Euskararen Gramatika

43.11.3. Barkatu, barka


43.11.3. Barkatu, barka

43.11.3a Oro har, ez da izaten diskurtso markatzailea. Birformulatzaile gisa erabiltzen denean, haren bidez, informazio okerra daraman elementu baten ordez, beste bat sartzen da. Elementu berri horrek, esatariaren iritziz, elementu ordezkatuaren edukia zuzentzen eta hobetzen du.

43.11.3b Batzuetan, formari eragiten dio zuzenketak. Beste batzuetan, edukia zuzentzen da; partziala edo erabatekoa izan daiteke zuzenketa hori. Eta beste batzuetan, aurreko enuntziatutik segitzen diren inferentziak zuzentzen dira.

Formaren zuzenketa ikusten dugu hemen:

Beatriz.—San Francisco ezagutzeko gogoa dut. Izan al zara sekula San Franciscon? Gorka.— Behin baino gehiagotan. Hango zubia, hango kaleak, hango ikuskizunak… Mikel.— Marikoi askoBarkatu, homosexual asko omen dago san Franciscon (Goenkale).

Edukiaren zuzenketari dagokionez, batzuetan 1) erreferentearen zuzenketa partziala gertatzen da, beste batzuetan 2) enuntziatuaren zuzenketa partziala eta, azkenik, 3) enuntziatuaren zuzenketa erabatekoa, ondoko hiru adibide hauek erakusten dutenez, hurrenez hurren:

Julia.—Eta niri ere iruzurra egin balidate?

Agurtzane.—(irribarre tristez) Nola izan zintezke hain zinikoa? Ba al dakizu nor gogorarazten didazun? Nire senar maitea. Barkatu, senar ohia. Ez zarete ba elkar hartuta arituko berriz ere? (Goenkale).

Maria Luisa.—Zer tokatzen zait, pagatzea ala ordaintzea? (Konturatu da nahastu egin dela) Barkatu, ordaintzea ala kobratzea esan nahi nuen (Goenkale).

Gazako kokagune guztiak bertan behera uzteko asmoa duela helarazi zion atzo Israelgo lehen ministro Ariel Sharonek Haaretz egunkariari. «Gazan dauden hamazazpi kokaguneak desegiteko plana prestatzeko agindua eman dut», adierazi zuen. «Nire asmoa da kokaguneak bertan behera uztea, barkatu, beste leku batean berrezartzea; arazoa dira guretzako eta behin betiko bake hitzarmena adosteko gauden leku horietatik joan beharko ginateke», zehaztu zuen lehen ministroak (Berria).

Atal birformulatzaileak erabat baliogabetzen du birformulakizunean emandako informazioa. Aurreko adibidean, esaterako, esatariaren benetako asmoa kokalekuak lekuz aldatzea da, eta ez suntsitzea.

Inferentziaren zuzenketa:

MINTZATU DA. Erregea mintzatu da astelehen arratsaldean. Barkatu, ez omen dugu erregerik. Presidentea da mintzatu, Nicolas Sarkozy (Herria).

Lehen enuntziatutik (erregea mintzatu da astelehen arratsaldean), Frantzian errege bat badagoelako inferentzia segitzen da; baina atal birformulatzaileak zuzendu egiten du inferentzia hori.

43.11.3c Baditu esapide honek beste balio batzuk ere. Atal zuzentzailearen bidez, birformulakizunean zer eman nahi izan den aditzera azaltzen da:

Eta 2008an euskal selekzioak urratsak egiten jarraituko du linborantz, barkatu, ofizialtasunerantz (Berria).

43.11.3d Markatzaile honen bidez, autobirformulazioak ez ezik (esatariak bere burua zuzentzen du) heterobirformulazioak ere gauza daitezke (entzuleak edo mezuaren hartzaileak zuzentzen du enuntziatua):

Nekanek ez du erantzuten.

Koldo.—Naroarekin ondo zaudela esan didazu…

Nekane.—Inoiz eduki dudan bikotekiderik onena da. Zorte handia daukat berarekin.

Koldo.—Barkatu, “bigarren” bikotekiderik onena esan nahiko duzu… (Goenkale).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper