Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

31 emaitza abaro bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aberats.
etimologikoa
Etim. Formado sobre abere . Cf. gall. haberoso 'hacendado', cast. haberado, haberoso (DCEC 2, 859). Cf. tbn. Uhl ZRPh 27, 625, y RIEV 1909, 421. Como ya veía van Eys, la formación es difícil, ya que un suf. 'abundancial' -ts (cf. acaso adats: adar , derivación que el sentido no recomienda) es, por lo menos, muy raro.
sense-1
1. (V, G, AN, L, BN, S; Lcc, SP, Urt I 64, Ht VocGr 418, Lar, Añ, Izt 106v, Arch VocGr , VocBN , Gèze, Dv, H, VocB), abrats (AN, BN, Ae, Sal, R), abeats (G-nav, AN-gip-larr-ulz), abets , abarats . Ref.: Bon-Ond 155; A (aberats , abrastasun); Iz ArOñ (aberatz), R 283 y 300, Als (abeatsa), Ulz (abrátsa); EI 92; ContR 515; Etxba Eib ; Echaide Nav 332-333; Elexp Berg.
(Ref. a personas). Rico, acaudalado. "Ricamente, aberatsa legez" Lcc. "Al rico le llaman aberatsa que significa bestia asquerosa [es decir abere hatsa] [...] también significa el hombre abundante en ganados" CompG 33v. "Acomodado, rico", "abonado en hacienda" Lar. "Caudaloso, muy rico", "opulento", "ricacho, ricazo" Añ. "Lenguak ziran aberatsak, oiñguak dirudunak" Etxba Eib.
Tr. De uso general en todas las épocas y dialectos. La forma mejor documentada es aberats. Hay abrats en Leiçarraga y Oihenart, en textos alto-navarros (SermAN 6v), salacencos y roncaleses. Beriayn emplea la forma abarats. Hallamos además abets en textos de la zona del Bidasoa (Auspoa 77-78, 27, Auspoa 39, 62). En DFrec hay 131 ejs. de aberats.
Haberasturi et Huriarte (1025). Et Averasturi et Huriarte (1331). Arzam 84. Miguel Aberaxa (1366). Ib. 84.
Aberats izaitea baño ospe ona obeago. "Mejor buena fama que ser rico". RS 2. Andrea eder ta aberatsa, edo ero edo farata. Ib. 134. Zen bada gizon abrats bat, eta beztitzen zen eskarlataz eta zetaz. Lç Lc 16, 19. Egiaz erraiten drauzuet, ezen abratsa nekez sarthuren dela zeruetako resumán. Lç Mt 19, 23 (He, TB, Dv, Ur (G), SalabBN, Ip, Echn, Leon, Ol, Or, Ker aberats, Samper, Hual abrats). Gaztelako probinzian, nun zirean utra arzai aberatsak. Lazarraga 1146v. Gizon aberaspategaz jarri zan. Ib. 1146v. Zergatik da aberatsa aziendez bantatzen? EZ Man I 47. Aberats zara, on handiak ditutzu. Ax 235 (V 157). Gizun aberatsa dela eta aski unasun duela. Volt 192. Hauk dira abrats baten hitzak, ezen handiki halakoei ohi zaizte laket ahalge gabeak eta lausengariak. O Pr 9 (333 aberatsa). Aitorensemea, laboraria, aberatsa, pobrea zer hari zira. Tt Onsa 39. Haiñ gogotik izan behar duzu pobre nola aberats. Ch III 17, 3 (Mst ükhentsü eta aberats). Ezkonduko dezue alaba bakar hori, tratalari aberats batekin? Lar Cor 152. Gizon estimatu, aberats, jakinsu bat. Cb Eg II 106. Ez baitzen aski aberatsa berak iasateko [...] egin behar ziren gastuak. Lg II 7. Abrats abarizioso konek [...] (Sal, 1780). ETZ 166 (ib. 89 (AN, 1751) abrats). Niór etzé alegratuko zure ilzeas, nola alegratzen baita ilzeas abrátsa. LE Prog 110. Guraso noble eta aberatsen semia. Zuzaeta 60. Ala andiek nola txikiek, ala abratsak nola pobreak. msMur 9.2.
(s. XIX). Gizon izantsuna, / Egun aberats dena [...] Biharkotz daiteke / Eroria. Monho 140. Nik xerkatüko deriñat / Senhar gei bat aberatsagorik. Xarlem 111. Diru asko eukitia edo aberats izatia. fB Ic III 351. Anitx dama ikhusten dit, aberats eta ederrik / aski partidü hunik gabez eskonzeko daudianik. Etch 544. Sebillako zaldun gazte aberats bat. Izt C 155. Aberats denarentzat, / Guziz dela gaitz heltzea, zeruko erresumarat. Gy 81. Gamelu bat jostorratzaren begitik igarotzea errazago da, aberats bat Zeruetako Erreinuan sartuko dan baino. Lard 422. Oi Jauna, zurekin dagoena zeinen den aberats. Dv LEd 47. Ala, dadin aberats ala pobrea / Gizona gizonaren duk haurridea. Elzb Po 215. Aberats izatia / pobre baño obe. Urruz Urz 62. Erromako familia aberats eta aiphatuenen artean. Jnn SBi 103. Silla ta guzi [...] aberats gisan an juaten zan / zaldiyari montatuta. PE 151. Mozkortzea orori gerta dakiguke: aberats ala pobre. HU Zez 203. Zar da gazte, andi ta txiki, aberats da lander. Ag AL 123.
(s. XX). Bizpor abratsentako solo drá balleko ontarzun guziuak. Mdg 138. Bilbotar aberats batzuk. A Ardi 82. Aberatsa uros da / beti aiserian. Etcham 208. Salomon errege altsu, aberats, yakintsu arek. Ir YKBiz 133n. Aberatsa gezur hutsa, beharduna amets hutsa. Zerb GH 1936, 114. Bertze Aberats beltzek bezala, ez utz herria hiltzera. Iratz 106. Obro du abratsak pobretan denean ezik pobreak abrasten denean (R). A EY III 219. Oso aberats dira urruti ta / bertara gan ta pobriak. Mattin 123.
(Como primer miembro de comp.).
Auzo-billeratan iñor aberats-ipuirik aitatzen asi ezkero [...]. Ag G 258. Aberats-izenean bizi zan aspalditik [...] eta diotenez jokoan irabazia omen zun eskuarteko dana. TAg Uzt 170. Ez izanikan ere aberats modurik / ez nabil zu bezala, burua galdurik. Xa Odol 148.
(Con vbs. como aurkitu, geratu, jarri, etc.). Cf infra ABERATS EGON, ABERATS BIZI.
Aberats arkitzen naz ni ta ondasundun ta baten ere beharrik bage. Mb IArg I 82. Zure amorio guziaz ni aberatsago utzitzeko. Cb Eg II 79. Erdu ordu onean aberastuten nire arimea. [...] O Jauna! ze aberats geratuko nasan Zugaz!EL1 160 (EL2 173 aberats geratu). Kristobalgatik gaude / aberats jarrita / Bere alabantzan jo / Dezagun musika. AB AmaE 161. Ondo da dotea, / Baña, lendik aberats daukagu etxea. Ib. 420. --[Eta Anjel] aberatsa etorri al da?--Izugarri!! Baeki ark ekarri dituanak. Apaol 39 (112 joan bezin aberatsa zetorrela).
sense-2
2. (Lar, Dv).
(No aplicado a personas).Rico, abundante en cosas de valor. "Valioso, rico" Lar. " Etxe aberatseko umea, enfant de riche maison" Dv.
tradizioa
Tr. Documentado en autores de todas las épocas y dialectos.

Emaiten drauzkigula zerutik uriak eta sasoin abratsak. "Saisons fertiles" . Act 14, 17 (He fruitutako sasoin onak). Presente bat guzis abaratsa eta balore anditakoa. Ber Trat 30r. Kontu dagigun diozu saindu Induljenziez, / Thresor handi eta aberats Zerutik isuriez. EZ Man I 24. Alferrik beraz altxatzen tuzte gora bihotzak, / Eta alferrik egiten hain aberats emaitzak. Ib. 112s. Urrezko buruteak / Diamant aberats eta perleriaz betheak. Ib. 88. Baldin egin baliz euskaraz hanbat liburu nola egin baita latinez, franzesez edo bertze erdaraz [...] hek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere. Ax 19 (V 10). Hain da gauza handia eta aberatsa, orai eskuen artean dugun denboraren orai haur. Ib. 157 (V 105). Gizon hura ethorki noble eta aberats batetarik sorturik. SP Phil ã 4r. Ibaiek untzi handiak eta marxandiza aberatsak garraiatzen tuzte. Ib. 242. Bestitzen baitzen [...] soin berregin eta aberatsez. Arg DevB IV. Eta bere galtzia uste du reparatuko diala, urtia jin badadi aberats eta prospero. Tt Onsa 69. Ohoriak, bizitze luzia, ezkonze aberatsak. Tt Arima 17. Zeruan diren ur aberats / eta ihintz sakratuak. 206. Aitak, promes aberatsak / erakutsirik obretan. Ib. 25. Presentik aberatsena. Ib. 79. Hunek ere gisa berean erakutsi tu bere naturaleza onaren efetu aberatsak. ES 190. Tresor aberats bat da adiskide leial bat. Mih 67. Egin ahal diotzoketen present aberatsenak. Ib. 102. Orra bada nolakoa zeruko jauregi [...] Nork ez du, bada, sartu naiko hau bezain etxe aberats betiko atsegindun batean! Mb IArg I 241. Orai urthe agor bat badut, gero sasoin aberats bat uste dut. Brtc 138.
( s. XIX.) Darua bada etxera, / Eta emen emotera / Andiki janarijak, / Aberats ta ugarijak. Mg PAb 98. Euren euskerea zala ain aberats ta apaingarria. Ib. 218. Osoki Jainkoaren gogora iragan duzunean. Hura da giristino batentzat egun ona, egun ederra, egun aberatsa. Dh 218. Ezta, ez, Indietako bazterretan arkitzen [...] diamanteen meatze aiñ aberats, aiñ ugari, ta baliotsurik. AA III 363. Euskeria berez aberatsa da. fB Ic I VIII. Gizon bat nai emakume bat da asko, etxe aberats bat pobretuteko. fB Ic III 350 (v. tbn. etxe aberats en contexto similar en It Fab 26, Alz Bern 49, And AUzta 62, etxe aberats edo jauregi eder en VMg 12, etxealde aberats y jauregi aberats en TAg Uzt 10 y 173, etxe leñargi ta aberats en Etxde JJ 17). Preparatzen diote premuntza aberats bat. Jaur 384. Nork debekatzen ditu biltzera joaitetik errekolta bat hain errexa eta hain aberatsa. Ib. 397. Alaja aberats anitz. Izt C 485. Kargamendu aberats bat. Ib. 482. Meatze aberats au agertua izandu zan [...]. Ib. 67 (v. tbn. 55). Eta gibeleko ire abenikoa / Hain aberatsa eta llilluratzekoa. Gy 227. Sarthu zen bada azkenean / granera aberats batean / han [...] egiñ zituen aseak. Ib. 208s. Othardietarik heldu diren urak, ur aberatsak dira. Dv Lab 106. Udazkenean, erle aberatsei khentzen zaiote beren onthasunetik zati bat. Ib. 298. Urthe ortzitsuetan direla uzta aberatsenak. Ib. 74. Ez othe dire loreak hastean bezain eder, [...] hedoiak aberats, bihiak gordo, zuhamuak zardai? Hb Egia 41. Soineko aberats batzu. Laph 36. Jaun gazte bat, itxura aberatsekoa. Ib. 85. [Aita Sainduak] bothererik hedatuenak eta benedizionerik aberatsenak eman ziotzan. Ib. 194. Boluntariyuak dauka / suerte aberatsa, / nik aditzia dedanez / ez ala ere eskasa. JanEd I 74. Gordetzen zan oraindik, kristalezko ontzitxo batian San Franziskoren zaurietako odol gordiña, Santuak bidian erabilli izandu zuan makilatxua, eta beste onelako gauza aberats asko. Bv AsL 160. Jatorri on eta aberatseko galai batek. Ib. 110. Ezkontze handi bat eta aberats bat eginik. Ip Hil 74 (v. tbn. ezkontza aberats en Ardoy SFran 67, boda aberats en Tx B I 257). [Zonbat den] guretzat probetxos, aberats eta nasai [Meza saindua] . Arb Igand 93. Bai, hizkuntza aberatsa da Eskuara. Eta zer erran haren itzuli trebe, zalhuez? Ib. 15 (v. tbn. 19). Kantu eder hek, aldareko aphaindura aberats hek. Ib. 128. Eta horra non [Jainkoak] laguntzarik aberatsenak hitzemaiten derauzkigun. Ib. 65. Bere gaztelu eder eta aberatsetan. Elsb Fram 180. Zerbeitek barnetik erraten zion, han hatzemanen zituela, Europa guzia bezen zabal eta aberats, eremu batzu. HU Aurp 50. Laguntza eta sari aberatsenak zagizkoten, bai Frantziako, bai arrotz herri aldeetako buruzagiek. Ib. 76. Mesede guztiz aberatsak eta ugariak. Itz Azald 169.

( s. XX.) Aren gañean [...] estalpe zuri aberats bat goitik ebala, Maria Donearen urrezturiko jarlekua. Ag Kr 216. Han azkar atxik nitzazke hok [eskoletxeak], apainduak, aberats, erakusteko behar diren zer guziez dun. JE Bur 50. Gure arbasoen jakitatea, guk uste baiño aberatsago dena. FIr 161. Xeheki ikuskatzekoa litake halaber kapera guzia, hain delakotz begikoa eta aberatsa. JE Ber 60. Ondare aberatsa artu zun [...] gurasoengandik. TAg Uzt 16. Gaztetango dirdaitasun aberatsa zerbait [...] lausotu zitzaiola. Ib. 66. Beste iñork baño biotzondo aberatsagoa erakutsiko zuan. Ib. 161. Estadua aberats, gizon bakotxa txiro ta arlote. Eguzk GizAuz 65. Josepek zazpi urthe aberatsetan erresumako selhauru guziak bethe zituen bihiz. Zerb IxtS 27 (v. tbn. 100). Beude zuretzat mai aberats yoritsua. Zait Sof 21. Gizonen bihotzaren ezagutzaile aditua zen Isabela, ohart-ikasi aberats baten jabe zen. Mde HaurB 22. Ongi naia ta pakea dauzkan erria, erri aberatsa da. Munita 154. Bere aldare urreztatu eta hirur galeria aberatsekin. Zerb Azk 13 (v. tbn. 79). Etxahunia, Malta ibarreko baserririk aberatsena. Etxde JJ 62. Izadia aberatsa da. Ari eskubeteka dario bizia. Vill Jaink 50. Zure euskera ain da aberats, / apain, txukun, dotorea. Basarri 50. Mahi luze bat erdian, urrutiko herrietako zur gorri aberats batezkoa. Osk Kurl 126. Europako naziorik aberatsena. And AUzta 63. Emen, ganadurik aberatsena ardia da. Ib. 85. Miseria gorrian zenaz geroz Parise aberats horren erdian. JEtchep 114. Munduko zirkarik ederrena, aberatsena... Ib. 41. Erreboluzioak judikatzaleari ematen dion soldata ezpaita aberatsegia. Arti Tobera 273. Zure oitura eder, / garbi, aberatsak. BEnb NereA 135. Sasiolatik dator / ibai aberatsa. NEtx LBB 363. Jainkoaren ganik ukanak zituen indar aberats guziekin. "Forces riches" . Ardoy SFran 282 (v. tbn. 283). Portuges itsas untzi alde bat, gauza aberatsenez brokatuak. Ib. 179. Itsasoz itsaso, zonbat urarte aberatseri buruz. Ib. 183. Sendimendu on aberats hori / nehoiz ez ditaike higa! Xa EzinB 123. Oraiko meza aberatsago / ainitz iduri zait eni. Xa in Mattin 117. Urre-kolorezko Tajo aberatsaren edaritan. "Siempre rico y dorado Tajo" . Berron Kijote 199. Adimen aberatsa behar gizonak horren antzeko burutapen bat izateko! MIH 203. Irudimen aberatsegiaren jabe. Ib. 211. Hitz ugariak, aberatsak, adiera bereziz josiak behar ditugu. Ib. 78. Hizkera jatorra du, bizia, aberatsa. MEIG II 55. Hiztun aberats eta erraz [...] ageri zaigu beti. MEIG III 68. Villasantek bildu duen argitasun bilduma aberatsa. Ib. 65. Euskal literaturaz berri aberats bezain zehatzak biltzeko. MEIG VI 62. Azterketa horietarik ondorio aberats askiak atera. MEIG VII 111. Literatura aberats baten jabe izatea. Ib. 132. Uzta aberatsa utzi zigun. MEIG VIII 93.

v. tbn. Hm 52. Lard 505. Zab Gabon 29. A Ardi 37. ArgiDL 130. Ox 174. Etcham 131. Otx 122. Enb 99. Zub 57. Erkiag BatB 170. MAtx Gazt 13. Abrats: Mdg 138.
azpiadiera-2.1
[Eskerrak errendatzen derazkitzut] isuri zenduen odol preziatua gatik eta orduan zuk egin zenduen ordenua gatik; [...] orduko ordenu aberats hura gatik. . Harb 307s. Arimak ahal dukeien faborerik handiena eta konsolamendurik aberatsena dela deabruaren paperetarik libratzea. Ib. 196.
azpiadiera-2.2
Abundante.
Uzta aberatsagoak gure lurrari kendu al izateko. EAEg 23-11-1936, 370. [Absalonen] ilede aberats eta ederra adarretan kurubilkatu zen. Zerb IxtS 56.
azpiadiera-2.3
(Ref. a la tierra, campos, bosques...).Rico, fértil.
Penze aberats zabal hautan / belhar onez asetzera. 206. Landa eder, zabal eta aberats hetara. ES 193. Jaioterriko mendi gozo aberats garbietan. Izt C 39. Ejiptotik ateratzera, gero bazter andi aberats batera eramateko. Lard 66. Lurra aberatsa eta ugaria ote zan. Ib. 90. Iragan dituzu zelhai aberatsak, mendi gogor, itsaso, mortuak. Dv Lab I. Zoletako lurra berenez aberatsena da, zeren urek gain-beheiti ekhartzen baitiote lur ona eta belhar ondakinak. Ib. 101. Zerren zakustan jardin bat legez / Añ aberats ta loratsu. AB AmaE 51. Asko mendi aberats, zelhai gizen asko. Arb Igand 27. An dauke [zuen lorea] gauza on, eder, maitegarria legez baratza aberats baten erdian iarririk. Ag AL 137. Ordokia zabal eta aberats jausten da Rhin delako ur handiari buruz. StPierre 26. Eskual-herriko mendi nasaiak! Aberats, garbi, gozoak! Ox 29. Eremu zelai eta idorretan, ura dutenezkioz, lurrak aberatsagoak eta gizenagoak dira. Zub 117. Ibar eder eta aberats artako [...]. FIr 177. Ekain-ondarrean haizeño batek ogi-buruak perekatzen dituen bezala, gure alor aberatsetan barna. Lf Murtuts 12. Tropikoan bañan lur aberatsagorik ez da iñun izango, belarra dala, sasia dala, zugaitzak nunai. JAIraz Bizia 11. Pazka leku aski aberatsa. Zerb Azk 33. Zuaitzetako lurra xamurragoa, gozoagoa ta aberatsagoa dala mendi soil eta gorrietakoa baño. Munita 16. Oñati mendiak berez ez dira oso aberatsak: azpigarri gutxi dute ta txillar asko. Ib. 76. Nekazaritzak lur naro-aberats eta ongarrituak eskatzen ditu. Ib. 139. Bertako basoak guztiz aberatsak ixen dire. Akes Ipiñ 23. Mendi aberatsa dala; / orko beruna ta espatua / eta gaiñera metala. Uzt Sas 168. An mendi aberatsak daude: batetik pagadi ederrak eta bestetik larre ona. Ib. 348. Malkar eta elkor itxurako lur aberatsak. MEIG III 50.
v. tbn. Etxde AlosT 8.
sense-3
3. (Con complemento en instr.). Rico en, abudante en.
Tr. Documentado al Norte en autores de todas las épocas. Al Sur se encuentra en Iztueta, Arrese Beitia y autores del s. XX.
Ungi egin dezaten, obra onez abrats diraden. "Qu'ils soient riches en bonnes ?uvres". Lç 1 Tim 6, 18 (Dv eginkari onez aberats egin; He egin daitezen aberats obra onetan, TB izan diten aberats obra onetan). Arraza biziatuan, gaixtoan [...] ontasun oroz desprobedituan, gaixtakeriaz abratsean eta abondantean. Dedic * 8v. Beti zare puxant eta aberats moianez. EZ Man II 11. Buru ederreko adatsa / laxurik baderatza, / badaitso gerrirano / urh' izpiz aberatsa. O Po 38. Izanaz aberats zarelarik, etzarela afekzionez aberats. SP Phil 268. Eta ohorez betheta aberats hiltzekoz behardiala nehork bizi mundu huntan aberats bertatez eta bertatia poseditu tribaillez. Tt Onsa 11. Probe ziren munduko ontasunez, baiñan aberats graziaz eta berthutez. Ch I 18, 3. Jauna, zure elhesta llabür hunek badizü bere beithan untsatarzün hanitx [...] eta ekhoitzpenez aberats [düzü]. Mst III 23, 2 (Ip ekhoizpenez aberats). Phixtako olhaltia sorhoz aberats da. 'Le pâturage [...] est riche en herbage'. Etch 616. Amezketako mugape guztia da iturriz aberatsa. Izt C 79. Ibai au baino amorraiz aberatsagorik, ez da billatuko Gipuzkoan andiago ez danik. Ib. 107. Kokotsa bizarrez aberats, [...] zigarro bat beti musuan. Hb Egia 29. [Maria] golkoz aberats eta lerden gerria, / Erne begia. Elzb Po 190. Aritz, pago, gaztañaz, / jantzirik basuak, / Arto, baba ta gariz, aberats soruak. AB AmaE 284. Aberats bai hastetik aberez / Ibar eta mendietan, / Gero burdin, zilhar eta urhez / Lur barnetako mietan. Zby RIEV 1909, 398. Baziren Hazparnen koplari eta ditxolari [...] anitz; batzu jaun, bertzeak deus gabe, bainan omore onez eta [...] ateraldiz oro bardin aberats. HU Aurp 162s. Badakit herri bat, aipamenez aberatsa, izaitez ere aspaldian aberats behar litakena. HU Zez 68.
(s. XX). Artaldez ere aberats ginen. StPierre 23. Beharrik da bethidanik kantariz aberats izan Eskual Herria. Ox 203. Oligoa emaiten duten hazien ondarkinak dira turtoak, mineralkiz eta guziz azotaz aberats direnak. Gatxitegi Laborantza 146. Ur jator, arraiz aberatsa ta / ziaro garbiya beti. EA OlBe 104. Gipuzkoan Oñati degu piñu-sallik aundienak dituana eta mendiz eta baso-oianez aberatsena dana. F. Labayen in Munita 8. Kolono dirdaitsura eldu zera, arrotz ori! Zaldiz aberats ta errialde ontako abaro altsuena! 'A esta región de excelentes corceles'. Zait Sof 125. Asmo bixkorrez aberatsago baitzan ondasunez baiño. Or Aitork 40. Ez-eukiaren laguna zara, / baña zoriz aberatsa. BEnb NereA 96. Pake osoa dute, iruzur gabeko bizimodua, ondasun ugariz aberats. Ibiñ Virgil 91. Zeiñen aberats artaldez, zeiñen ugari esne txuriz. Ib. 34. Zelaiak belarrez gozo ta aberats. NEtx LBB 95. Diru guttirekin bizi naiz / bañan gogoz aberatsa. Mattin 121. Zer jana oso gutxi da emen, / lanez bai aberatsena. Uzt Sas 248. Oihantsu zitazken bazterrak [...] iraztortz eta otegiz aberatsago ezinez eta ogi eta arto landaz. Ardoy SFran 32s. Herri guziek beren apezak bazituzten denbora hartan,
zahar-gaztez Euskal Herriko etxaldeak bezain aberats ziren parropiak ere. Larre ArtzainE 255. [Eleberria] azalez aberatsa, aberatsegia, aukeran, izanik, are aberatsagoa da mamiz. MIH 47.
v. tbn. Inza Azalp 129. JE Ber 49. Etcham 119. Aitzol in Ldi UO 6. Akes Ipiñ 7.
(Con sintagma con suf. -etan).
[Eskuara] arraia da, eta errefinetan aberatsa. ES 191. Berak mundurako pobreak baña Jainkoarekiko birtuteetan txit aberatsak ziran. Cb Eg II 178. Miragarria da Jaungoikoa bere gauzetan eta aberatsa gizonak salbatzeko gaietan. Arr GB 110. Aberatsak ziran Klaratxoren gurasuak lurreko ondasunetan. Baña ama txit aberatsa birtutian. Bv AsL 90. Diruz pobrea dalarik, modu berean bertuteetan txit aberatsa da ta. Moc Damu 12. Gaztain arteko pagoa duzu / aberatsa muxarretan. "Abundante en marmotas". Or Eus 79. Ta lenengoa antzu ta urri bada bururapenetan, aberats eta oparo da bigarrena. Txill Let 74s. Baserria lur eta larretan aberatsa ta zabala baitzan oso. Etxde JJ 8.
Ez neban sinistuko baserritar batek jakin leijala ainbeste izen, ta euskeria zala ain aberatsa bere berbeetan. Mg PAb 87. [Mendi au] da txit aberatsa bere arrobietan. Zab Gabon 85.
Ango erreka koskorrak dira / amorraitan aberatsak. Uzt Sas 287.
Aberats gara historiolaritzan. MEIG IX 90.
azpisarrera-1
ABERATS-ABERATS.
a) (Persona) muy rica. v. ABERATS HANDI.
Ogei errealeko bategatik egongo litzake edozein, beintzat aberats aberatsa ez balitz, egun guzian gezurrik esan gabe. Mg CC 233. Jakitun andija bere ez. Aberats aberatsak bere ez. fB Ic III 297. Aberats aberatsen ondasuna, gizonik argienen jakitura [...] bear zituzkean. Ag G 243.
b) Muy rico.
Alabaña, euskerak, guna, mamia, aberats-aberatsa dauka. Etxde AlosT 8.
azpisarrera-2
ABERATSA ERE ABERATSA. Muy rico.
Aberatsa zara zu, beraz? --Aberatsa be aberatsa, bai abelgorritan, bai ardittan, bai etxaguntzetan eta batta edozetan be. Otx 75.
azpisarrera-3
ABERATS HANDI (-aundi V-gip ap. Elexp Berg). (Persona) muy rica. "Aberats aundi, aberats aundixak. Oso aberatsak. Gitxi telefonuak..., partikularrian gitxi, orretxek aberats aundixok, bestek ezeukan, e" Elexp Berg. v. ABERATS-ABERATS, ABERATS OKITU, ABERATS PORROKATU, ABERATS PUXANT.
Munduko Errege ta aberats andi asko. Cb Eg III 346. Eta huna gure gizonak, fortuna eginik, aberats handi beren herrirat itzuliak. Barb Leg 132. Aberats aundia bada bat, au da, santu aundia baldin bada. Inza Azalp 104. Aberats andija iñoz izaten banaz [...]. Kk Ab II 125. Aberats andi, aberats okitu egin ziran. Eguzk GizAuz 24. Alboan eguan aberats aundi baten palazioa. And AUzta 61.
v. tbn. HU Zez 73.
azpisarrerakoSense-3.1
Hau ezagutu dute [...] errege ta enperadore andiak, bai ta beste bazter guzietako aberats andi txiki guziak ere.Mb IArg I 63.
azpisarrera-4
ABERATSAREN ABERATSEZ. De tan rico, de tanta riqueza.
Erromantiko purrukatu hark bazuen bere garaiko olerkari gutxik adinako etorri eta hitz aberastasuna; baita, aldizka, aberatsaren aberatsez, hitz ozenen eta irudi distiatsuen osinean murgiltzeko isuria ere. MEIG III 58.
azpisarrera-5
ABERATS-HAUR. Niño bien. v. aberaskume.
Nola geienak aberats aurrak ziran, illunabarrean asi ziran marruaz ojuka: Ai ama! Ai aita! PArt in Bil 172.
azpisarrera-6
ABERATS BERRI. Nuevo rico.
Aberats berriak gutiesten du eskuara, hori erran gabe doa. Zub 66. Eibarko aberas barri bat, Paristik osteria ein ondoren, lagunartian kontatzen ziarduan, an ikusitako aurrerapen azkarrak. SM Zirik 22 (60 aberats barri).
azpisarrera-7
ABERATS BEZALA, ABERATS GISA. "Abundander, gaindiz, abundánki, frankóki [...] aberaski, aberats gisa, aberats bezala, zabalki" Urt I 64.
azpisarrera-8
ABERATS BIZI. Llevar una vida acomodada.
Aide bat zuen: au ere Ana bere emaztearekin aberats bizi zana. Cb Eg III 379. Gobernatuko degu alaba / ez bizi arren aberets [...] salda ona ta pastel goxuak / emango dizkagu berez. Tx B II 136. Eta bere amarekin eta bi anaiekin, aberats bizi izan zen, Jainkoak daki zonbat luzaz. Barb Leg 65. Nai aberatsago edo beintzat erazago bizi dana, nai estuago ta ez-eukiago dabillena. In Akes Ipiñ 3. Txiro izan da aberats bizi / ez da erreza izaten. BEnb NereA 148.
azpisarrera-9
ABERATS EGIN. Hacer(se) rico, enriquecer(se).
Konseilatzen zaitut eni erosteaz suaz frogatua izan den urrhetik, aberats egin zaitentzat. TB Apoc 3, 18 (He aberasteko). Aberats egin zaite, zure funts propiotik miseria eta erromesia phuruba baizen ez zarela aithorturik. Mih 31. Nahi zitut egun / Aberats egin. Ehun / Lus hoiek hart zatzu. Arch Fab 229. Len probre ziradenak aberats egiñik / Arriskuan buruak ipiñi gaberik. AB AmaE 286. Guztiyak aberats egiten diran egunian, guztiyak txiro. Alz Burr 41. Langilleen lepotik polito bizi dira. Aberats egin diranak be eztira gitxi. Eguzk GizAuz 108.
v. tbn. Otx 77.
azpisarrerakoSense-9.1
Aukerak eta diruak ez dau / iñor egin aberatsa. BEnb NereA 147.
azpisarrerakoSense-9.2
Espirituz pobre direnak berthutez aberats egiten baititutzu.Ch III 55, 5 (Ip berthütez aberats egiten düzüna).
azpisarrera-10
ABERATS EGON. Ser (litm. 'estar') rico.
Nola nihor iar diteken egiazki pobre, egiazki aberats dagoelarik. Hamabortzgarren Kapitulua. SP Phil 268. O Jauna, ze aberats nagoan Zugaz! EL1 162. Ta dirubak eukazanari? Aberats eguanari? Oh! Milla tatxa, ta palta euki arren, aixaatuten deutsa buruba diabrubak. fB Ic III 351. Nahi nuke yakiñ beraz / hanbat yende zoroek, / Urre, zillarrak metatzen / bethi hari direnek, / Zer duketen gehiago / Bertzen gizon batek baiño? / Erromesena hek bezaiñ / aberats dago obian. Gy 87. Badakizute ba; ni nago izugarri aberatsa, eta nere ondasunak izango dirade [...]. Apaol 103. Egonzaiteken bai, balle kaur aski abrats; baia eztago gizonik, dago aministrazione gasto bat. Mdg 138. Mina batzuen jabe zala bagenekigun, aberats zegola're bai. Alz Txib 84. Urte gutxitan aberastu da, ta ain aberats egon bear du, nun dana utzitzeko asmoa artu duen. ABar Goi 29 (32 badakik, ori aberatsa ziok).
azpisarrerakoSense-10.1
Ez gaude oso aberats diruz, / ez ta ere oñetakoz.NEtx LBB 366.
azpisarrera-11
ABERATS-ETXE. "Aberats handien etxea. Gero arek bi urte eiñ aberats-etxian ala, ta orrek etorte zienian, distingida etorte zien. Bai jantzixan, bai buruko illiak [...]" Elexp Berg.
azpisarrera-12
ABERATSIK. Rico (uso predicativo). Cf. Lç Decl ** 6v: "Aita bat badugula gure hatzeko asko abratsik".
Zein abaratsik . <-tzic> dagon meza enzuten duena, baldin aprobetxatzen badaki. "O cuán rico de bienes está el que oye Misa". Ber Trat 73r. O, ze pozik, ze aberatsik, ze zoriondurik itxi dozun, jauna, nire arimea. EL1 163s. Habanatik / urten ta dator / aberatsik. Zav Fab RIEV 1907, 536. Kontuak yota, azkenez / seme bakotxak / dituzan boltzak / bete dituz urre onez. / Dirautse bada bat besteari: / ze katanarru oberik? / Nonbait aiteak au iragarri / nai yeuskuan ez besterik. / Ea gizonak / lan on zakonak / onexegaz aberatsik. Id. ib. 1909, 35.
azpisarrera-13
ABERATS-JENDE. Gente rica.
Badira Buenos Airesetan ots aundiko larru-ontzaille [...]: aberats-jende porrokatua. Mok 5. Itxasbazter onetan jaso ditue aberats-jendeak jauregi dirdaitsuak. TAg Uzt 9.
azpisarrera-14
ABERATS OKATU. v. ABERATS OKITU.
Aberats okhatuak / Utziak zeuzkan aspaldi bai loa, bai kantuak. Gy 79.
azpisarrera-15
ABERATS OKITU. "Aberats okitua, millonario" A (s.v. okitu). "Aberats-okitü, riquísimo (S, Darric)" DRA. v. ABERATS HANDI.
Zeren guziak aberats okhituak baitira. Elsb Fram 167. Erraiten zuten aberats okitua, urrez hantua zela. Zub 85. Jakin egixu lenen-lenen ni ondasunez jositta nagola; aberats okittuba nazala. Otx 74. Aberats okhitua zen: bazuen arthalde bat zazpi mila bururekin. Zerb IxtS 31. Bazan orduan erri-guraso aberats okitu bat. Or Aitork 142.
v. tbn. Etcheb GH 1959, 314.
azpisarrera-16
ABERATS-POBRE (Pl.). Ricos y pobres.
Atozte ikustera, / atozte jendeak / Jesusaren oñetan / iru erregeak, / emen berdintzen dira / aberats pobreak, / berdiñak badirade / gure birtuteak. Echag 104.
azpisarrera-17
ABERATS PORROKATU. Persona muy rica. v. ABERATS HANDI.
Diotenez, aberats porrokatua omen da. Orrek ere, esatea dan bezela, irinik adina lauso izango du. A Ardi 24. Ta orduan... A! Guztiyak aberats purrukatuak izango gera. Alz Burr 41. Ta lenago aberatsa bazan, orain aberats purrukatuba dago. Alz Bern 51. Au aberats purrukatu baten obia da; ori, jaun oso ezagun batena. Anab Aprika 15.
azpisarrera-18
ABERATS PUXANT. Persona muy rica. v. ABERATS HANDI.
Ethorkiz aberats puxant zelarik [...]. Zby RIEV 1908, 415. Hango laminak aberats puxantak ziren. Puxantak! Urpean bazituzten beren gaztelu ederrak. Zerb Azk 97.
azpisarrera-19
ABERATS-ZURREAN. "Aberats-zurrian ezkondu zan zar batekin, a fuer de rico se casó con un viejo" A (s.v. -zurri).
aberats
<< abaroetxe 0 / 0 akara >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper