Euskararen Gramatika

42.9. Diskurtso markatzaileak (DMak) eta lokailuak


42.9. Diskurtso markatzaileak (DMak) eta lokailuak

42.9a EGLU-III liburukian guk orain DM deitzen ditugun elementu hauek (batzuetan hitz soilak, esapideak, beste batzuetan) eta han lokailu deitzen zirenak bost sailetan banatzen ziren: emendiozkoak (ere, behintzat…); hautakariak (bestela, osterantzean…); aurkaritzakoak (alabaina, aitzitik, dena den…); ondoriozkoak (beraz, horrenbestez…); kausazkoak (zergatik, zeren…).

Testu edo diskurtso batean ageri diren ideiak askotan elkarren artean gurutzatzen dira eta autoreak (edo hiztunak, hitz egitean) ideia horien arteko erlazio logikoak azpimarratu nahi dituelarik, eta konklusiora iristeko entzulea edo irakurlea eskutik eraman nahi duelarik, aski ongi datorkio holako lotura hitzak ausarki erabiltzea. Aldiz, gutxi erabiltzen baditu badirudi bestearen esku uzten duela diskurtsoaz hausnartzea eta harreman horiek berak bilatzea. Hori, jakina, non ez den gertatzen testua bera ez duela sobera landu eta josi gabe utzi duela.

42.9b Aurretik esandakoari zerbait emendatu nahi zaionean ere adberbioa da gehien erabiltzen dena: Philip Gourevitch kazetariak esaten du 1995erako ez zegoela Ruanda osoan txakur bat ere, RFPko tropek hil zituzten, giza gorpuak jateko ohitura hartu zutelako. Bideoak ere badaudela esaten du (Elorriaga). Horregatik deitzen dira EGLU-III liburukian emendiozkoak. Lotura hitzak erabiltzen ditugu batzuetan aurretik esandakoa dela eta, kontrako aukera bat agerian utziz: Alemanez ez ahazteko irakurtzen omen ditu noizean behin alemanez idatzitako gauzak. Irakurtzen duenean. Trenean, esate baterako. Bestela gutxi, oso gutxi irakurtzen omen du, ez badira lan kontuak eta egunkariak (Oñederra). Hautakariak deitzen dira holakoak. Beste batzuetan bestelakoa izaten da hiztunaren helburua, eta aurretik esandako zerbaiti beste zerbait gaineratzen zaio, baina kontrakoa eginez: Oinazea nagusi nuen kopeta guztian, betazaletan eta sudurrean. Orobat ezker belaunean, ezker eskuan eta ezker besoan. Oinazea ez zen makurrena, alabaina (Epaltza). Holako lotura hitzak aurkaritzakoak. Hirugarren saila osatzen dute diskurtsoan egindako baieztapenen batetik ondorio bat sortzen dela adierazten dutenak: Tanke itxura duen makina gaitza dabil maniobratan Harriren auto aurrean, irteera oztopatzen. Itxaron egin behar beraz (Saizarbitoria). Ondoriozkoak deitzen ditu horiek Gramatika Batzordeak. Azkenik, bigarren perpaus batek aurrean esandakoaren zerbaiten kausa edo zergatia dela azpimarratzen du: Niri hitz ederretatik libre ibiltzea dagokit, eta hori oso erraz egiten dut, zeren, filologotxoa naizen partetik, bai baitakit hizkuntza naturalean ez dagoela hitz ederrik (eta ezta itsusirik ere) (Segurola). Horiek kausazkoak direla esaten da EGLUn.

42.9c Baina ikertzaileek ikusi dutenez, bost ataleko sailkapen hori ez da nahiko diskurtsoa behar bezala josteko gure jardueran erabiltzen ditugun hitzak eta esapideak besarkatzeko. Zenbait hizkuntzatan egin diren azterketek bestelako sailkapenak proposatzen dituzte. EGLU-III idatzi zenean gai hau aztertu gabe zegoen euskaraz, eta beste hizkuntzetan ere orain ezagutzen ditugun baino azterketa gutxiago zegoen.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper