Euskararen Gramatika

40.3. Barneko eta kanpoko moduzkoak


40.3. Barneko eta kanpoko moduzkoak

40.3a Aipatu dugu goraxeago sailkapen semantikoari jarraituz moduzko perpausen multzoan sartu ohi diren adibideen artean ‘xehetasun eta ñabardura ugari’ aurkituko ditugula. Mendeko perpausen sail guztietan gertatzen da hori, eta moduzkoetan ez besteetan baino gutxiago. Xehetasun eta ñabardura horiek ezaugarri sintaktiko desberdinei loturik joan ohi dira sarritan.

40.3b Adberbioen atalean (§ 22.1.3), esan dugu jokabide sintaktikoari dagokionez bi adberbio mota bereiz daitezkeela: batzuek aditz sintagma modifikatzen dute (zeharo, ondo, honela eta abar), eta horrelakoez ‘barneko adberbioak’ direla esaten da, perpausaren barneko adberbioak; beste batzuk, ordea, perpaus osoari dagozkio (zorionez, tamalez eta abar), perpaus osoa modifikatzen dute, perpausetik kanpora daude, eta ‘kanpoko adberbioak’ direla esan ohi da gramatiketan. Egoera hori aurkitzen dugu moduzko adberbioetan, bai eta moduzko perpausetan ere425. Azter dezagun astiroxeago.

425 Atalaren hasieran esan dugu moduzko perpausak, eta oro har adberbio sintagma guztiak, gehienetan ez direla aditzak eskatutako osagaiak izaten. Baina begira diezaiogun ondorengo adibideari: Joseba ondo/guztiek espero zuten bezala portatu zen. Adibide horretan esan daiteke portatu aditzak nahitaez eskatzen dituela azpimarratutako osagaiak: zentzu handirik ez luke izango Joseba portatu zen bezalako batek; perpaus osatu gabea izango litzateke; edo besterik ezean nolabaiteko ‘ondo portatze’ bat ulertuko genuke azpian —zentzu adierazgarrian—, portatu aditzak ‘nola’ adierazten duen osagai bat behar baitu osagarri modura. Berdin gertatzen da Eskatu zenidan bezala/ondo tratatu nituen gonbidatuak bezalako batean ere: tratatu aditzak eskatutako nahitaezko osagai bat dago hor, eta osagai hori eman daiteke mendeko moduzko perpaus baten bidez edo beste sintagma batzuen bidez. Alde horretatik, aditzaren argumentu izango genituzke.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper