Azpisarrerak (sarrerak) (2)
aditze.
1. (Urt Gram 38, H (s.v. adimendua)).
Sentido del oído.
Gehiago gorputzaren bortz kanpoko sensuak / [...] bista, aditze, usain, gustu, ukitze banatua. EZ Man I 16. Ordea nik alea ni gor ez nuen deus aditzen [...]. Eta gizon aditzerik gabea bezalakatu naiz. Harb 329. Sentiduak dirade bost: 1. Ekustea. 2. Aditzea [...]. OA 99. Bigarrena, aditzea. El 15. Loditu da ezen populu hunen bihotza eta aditze gogorra egin zaie eta bere begiak zarratu dituzte. He Mt 13, 15. Eskatuko dizut zuri aditze on bizi bat. Mb OtGai III 212. Bortzgarren prenda [...], da adimentu edo aditze ona, eta Jaungoikoaren inspirazioari obeditzea. LE Urt 179. Haien berririk inoiz heltzen bazen gure aditzera bide zuzenez nahiz okerrez. MIH 279.
2. (Urt, Lar ( Dv ), (G)).
Acción de oír. "Acroasis, aditzea, entzutea, audienzia " Urt I 112. "Audiencia, el acto de escuchar, oír" Lar, .
Enazazula utz kanpoko begien ikustearen arauera iujeatzera, ez eta sentenzia emaitera gizon frogatugabeen aditzearen arauera. "Neque secundum auditum aurium hominum imperitorum" . SP Imit III 50, 7 (Ol iñori entzundakoaren arauz). Fedea, beraz, aditzetik heldu da eta aditzea Jesukristoren hitza predikatua izatetik. " Ex auditu" . He Rom 10, 17. Adirazi ditugun aditze ta ekuste onetatik. Mb OtGai III 211. Orretako egin bear dugu aditzen duguna; bada egiten ezpadugu [...] geren aditzetik gauz onik ateratzen ez dugunak [gara] . Mb IArg I 331. Egiten dituzte sermoi-aditze, mez-enzute [...] ta [...] beste gauz onak. Ib. 288. Alabér bi aditze-gisa dire, bata solamente entendátus errának; bérzea obeditus. LE Urt (ms.) 103r. Ukatu belarriai kanta zikiñen, itz anima galgarrien, ta erausi gaiztoen aditzea. AA III 617. Zenbat behatze, solas, aditze, jan-edan, urhats, egin-kunde, gure sentsu guzien usantza? Dh 139. Gure sineste sainduari edo girixtino eginbideri aiher zirenek haren eremuetan, segura zuten, eta zalu gero... berenen aditzea! HU Aurp 113.
(Lo) que se ha oído. " Ez da hori ene aditzea, ce n'est pas là mon entendu" Dv. Cf. infra ADITZEA IZAN.
3. Expresión.
Hargatik ezta [abantaillaren eskaintze] hortan bi aldetarako aditzerik, ez eta gezurrezko humiltasunik. SP Phil 207 (Echve Dev 243 tolestura).
4. (Urt), aitute. Sentido, significado. "Aequivocus, bi aditzetakoa " Urt I 335.
Esan legi: berbiaren luze laburra, askotasuna ta jagokan aitutia erakusteko, obeto daguala letra bitubagaz. fB Ic I 278.
5. (Lar, Añ), aitute. Comprensión. "Pensamiento, acto de entender" Lar, . "Intelección" Lar.
Ze gauza ona, kristinaubak misterijo santu oneen ezaubera ta aitute argija eukitia! fB Ic I 167s. Laugarrena, zienzia, edo gauzen aitutearen doea. CatBus 37.
6. + aitute. Entendimiento, inteligencia.
Geure eritxijak, geure ustiak, geure goguak, geure aitutiak, geure umoriak, edo jenijuak bardinak ez dirialako. fB Ic II 208. Artzaiña erregeri aditze onagatik / guziz agradatu zitzaion ordutik. Gy 316.
7. (Dv), aitute (Izt 24v).
Conocimiento, ciencia. " Ez du deusetan aditzerik, il ne s'entend à rien" Dv.
8. (AN-gip ap. Gte Erd), aitze. Fama. " Aditze aundikoa da (AN-gip)" Gte Erd 122.
Au da gure erriko / Osa'tar Mateo, / aitze aundia daukagu / au izan ezkero. EusJok II 161. Ori dala merio / Mutrikuk aitzia. Ib. 164. Beraz, gure lotsagarrikeriaren aitzea Mauleraño eldu da? Etxde JJ 126.
Gabeko arriyak ez du bertuterik, jauna [...]. Zarretatik ala da aitzia [= 'es fama, es tradición'], eta egundaño guk ere ez degu ezagutu. Sor Bar 48.
ADITZEA IZAN, ADITZEA EDUKI, ADITZERA IZAN, ADITZERA EDUKI.
Saber, conocer de oídas. " Zure aditzea banuen orain baino lehen, je vous connaissais de réputation avant ce jour" Dv. " Aditzea dut goiz etzaten dena berant jeikitzen dela " Ib. " Bai, mutil horren aitzera baet nik " ZestErret. Tr. Documentado en autores bajo-navarros, labortanos y guipuzcoanos. La forma más extendida y parece que original es aditzea, aunque en los guipuzcoanos se da además aditzera. Los ejs. con eduki son escasos y recientes.
Dugun edan berriz ere; bethi dut aditzea, / bien ondotik on dela hirurgarren kolpea. Monho 26. Bakulua arturik / apropos illtzera / joan izandu zala / det nik aditzera. Izt Po 63. Badut ezen aditzea abereek [...] ez dutela ahamen bakhar bat ere janen, non ez diren lehenik thorratuak eta garbituak. Dv Lab 225. Aditzea dut ahul laitekeela. Ib. 186. Aditzera detanez, / dama begi alai, / zure ondoren dabil / makiña bat galai. Bil 101. Aditzia badiat zaharretarikan: / surik ez den lekutik ez dela kerikan. NafEKZ 61. "Utzak jokua burutik / partitu gabe mundutik!" / aditzia banian, bainan jokuak adarrak makur tik. Kantuz 148. Zuk ere bai al dezu / nere aditzera? MendaroTx Auspoa 95-96, 33. Boluntariyuak dauka / suerte aberatsa, / nik aditzia dedanez / ez ala ere eskasa. JanEd I 74. Nik aitzera dedanez publikuak / sakrifizioa egin du. Auspoa 61, 77. Aditzera ba zuten, erriko agure xarren batzuk beren moduko izkuntza mordoillo bat lardastu zutela gaztetan. Mok 20. Arreba ta Sasiain [...] kartzelara sartu. Aditzea izan zun Santa Kruzek eta, atsegin zan arekin! Or SCruz 56. Nik aditzera banun ziñala / itzai ikaragarria. Zepai ( in Tx B 227 ). "Esperanto"-aren aditzera guziok dezute. Ldi IL 138. --Gizon azkarra da. Ikusiko dezu gaur zer itzalditxoa egingo digun. --Aditzera ba-det bai. Lab EEguna 107. Nik aditzea badaukat beti, / hobe dela [andre] eskualduna. Etcham 226. Nik aditzea dudanez / Leitzan mutil piñik ez. Canc. pop. ( in Or Eus 26 ). Aditzea badut Kattalin ere holako zerbait egitekotan dela. Lf Murtuts 46. Dezula zure galai / nik det aditzera. MendaroTx 307. Aditzera dedanez, Markina-inguruan [...], papera egiteko "pasta"-ola jasotzera dijoaz. Munita 71. Zuberoa geienean ere ezpaitzan aren aitzea etzunik. Etxde JJ 22. Baldin Baztan [sic, en caso absoluto] aditzea badaukazu. Anab Poli 71. Nik aditzea dudanez, bestera dago egia. "Según mis informes" . Or ( in Gazt MusIx 38 ). Txapelketa dagola / degu aditzera. Olea 74. Ez du gure lanbidea, aditzea dudanez, inongo elizak eskumikatu. MIH 204.
v. tbn. Aditzera izan: AZink 29. Aitzera izan: MendaroTx 318.
(En contextos negativos o interrogativos, con -(r)ik ).
Ez dezu Ganbelu anaien aditzerik? Bada gu gera. Urruz Urz 14. Piarresek etzun segurki [...] lur aietxek berak erromatar kulturaz edertu zuten buruz ain landutako gizonen aitzerik. Etxde JJ 238s. Film honen oinarritzat hartu duten irakurgaia oso ezaguna omen da Ipar-Amerikan: ez genuen halere horren aditzerik. MEIG I 129.
Eta abere erail berriak edo arrai berriak aztertu bear badira, aditzera izandako unearen ogeitalau orduen buruan izendatuak izan bitez. "Dentro de las veinticuatro horas en que aquél sea debidamente notificado." EAEg 19-1-1937, 845.
ADITZE-ALDI. Audición.
Elduden astelehen arratsean, bederatziak ondoan emana izanen da gure eliza ederrean kantu eta soinu aditze aldi bat. Herr 7-8-1958 (ap. DRA ).
ADITZE BEREAN. Al oír, nada más oír.
Orden hau aditze berean ekusi nuen zer esan nai zuen [...] mandatu misteriozko neretzat gord-estali batek. Mb IArg I 53. Hau aditze berean arritu ziran. Ib. 127. Orregatik berotu ziran zeruko suz gure barrenak, aren hitzak eta Eskrituren klaranzak aditze berean. Ib. 284.
ADITZEN EMAN. (emon Añ; adietan emon Añ). v. ADITZERA EMAN. Tr. Documentado exclusivamente en la tradición vizcaína.
a) Hacer entender, explicar. "(Hacer) entender" .
--Zetarako dira Elexeen mandamentu santu oneek? --Obato erakusteko eta adietan emaiteko Iaungoikoenak. "Para más explicar" . Cap 55. Gero adiñera dediñian aituten emon edo esplikau biarko jakon doktriñia. JJMg BasEsc (ed. 1845) 24. Argitu daijala nire adimena biar dan legez aitzen emoteko geure Ama Maria guziz Santia. Ag Serm 94. Azaldu eta adituten emon zinaike ori zerbaitegaz? Itz Azald 125. Alan irakasten dau siniste santuak, aituten emoten dau errazoe berezkoak eta egiaztu eta ziurtetan dau erri guztien eta gizaldi guztietako eretxi guztienak. Ib. 39.
v. tbn. Zuzaeta 74 (adietan emon).
b) (emon Añ; adietan emon Añ; aitzen emon V-gip). Ref.: Etxba Eib y Elexp Berg (aitzen emon). Hacer saber, informar, advertir. "(Dar a) conocer algo a alguno" Añ. "Dar a entender", "insinuar, dar a entender" Ib. "Avisar, advertir, hacer saber. Aitzen emoixok ire anaiai biar afaixa au dagola" Elexp Berg. "Iru aldiz aitzen emon notsan ixilik egoteko, baiña kasoik pe ez" Ib.
Nai dau orrela adietan emon / zetara jakun etorri. Urqz 80. Saltoka dabil bere Semia / oraindo jaio bagarik, / zeure ditxa da gozo andiia / adietan emon gurarik. Ib. 79. Eta adietan emon gura izan eban bere llobeak zituban aide aberatsak, eta aetatik uste zituban urrezko mendiak edo ondasunak. Cb EBO 43. Alan adietan emoten deusku David Errege ta Profeta Santubak. Zuzaeta 41. Baldin amar bat errial baleukaz meza alango egunetan enzunda, itxiko balituke beste zeregin guztiak [...], adietan emoten da eztaguala ezin enzunik. CrIc 98. Pilatosek garbitu zituan bere eskuak, adietan emoteko Kristoren erru-bagetasuna. EL1 105. Uste dot adietan emon gura deuskula, len esan dodana, au da, gitxitxo ta neurri laburrekoak diriala ondo ta luzero dirauenak. LoraS 11. Alangorik bada, adietan emoten dau zenzun gitxi daukala. Ib. 167. Egiija aituten emotia da neure lanaren ta zeubeen entzutiaren geija. fB Ic I app., 5s. Arpegieragaz ta bekokiko itzalagaz aituten emotia alako pekatarijari bere egitade ezaina. Ib. 105. Aoko berbiaren bitartez, alkarri aituten emoten deutsagu geure goguan daukaguna. fB Ic II 173. Jesu Kristok etorri biar ebana Mundura padezietara, nos, zelan ta zer modutan, antxiñatik aituten emon eban Jangoikuak Profeteen aoz. JJMg BasEsc 37. Iminten deutsa Sazerdotiak burubaren gañian batiatu danari zapi zuri bat, aituten emoteko bere arimiak artu daben zuritasuna. Ib. 50. Zelan nik aituten emon neikez Franzesakaz euki dituzan errijeta gustijak? Astar II IX. Kantatu gura ditut / zenbat bertso berri, / aditzen emateko / probalariari. EusJok II 77. Orkoai ta emengoai aditzen emoten euskal-lurrean sorterri saltzailleak egozala. Ag AL 79.
(s. XX) Jaungoikoak daki an barruan zer igaroko jakon Mañasiri [...] baña azalean, arpegian, esakera edo ibillkeretan, ezeutsan egundo iñori ezer aituten emongo. Ag Kr 75. Bein baño geiagotan aditzen eman zion berak semeari kendu zezala jokorako seta gaiztoa. Ag G 98. Aitzen emango al zion aitonak neskatxari mutillarekin izandako izketartea. Ib. 160. Aditzen emateko / mundu guztiari. Noe 107. Auzitegikoak zarraparra andia atara eben, eta Zumarragari aitzen emon be bai, indotarren arazoetan ez sartzeko. GMant LEItz 63s. Eneutsen adietan emon nora nentorren bixi ixaten. Otx 98. Eretan, naiz ardau txarra ibilli edo naiz ona, bere bezerueri aitzen emoten zekiana zan. SM Zirik 69. Aitzen emon zetsan autua munduan iñori agertzen bazetsan, erruki gabe illgo ebala. Etxba Ibilt 485. Begixegaz eta arnasa luzeka ari aitzen emon gurarik ibiltzen zan beregaittik erebixan sua. Ib. 475. Zar guztientzat diraz / bertsoak jarriak, / aituten emoteko / gure egun larriak. FEtxeb 136. Etxien aditzen emotera barri triste ori. Gerrika 143.
Querer decir, referirse a.
Geure buruba esaten danian, aituten emoten da gizon edo emakume guztia, gorputz ta arima. fB Ic I 78. Aragijaren gurarija esanagaz, aituten emoten ditu apostolu santubak, luxurijari darraikozan pekatu guztiak. fB Ic II 268.
c) "Significar, [...] adietan emon " .
Kalizan ezarten dan zati txikiak adietan emoten deusku Jesu Kristoren jatsierea Linbora. EL1 117. Altar-arriak [...] adietan emoten dau Kalbarioko mendia. Ib. 89. Agertu jakon bentanan erijotziaren etxuria. Aituten emoteko emakumia ta erijotzia <-ija> bardinak diriala gizonentzako. fB Ic II 60.
Ser indicio de, indicar. "Indicar, [...] adietan emon " .
Iños ez ondu ta ez obetuteak adietan emoten dau egiazkoa eztala biotz-damua. LoraS 31.
ADITZEN EMAN GURA. Intento de expresar, de dar a entender.
Zaldunak [...] ezin eban aittu emakume aren esan-guria [...]; eta aren aitzen emon gura guztiak ez eben beste ondorenik Zaldunori asarre jartzia baño. Etxba Ibilt 475. Ikusirik Dukesiak Zaldunak ez-entzunarena eitten irauntzen ebala bere aitzen-emon-gura guztieri. Ib. 476.
ADITZERA-EMAILE. "Admonitor, [...] aditzera emáillea" Urt I 207. "Accusator, [...] aditzeraemáillea" Ib. 90.
ADITZERA EMAN (G-azp-goi; Urt I 207, Lar, VP 6v, Dv, H; aitzera eman G-azp, AN-gip). Ref.: Garbiz Lezo 164; Gketx Loiola; Gte Erd 178; ZestErret. Cf. aditzera. v. adierazi, ADITZEN EMAN. Tr. Su frecuencia disminuye desde mediados del s. XIX, especialmente al Norte, donde apenas aparece en el s. XX. En la tradición vizcaína sólo se encuentra en msOñ2 (aiketara emun) y en Arrese Beitia (adietara emon). Con formas sintéticas en -i(n)- aparece en Leiçarraga y Beriayn. En DFrec hay 63 ejs. de aditzera eman.
a) Hacer saber, informar, declarar; expresar; dar a entender. "Admoniturus, [...] aditzera ematera dohána" Urt I 207. "Dar a entender" Lar. "Aludir, [...] bat ukitzeaz besteren bat aditzera eman" Ib. "Notificar" Garbiz Lezo 164. "Hacer saber; poner en público conocimiento. Jaunak: alkatearen ordenaz aditzera ematen da... (Palabras rituales en edictos, bandos, avisos oficiales)" Gketx Loiola.
Eta ilkhi zenean ezin minza zekidien, eta ezagut zezaten ezen zenbeit bisione ikhusi zuela tenplean; ezen kheinuz aditzera emaiten zerauen, eta mutu gelditu izan zen. "[Il] donnait à entendre" . Lc 1, 22 (TB aditzerat eman; Oteiza, Brunet adierazo, Ker berba egin ). Eta haur erran zezan, aditzera emaiten zuela zer herioz glorifikaturen zuen Iainkoa. "Signifiant" . Io 21, 19 (TB ezagutarazi, EvS ezagüterazi, LE, Dv adiarazi, Ol adirazi, Or, IBk, IBe adierazi, Ker adierazo, Leon erakusterat eman ). Hori Iaunak gure infirmitateagatik egin ukhan du, aditzera eta ezagutzera ligunzát ezen eztela hura gure arimén bianda solament. Ins F, 5r. Esan diot ezin Errege jaunaren maiestateari aditzera eman diotela Ondarrabiari xanala edeki dakidiola Fra[n]ziako partera. CartEsp 463. Aditzera emaiten zaiku ezen gaizki obratzea bezala gaizki desiratzea ere bekhatu dela. Mat 117. Lenbiziko kapituloa zeñetan aditzera ematen baita zein den Kristioaren señalea. Ber Doc 95v. Halaber du aditzera emanen haren fiñak / Ea nolako izatu diren haren egiñak. EZ Man I 65. Egunetik egunera bethi dela hurbiltzen [iuiamendua], / aski señale latzez du aditzera emanen. Ib. 78s. Hasi zeizkidan niri neroni aditzera emaiten, lehenbizian kheinuz eta aieruz eta gero azkenean, klarki eta agerriz, nik behar nituela egiteko hartan eskuak sarthu. Ax 15 (V 6). Hitz guztiaz iuramentu egiten duenak, emaiten du aditzera, gezurtia dela. Ib. 264 (V 177). Are zeruko, aireko eta lurreko gauza guztiek ere kondenatzen dute alferra eta emaiten aditzera behar dela trabaillatu. Ib. 37 (V 23). Sekulako egiaren gainean arrazoin geiago emaiten diot aditzera, nihork hamar urthez eskoletan ibilliz iakin dezakeien baino. SP Imit III 43, 3. Konpainien bilha dabilanak aditzera emaiten du alfer dagoela eta egitekorik eztuela. SP Phil 325. Badaki mundiak, eta egun orozko usantzak emaiten du aditzera [...] gauaz [...] ebilten dela [ohoiña] . Tt Onsa 62. Iaungoikoa, non ediren liteke hitz bat misteriotsuagoa eta gure mintzatzeko maneran Jainkotasunaren aditzerat emaiteko gauzagoa? ES 87. Mutuek ere hunen bidez eta kheinuekin batean emaiten baitarozkigute aditzera asko gauza. Ib. 131. Bere deseo gaiztoa aditzera emanik. OA 160. Guri aditzera emateko egiak. El 90. Aditzerat emateko zer heriotzez hill [behar] zen. " Significans qua morte esset moriturus" . He Io 18, 32. Txit klaro Demofilori aditzera eman zion, onen zeloa eragabea, juiziogabea ta lotsagabea izan zala. Cb Eg II 160. Ez degu esaten Aita nerea, ezpada Aita gurea, aditzera emateagatik, ez diogula Jainkoari eskatzen guretzat bakarrik. Ub 158s.
(s. XIX) Ala aiketara emun eutsan Jesu Kristo gure Jaunak [...] Martari. msOñ2 97r. Ezin ponderatu edo aditzera eman diteke [...] ari dagokan gloriaren anditasuna. Gco I 461. Bere geroko anditasuna aditzera ematen zuen amets misterioso batzuek. Gco II 68s. Tronpeta baten eran egizu deadar eta aditzera eman giozkatzu nere erriari bere bekatuak. (Is 58, 1) "Anuntia" . AA II 3 (Dv ezagutarazi, Ol, Ker iragarri ). Emakume zelotiak aditzera ematen du ez diola bizilagunari amorio andirik. Ib. 94. Egiñ etzezan aditzera eman zuan zorakeri izugarria, ipiñi ziozkeen zai edo begiraleak. Ib. 193s. Atzenean biotzaren sasoi on au aditzera eman bear da gorputzaren siñaleren batekin. AA III 336. Ala hainitz aditzerat ematen baitute apostolu handiaren hitz horiek! Dh 171. Zori gaizto au, narra / izan ez banintzan, / aditzera eman dit / zeruak askotan. It Fab 177. Don Antonioren egikera miraritsuak aipatu ditut lenago [...] gudari errutsua izandu zala aditzera emateko lainbat. Izt C 462. Esan onekin aditzera emanaz, beti-beti barkatu bear zaiola. Lard 410. Aditzera ezin eman nezake / dizutan maitetasuna. Bil 66. Ezin somatu zuan zer aditzera eman nai zion ark. Bv AsL 72. --Ez aitzera ematia da onena. --Ori, ori; ezerez bezela ixiri gaitian ta jan zagun. Sor AuOst 93 ( Bar 83 aditzera eman ). Gura al dozu erneguren bat / nik egitea, / adietara emonaz etsi / genduala? AB AmaE 126. Yadanik aditzerat eman dut. Elsb Fram 155 (57 aditzera eman ). Bertze norbeitek ere eman zion oraino aditzera behar ziotela agur edo adio bat egin han ziren giristinoei. Jnn SBi 145 (105 aditzerat eman ). Erran dezagun berritz ere, jadanik aintzineko kapituluan aditzera eman duguna. Lap 12 (V 8). Arrek ondoena aditzera emango dizkit Maritxoren berriyak. Moc Damu 10s.

(s. XX) Emango al dirazu aditzera ogei ta lau orduz lenagotik? Iraola 81. Jaungoikoak asko aldetara aditzera eman izan zuan barkatzen zizkiela beren gaiztakeri, oben edo pekatuak gizonei. Inza Azalp 106. Inguratu al dan egokiena, itz ark zer esan nai duan aditzera eman dezaken beste itz ezagunez. Lek EEs 1926, 206. Beriala emango diot / nik aditutzera, / ezkerreko ankaz nago / erreuma antzera. Tx B 149. Zuen oñetako autsa ere astin zazue, aditzera emateko, alako yendengandik eztuzuela ezer artu nai. Ir YKBiz 196. Aldi artan gizonezko askok Otsoa edo Otxoa oi zuten izenez, gorputzaren indarra ta egintza aunditarako kemena aditzera eman naiez. Etxde AlosT 46n. Ezin garbiroago aditzera eman zezakeen alargun lizunak amorante gaiak bildu nahian zebilela. Mde Pr 173. Ez baitzun esaten ez aditzera ematen Partikik beure emaztea io zunik. Or Aitork 229. Gizonaren bihotzeko bide bihurriak nolakoak diren aditzera ematen duen ipui itsusia. Arti Ipuin 73. Berberak sentitzen duana aditzera eman digulako. Vill Jaink 167. Aditzera ematera noa, gure uri nagusi ontan bost gizon agertu dirala. NEtx LBB 166. Badaki gertakariak bata besteari josten eta, hori aski ez dela, ederki, arin, zorrotz eta biziro, ematen dizkigu aditzera. MIH 359. Euskal-arima zer-nolakoa den aditzera eman duenik. Ib. 175.

v. tbn. Echve OngiB 54. Echag 61. Arr GB 81. Aran SIgn 82. JanEd I 38. Noe 107. Zab Gabon 54. Elzb PAd 30. Apaol 112. Etxeg in Ag AL 6. Goñi 44. EusJok 125 (107 aitzera eman). FIr 190. Anab Aprika 42.
(Aux. intrans.).
Uste det kunplitu derala onenbesterekin kapitulo onen asieran eman nuen itza, ta eman naizala aditzera, esan nai ez nuena aitatu gabe. Echve Dev 463 (SP Phil 413 erran nahi ez nuena adiarazi dudala erran gabe ).
Expresar (una categoría).
Genitiboak aditzera emaiten baitu ondotik heldu den berbo sustantiboaren numeroa, genitiboa berbo sustantiboarekin komunztatzen duelarikan. ES 89.
Querer decir, referirse a.
Eskuarkiro Eskritura Santuak ogiaren izenaz aditzera ematen ditu animarako eta gorputzerako bear ditugun gauza guziak. Gco I 423. Etsaiagan aditzera ematen da ez bakarrik deabrua, bai eta beste lagun urkoari bekaturako bidea, oña edo eskandaloa ematen diezan guziak ere. AA III 548. "La place du peuple" eman nahi badugu aditzera, Herriaren plaza beharko dugu esan. MEIG VI 171.
b) Explicar, hacer entender. " Arrazoinak aditzera ematen du, la raison fait comprendre, donne à entendre" H.
Nai nuke orai erran duzunori nola den zindidan aditzera zeinbat semejanzas. Ber Doc 108r. Hunek zer erran nahi duen pratikak aditzera hobeki emanen du. EZ Man II 173. Aditzera emadazu zergatik hunela punitzen nauzun. EZ Eliç 312. Halatan ekhartzen deraue instrument soinuzkoen konparazino bat, hobekiago aditzera emaiteko, nola ezten progotxurik bertzek aditzen eztuten hitzkuntzaz mintzatzeaz. ES 395. Ab aditzera ematen det obeto. OA 135.
c) Significar (una palabra, un signo).
Othoitz doblea bada, hitzak berak aditzera ematen duen bezala, da othoitz behin baño gehiagotan egiña. EZ Man II 161. Bi letra horiek Hegoaldeko Zuberoa, Basaburua deritzana, eta Nafarroa Beherea ematen dutela aditzera. MEIG VII 49.
Simbolizar.
Baiña zeren ephel baitzira, ez hotz, ez bero, ez pagano, ez kristino, neure ezagutzetik, zein baita emaiten aditzera ahoaz, hasiko nuzu zure egoixtera eta akhatzera. Tt Onsa 32. Eskuieko eskuaren beatz andian dago signifikaturik edo aditzera emanik Kristoren dibinidadea. OA 16. Edergaillu misterios horrek ematen duela aditzera senharrak emazteaganik beretu behar duen lehenbiziko gauza [...] beharria dela. He Phil 403s. Jainkoaren eskuiak aditzera ematen digu Jesu-Kristoren diñatasun ta anditasun ezin goragokoa. Ub 134. Lurbira osoa betetzen dun eta izakietan barrendurik dagon itzala aditzera emateko. Gazt MusIx 166.
Ser (una cosa) indicio de, indicar.
Ontasun murruek, yauregi superrek, sehien ostiek aditzerat ematen dute erregien handitasuna. Mih 26. Tatxak agertze onek aditzera ematen du ez dala itzali gorrotoaren sua. AA II 113. Zenbatetaraino jabetu zen hizkuntzaz, itzulpenek ematen digute aditzera. MIH 261.
ADITZERA-EMATE. Representación, símbolo.
Meza dela representatze bat, aditzera emate bat. Ber Trat 26r. Meza da sakrifizio egitea Kristo gure Iaunas eta aditzera emate bat zer guregatik egin izandu zuen bere bizian eta heriotzean. Ib. 7r.
ADITZERA EZAGUTU. Conocer de oídas.
Txit atseginduta zegoan arrotz batekin arkitzeaz [...], ta oraingoa beintzat aditzera ezagutzen zuan. Anab Usauri 95.
ADITZERA IZAN, ADITZERA EDUKI. v. ADITZEA IZAN.
ADITZEZ.
a) Por el oído.
Lot justua [...] begiratzez ezen eta aditzez ere justua zen. " Aspectu enim, et eta auditu iustus erat" . He 2 Petr 2, 8 (Dv beharriak xahu zituen ). Aditzez adituko duzue eta ez duzue konprenituko. He Mt 13, 14.
b) (Lar, Añ, Hb, Dv). "(De) oídas" Lar y Añ. "Aditzez dakit, je sais par ouï-dire" Dv. "Ez dut aditzez baizik ezagutzen, je ne le connais que de réputation" Ib.
Aditzez baizen ez daki [Orhiko xoriak] zer den kanpoko ona, / bainan aldiz jastatzen du etxeko zoriona. Kantuz 40.
Apaiza Santa Kruzen entzutea ba zuten noski, ta maite zuten Prantzian aditze utsez. Or SCruz 127.
ELKAR-ADITZE.
a) (elgar aditze T-L). Acuerdo, pacto. "Entente" T-L.
Ituntze edo alkar-aitze au, jakiña, euzkeraz ixan da. Kk Ab I 99. Aren antzerako beste alkar-aditzea, 1.461 urtean, Iñigo Gebarako, Onatiko Kondeakin egin zuten. Elizdo EEs 1927, 187.
b) Intercomprensión.
Baztandar edo aetz ez diren nafarrek, giputzek eta manexek (baita xuberoarrek ere) errazago aditzen dute elkar, bizkaitarrek eta azkeneko hauek baino. Eta errazago nahiz zailago elkar aditze horren muina, hain zuzen, aditzean datza. MIH 391.
EZ-ADITZE. Incomprensión, falta de comprensión.
Esakune oneek eta beste onelako asko blasfemijak dira eta pekatu mortal, zeuben ez jakin edo ez aditutiak eskusetan ezpazaitube. Astar II 36.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper