larre ArtzainE 94.

v. tbn. (Para autores septentrionales): Mercy 22. CatLan 163. Egiat 201. Arch Fab 153. CatS VI. Mde Pr 44. JEtchep 111. Larre ArtzainE 50. Hainbertze: Hm 166 (-rz-). CatLan 44 (-rz-). CatLuz 8. Jaur 362. Bordel 45. MarIl 8. Dv Lab 4. Elsb Fram 160. Zby RIEV 1908, 768. Lap 20 (V 12). HU Zez 59. CatJauf 31. StPierre 39. Xa Odol 63. Etchebarne 78. Hanbertze: JesBih 393. Jaur 133.
azpiadiera-1.1
(Pospuesto al sust.).
Ez baita bertze herri bat, hain eri guti duenik eta haur hainbertze. JE Bur 199.
azpiadiera-1.2
(V, G), hainbertze (B). Ref.: A (ainbertze); Iz Als; Izeta BHizt2 (ainbertze).
Mucho(s).
Pekatu mortal batek Luzbel ta ainbeste Aingeru zerutik infernura arrastatu zituen. Cb Eg II 170. Hainbeste khiristi gaxo / ikusten düt hiltzen / pagano moruek / dütie hil erazten. Xarlem 827. Eta hain bertze konfardia, izen batzuen eta bertzen azpian, Maria sakratuaren ohoretan izan dire altxatuak. Dh 265. Gure defensorea / zergatik zeran zu, / padezitu zenduen / ainbeste tormentu. Xe 328. Beren alarauetara ainbeste auzoko batu edo batzandu iakozan. A BeinB 76. Ispilluak etzion ematen ainbeste . satisfazio ere bere edertasunaz. Urruz Zer 89. Ainbeste gauza galdegin nai nitionan Eliasi, baña musu-uts gelditu nintxinan. Or QA 67. Azkaineko hil-herrietan dagozi munduaren akabantzaraino hainbertze azkaindar apez. Zerb Azk 20. Euskalerriko baratz urdiñak / baditu ainbeste lora. BEnb NereA 245. Zuaitz aundi ta sendoa zana / ainbeste adar egin zan. Basarri 2. Ainbeste frutu jausiko dira, gorrinduko da baratza. Gand Elorri 168. Ala joan zan, ta bizarra kentzen ainbeste min artu zuan. And AUzta 61. Eta ainbertze gauz erosi zituen oroitzapenetako. Izeta DirG 112. Ogei-bat milla kristau bizi ziran: arabiarrak, berebetarrak, tuaregtarrak, beltzak, nastuak eta ainbeste arraza. Anab Aprika 43. Egondu zen ainbertze denbora yotzen. Auspoa 77-78, 18. Izan e badet emen / ainbeste adiskide. Uzt LEG II 129.
azpiadiera-1.2.1

(Siguiendo a un numeral).
(Y)pico, (y) tantos.
Ogei eta ainbeste urtean, illtzeko bezela, egunoro konfesatu izan naz. Cb Eg III 216. Eun ta ainbeste urteren buruan. Izt C 244.
azpiadiera-1.3
(Acompañado de honenbeste).Tanto(s) (cantidad indefinida).
Badira etxeko jaun batzuk egunero etxian zer kastetan dan kontu ze edo ziatza daruenak: onenbeste diru atera nituban okelatako, ainbeste ardaua ekarteko. Mg CO 34. Esango du aserrearen su aldi batean egiñ zituala onenbeste birau, ta ainbeste erausi. AA III 630. [Eman bearko diola urtean] onenbeste edo ainbeste anega-gari. AA II 191. Neurriren batzuk artu bearrean egozala agintariak; onenbeste zabalera ta arenbeste luzerako potiñak eragiñ bear jakoezala, ta eztakit nik zenbat beste olango ipuñ. Ag Kr 200. [Baserritar-maizter] bakotxak urteoro estaduari onenbeste edo ainbeste anega emon bearko leuskioz. Eguzk GizAuz 123. Zein da legorrekoan bizimodua, onenbeste edo arenbeste ordutan lan-egin ondoren, lantegiari agur egiñik bakoitzaren etxera joatea baiño? Erkiag Arran 116.
sense-2
2. (V, G, AN-larr, S; Lar), hainbertze (AN-egüés-ilzarb-olza, L, B, BN, S; Ht VocGr (-rz-)), anbueste (V-m), arenbeste (A Morf 650). Ref.: Bon-Ond 172; A (ainbertze, anbueste); Lh; Lrq.
(Con verbo conjugado).Tanto. "Autant" Ht VocGr. "Tamañamente" Lar.
tradizioa
Tr. Documentado desde Ros, es de uso gral. al Sur desde principios del s. XIX. Al Norte, aunque aparece desde principios del XVII, es menos frecuente.

Ainberze egin badadi ezta zer marabillaturik. MRos 11.1r. Zer abantail aurkitu duzu gizona baithan hain bertze merezi duenik? Mat 271. Bazter batetik berzera hainberze da hedatzen / Arkanjelu berek ere non baitute miresten. EZ Man I 133. Erregeak zeudezela / Haurraren adoratzen, / errepustaren begira / Herodes zen unhatzen. // "Hainberze non othe daude?" [= 'dónde se demoran tanto'], / erran zuen askotan. EZ Noel 73. Gure Iaunak ain bertze pairatu duen mundu hunetan. SP Phil 530. Nori sal othe niozoke / hainbeste gosta zaitzuna? 204. Nerea da kulpa, Jesus ona: ainbeste ofenditu zaitut. Cb Eg III 292. Erhokeria harez zen haiñbeste ahalketü non erabaki beitzian [...] berze medioz obratüren ziala. Egiat 219. Ainbeste kostetan zirian sakrifizijuak, kendu zituzan Jesu Kristok. Mg CO 144. Guk orain gure gatxeetan ainbeste desetan badogu Medikuaren bisitea. LoraS 74. Ainbeste inporta dizuen zuen animen salbazioagatik batere nekatu nai etzeratela? Gco II 79. Jakiunde au da Eskritura Santak ainbeste laudatzen, eta aiñ gora altxatzen duana. AA III 405. Orduban ez dira ainbeste sentiduten estaduko berezko kargak. fB Ic III 345. Eztau ainbeste negar egin, ezta ainbeste tristetu. Astar II 34. Hori da Sainduen baithan hanbertze amiratzen dugun [...] bakearen ithurburua. Jaur 171 (383 hainbertze). Onza urrea eta amar ardiak galtzeaz gañera, ainbeste maitatzen zeban zakurra gabe. Izt C 252. Erijotziak ta infernuak ez zaituela onezkero ainbeste bildurtuten. Ur MarIl 91. Azkenean sinple hura hainbertze da phermatzen, / non bertan hatsak ithorik baitu leher egiten. Gy 7. Ainbeste askotu edo ugaritu ziran, non elkargandik aldegin [...] bearrean arkitu ziran. Lard 11. Etziren hargatik mirakuluzko gauzak behar liburu hartan, bertzenaz etzioten hainbertze beiraturen asko yakinek. Hb Egia 75. Ezagutu ditu zaldiya eta emakume ainbeste adoratzen zuena. Bil 165. Ez zen guti miresteko bere burua hainbertze akhituz [...] nola irauten ahal zuen. Laph 140. Korrituban jarri nituben eta ainbeste korritu dute, ez dakitala noraño jun diran nere txanponak. Sor Gabon 37. Laztan arekin sendatu zuan oso min-biziak ainbeste penatzen zuana. Bv AsL 50. Baña ainbeste mindu ziran, non esan zion batek besteari. Urruz Urz 21. Zergatik ez dezu sortu nere biotza ainbeste zauritu baño len? Apaol 114. Ez zuen hargatik uste [...] ilhungia horrek hainbertze iraunen ziotela. Zby RIEV 1908, 89. Berak hainbeste maite ükhen zian Birjinitatiaren begiratzen. Ip Hil 67.
( s. XX.) Ondo damutu jaken ainbeste estutua. Echta Jos 291. Norbaiten adiskide izateko etzaio gorputzari ainbeste begiratzen, gorputzaren zerzeladak zer ikusirik eztaukate. Ag G 332. Bere alaba ainbeste balakatu ondoan aberastasunarekin. Zub 63. Ezkerretarik, bizkar gorasko batek dauku estaltzen ikusmenean izaitea hainbertze atsegin ginuken itsaso zabala. JE Ber 78. Eta auek, ainbeste balio-ta, baztertu egin bear al-ditugu? Ldi IL 93. Zertarako ainbeste nekatu ondasunak biltzen? Ir YKBiz 280n. Errobiko zelaia gaur hola zerk zaitu, / gozo hura kendurik hainbertze usaintzen. Iratz 85. Gure landak ainbeste edertzen dituzten iturriak. Munita 145. Onen politasunari eskerrak ez ziran ainbeste ikaratzen jabearekin. Anab Poli 21. Etzatekean noski bide zabaletik ainbeste irtengo. Zait Plat 124. Borondatezko illundegi ta esiak maite oi ditue [...] piztiok; iñok ezarririko kate ta eragozpenak, orraitiño, ez ainbeste. Erkiag BatB 39. Eriak hanbeste galdatzen baitu zu ikhustea. Larz Senper 116. Neri ukaturik ainbeste erregutzen deatsuran uskerixa bat. Etxba Ibilt 485. Guk alperrik zertako / ainbeste itzegin? / Neregatik zuek nai / dezutena egin! Uzt Sas 259. Baiña ez giñan ainbeste arritzen, orduan beste biderik ez baitzan ikusten. BAyerbe 23s. Azken urteetan ez da etortzen ainbeste. Insausti 207. Madariaga delako, ez gara hainbeste harritzen. MIH 270. Gure herri kantek flamenkoa bazter dezakete: ez hainbeste Bach edo Beethoven. Ib. 86.

v. tbn. (Para autores septentrionales): AR 165. CatS 77. Xikito 12. Mde HaurB 104. Ardoy SFran 92. Casve SGrazi 164. Etchebarne 72. Hainbertze: CatLan 117 (-rz-). Dv LEd 152. Jnn SBi 81. Elsb Fram 168. Arb Igand 105. Barb Leg 69. Hanbertze: MarIl 65.
azpiadiera-2.1
Mucho.
Lengo urtean beorrak karutu ziran ainbeste. And AUzta 96.
sense-3
3. (H), aenbeste. (Como pronombre; puede recibir sufijos de decl.).
"Comme pronom, il se décline à l'indéfini" Lf Gram 115.
Eztut uste haiñberze zor zeitudala. "Je ne pense pas vous devoir tant" . Volt 225. Iauna, ez ginduen merezi / hainberze zure ganik. EZ Eliç 262. Aenbeste egin dau Hespañagaitik! EgiaK 86. Konsideratzatzu [...] hain bertzek pairatzen dituzten [...] zuk ditutzun baino pena gaitzagoak. SP Phil 197. Jakiteko nola [...] lehenago bat baizen etzen hitzkuntza nahasi zen, eta egin ziren hainbertze mueta diferentetakoak. ES 391. Ez dakit ainbeste. Lar SAgust 4. Egizu anbeste, geiegi ni gatik egin dezun Jaun on maitagarria. Mb OtGai I 49. Orañ begira ondo, ainbeste infernuan padezitzen daudela. Cb Eg II 130. Baña eztút nik ainbérze eskátzen, baizik bisita brebebát. LE Prog 98. O Maria, zénbat semejante tuén izénean, ainberze deitzendirénak Maria! Ib. 120. Eta harenbertze hark egin ondoan ez bagindu egiten urhatsik harekin baketzeko? Brtc 171. Etorri ezpaziña ainbeste soñoko bitxidun ta apaindurijaz, ez eban ainbeste eskatuko. Mg PAb 74. Asko ezpalitza bezela anbesteren artetik bat eramatea. VMg 69. Gauza bat errian barreatua dala esateko, jakin bear due geienak, edo beintzat ainbestek non uste izan ditekean laster zabalduko dala errian. AA II 213. Ainbestegaz ta ainbeste sail andi ta txikitan tratauta, Santa Teresaren kexa txiki bat bere artu emonetan inok ez eukitia. fB Ic II 297. Eta alanbere ainbestera elduten da Kristinauben itxumendija. Astar II 54. Irakurri begi Ebanjelio santuan amar donzelleen irudia [...], eta beste an dagozan ainbeste. Zav Fab RIEV 1907, 91s. Egin zuen azkenian / hainbeste, zankoez / eta hortzez, / zoin, egun gutiren barnian, / han ukan beitzutian / bizia / eta atherbia. Arch Fab 211. Izanik ainbeste, ain andijak, ta ezaguera osuaz egiñak? Ur MarIl 107. Egoki etzeritzan beretzat ainbeste, eta Jaunarentzat ain gitxi izatea. Lard 189. Bertatik il zezaketen, Josuek bere aldian ainbesterekin egin izan zuen bezala. Ib. 121. Eta baldin hoben bakhar bat aski bada gizona ikharan jarrarazteko, zer izanen dira hainbertze eta hain dorpheak nola baitira nereak? Dv LEd 63. Gorphutzari hain guti emanez, arimari hainbertze, mirakulu zen haren bizirik egoitea. Laph 192. Ainbesteren artean bat aitatu dezagun. Aran SIgn 39. Len ere nunbait jakin / ainbesteren berri. Ud 74. Ta ainbestek dituztela ganadu galantak. AB AmaE 285. Beste zernai eratara galdu dituzun ainbesteren ordañez anima bat bakarra irabazten badezu. Arr May 65. Kaskoinaren denboran / baziren hainbertze! / Lopetegi, Gamio, / Senjan, Hauziartze. Zby RIEV 1908, 91. Hainbertze eta halako amoinak egiten zituen. Jnn SBi 53. Baina ainbesten artean / bakarrik zozoak / kantetan oi ebezan / lengo zortzikoak. Azc PB 50. Izanik ainbeste bateoaren bitartez emoten jakuzan onera eta mesedeak. Itz Azald 130s.
( s. XX.) Ainbesteren atzetik ibilli zan Indianoa be, etzan gomutau beragaz, Antonigaz. Ag Kr 182. Haiñ beste behar bada zelila heltzeko / ez nüzü ez berhala ni abiatüko. Xikito 6. Ez erran behinere eri bati ez duela deusik: hainbertze baita gutartean eri nahi direnak izan, edo bederen eritzat hartuak! JE Bur 125. Emazteak gogorki apainduak, ez luketelarik bada hainbertzeren beharrik Eskualduntsek ederrak izaiteko. Ib. 140. Laguntza billa atera naiz, lajarik tristia bakarrik; ainbeste egin biar dirazu! Iraola 94. Baiña. mamos, ainbeste jakitea ere etzan gutxi arentzat. Urruz Zer 93. Ta ainbestek diñoenian... keia dan lekuban suba da. Kk Ab I 64. Ezin ulertu ebela ainbesteren jabe egitia morroitzan eta ain aldi txikijan. Ib. 76. Ain erraz ori iritxi zezaketela, ta beren erruz ta obenaz galdua dutela ainbestek irabazitako zoriona? Inza Azalp 116. Erran ditake bertzalde hamargarren mendea sainduen mendea dela: ez da behinere hainbertze agertu batean. Zerb IxtS 103. [Ur] geien bear dutenak: altza, makala [...]. Ainbeste bear ez dutenak: aritza, pagoa, gaztaña. Munita 74. Len [aur bataiagabeak] etzitxinan ainbeste. Guk amabiren artean bakarra yunagu. Or QA 96. Ainbesten artean baten bat buru gogorra izatea, ezta orren miragarria. Bilbao IpuiB 73. Nik ez nuen hainbeste! JEtchep 94. Gure erlijioa, besteen artean bat geiago... Ainbeste daude munduan! Vill Jaink 9. Itzulpenik aski egin dirala euskeraz esango dit baten batek. Ixo, ixo. Ez ainbeste, eta egin diran geienak ere eliz gaietan. Ibiñ Virgil 22. Galdutako orduak ez dituk ainbeste. NEtx LBB 113. Baketan ainbeste eruan eziñik. Etxba Ibilt 481. Bere alde ainbeste eginda gero. Lab SuEm 210. Ez dut nehor izendatuko, hainbertze baitzen enseatzen zenik. Xa Odol 39. Ezin sinistu ainbesteren artian ez euskerarik ez erderarik ez entzutia. Gerrika 206s. Gure ibaiaren etorkizuna / dago geiena eroia, / ainbeste izanik lejia edo / industri askon pozoia. Insausti 237. Euskaltzainak hainbeste ez direnez gero, Aita Villasante izango dugu noski bigarrena. MIH 206.

v. tbn. Añ EL1 144. SM Zirik 118. Osk Kurl 105. Etxba Ibilt 487. Berron Kijote 83. Ataño TxanKan 131. Hainbertze: Brtc 95.
azpiadiera-3.1
Tanto como eso.
Arren, Bitoriara / atera zaitezte, / enperadore bati / zor zaio ainbeste. FrantzesB I 138. Ezkontzako elizkizuna dana euskeraz izatea nai zuan Lurdesek, da Anbrosiok ikasi zuan ainbeste. TxGarm BordaB 112.
azpiadiera-3.2
Muchos.
Euren gorputza uren azpian / ainbestek zuen utzia. Arrantz 142. Erritarren bizierari ain lotuak eta gizartearen alde ainbeste egitera beartuak baitdaude. EAEg 18-12-1936, 577. Ainbestek emen [argazkia] ikusi eben / euren eskuan artuta. BEnb NereA 67. Baserrietan ainbeste daude / penetan ezin lertuta. Basarri 128.
azpiadiera-3.3
(Acompañado gralmte. de honenbeste).Tanto (cantidad indefinida).
Elkar arturik erabakitzen badue onenbeste edo ainbeste baizik ez eskeintzea. AA II 182. Eskribauak, onenbeste edo ainbeste [zor didazu], erantzun zionean. Etxeg in Muj PAm 19. Diru-etxeai nai domudunai dirua eskatu, euneko onenbeste edo ainbestean mallegatu. Eguzk GizAuz 80. Artzen dauanetik onenbeste edo ainbeste estaduari emotekotan. Ib. 133. Burdiñak gora, txatarrak atzera-aurrera; onenbeste ekarri, orrenbeste eroan; ainbeste pixuan jarri. Erkiag BatB 149. Antxe arkituko zuala soldatarekiko guzi-guzia, aldiko ainbestean morrontza-denbora guzikoa. Berron Kijote 225.
azpiadiera-3.4
Tanto, de tal magnitud. v. HAINBESTEKO.
Aren krueltasuna / izanik ainbeste, / penaz betia nago / miñez eta triste. Bil 64. Abek gizonai meritu asko / ematen len e dakizte; / baña gaurkua geitxo izango zan, / gu ez gerade ainbeste. Uzt LEG I 339.
sense-4
4. (H).
Otro tanto; lo mismo. Cf. HAINBESTETAN (b). v. BESTE HAINBESTE.
Gatx egiten bok ainbesteri itxadok. "Si haces mal, espera otro tal" . RS 296. Zuk orduan zeure adiskide hauken alderakotzat erakutsi zenduen zeure botherearen indarra, egizu bada orai gure alderakotzat ere hainbertze. Mat 359s. "Poloniako errege" / gizon onei dereste, / nola suzedidu yakez / Turkoagaz ainbeste. BBizk 20. Nola bera hari baita gaixtakeria pensatzen eta egiten, beldur da berari ere hainbertze dagioten, moneda berean paga dezaten. Ax 448 (V 292). Hek ere ezpalire asko, / hainbertze dobla netzake. 173. Eztu deus egiten dohaiñik, baiñan haiñbertze edo gehiago izatea gatik. "Aut aequale aut melius" . Ch III 54, 13. Zerbait gaixtorik ikhusten badüzü, gogua emazü hañbeste egin eztezazün. "Ne idem facias" . Mst I 25, 5 (SP halakorik, Ol idekorik). Ez othe dautzut nik hainbertze, baieta gehiago zor, zeren hetarik beiratu nauzun? Dh 168. Zorigaldua neu, / diño, ainbeste egingo baneu! Zav Fab RIEV 1907, 540. Han ere aztapar mako krako bakar batzu izan dire [...]. Ez segurki herriaren desohoratzekorik; urrun da. Hainbertze eta gehiago izanen zen non nahi. HU Zez 167s. --Ura, beintzat, Atenai da; eskualde au, ordea, eztakit. --Ainbeste, beintzat, bidazti orok esan zigunate. Zait Sof 106. Ez al zan berbera ikutzea baño geiago edo ainbeste beintzat. Anab Poli 30.
azpiadiera-4.1
(Con sust.).
Hark eman zeraukan indarrarekin berrogoi egunen eta hainbertze gauen bidea eginik, heldu baitzen Orebeko mendira. Mat 267s. Beraz hunelatan zuk ere ioan diren hamar urtheotan edo gehiagotan hari izan baitzara Iainkoaganik urruntzen, beharko duzu hurbiltzeko ere hainbertze denbora. Ax 81s (V 55). Esperantzatzen da bere ongi eginak gatik hain bertze edo gehiago laudorio edo fabore ardietsiko duela. SP Imit III 54, 5. Berekin dakarzkitzan nahigabeak, khexagunak, doloreak hanbertze penitentzia dire guri ofrituak zaizkunak. JesBih 449. Harzazu ahur bat phorru eta hainbertze tipula. ECocin 20. Urthiak zonbat egun tu? / Hemezortzitan hogoi tu. / Borthegarai gazteño horrek / hainbertze pertsu eman tu. Balad 211.
azpiadiera-4.2
Equivalente, semejante.
Igorri derauziet [...] gure depütazionia [...] eta uste nien rezebitü hainberze zien errege iaunaren depütazioniaren kopia. Etchart 5.1v.
azpiadiera-4.3
Igualmente.
Sirena bere ainbeste dabil, / besteok legez galdurik. Lazarraga 1145v. Etsea, ain fuerte eta galanto labradurik nola ezin ainbeste munduan al zatean. Ib. 1153v.
sense-5
5. (G-azp, AN-gip; Lar, , H). Ref.: Gte Erd 143, 191.
Tanto como. "(Sabe) tanto como él, ark adiña daki, ark ainbeste " Lar. " Nai ainbeste jan (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 191. v. adina, adinbat, bezainbat.
tradizioa
Tr. Documentado en textos guipuzcoanos (tbn. en algún vizcaíno moderno), sobre todo en bersolaris y diálogos populares.

Sinista zazu mundu guztiyan / ez dala iñor ni beste, / zu maitatzeko kapaz danikan / merezi dezun ainbeste. Bil 67. Berak baliyo duen ainbeste / egon biar du kostia. EusJok 23. Jakin dezaten bagerala gu / izena degun ainbeste. Tx B I 132. I ainbeste ba-gaituk, beintzat, edozertan. TAg Uzt 48. Zuaiztiak zenbat emango ote dute? Len ainbeste? Munita 125. Petxu ederra, gerri biguna, / indarra nai dan ainbeste. Basarri 80. Etxe bat Artekalen erosteko hainbeste eukiko zuen. Arti Ipuin 37. Gauza polita, baño ez gu erri nagusietan ibilliak arritzeko ainbeste. Anab Aprika 27. Jana neurtu bearrik / etzan gaur ainbeste. Uzt Sas 49. Gu euskaldunak bagera gero / esaten degun ainbeste. Ib. 230. Bañan entzule jatorrak / ez dauzkagu triste, / txalotzen ai dira guk / merezi ainbeste. Uzt Noiz 46. Pentsatutzen det badakizula / edozein frailek ainbeste. Ib. 52. Zergatikan ez ordaindu bada / balio duten ainbeste? Olea 142. Aiek ainbeste edo geiago maite nuala nik erria. Ataño TxanKan 266. Ori eginda guk ez dautsagu / bear ainbeste eskertu. FEtxeb 167. Munduko gizonik azkarrenak ere nik ainbeste daki. Insausti 266.
azpiadiera-5.1
(AN-gip). Ref.: Gte Erd 3 y 147.

(Con sust.).
" Nola irabazi bizitzeko ainbeste diru (AN-gip)" Gte Erd 3. " Orrek ez du sagar ainbeste udare jan (AN-gip)" Ib. 147.
Aberatsa naiz zuri kunplitzeko / nai dituzun ainbeste kutizi. Bil 147. Orra bertsuak jarri / Udarregi gaztiak, / nik ainbeste deretxo / badute bestiak. Ud 77. Ez du zuk aña erralde... / zuk ainbeste dukat. Sor AKaik 114s. Au mantentzeko ainbeste diru / ez dedala irabaziko. Tx B 88. Zuentzat ainbeste jaki / ekarriko dute aurki. Ib. 133. Demoniñuak ainbeste arte / henbra gaiztuak baditu. Tx B I 208. Bertsua ongi bialdutzeko / ez du guk ainbeste neke. Lopategi in Mattin 23. Orain ainbeste tresna ta orain ainbeste karraxi gabe jotzen zuten soñua orduan. MMant 22. Orain ainbeste diru etzuten gastatuko. Ostolaiz 69.
sense-6
6. (Con adj.).Tan, hasta tal punto.
Den penarik laburrenaz hainberze aiz khillika, / non ihesitan baitoa sarriz berro potika. EZ Man I 115. Elas ardüra ihurk sinhesten, eta erraiten dü ehikiago gaizkia, eziez huna besterentako, hañbeste gira flakü! Mst I 4, 1. Elur garatua dala diokezu: ainbeste zuri da. Or Poem 521.
sense-7
7. Así, de ese modo, con ello. v. HAINBESTEZ.
Bein ostu ziotenarekin baldea bete txokolate egin zuten eta galletak zukutu ainbeste. Anab Poli 60.
azpiadiera-7.1
Artaz ainbeste, ateratzerik ez nuala-ta, gelditu zitzaizkidan gazta, ogi puska ta bi laranjak jatea erabaki nuan.Anab Aprika 68.
azpisarrera-1
HAINBESTE (...) HAINBESTE. Tantos (...) tantos.
Hainbertze gizon mota, hainbertze amodio mota, horra egia. JE Bur 107.
azpisarrera-2
HAINBESTEAN. (Añ; anbestean Lar). a) Por el mismo precio, al mismo precio. "(Al) tanto, por el tanto, anbestean, ainbatean. Lat., eodem pretio" Lar (Añ ainbestean).
b) (V, G-azp, AN-gip; Añ). Ref.: A (ainbestekoa); Gte Erd 229; Elexp Berg. Pasablemente, regular. "Medianamente" Añ. "Ainbestean dabil, anda tal cual, regularmente" A. "Ainbestean, no está mal" Garate 5.ª Cont RIEV 1935, 348. "Ainbestean jarri zen (G-azp, AN-gip), ainbestian be jarri zan (V-gip)" Gte Erd 229. "Ainbestian be, pasablemente, no mal del todo" Elexp Berg.
Biar egunetan bizi dira edolabere ainbestian. Betor domekia, ta orduban dira edate geiegiak, danza zantarrak. CrIc 64. Gatzamalle gaixuak, aurreratuta badauka bere mia jotia, ainbestian dabill. Mg PAb 129. Gerra bukatuta gere basarri-lanakin ainbestean bizi giñan. Zab Gabon 39. Ni an egon naizen artean, ainbestean ere egon duk, baña ni andik atera nintzan ezkero, [...] gizajo ura geroago eta asarreago ziok. Apaol 95s. Zein dagoan ainbestean ere, andra Josefa da. Ib. 109. Bañan bai zera! ez zera zarra, ni, ainbestean. Lab EEguna 72. Ordaindu egingo baitzaie, ainbestean. Ldi IL 71. Itzaldietan ainbestean legokeana, ezin diteke olerkian. TAg Y 1933, 23. --Etzaite kezkatu, nagusi jauna; etzazu bururik ausi; laster bertara itzultzeko asmoan noa-ta. --Ala bada, ainbestean... TAg Uzt 308. Anka ainbestean zeukan. Manzi GPatroi 36. Jan da edanian dirua emotiari be, tira, ainbestian zeritxon; baña, zeri ta medikutzari. SM Zirik 52. Itsasoa bare agertzen zanean, tira, ainbestean joan oi ziran gelditu bage. Erkiag Arran 78. Eta orretan geratu da erloiuaren auzia, eta Zizili, ain barik. Ez orduari apaiñik, ez senargei zatarrik, ainbestean bere, tira. Erkiag BatB 160. Ainbestean onetsi dau ikusirikoa. Ib. 161. Erdera pixka bat ikasi zuan; kontuak ateratzen ere, ainbestean jarri zan. NEtx LBB 36. An ainbestean biziko zala uste det nik. BAyerbe 33. Baiña, ba, ainbestean gustora. Zendoia 79. Bestek dioenez, hainbestean moldatzen omen nintzen eginbide zail horretan. MIH 368.
c) En tal medida, tanto.
Ainbestian amau euen ze beragan bakarrik eukan atsegiñik andiyena. Ur BulaAl 2s (BulaG 504 alako moduan). Oietako bat, eta eziñ-esan-alako biyotztasun ta kemenarekin pasa zuena, izandu zan, obetutzen ainbestean aurreratu zan garaian bertan. 'Cuando ya iba la cura adelantada'. Aran SIgn 10. Etzaite ainbestean Juan Pedro estutu, / zergaitik ez dakizun ito dan ziertu. AB AmaE 272. Arriturik aita, bere erneguak eta biraubak ainbestean bildurtu eta ikaratuten ebela bere semea. Itz Azald 90. Bere griña zantar, ezeri bere jaramonik egiten ez eutsanak, ainbestean itsutu eban eze [...]. Ib. 104. Ba danok egiten dogu txarto, zerren ezkenduke lagun urkoa ainbestean iraindu bear. Ag Kr 136. Ainbestian dirala-ta [arrigarriak egin diran aurrerapenak], azaldu biar dautzubet [...] ikusi neban osakuntza bat. Kk Ab I 20. Zertatik, bestela, bere bizitzakoak ainbestean ezkutatu ta estali bearra? TAg Uzt 65. Lur gizen eta onean oso azkar etorri oi da, piñu azkarraren antzera, ainbestean ez bada ere. Munita 85. Ritmu orren irudi bikainak omen ziran Eladeko mutil gazte iatorrak, ez ainbestean ango iainkoen irudiak. Zait Plat 72. Eta zergaitik itxi zaitue / ainbestian baztertua? BEnb NereA 212. Gure ama, eguraldia ainbestean oztu zala ikusi ebanean [...], estutu egin zan. Etxabu Kontu 128. Onek biokgaitik ez zan ainbestian larritu. Gerrika 175. Ez zaio inori debekatzen bide berrietan barrena abiatzea. Oro bat esango nuke, hainbestean ez bada ere, elkar hizketari dagokionez. MIH 114.
d) (En correlación con zenbatean). "¿En cuánto? en tanto, [...] zenbatean? ainbestean" Añ.
e) Con ello. v. HAINBESTEZ.
Eibartarra kontentu / etzan ainbestean, / gobernatu zalako / jokatzeko ustean. EusJok II 17. Nik uste neban uste, bide orregaz aldegingo neutsola neure zoritxarrari, ta alai ta pozik nengoan ainbestean. "Y estaba ya cuanto que alegre y de buenaventura". Or Tormes 49. Etzun ainbestean etsi, bere burua zuritzearren Mattinena loitu baitzun. Etxde JJ 163s. Mintzatu zakio emazteari damu bidera etortzeko gertu ote dagon eta baliteke gauzak ainbestean antolatzea. Ib. 187.
f) Tanto como.
Nunai azalduko naiz zu ainbestian. Imaz in Auspoa 24, 145. Iñoiz asmo ori artuta ba-nago ere, ez orain ainbestean. Anab Poli 137. Adeko berririk bear ainbestean ez izanik. Zait Plat 105. Beste asko be asiko ziran, / iñor ez zu ainbestean. FEtxeb 104. Zortzi urte barru jarri ere bai / lenago zan ainbestean. Insausti 147. Billatzen jardun zera / batean da besten. / Zeiñek daki orretan / Zavalak ainbesten? Ib. 340.
g) (Tras part.). A medida que.
Geienean zerbait izaten genduan, ttikiak ziran bitarte [...]. Azi ainbestean, gutxiago gaixotu dira. JAzpiroz 213.
azpisarrera-3
HAINBESTE BAT. Tanto(s).
Soldadu pasa zuben [San Inaziok] / ainbeste bat pais. FrantzesB II 45. Ainbeste bat on eta mesede beragandik artu zituen Golok alako gezurrezko asmazioak ezin egin zegizkiolakoan [zegoan] . Arr GB 91s. Ainbeste bat denboran hilltzat negar egiñ dizugu. Ib. 133.
azpisarrera-4
HAINBESTE BATEAN. Regular, medianamente. v. HAINBESTEAN.
Nagusi diradenak ainbeste batian, / errenteruak berriz triste atian. Auspoa 105, 34. (ap. ELok 420)
azpisarrera-5
HAINBESTE ERE. Tanto(s).
Ainbeste ere urtean etxeden ta sufritu zaitut. Cb Eg II 108. Eta zuk egiñ dituzula anbestere pekatu Aren Majestade Santisimoaren kontra, etzaitu botatu tormentu andi aietara. (Muruzabal, s. XVIII). ETZ 68. Nola sufritzen dizu zure biotz orrek kruzifikatzea anbestere bider. Ib. 69.
azpisarrera-6
HAINBESTE ETA HAINBESTE. (Forma con reduplicación intens.). a) (Con sust.). Tantos y tantos; muchos.
Ainbeste ta ainbeste euskaltzale izan, urkoak errezka yokatzea nai lutekenak, ta, nolatan ez dituen berak gure euskal-orriak lan gozo mamitsuz yosten. Ldi IL 83. Ainbeste ta ainbeste kristau aberats sandu egin dira ta zeruratu. Ir YKBiz 351n. Ainbeste ta ainbeste gizaseme gazte [...] gudaritzan ari dirala. EAEg 12-10-1936, 29. Froga baita laster ahantziak zituela Jainkoak eremuan igorri hainbertze eta hainbertze laguntza. Zerb IxtS 39. Izan ere, ainbeste ta ainbeste kantazar goxo dira eusko-folklorean Arantzazuri-buruz. SMitx Aranz 185. Bere begiz ikusi nai dula esan genezake ainbeste ta ainbeste salmutan. Or QA 5. Ez ebazan ba ainbeste ta ainbeste gauza ostu munduan? Bilbao IpuiB 89. Ainbeste ta ainbeste lur-arlotan, basotza illun-kerispetsue, milleka urteetakoa, besterik etzan ikusten. Akes Ipiñ 23. Irakasle jator au, errian ainbeste ta ainbeste ikasle izanikoa. Erkiag BatB 80. India, Madagaskar eta ainbeste ta ainbeste erritan. Vill Jaink 167. Ilunpean ez balitza utz Elizak, betikotz, hainbeste eta hainbeste gizon eta emazte giristino. Ardoy SFran 18. Hainbeste eta hainbeste gogoeta daude hor mukuru. MIH 47s.
b) (Como pronombre).
Baserritarrak ainbeste eta ainbeste diralako. EEg 12-12-1936, 524. "Insignis" piñua aldatu zutenak, orain etekin aundiak izan dituzte. Bañan... ainbeste ta ainbeste jartzen da orain... Munita 71. Orrela egiten diran otoitzak, ainbeste ta ainbeste, orri ta olakoeri egokitzen zaizkien. Or QA 4. Bizitzaren izenean, gizartearen izenean, gizonaren izenean or ari zaizkigu aldarrika ainbeste ta ainbeste. Vill Jaink 156. Ainbeste ta ainbeste izanik ez baitzegoan danak tapatzeko denborarik. Salav 84. Nola esan berriz hainbestek eta hainbestek [...] lehen esana daukatena? MEIG II 59.
c) (Con vb.). Tanto.
Hainbeste ta hainbeste madarikatu. Azurm HitzB 63.
azpisarrera-7
HAINBESTE IZAN (ainbeste da Lar, Añ, H, A). (En 3.ª pers. sing.). Tanto es, es lo mismo. "(Lo) mismo es" Lar y Añ. v. HAINBAT IZAN.
azpisarrera-8
HAINBESTEKO ( (V)). Ref.: A; Elexp Berg. a) Pasable, regular. "Lo regular, tal cual" A. "Udabarrixa txarra ein zeban baiña udia ainbestekua be badoia" Elexp Berg. "Nota txarrak orrek? Ainbestekuekin konformatzeko moduan zare" Ib. Cf. hainbestekotxo.
Alogera ainbestekua da; baña bai ondo irabazija. Mg PAb 125. --Eta, arta-urte ona dezute aurten? --Ainbestekoa, jauna. Jaungoikoa ez da gutzaz aaztutzen. Aurtengo urtea baño txarragoak izaten dira. Zab Gabon 65. Bañan orain astean batez beste iru egun ainbestekoak izaten ditut. Sor Bar 56. Ainbesteko ikaslea atara nintzan. "Tan suficiente discípulo salí". Or Tormes 77. Giza-bizitza bat besterik eztago, eta bera ainbestekoa izan, kaxkarra. Vill Jaink 130. Ainbesteko barrunbeak zizkin [etxeak] eta etzaiguken ezertarako lekurik geratzen. Ataño TxanKan 144.
b) (V-arr-gip; hainbertzeko Dv). Ref.: Gte Erd 57; Elexp Berg. De tal magnitud. "Banajakixan kalamidadia zana, baiña ainbestekua..." Elexp Berg. "Sekula etxuat ikusi ainbesteko jente mordoik" Ib. Cf. hainbesteko.
Alako arimako bake ta poza eze, ziñuan, ez ebala ainbestekorik artuko munduko urre guztija irabazi baleu ere. Ur MarIl 60. Ekaitz izugarri bat jaikitzeko, ta ainbestekoa, eze [...]. Aran SIgn 67. Guk ez degu gure biziya ainbesteko zalantzan jartzen. Sor Bar 102. Jaun zerukoak hainbertzekoak ikusten, eta gizonak nola egin zezaken hain kontu gutti haren merezimendu neurri gabekoez? Jnn SBi 45. Zergatik behar zuen ezarri atze batzuen eskuetan oraino hain gaztea zen arreba hura? hainbertzekorik gabe ere salba zitekela. Ib. 121. Agertu eban onerazpena, ainbestekoa izan zan eze, guztiak geratu ziran mirariturik. Itz Azald 133.
(s. XX). Zer izango zan ainbeste jende, ainbesteko debozioarekin egun eder artan ekustea. Goñi 110. --Bai, usterik gutxienean Jaunak zerutik biraltzen digun doaia. --Ainbestekoa ezteitzot ba. Ag G 269. Baño zertaz al dire olako abarrotsak, olako gauzak, ainbertzeko mugimenduak? Eskual 11-4-1913 (ap. DRA). Ez du oraino hainbertzeko ephea, hauzoko sorro pullit bat guretua dugula. Barb Sup 76. Jetsemaniko baratzean ainbesteko naigabez betea. Inza Azalp 64. Ainbestekoak esaten ditute zuregatik eta... Or SCruz 73. Bearra lako irakaslerik ez da-ta, neure burua ainbestekoan beti ikusita, gau ta egun nola biziko, niñarduen nire artean. Or Tormes 51. Nor da bada, ainbesteko gauzak egiten omen dituen au? Ir YKBiz 204. Izan ere [...], gudarien bearrak ainbestekoak izaki. EAEg 25-12-1936, 640. Biotz-dardara zemaioen gazteari ainbesteko txaloak eta gorakak. TAg Uzt 230. Itxumustuan antola zuten / ordukoz estalpetxoa. / Aga ta arbastaz josia zanez / e'tzan ez ainbestekoa. SMitx Aranz 63. Gañerakoak [aritzak], egia esan, ez dira ainbestekoak; baño bai eder-bikañak. Munita 103. Auek Otxandaren esanekoak ziran eta beren errua etzan ainbestekoa orretxegatik. Etxde AlosT 60. Alpertxuagoak ainbesteko priesa ta iradumin bage urteten eben euren etxe zirkilluetatik. Erkiag BatB 14. Euskararen bizitza orain sendo eta tinkoa balitz, bide-aldatze horrek ez liguke hainbesteko bildurrik emango. PMuj in MEIG I 91. Jakiña, uda motza izango da an. Ainbesteko alturan ez dago udara luzea izaterikan. Uzt Sas 349. Baiña ez zuan bere nagusiagandik pauso-muttur bat ere alde-egiteko ausardirik; ainbesteko beldurra zeukan biotzean sartua. Berron Kijote 224. Aurretik ez genduen ainbesteko gogortasunik euki. Gerrika 74. Onak zirala naiz-eta esan / askotan sendagilleak, / ari etzitzaizkan iruditutzen / ainbesteko ongilleak. Insausti 120.
v. tbn. Tx B III 20. Anab Aprika 8. Onaind in Gazt MusIx 152. Etxabu Kontu 155. Ataño TxanKan 243.
(Ref. a una magnitud indeterminada).
Biak ibilli ziran iji ta aja ioranean [...] erriko mutill erramularien alde andiegiak esaten: au zirala, ta ori zirala; onenbeste edo arenbesteko bitartean errez egingo zituela uretan egin bear ziran bideak. Ag Kr 169.
Zure eskutitza egongo dala / jaurtita aberen onduan, / ainbestekotzat [= 'por capaz de tanto, de tamaña cosa'] eukitiagaz / ikaratuta nenguan. Enb 129.
c) De tanto como.
Fama dan ainbesteko / beiarik badute, / timoi gabe itsatsetik / ibilliko dute. Ud 155. Balitekela ark uste ainbesteko kalterik ez izatea-ta. Munita 43. Len ainbestekoa ez bada ere, eskeñi ona egin diote. Ib. 65. Ango eten gabeko joan-etorri ta txirrioak erotu ainbestekoak zirala. Anab Aprika 53. Ta ondoren txetu porru ori papillen antzera; txerri-manteka, porrua ainbesteko neurrian. Ostolaiz 131.
azpisarrera-9
HAINBESTENA. "Hainbertzena, chacun tant" Dv.
azpisarrera-10
HAINBESTENAREKIN (Lh; hainbertzenarekin L, BN, S ap. Lh; Dv, H (+ han-)). Entonces, en ese momento; al momento. "Hainbertzenarekin [...] agertu da" Dv. "Eta Jesus hainbertzenarekin itzuli zen (HeH)" Ib.
Hainbertzenarekin, nere bizi guzian egin ditudan ongi eta gaizkiak oro begien aintzinean jartzen zeraizkit. Dv LEd 174 (Cb Eg II 97 puntu artan bertan). Hainbertzenarekin, bi molsa diru heldu zaizko, bi Jaun aberatsen emaitzak. Laph 245. Hainbertzenarekin soldadu giristino bat ethorri zitzaion alde-aldera. Jnn SBi 145. "Zer duzu?" dio galdatzen Davidek; eta hainbertzenarekin ohartzen da musker batek duela bertzea izitu. HU Aurp 99. Hainbertzenarekin, keinu egiten dio emazteari eskuz eta begiz. HU Zez 57.
( s. XX.) Hanbertzenarekin bidea zerratua nuen alde guzietarik nere gibeleko lagunetara buruz. StPierre 12. Hainbertzenarekin, oihu bat aditzen da hor. Barb Sup 48. Bainan, hainbertzenarekin, eta bet-betan, jauzi batean, elgarretarik urruntzen dira bi gizonak. Ib. 182. Hainbertzenarekin, itsasoa sartzen den arteka agertzen zaiku. JE Ber 91. Aita hurbildurik hainbertzenarekin, Jakobe joan zitzaion aintzinerat. Zerb IxtS 23. Zertarako othe zen Frantzia hola abiaturik, sukhar gaixto batek ez balu Jules II ereman hainbertzenarekin? Ib. 109. Hainbertzenarekin, ganibet-ukaldi bat bezala senditu zuen Karlosek sabelean. Lf Murtuts 27. Hainbertzenarekin P. Beranguer Baionesaren otoak jo du gibeletik. Herr 9-10-1953 (ap. DRA). Hainbestenarekin, neskamea itzuli zen sukaldetik. Mde HaurB 10.
azpisarrera-11
HAINBESTENAZ ERE. a) (En correlación con zenbatenaz ere). Cuanto más (... tanto más). v. HAINBATENAZ.
Zenbatenaz ere apalduago baikaituzkete mundu huntan, eta hainbertzenaz ere gorago izanen gare zeruan. Jnn SBi 74. Eta erran diteke zenbatenaz ere gehiago pairatzen baitzuen, eta hainbertzenaz ere gehiago handitzen zitzaiola pairamenen gosea eta egarria. Ib. 153.
b) Mucho más.
Eta bainituen, Frantziako arima argitu batzuk igorriak [...] prosesionearen egiteko asko puska eder [...]. Ezen gure baratzeko bidetan egin dugun prosesionea hainbertzenaz ere ederragoa zen. Prop 1903, 165.
azpisarrera-12
HAINBESTE (...) NOLA, HAINBESTE (...) ZEIN, HAINBESTE (...) NON (etc.)
tradizioa
Tr. Documentado tanto en textos septentrionales como meridionales desde principios del s. XVII. Apenas hay testimonios del s. XX. Además del uso más extendido con nola, se encuentra con zein en Añibarro, con zuña en Maister, con zeinda en J.J. Moguel y Astarloa, con zelan en Moguel y con non en Aguirre de Asteasu e Iturriaga. a) (Con sust.). Tanto(s) (...) como. "Tantos como, (c.) ainbeste ur tanta zein itxasoan dagozan " Añ.

Ezen Iaunak egin darot / hain berze garazia / nola baitu saindutasun, / bothere, zuhurzia. Hm 162. Badut hainbertze borondate eta pasione, nola nahi benitz izan hobiala drano inklinazione, eta respektu ororekin. Tt Onsa 4. Eztezazüla deüsentako ere hañ beste lotsa üken [...] zuña zure bekhatier. Mst III 4, 3. Ez beñ bakarrik, ezpada askotan ta ainbeste bider, nola aire guzian lauso edo atomo diran. Cb Eg II 126. Borondate seindü hunen egitia hainberze amoriorekin eta fidelitaterekin, nola Aingüriek eta Seindiek egiten baitüte Zerian. CatLan 70s. Mamü harekila nian haiñbeste gozo mintzatzian, nola lotsa egin beitzeitan. Egiat 180. Eztabe ainbeste ondasun aterate, nola prestamentu onek guztiok daruezanak. CrIc 139. Esazu dakizuna, eta ez dezu ainbeste kalte egingo, nola egiten dezun itzerdi oriekin. AA II 224. Nire eska-bidiak baleukee ainbeste indar zure aurrian zeinda euki ebeen Doña Blanka Erregiña Franzijakuarenak. JJMg BasEsc 25. Ezteutsa inori bere Jaungoikuari ezkero ainbeste amodijo zor zein da berari. Astar II 83. Etzenduban ainbeste aserre eukiko, zein da gero. Ib. 106. Zergaitik beraganako ez daben ifinten nekazariak ainbeste ardura, nola abere txe, abelgorri, eta azienda beltzetara. Izt C 183. Balautzu eman zeruak / zentzu hainbertze kaskoan / nola bizar kokotsean. Gy 42. Yainkoak eman baitu beharren etxeri / hainbertze arraizia nola tronueri! Hb Esk 38. Bi gizon haukiek ez dute hainbertze bihi bilduko nola lur goriko gizonak. Dv Lab 90. Emaiten da kasik hainbertze agordient nola sirop, gostuaren arabera. ECocin 49s. Emozu hainbertze taza ur nola beituzu litre likur. Ib. 52. Fucheoko hiriari deusek ere ez zezoken hainbertze atsekabe eman, nola Franzizko galdu behar zuelako berriak. Laph 222. Ez duzue behinere hain bertze gozo izanen munduko atseginetan nola karitate giristinozkoaren obra xarmagarrietan. Arb Igand 186. Azkainen ez omen da egundaino hainbertze sos sartu nola orduan. Zerb Azk 114. Tal como.
Dilijenzia egizie ükheitera zien errege iaunaganik labürski hainberze botehere nola gük baitügü. Etchart 4.1v.
b) (Con verbos).
Ontzian ainbeste dabill geldirik dagoena, nola bear asko egiten duena. Cb Just 46. Ez du beste gauzarik ainbeste maitatzen, non garbitasuna. AA III 393. Etzen bat hainbertze Eliza altxatu duenik, nola azkenik mintzatu den yauna. Hb Egia 116. Bada Jesu Kristo ainberze dago hostiaren parterik ttipienean nola andienean. CatB 62. Haintzurtu berriak ez du hainbertze balio nola usteltzen atxikiak. Dv Lab 185. Ez da mundu guztiyan / iñor kapaz danik, / dama, zu maitatzeko / ainbeste nola nik. Bil 136. Arritu zan jendia, baña ez orduan ainbeste nola gero. Bv AsL 125.
(En contextos negativos, construcción usada para enfatizar el segundo miembro). No tanto (...) como.
Alexandre, Cesar eta bertze antikitatian izan diren kapitain handiak, etziren hainbertze ohoratu, maitatu bere denboran, nola zu izanen baitzira glorios eta trionfant. Tt Onsa 2. Jangoikoak instituituzué matrimonioa, prokurátzeko ta azitzekó nórk bére húmeak, ez ainberze usteagátik bere ondasúnen heredero, nola karraiatzeagátik Jangoikoaren esklábo ta esklába. LE Matr2 82. Artuten dabenian damu txito andi bat, ez ainbeste galdu dabelako zerurako eskubidea [...], zelan bere aita ain on, ta ain maitegarrijari egin deutsan bidebaga, edo injurija gaiti. Mg CO 55. Gularen anditasuna eztala ainbeste neurritzen janariaren kalidadetik, nola jateko ansiatik. Gco II 64. Ez dio gure Jaun Jaungoikoak ainbeste begiratzen eskeintzen zaion doai edo gauzari, nola borondateari. AA III 361. Santa Teresa, S. Luis Gonzaga, Santa Maria Magdalena Pazis ill ziran, ez ainbeste gaitzaren indarrez, nola Jaunaren amorioz. AA I 411. Aserratutea eztago ainbeste egitekoaren balioan, zein personaren kondiziñoan. Añ GGero 216. Erropako lutubari, ez jakon ainbeste begiratuten kolorera, zeiñ da humilldade ta pobrezara. JJMg BasEsc 271s. Gizon jakin-naiekoen gogoak ez ditu ainbeste betetzen [...] lugortxeka baliosoak, nola bertan topatzen dituzten edergarri gaiñ gañekoak. Izt C 73. Negarkara dago, ez ainbeste besuan eta oin batean dauzkan oñaziagatik, nola menderatua izanak ematen diyon damutasunagatik. Bil 162. Lan hura txit garesti irten zitzaion; ez ainbeste egiñ zuen lapurreriagatik, nola ta luma arrez egiñ zituen lanakgatik. Arr May 27.
c) (Con hainbeste usado como pronombre).
Ta baldin kulpa bakar bat ikara eragiteko sobra bada: zer izango dira ainbeste ta añ pisuak, nola nereak diran? Cb Eg II 28 (Dv LEd 63 hainbertze . nola baitira nereak). Zure kasta izango / da, Abran, munduan / ainbeste non diraden / izarrak zeruan. It Fab 231.
d) (Con adj.).
Haren esku lan duna, agertu laneko / hainbertze baliosa nola gudutako. Hb Esk 41.
azpisarrera-13
HAINBESTE (...) NON. v. HAINBESTE (...) NOLA.
azpisarrera-14
HAINBESTERA, HAINBESTETARA. a) A tanto.
Hañ bestetara duazü grazia hunen goratarzüna, nun gero jinen diren gaizen jakitia, miraküllien egitia [...], deüs ezpeitira hura gabe pheretxatü izaten. Mst III 55, 4 (Ol orrenbesteraño). Ainbestera elduten da kristinauben itxumendija, ze zorakerija, loikerija, eta Errilijinoiaren kontrako ezaintasun onekaz uste dabe honretan ditubezala santubak. Astar II 54.
b) A otro(s) tanto(s).
[Iubilio Saindua] ehun urthetarik uen noizbait ehunetara, / hogoi eta bortzetarik orain hainberzetara. EZ Man I 25.
azpisarrera-15
HAINBESTERAINO (V-gip ap. Elexp Berg; ainbesteragiño Izt 114v), HAINBESTETARAINO ( hainbertze- Dv). Hasta tal punto. "Hainbertzetaraino ethorri ziren non, il en vint tant que" Dv. "Hainbertzetaraino samurrarazi zuen non, il le fâcha soi fort que, à tel point que" Ib. "Hainbertzetaraino jan zuen non leher-egin baitzuen" Ib. "Ainbesteraiño, hasta tanto. Ezizu esajeratu, ezta ainbesteraiño eta" Elexp Berg.
tradizioa
Tr. Documentado en todos los dialectos. Las variantes con -ta- son propias de los autores del Norte (aunque hallamos ainbestetaraño en Lizardi).

Hañ bestera drano juan izan düzu [...] nahikünte borthitza. Mst XV. Baña zu ainbesteraño aborrezitu zera, non orrezaz kontentatu etzera. Cb Eg II 68. Ainbesteraño itxutzera [...] etorri zan, nun bere anaia inozentea bere eskuz ill zuen. Gco II 68. Anbesteraño lasaitua dago mundua, non gauz oetan bear litzakean arreta ipintzen ez dan. AA I 479 (I 505 ainbesteraño). Emendatu zuen hainbertzetaraino batasun hura [...], non ez baitzuten bihotz bat eta arima bat baizen. Jaur 197. Esango dabe menturaz, kapitulu au luzegia dijoala, eta ez dala ainbesteraño aintzat artzekoa. Izt C 157. Bildur naiz gera nadin / burutik galduta, / ainbesteraño nago / enamoratuta. Bil 98. Zainak hainbertzetaraino bildu non zango hura bertzea baino anhitz laburrago gelditzen baitzen. Laph 16. Ainbesteraño elbarritu zuen eze, illa zalakoan [...] utzi zuen. Aran SIgn 51. Gure anima ainbesteraño / Jesus onari kostia, / azkenian ba pena izango da / Luzifer orri uztia. Xe 322. Eneban sinistuko ainbesteraño nik / euskaldun andra batek egin leikeanik. AB AmaE 274. Eta gero ainbesteraño birtutean aurreratu zan, nun santu izateraño igo zan. Arr May 24. Tinkatzen hainbertzetaraino, non Pachecok uste izan baitzuen [...] jaun horrek itho nahi zuela! Elzb PAd 64. Bezperetako eginbideak ez gaitu hainbertzetaino hertsatzen. Arb Igand 121. Iduri zuen behingo apezpiku bazela; hainbertzetaraino azkar eta erne ikusi ginuen. HU Aurp 68.
( s. XX.) Ezta, jauna, ainbesteraño luzatuko. Ag Kr 185. Gizona hainbertzetaraino da ez-deusa non gaizkian ere baitu hein bat. JE Bur 39. Haurrez eta jende larriz berehala zer nahi metatu zen, hanbertzetaraino nun soldadoak izan baitziren manatuak heien urruntzeko. StPierre 21. Ordun emandako itzak etzun ainbestetaraño beartzen, bere buruaren jabe ta iñoren estutzerik gabe eman lezaken itzak bezela. Or SCruz 115. Oraindik eztu iñork zabaldu / modu ortako dotriñik, / ez nun siñisten Txirritakuak / ainbesteraño zekiñik. Imaz Auspoa 24, 160. Labean hantu zen, hantu, hainbertzetaraino non labea bethe baitzuen eta hantxet tapatu. Barb Leg 140. Loti aien artean bainengoan. Ainbestetaraño eze, ezpainintzan etorri ere egin Arrasateko euskal-egunera. Ldi IL 134. Ez ziren orainokoan ohartu Jakulet hainbertzetaraino atxikia zitzaiola bere ama-ginarreba zenari! Lf Murtuts 34. Bere biziarengatik iñork ez zuan txanpon bat emango. Ainbesteraño auldu zan. JAIraz Bizia 85. Bizimodua ikusten degu / ainbesteraiño naastuta. And AUzta 115. Hanbestetaraino nun ihesari eman behartu baitzitzaion. Ardoy SFran 102 (164 hainbesteraino). Zertan lotsatu ainbesteraño / azaltzen zere burua? Uzt Sas 17. Hainbertzetaraino nuen hastiatu, ez baininduen gehiago nehork eskolarat moldatzen ahal izan. Xa Odol 27. Anbesteraiño sartu zan irakurtze ortan, irakurriaz pasatzen zitzaizkion gauak. Berron Kijote 32. Noteziak be etorten ziran / ainbesteraño txartuak. FEtxeb 52. Gogor zagon hura bere ezean, hainbertzetaraino nun tiraka ere ez baitzuen nehork mugituko. Larre ArtzainE 22. Ala ere, amaika aldiz bat uts egin gabe kantatzen nitllan. Ainbesteraiño buruan itsatsita jarri zitzaizkidan. Insausti 16. Zenbait euskaldun hainbesteraino asaldatzen dituzten esanak. MIH 227. (252 hainbestetaraino)

v. tbn. Hainbertzetaraino: MarIl XXIII (70 hanbertzetaraino, 27 hanbertzeraino). Etchebarne 127. Hainbesteraino: PE 53. Bv AsL 168. TAg Uzt 289. Vill Jaink 127. Ataño TxanKan 213.
azpisarrerakoSense-15.1
(Con nola).Tanto como.
Lurreko ondasunai etzien ainbesteraño begiratzen nola lenago. Bv AsL 131.
azpisarrera-16
HAINBESTERAINOKO (V-gip ap. Elexp Berg ), HAINBESTETARAINOKO ( hainbertze- Dv). De tal magnitud. "Hainbertzetarainoko, qui est si grand, si fort, ou tel que" Dv. "Jaiki zen haize bat hainbertzetarinokoa non haritzak errotik baitzaramatzan" Ib. "Para tanto. Eneban uste kaltiak ainbesteraiñokuak izango zienik" Elexp Berg. "Zetarako etaraittuzu ainbesteraiñoko zaratak? Ib.
Baña ainbesterañokoa izan da zure gorrotoa Jesusen kontra, non kontentatu etzeran beiñ igaro zuan eriotzarekin. AA I 421. Ainbesterañoko aomena ta jasoa artu dute Azpeitiaren mugapeko arriak, ezik ifini dituzte bi lantegi urarekikoak Nabarria zerratzeko. Izt C 55. Lenagoko neguak ainbesterañokoak izan etziran, baña zazpigarren au guzizkoa izan zan. Arr GB 68. Ainbesterañokoa izan zan bekatuen damua, nun bere bi begiak ixuri zuten negarra iturri bik bezela. Zab Gabon 82. Onen ainbesterañoko eramankizunak arritu zuan letradu bat. Bv AsL 86. Hainbertzetarainokoa [ontasuna] non arrotzak elgarri baitaude, nola ezkiren guhaur huntaz hartuago. HU Aurp 195. Agintari andiak, Apezpikoai [...] eukiten eutsezan lotsa, itzal eta gizaona ainbesterañokoak ziran eze [...]. Itz Azald 171. Hainbertzetaradinokoa zen gaixtaginen errabia, non xehekatu baitzituzten [...] guziak. Prop 1900, 15.
( s. XX.) Ainbesterañoko otzak egingo ditu --ziyon medikuak--, komeni litzake denak sugurrak txorruekin tapatuta ibiltzia. Iraola 117. Gizon basaren barneko zorionik erhoena, hainbertzetarainokoa non bertze gizonak berak ez baitzaizko orduan deus. JE Bur 150. Santa Cruzek eztu bear bada Jainkoaren aurrean ainbesterañoko erantzun-bearrik. Or SCruz 9. Ainbesterañoko gorrotoa zion bere gorputz pekatariari. Manzi GPatroi 43. Baiña bistan da, gauza oiek eztute ainbesteraiñoko ajolarik. Vill Jaink 51. Gurasoei zor dien itzala ainbesteraiñokoa ote da, gero? Ib. 167. Hainbesterainoko arretaz eta bihotzez. MEIG III 67. Gaiak beharbada, garbiro esateko, ez dira hainbesterainokoak, ezta beti trebeki erabiliak ere. MEIG II 50.

v. tbn. Hainbesterainoko: Lard 176. Aran SIgn 55. Ag G 105.
azpisarrera-17
HAINBESTERAINOKOAN, HAINBESTETARAINOKOAN (hainbertze- Dv). "Hainbertzetarainokoan non, à un tel point que" Dv.
Artarako egokitasunak, aiñbesterañokoan osotua izateko ark zeuzkanak. Aran SIgn 113. Eta hekien errabia hainbertzetarainokoan handitu zen, non haren ondotik baitzabiltzan haren preso altxatzeko eta hilarazteko. Jnn SBi 24.
azpisarrera-18
HAINBESTERAINOXE. Hasta tal punto.
Dana Jainkoaren borondatera utzi, bai, ta nere baserri-txulora bildu niñun. Ainbesterañoxe txokoratu nioteken neretarrak. Ataño TxanKan 229s.
azpisarrera-19
HAINBESTERAKO. "Para tanto. Ez ari asarretu, eztok ainbesterako ta" Elexp Berg.
azpisarrerakoSense-19.1
"--Bi illabeterako noia bakaziñotara. --Ainbesterako? " Elexp Berg. .
azpisarrera-20
HAINBESTEREKIN. (Lh; hainbesteki S ap. Lrq; hainbertzerekin L, BN, S ap. Lh; H (+ han-)). a) Entonces, en ese momento; al momento. "Hainbestereki /hainbeśteki/, soudainement, tout à coup" Lrq.
Bero huntarik lipar bat, / su huntarik huts inhar bat / o laztan' eretxeki / ahal banezazu zuri, / nintzatela zait iduri / sendo hainbertzereki. 'Aussitôt'. O Po 41. Hainbesterekin agertü zen aingürü saldo handi bat. Ip Hil 97. Eta hainbesterekin izidürak oro ohiltü ziren haren gogotik. Ib. 173. Bena hainbesterekin argi handi batek bethe zian haren khanbara. Ib. 174.
b) Así, de este modo. v. HAINBESTEZ.
Hainberzereki eta moien harzaz [...] asopitzeko diferenzia erran diren güziak. Etchart 1.2r. Eragin zian trunpeta / Parisera enzün beizien, / hainbestereki berriak / Xarlemaiñari igorri zeitzen. Xarlem 1501.
Con ello.
Zure maitetasuna naikoa det, ta ainbestekin txit aberatsa naiz. ArgiDL 48.
Así pues, con esto.
Hainberzereki aidürü nauke zien komisioniaren kopia. Etchart 6a.1r.
azpisarrera-21
HAINBESTEREN. En tanto, a tal precio (indeterminado).
Erran zion: erran ezadazu, hain berzeren saldu duze landa? Eta erran zuen: bai, hain berzeren. TB Act 5, 8 (Lç hanbatetan).
azpisarrera-22
HAINBESTERIK (Usado como pron., en oraciones negativas). Tanto(s).
Bezperan ildakoak asko ziran, zaurituak ere bai; bañan ainbesterik ez. Alkain 135. Ez da ainbesterik izango! Ataño TxanKan 140. Nai ta ainbesterik ez genduen sinisten, oostu larri asko iruntsi eragin eban. Gerrika 111. Eurak oso gitxiten jokatzen ebela, baña iñoz ez eutsela batera ainbesterik atera. Ib. 241.
azpisarrera-23
HAINBESTETAN (Lh; hainbertzetan Lh). a) Tantas veces.
Buru fuña zindutela zoramenduz bethea, / Iaun puxantaren legeak hainberzetan hautsteaz. EZ Man I 83. Elizak ez nau manatzen, urthean behin baizen kofesa nadilla, eta ni egiten naiz hainbertzetan. Ax 534 (V 343). Zeren hain bertzetan deliberatzen duzun hainitz ontasun egiteko, eta hain guti egiten duzun. SP Imit IV 7, 2. Zertarako ainbestetan [egin bear dezu señale hori] . ? CatBurg 12. Hañ bestetan erran, eta arzara erraiten deizüt. Mst III 37, 3. Zeren hainberzetan eta hain handizki ofensatü zitügün. CatLan 164. Zergatik ainbertzetan [egin bear duzu gurutzea] ? CatAN 13. Gizunak behar dizü ükhen hanitx ogen / hainbesteretan [sic] lanthatzeko nabelaren. Etch 640. Gure xapelak ere ibiliak ziren ixtilean eta lohian hainbertzetan, noiz-nahi lurrean ginelakotz eroriak. Prop 1902, 272. Hainbertzetan hitzeman Kristo haren ethortzeko denbora jin zenean. CatJauf 28. Zure biotzera dator, pekataria, ainbestetan pekatu larriz loitu dezun zure gogo edo animara. ArgiDL 45. Ta ainbestetan alkarrekin egon oi dirala-ta alkarren berri ederki jakin oi dute. Anab Usauri 98. Ea ba ainbestetan ezpañetan erabilli ditugunak egintza biurtzen ote ditugun. EAEg 12-12-1936, 525. Emen abestu omen zun Harritxabaletak ainbestetan aipatutako prefaziñoa. Etxde JJ 20. Eskubitara begiratu ta ainbestetan amets egindako arpegia illunbetan ikus banezakean. Txill Let 52. Aitak hainbertzetan errana. Larre ArtzainE 45. Sermoien gaia guk badakigu / entzunikan ainbestetan. Insausti 107. Larramendiren sorkariekin hainbestetan gertatu zen legez. MEIG VII 36. (Con zelan). Tantas veces como.
Atera biar da odola gatx askotan, baña neure ustez, ez ainbestetan, zelan ateraten dan. Mg PAb 49.
b) Otras tantas veces.
Egunean iustuak ere [bekhatu beniala] zazpitan egiten baitu eta berriz hainberzetan desegiten. Harb 27. Geroz oihana lilitu da / bait' ar' orstatu lauretan, / ud' ere negu, negui' uda / gerthatu da hain berzetan. O Po 1.
c) En tanto (tener, considerar). "Eztuzu hainbertzetan idukitzen, vous ne le tenez pas en si forte estime" H.
azpisarrera-24
HAINBESTETARA. v. HAINBESTERA.
azpisarrera-25
HAINBESTETARAINO. v. HAINBESTERAINO.
azpisarrera-26
HAINBESTEZ. Con ello, con esto; así, de este modo.
Iuiamendu partikularaz hainberzez naiz mintzatu; / dudan ea orain aldiz jenerala aiphatu. EZ Man I 60. Iduritzen zaitzu ezen baldin aithorra emaiten baduzu [...], hain bertzez konplitzen duzula. Ax 244 (V 164). Enzun zuenean [...] egotzi zutela erromakoek herritik Anibal bere etsai handi hura [...], eta hainbertzez, bere ustez, aitzinerat segurean iarri zirela. Ib. 30 (V 17; Añ GGero 19 ainbestez). Eman zioela [...] arrebari ere hainitz emaitza, eta joia handi, eta hainbertzez despediturik, herrirat igorri zuela. ES 168. Hainberzez alientza hobeagotik da Jesus egina izan berme. TB He 7, 22 (Lç, Dv hanbatenaz). Pensatu zuten, Jesus / zalako erua, / buruan sartutzia / arantzaz korua; / ainbestez etzan ase / Kaifasen gogua. Xe 355. Etzan atzeratu ainbestez Bernardon ta eraman zuan semia Obispo Jaunaren aurrera. Bv AsL 48. Alere gizon aiek etzuten ezagutu nai an Jaungoikuaren eskua ainbestez. Ib. 95. Gogora ekarzu nola Jesukristo gure Jaunak aizeai eta itxasoari geldi zitezela agindu, eta ainbestez bereala sosegatu eta gelditu ziran. Arr Orac 247. Esker onez artzen dut zure ele beroa, / ainbestez alki balitz nire gurasoa. "Si se conformase con ella" . Or Eus 114. Hainbestez horko erdaldunek bazuten laguntza bat horko euskaldunek ez zutena. MEIG IV 57.
azpisarrera-27
HAINBESTEZ HAINBESTE ( (Lar, H)). En igualdad de número. "Tantos a tantos, [...]. Lat., numero aequali" Lar. "Ainbestez ainbeste, hainbestez hainbeste bihurtzea, rendre en égal nombre" H.
azpisarrerakoSense-27.1
Hamlet-ek lenbiziko edo bigarren ukaldia eman badeza edo irugarren oldarraldian ainbestez-ainbeste biur badeza, su egin ditzatela arresi guziek beren kañoiak. "Or quit in answer of the third exchange." Amez Hamlet 176.
azpisarrera-28
HAINBESTE (...) ZEIN, HAINBESTE (...) ZEINDA. v. HAINBESTE (...) NOLA.
azpisarrera-29
BESTE HAINBESTE (Lar, Añ; bertze hainbertze Dv; b. ainberze Lar, Añ (AN)). a) Otro tanto, la misma cantidad; otros tantos. "Duplo" Lar y Añ. "Otro tanto, berze ainberze, beste ainbeste" Ib. (v. tbn. Añ). Cf. ejs. de beste ainbeste, bertze hainbertze 'tantos otros' en Hb Egia 123, Jnn SBi 75, Inza Azalp 90, Ldi IL 69, Bilbao IpuiB 169, Gand Elorri 218 y MIH 196.
Bertze hainbertze doblaturik / hagitz konsola nindeke. 173. Eman ziozkan len izandu zituenak diña ondasun ta beste anbeste. Mb IArg I 195. Baña ots egin ziotenekikoa egin horduko, ots egiten zioten beste anbestek. Mb IArg II 343. Beste ainbeste, ta alako kutunik zurea bezalakorik, iñork ere eztit egin Bizkai alde ortatik. Lar, carta a Gandara 161. Juako eskatutera beste ainbeste lengua pagau baga. Mg CO 90. Neuk dakit eman ziola aurrez, ta prestatzez, gero beste anbeste biurtzeko zorrez. VMg 3. Eman zien lenengoai beren saria, eta beste ainbeste eman zien azkenekoai ere. AA II 178. Ziertu bazengoz bere zerbait kendu deutsubena, etzara orregaitik azartu edo atrebidu biar beste ainbeste kendutera. Astar II 157. Zilhoak behar du pia bat eta erdi beheiti eta bertze hainbertze zabal. Dv Lab 342. Hamar urrhats largo eta bertze hainbertze gora. Laph 41. Piper aldatubak [galdu ziran], bai; bañan nola ugari nituben, beste ainbeste baño geiago dakat oraindik aldatzeko. Sor Bar 23. Amasei ontzigaz an jako aurkeztuten, / berak beste ainbeste orduan dauz artzen. AB AmaE 96. Hogoi mila hil badira; bertze hainbertze baino gehiago kolpatuak. HU Zez 16.
( s. XX.) Ogei bat urte aitortzen ditu / gorderik beste ainbeste. Urruz Zer 76. Hamar bat metra luze, bertze hainbertze zabal. JE Ber 23. Bainan, bizi zaite luzaz oraino, eta Jainkoak nahi badu, urthe oroz bertze hainbertze izanen ditutzu. Barb Sup 177. Eunkida-lauren gaste azkerik; / buztarriz beste ainbeste. Enb 142. Ene maiteak, aurtengotzat / zuendako / erranen ditut bizpahiru / hamarreko. / Egizue bertze hainbertze / enetako. Etcham 95. Beste ainbeste jarrita ere / tirako zuten iriyak. Tx B I 249. Noiz-nai luzatzen zaio bost zentimetroz, noiz-nai beste ainbestez moztu. Ldi IL 46. Ez estutu [...] txarkeriak esaten ta egiten ba-dizkitzuete; neri [...] ere beste ainbeste egin didate. Ir YKBiz 199n. Egun bat edo geiago / atalondoan sartutzen. / Beste arenbeste edo geiago / eskaleretan igotzen. (G-nav) A EY IV 194. Bizpahirur gizon hilak Frantzian, eta bertze hainbertze naski Espainian. Zerb Azk 102. Berrogoi metra! Brintxoa! Egin bezate behin bertze hainbertze Ezpeletarrek beren elizarekin! Lf Murtuts 20. Lau orri idatzik eta beste ainbeste idazteko itxuran an ari zan. JAIraz Bizia 88. Ogei lagunik etzegoan ardandegi eta txalupetxe artan, baiña beste ainbeste ta geiago bere. Erkiag Arran 13. Eztuzu bertze leku batean bertze ainbertze irabaziko. Izeta DirG 107. Bizarra kentzen ainbeste min artu zuan. Berak ez omen zuan arteraiño beste ainbeste sekula sufritu. And AUzta 61. Artian beste hainbeste agertuko ziran. Osk Kurl 119. Gure beharrian beste hañbestez. Herr 26-9-1963 (ap. DRA; interpr?). Ba ote dakie beste ainbeste emengo gazte askok? Alzola Atalak 65. Hura bera edo bertze hainbertze / jabiari turnatzia. Mattin 39. Ni ona [kalabozora] sartu naxela / direz iru urte. / Pozik pasauko neunkez / beste harenbeste, / libratzeko esperantza / baldin bagenduke. (V-arr). Balad 218s. Milla duroren jabe egin da beste ainbeste egin naian. BBarand 156. Amasei goillebartar kartzeletan egozan, eta . kanpo-konzentraziñoietan beste ainbeste edo geiago. Gerrika 83. Muga iraganez, berriz, Garazin gaindi, Orreagako beila, beste hainbeste biltzen duena. Larre ArtzainE 302 (112 bertze hainbertze). Pozik egongo dira Luis Mariano bere guztizkotzat daukatenak; Garat-zaleak, beharbada, ez beste hainbest. e. MEIG I 166.

v. tbn. fB Olg 187. EusJok 122. Munita 59. Bertze hainbertze: Larz Senper 62.
azpisarrerakoSense-29.1
Lo mismo.
Esaten dio [...] batari: [...]; ta beste zazpiri beste anbeste. Mb IArg II 290. Eman zien bere Apostoluei beste anbeste egiteko eskubidea. Mg CC 195. Eraman dituzu nere lagunak [...]. Nerekin zoaz beste anbeste egitera. VMg 69. Beste ainbeste diño besoa gaitik. LoraS 25. Itxiko neuskijo [...] arerijo bati atian barrura sartuten? Ez. Bada beste ainbeste da, gurari deungiari geure goguan sartuten istia. fB Ic II 272. Zegaitik egingo ez dot beste arenbeste Jigante orregaz? JJMg BasEsc 177. Etsaiari dio halaber bertzeak / egiten bertze hainbertze. Gy 185. Beste ainbeste gertatu etzekieken. Lard 85. Beste hainbeste gerthatzen da aizo laneki. Ip Dial 66 (Ur beste ainbeste; Dv bertze horrenbertze; It oro bat). Orai bertze hainbertze diot larrez eta larre inguruez. Dv Lab 310. Alanbere ez aztu / iñoz bere nigaz, / bada nik beste ainbeste / egingo dot zugaz. Ur in Afrika 79. Andre Ortulanak, alargun gelditu zanian, beste ainbeste egin zuan. Bv AsL 96s. Noz gertatu da beste ainbeste? AB AmaE 196. Gelditu zuan [D. Josek] mandoa. Beste ainbeste egin zuan indianoak. Apaol 32. Mariak ere egin zuen bertze hainbertze. Jnn SBi 44.
( s. XX.) Gure egunetan Asia ta Afrikatarrak beste ainbeste egin dute. Inza Azalp 90. Laster eskuinekoak ere iduri du bertze hainbertze nahi laukegula egin. JE Ber 39. Egikera oneri zuzen eretxirik, beste ainbeste egin dot. Otx 6. Erronkari-ibar osoa / gizonez ustu. Beste ainbeste / Baretons Biarnokoa. Or Eus 208. Beste ainbeste berriro gertatu etzitzakien. TAg Uzt 223. Batzorde Banakariko zenbait ardura eraberritu [...] ditugu. Baño ezin esan genezake beste ainbeste Lana Erki-Ordezkaritzei buruz. EAEg 22-3-1937, 1342. Hamar minutaz geldirik atxiki ditut, ez baituzu beste hainbeste egin ahal izan. Mde Pr 94. Beste izaki bizi ta aundi orrezaz zergatik eztugu beste ainbeste pentsatu bear? Vill Jaink 180. Lan egitea [...] ez da bapere atsegingarri alperrarentzat, eta iñoren menpean egotea beste ainbeste anarkista batentzat. Erkiag BatB 185. Beste aizpa gazteagoak ere beste ainbeste egin zuten. NEtx LBB 54. Urrengoko egunean berari pasa jatzon beste ainbeste. (V-ger) Holmer ApuntV ASJU 1969, 182. Beste ainbeste esan nai nuan / ta au sartu zait aurrera. Olea 84. Ni gustura bizi naiz / andre ta haurrekin, / ta zuk bertze hainbertze / noiz behauzu egin? Xa EzinB 97. Emen be, beste ainbeste egin biar eban: bizimodu bati eldu. Gerrika 160. Betetasunak higuinerazi digu goxoa eta beldur gara ez ote zaien beste hainbeste gertatzen irakurleei. MIH 138.

v. tbn. AA II 112. Astar II 105. CatLlo 35. Ur MarIl 25. Aran SIgn 85. Zab Gabon 32. Sor Bar 27. A Ardi 74. Balad 135 (V-ger). Ir YKBiz 353. Bilbao IpuiB 227. Arti Ipuin 37. Onaind in Gazt MusIx 147. Etxba Ibilt 480. Berron Kijote 180. Bertze hainbertze: Izeta DirG 96.
azpiadiera-1.1
Orduan alde niñun; gaur ezin nezakek beste ainbesterik esan. Ataño TxanKan 164.
azpisarrerakoSense-29.2
(En correlación con zenbat ).
Zenbat artuten daben beste ainbeste emoten dabela. Ur Dial 61. Zenbat tokitan gure Aita-lenak egiten zuan bere egoitza, beste ainbestean agertzen dala aundi ta miragarri Jaungoikua Santu onengan. Bv AsL 184.
(Con numeral). Otras tantas (tres, diez, etc.) veces.
Iñori ezertan kalterik egin badiot, lau aldiz beste ainbeste ordaintzen diot. Ir YKBiz 367.
b) (Con sust.).
Buruko illeak beste ainbeste demoniozko suge zituela. Cb Eg II 210. Uts bakotxa doktrinan itzuli balei berze ainberze mantxa aurpegian. LE Prog 116. Berrogei eta hamar prinzesa / oro xuriz bestürik / beste hainbeste jentiloma / untsa harnagatürik. Xarlem 118. Bekatuak ezagutuaz agertu gabe dauden arteko konfesio ta komunioak dira beste anbeste sakrilejio. Mg CC 161 (CO 91 beste ainbeste). Egiten zuan goiz oro eun aldiz, eta arrats oro beste ainbeste bider. AA I 475. Beste ainbeste gorroto deutsa, kristinaubak, juzgu gaistuari Jaungoikuak. fB Ic II 225. Okasinoe billa dabilela nundik nora beste ainbeste gatx edo kalte egin al leijon. Astar II 24. Ain andija [atsakabia] ze nosbait pekatu mortalian jausi bada eztau beste ainbeste naibage artu. Ib. 34. Iru edo lau errealean ifinten dute beste ainbeste legua bideko erribilduetan. Izt C 54. Berrogei milla oñezko eta beste ainbeste zaldizko il. Lard 190. Beheiti begiratzen badut, [...] ikusten ditut [...] debru muthiriak [...]. Ezker-aldera begia ematen badut, ikusten dut bertze hainbertze debru. Dv LEd 169. Emaiten duzu baso bat arno eta bertze hainbertze salda. ECocin 5. Lau hogoi eta biga hil eta bertze hainbertze kolpatu khondatuak izan ziren. Elsb Fram 77. Saritzat emon eutsan beste ainbeste lur. Itz Azald 106.
(s. XX). Frantziako hiririk tarroenak sei edo zazpi direla: Paris, Lyon, Marsella, Bordale, Lille, Tolosa, Nancy, Frantzia bertze hainbertze eskualdetan zatitzen baitute. JE Bur 47. Mordo bat egun ta beste ainbeste gau irarotakoan. A Ardi 130. Berrogoi eta hamar emazte, eta beste hainbertze haur ttipi. Barb Sup 37. Gitxienez baziran zortzireun inguru, / euren ganian beste ainbeste aingeru. Enb 33. Iru ukatze aien ordañetan beste ainbeste aldiz aitortzen du orain Yesus maite duela. Ir YKBiz 538n. Lan garazkiok sortuaz batera, beste ainbeste domu garazki [...] sakeleratu begiz. Eguzk GizAuz 154. Berrogeitamar txal, beste ainbeste urde. Etxde AlosT 15. Ikusgarri zan benetan hamar edo gehiago batera, beste hainbeste igel bailirean, ugesi ondoan iger egiten zutenean. Osk Kurl 157. Lau zezen [...] eta iñoiz uztartu gabeko beste ainbeste bigantxa. Ibiñ Virgil 118. [Eliza] hauk, ehun bat hurbil iduriz, beste hainbeste komentu. Ardoy SFran 85. Gaitz maltzurraren mendean dauden / millaka urrikalgarri, / ezbearretan zauritutako / beste ainbeste elbarri. MMant 115. Beste ainbeste gauza dauzkat oraindik buruan. Albeniz 245.
v. tbn. Gco I 454. JJMg BasEsc 113. It Fab 166. Or Tormes 77. JAIraz Bizia 19. Bertze hainbertze: CatB 70.
azpisarrerakoSense-29.3
(En correlación con zenbat ).
Gorputzeko llaga ta eridak zenbat diran, beste ainbeste dei ta deadar ematen dizkitzu. Cb Eg III 290. Ta zenbat lagunen alzinean erraten den berze ainberze bekatu mortale yago da eskandaloarena. LE Prog 112. Zenbat bider [pipa] piztu, beste ainbeste bider zintzurra bustiyaz. Sor Bar 110. Zenbat itz kristau fededunak nere onran esaten dituzten, beste ainbeste urrezko lore dira. Arr May 146. Zenbat buru beste ainbeste bereizte ta sinestasun ba-dira. Inza Azalp 95.
(Con numeral). Otras tantas (tres, diez, etc.) veces.
Ez dela nihor utzi dituenik edo etxea edo anaiak [...] edo landak [...] izaiten ez duenik orai mende huntan ehun aldi bertze hain bertze etxe eta anaia [...] eta landa. TB Mc 10, 29s. Zeinak ez baitu izanen ehunetan bertze hainbertze etxe eta anaia [...] eta lur. Dv Mc 10, 30 (Ol eunetan beste ainbeste; Lç, He -tan hanbat, Leon -tan gehiago, Ker bateko eun alako, IBk, IBe ehun halako).
c) (Seguido de adj. con -ago).
Eta soiñu orregaz aldizka, aspaldi danik bertakotzat lez dauken Tolosako zortzikoa, jatorrikoa baiño beste ainbeste luzeagoa. Erkiag Arran 34.
azpisarrera-30
BESTE HAINBESTEKO. Equivalente.
Ezagutzen ditugu guziek St-Bertrand-De-Comminges elizako eskulturak [...], Frantzian ez nihun ez baita bertze hainbertzekorik. JE Ber 23. Berari be, edanda egoanean, senarrak emoten eutsola-ta, beste ainbesteko zigorradea nai eban bere Patxi gaxoarentzat be. Bilbao IpuiB 226s. Ta lengo arria ezeze beste arenbesteko bat be jarri eutsen ganean. Ib. 50. Baño erleak bizkarra jarrita aboa urez betetzen zuanean, exerita gelditutakoak beste ainbesteko ura artu. Anab Poli 113. Lorea ipiñi zion. Ta [...] Polik beste ainbestekoarekin ordaindu zion kokotzan neskatx txoragarriari. Ib. 135. Aindurik ariñ ibilli zeilla, beste ainbesteko zoriona izateko. Etxba Ibilt 457.
azpisarrera-31
BESTE HAINBESTETAN. Otras tantas veces.
Amaika aldiz gure biotza eman diogu, ta beste ainbestetan berriz ukatu degu. ArgiDL 93. Iru indarralditan egiñalak egin zituen saskigillearen oinpetik limurtzeko, ta beste ainbestetan bota zuen zabal legarrera. Or Mi 60.
azpisarrera-32
HONENBESTE (...) HAINBESTE. Tanto (...) tanto.
Hunenbertze berek ezen utzten diotenean, / haiñbertze haiek diote hartzen bere xaindean. Gy 86.
azpisarrera-33
ZENBAT (...) HAINBESTE. a) (Con sust.). Tanto(s) (...) tanto(s).
Zenbat egunez xitu baituke [kontua], hainberze egun dituzke illhargiak. EZ Eliç XXXII. Ekusten dezu au egin dezakezula non nai, eta zenbat bider nai dezun, ainbeste bider. AA I 475. Erri onetan badira gitxienaz, zenbat baserrietxe, ainbeste iturri. Izt C 78. Hedatzen dute zenbat hazi hainbertze igeltsu. Dv Lab 197. Pisatzen duzu hainbertze libera sukre zenbat ere beituzu libera yus. ECocin 48. Beztelan zeinbait erri aenbezte euskara modu [...] irakatsi bearko litzakez. A Gram VIII. Buruaz gora botako dute / autsi dedilla eltzia, / zenbat puska egiñ ainbeste urteko / ejituen ezkontzia. Tx B II 67. Zotza zenbat bider tokiz aldatu dezun, ainbeste bider artu bear dezula agaiaren luzera. Munita 150s. Zenbat sendagille, ainbeste erremedio. MAtx Gazt 94. Zenbat gizon, ainbeste buru; zenbat buru, ainbeste iritzi. (G-bet). EZBB II 141.
b) (Con hainbeste usado como pronombre).
Baldin ordean xitzen badu hogoi eta hamarren kontua, zenbat egunez xitzen baitu, hainberzez hogoi eta hamarren kontua gutituko duzu. EZ Eliç XXVII. Alare, tripak, subak eta urak zenbat eman ainbeste eraman. Sor Bar 66. Zenbat jorratu ainbeste izan. Ib. 100. Ez, ez, asko dezu errial bat: zuek zenbat eman ainbeste gastatzen dakizute. Moc Damu 30. Zenbat platera beteta ekarri, / ainbeste ustuta bialdu. Tx B 102.
c) (Con vb.).
Ene semia, zunbat ere zihaurganik jalkiren ahal beitzira, hañbeste eneganat igarenen ahal zira. Mst III 56, 1. Zenbat eman, ainbeste / luzatu kordela. Zendoia 108.
hainbeste
<< 1 hain 0 / 0 haize >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper