traketskeria.
Grosería.
Ta berak duten trakeskeriaz, / azkenean asperturik / altxatzen dira eserlekutik / atzaparrak goititurik, / ta asten dira elkar zanpatzen / ukabilltzarrak loturik.
Otañ EE
1879b, 15.
Neri zuen traketskeria ta eziera txarra zaizkit atsegin.
AArrue Egan
1958 (3-6), 158.
Gizon aren trakeskeriak etengo zuan, ba, ain gogoz prestatutako lege-ezkontza!
NEtx LBB 64.
Baña zergatik ez da azaldu [idazlana] / berez dan bezelakoa? / Alaxen baizan erabakia / Loiolan artutakoa: / bakoitzak duen idazkerakiñ / argitaratutzekoa [...]. / Gertatu zaigun traketskeria / berriz ez dediñ gertatu, / garaia joan baño lenago / obe da neurriak artu.
Lasarte (
in
Auspoa 111, 67
).
Tosquedad, vulgaridad (hablando de cosas).
Egungo trakeskeriatik bakarrik jaioko da biharko edo etziko apaintasuna.
MIH 79.
trakezkeria.
Inmoralidad.
Eztu beñere trakezkeriaz / pauso bat eman galdua, / ez det ikusi jolas txarretan / oraindik nabarbendua.
EA Ezale
1898, 325b.
traketskeri.
Travesura.
Antontxoren traketskeriren bat. [...]. Ori baño gaizkio azitako aurrik!
ABar Goi 59.
Nai al dituzu jakin zer trakeskeri egiten nituen?
Zendoia 11.