Euskararen Gramatika

43.11.5. Egia esan (egia esanda…)


43.11.5. Egia esan (egia esanda…)

43.11.5a Kontuan izan behar dugu markatzaile hau bibliografian ez dutela beti birformulatzailetzat hartu. Horren adibide dugu gaztelaniazko ordaintzat jo daitekeen a decir verdad, zeina Fuentes-en (2009: 25-26) arabera enuntziazio- operadorea baita, ez birformulatzailea.

Gorroto ditu Patriciaren lagunen inguruko eztabaidak. Bere lagunak sakratuak dira. Patriciarekin dituen eztabaida guztiak gorroto ditu, egia esanda (K. Agirre).

43.11.5b Egia esanda birformulatzailearekin —beraren eduki semantikoagatik espero izatekoa denez— ez dugu adierazleari (formari) eragiten dion zuzenketarik aurkitu; bai, ordea, adieraziari (edukiari edota erreferentziari) eta inferentziei dagokiena. Zuzenketa hori, ordea, mota desberdinetakoa izan daiteke. Batzuetan, 1) adieraziaren edukiaren zuzenketa partziala da; beste batzuetan, 2) adieraziaren edukiaren zuzenketa erabatekoa. Eta, beste batzuetan, 3) adieraziaren erreferentziaren zuzenketa partziala. Hona hemen hiruen adibide bana:

Gizona.—Zer moduz hanka hori, Eusebio?

Eusebiok bere herrena eta min aurpegia areagotu egingo ditu.

Eusebio.—Ondo ez. Egia esan, gero eta okerrago. Martxa honetan baja hartu beharko dut (Goenkale).

Txosnara joan eta tea ez eze, te ontzia ere eskatu die, geuk prestatzeko, erritual osoa betez: sua piztu, ura bota, te-belarra sartu, edalontzira tea isuri eta atzera ere ontzira, horrela behar beste, tea ondo nahastu arte. Herriko neska-mutikoek barrez begiratzen diote afrikarkerietan ari den zuriari. Durangoko Bakintharen lagunak ere ikusi ditugu, zain genituen egia esan (Urrutikoetxea).

Babiloniar eta greziarren artean, baita Zelanda Berriko maorien artean ere —egia esateko, mito kosmologikoak asmatzen dituzten herri guztien artean—, narrazioak aurkitzen ditugu, gauzen hasieraz ari direnak eta Unibertsoaren egitura beronen sorreraren historia azalduz ulertu edo esplikatu nahi dutenak (PKC, Gabikagojeaskoa).

43.11.5c Gure corpuseko adibiderik gehientsuenak ezin dira birformulatzailetzat hartu. Adibide gehientsuenetan enuntziazio-operadore da egia esan. Operadorea dagoen diskurtso atala bere egiazkotasunagatik nabarmentzen da aurretik esandakotik. Operadorea dagoen atalean adierazitakoaren benetakotasuna baieztatzen du esatariak. Baieztapen horrek, aurreko unitatearekin aurkakotasunean dagoenean, zuzenduz birformulatzen du aurreko atalean esandakoa:

Lehenengo egunetik bertatik errezelak egin behar izan genituen; egia esan, ez dute izen hori merezi, trapu zati batzuk baizik ez baitira, ez formaz, ez kalitatez ez marrazkiz elkarren antzik ez dutenak (J. Zabaleta).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper