birpizte (
-ph- Hb,
A),
berbizte,
birbizte.
Resurrección.
"
Birphizte (L?), resurrección"
A.
v. berpizkunde.
Tr. Documentado en Duvoisin y en autores meridionales del s. XX. En
DFrec hay 17 ejs. de
berpizte y uno de
birbizte .
Saduzearrak, birphizterik ez dela derratenak, ethorri ziren gero Jesusengana.
Dv Mc 12, 18 (Ol berpizterik, IBk berbizterik; Lç resurrekzionerik, He hillen bizterik).
Nola gertatuko da illen berpizte ori?
Inza Azalp 110.
Siñisten dut, dio, aragiaren birpiztea edo bigarren piztualdia.
Ib. 109.
Iru giro izanok, nik dei ta atozte: / nork-zeren saria ekardazute: / batak itxaro, besteak berbizte; / irugarrenak bizitza-indar bete.
Ldi BB 130.
Egun artan Yesuk Pasio nekeza / eramanaz sufri bai-zun Eriotza; / ta igande-goizean Berpiztea goza.
SMitx Aranz 141.
Jesusen Berpiztea.
Or MB 418.
Iainkoa Bera mintzatu zaigun eziñ obeki Paulen bidez gure berpiztea gai dala.
Or QA 199.
Elorri zaarra loretan dago, / arkaitzetako / berpizte.
Gand Elorri 33.
Nigaz, belu ta noizbait, oroitu / daiten artean Berpizte.
Ib. 169.
Renacimiento (artístico, cultural, socio-político, etc.).
Gipuzkoan etzegoen literatura Bizkaian bezain ila; baino Bizkaiko bizte edo birbizteak ango bizitze-txingiari bularrez aizegin dio.
Or EEs
1927, 149.
Lenik, eskola guzietan bear ez besteko azibidez betiko galtzen nekusan yaiterri-gogoa Provenzan piztea; gero berpizte ori izkuntzaren eta istoriaren bidez aurreratzea.
Or Mi III.
Il-zorijan zan Euzko-Abenda, / Jel-maitasunez berpiztuten da; / Berpizte onen alatzak, / Dar-dar... jarri dauz arrotzak.
Enb 64.
Bestalde, zer mendez-mendeko aurrerapide etengabeko ori baiño aundiagorik? Or-emen erorika ta behaztopatuz, eta gero berriz burua altxatu eta berpizte miraritsuak egiñaz.
Vill Jaink 183.
Esan bezela atzo artua / degu zuen liburua, / berpizte-albixt zoragarri bat / dakarkigun aingerua.
Olea 274.
Geroztik ere Karlomagno baten garaian, Napoleon eta olakoen egunetan ez al dugu ikusi sentimendu orren berpizte ospatsua? Vill Jaink 129.
Reconstrucción (del pasado).
Aldi joanen nolabaiteko berbizte horrek neurri meharragoak ditu, beharbada, natur zientzien eremua mugatzen dutenak baino.
MEIG VIII 62.