Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

28 emaitza abandonatu bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
zitalkeria.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado en Leiçarraga y en autores meridionales desde principios del s. XIX. En DFrec hay 4 ejs.
sense-1
1. (-th- SP (sin trad.), H).
Impureza, indecendia; acción, dicho, etc. impuro, obsceno, deshonesto.
Bere buruak abandonatu ukhan dituzté disoluzionetara, zithalkeria ororen egitera, apetitu desordenaturekin. "Soillure" . Eph 4, 19 (He akzione lizun, TB lizuntasun, Dv, IBk, IBe, Bibl lohikeria, Ol, Ker zantarkeria, Bibl likiskeria). Ezen ez gaitu deithu ukhan Iainkoak zithalkeriatara, baina sanktifikazionetara. "Ordure" . Lç 1 Thess 4, 7. Iraitzirik zithalkeria guzia eta maliziazko superfluitatea. Iac 1, 21.
sense-2
2. (V, G, L, BN; Lar, , H; -th- Dv, H), zitelkeria (, H). Ref.: A; Elexp Berg (zittalkerixa).
Vileza, villanía; acción vil. "Bellacada" Lar. "Tacañería, picardía" , "vileza" Añ. "Impertinence, action d'un drôle" Dv. "1. méchanceté, action malhonnête, mauvaise; 2. fourberie, friponnerie; 3. vilenie" H. "Bellaquería" A.
Zer balio dau negar anpullutxo bi ezartea, ta arik laster lengo zitelkerietara biurtzea? LoraS 52. Zitalkeriak ez du / beñere gauz onik. It Fab 80. Parisioak beren biotz txarretatik agertzera eman zuen zitalkeri eta errenkura arrekin. AJauregi EE 1885b, 213. Guztiz azpiratuta / Ingelesak gaukaz / geuri egiten deuskuzan / zitalkeriakaz. Azc PB 203. Zein zittalkeri egoan Josetxoren ekanduetan Ermoken da emaztea bere arerioak izatteko? Echta Jos 164. Esan deizela nigaittik nai dabezan zittalkeri gogorrenak. Ib. 191. Judasen zitalkeria nola sortu zan. Inza Azalp 66. Zittalkeri andija ixango litzake olako umetxu samurrik edur-artian gosez ta otzez ilten istia. Altuna 92. Alper etsaien gure kaltezko / zemai ta zitalkerija. Enb 173. Nik jakingo baneu jakin zittalkeri au asmau ixan dauana nor ixan dan. Otx 28. Ingelesen gorrotua ain bizia izanik, eta aien zitalkeriak irlandarren aurka ain gorriak. Ldi IL 169. Zitalkeri erreak aizatutako gaizki-egite gaizto baten ondorengoa izan zan ezbear ori. TAg Uzt 223. Ez bezait nere yaunak nere zitalkeria yauki. Ol 2 Sam 19, 19 (Ker zitalkeria; Dv gaizki, BiblE oker). Zoritxarrez, Piarresi, makurkeriz eta zitalkeriz ornitutako jendeen bizikide izan bearra egokitu zitzaion. Etxde JJ 211. Petralkeri ta zitalkeria / daukazu alde guztitik. Basarri 145. Bere aurpegi beltz artan zitalkeria erakusten zuela. Izeta DirG 19. Makiña bat gizajok galdu dik bizia, bere bidean zitalkeria ta makurkeria sartu dalako. NEtx LBB 84. O, udaberri maite, / ondo portatu zaite, / ez zitalkeririk egin. MMant 49.
azpiadiera-2.1
Malicia, picardía; acción maliciosa. " Sittalkeixa bat, hacer callando la suya" Iz ArOñ. .
Izan eban zati baterako barrea, Patxoren zitalkeri au jakin ebanean. Bilbao IpuiB 136. Naikoa adimen zorrotz eta zitalkeririk euken areik ardura gitxigaz bizimodua atarateko. Ib. 159.
azpiadiera-2.2
Jabe diranak erkalari leialtasuna edo zitalkeria opa dioten berezi dezaken Bazkunik ez degularik. . "Lealtad o desafección." EAEg 8-11-1936, 246.
sense-3
3. (V-gip ap. Etxba Eib ).
Dicho, etc. airado, colérico. " Zittalkerixia, displicencia. Izan genduan oratua, bere zittalkerixia bategaittik " Etxba Eib. .
Alkarri zitalkerijak ta errazoe minberak esaten deutseezala. fB Ic III 351. Alkarregaz agiriketan da batak besteari zitalkeriak esaten. Ag Kr 70. Arren abotik Pilatosen abotik baño zitalkeri zorrotz, min, latzagoak atera ziran. Muj PAm 33. Baña, zure amorru oiekin edozer gauza esaten dezu. Koxmerengatik nai aña zitalkeri bota dituzu, ta ortik etorri dira emengo oztasunak. Alz Burr 39. Kupida gabe eraso zion zitalkeririk gaiztoenak esanaz. Etxde JJ 114.
azpiadiera-3.1
Enfado; ira.
Dana zan aserrea, gorrotoa, kurruka ta zitalkeria. Ag AL 126. Erantzuera gaizto bat eman etzion umea, zitalkeri bat zer zan etzekiana. Ag G 291. Orrelako jaietan istillu ta zitalkerik gerta ez ditezen. Lab EEguna 77. Zuen zitalkeriak, arroputzkeriak eta alkarri ezin barkatuak ondamendiratu zaitute. Etxde JJ 142. Makurrik gabe ahantzaraziz / holako bozka egunak, / zitalkeriaz beteak izan / ez diten biharamunak. Mattin 64. Artzairi bere biotzeko maitasuna aldaerazi zion, espaz ta zitalkeriz beteaz. Berron Kijote 222.
sense-4
4. "(V, G, L, BN), terquedad" A.
Zitalkeriak ez gaitu inora eramango, galbidera ez bada; hobeko dugu buruaz eta zentzuaz baliatu. MIH 378.
azpisarrera-1
ZITALKERIAN. a) A traición.
Zergatikan zuk utzi ninduzun / estadu penagarriyan; / zitalkeriyan bi kolpe jota / pasatu ziñan arraian. Tx B I 185.
b) De mal genio.
Ezagun zuten gizajo askok / esperantza ona zutela [...] / zitalkerian ez dira ibilli / naiz-eta ustu sakela, / napar guziak portatu dira / gizon ondrauak bezela. MendaroTx 360.
c) Con maldad.
Zitalkerian ez ibiltzeko / galdurik gure fedia, / gure biotzak xamurtutzia / badaukagu premia. MendaroTx 76. Basarritarrak ez du oporrik / aitzurrian edo laian, / [...] udaberriyan birigarruak / beziñ umore alaian; / zentzugabeak zitalkeriyan / oieri galazi naian. Ib. 123.
azpisarrera-2
ZITALKERIAZ. a) Por maldad.
Mokoz ausi ta, utsikan / lajako ditu [mikak arraultzak], zitalkeriyaz, / gaitz egitiagatikan. Iraola EEs 1913, 181.
b) De modo vil, indigno, injusto.
Bere etsaiak zitalkeriz kendu nai zioten jabegoa. Etxde JJ 62. Allande ta Mattinek zitalkeriz egozten zioten irañari jaramonik ez egiteko esanaz. Ib. 164.
c) Por venganza.
Besteri kalte egin-gosea, ez nere irabaziz, ez zitalkeriz ere. "Nulla ulciscendi libidine". Or Aitork 51.
azpisarrera-3
ZITALKERIAZKO. a) Airado, lleno de enfado, de cólera.
Egiyaz enpliatu / dauzkazun indarrak, / utzi zitalkerizko / esan biarrak. AzpPr 52. Amaren zitalkerizko itzak, laztan maitekor bat ematen eragotzi zien [seme-alabai]. Etxde JJ 222. Gorrotozko ta zitalkerizko biotzduna, lagunak, jokabideak eta gizarteko jazoerak oker-bidez ikusteko eran dago. Agur 17-2-1973 (ap. DRA).
b) Ruin, de vileza.
Barkoxeko erri guzia kutsuturik zegon zitalkerizko pekatu berberan, batzuk zuzen-egarriz, bestetzuk makurkeri dollorrez, baiñan danok lagun urkoa juzgatzeko eta umillatzeko arrokeriz. Etxde JJ 178. Alkar ikusi eziña eta / zitalkerizko trantzea. Ayesta 89.
zitalkeria
<< 1 zeren 0 / 0
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper