Euskararen Gramatika

36.8. Iraupeneko gertakarien muga adierazten duten perpausak


36.8. Iraupeneko gertakarien muga adierazten duten perpausak

36.8a Gertakarien iraupena adierazteko modu bi daude: gertakaria zenbat luzatzen den seinala daiteke edo haren hasierako edo hondarreko mugaren berri eman. Perpausaz bestekoetan osagarri kuantitatiboek seinalatzen dute iraupenaren neurria (bi urtean, goiz osoan); perpausarekin eginikoetan, berriz, honetan aipatzen den gertakariaren epeak ematen dio perpaus nagusiko gertakariari erreferentzia: Euria ari zuen bitartean aterpean egon gara perpausean, esate baterako, aterpeko epea euri-epearena bera dela esaten da; epe biak bat datozela, alegia. Aldiberekotasun zehatzak markatzen du aterpeko epearen neurria. Aldiberekotasuna eta iraupena, biak batera, adierazten ditu horrelakoetan mendeko perpausak.

36.8b Aldiberekotasunarena azaldua dagoenez (§ 36.6.2), iraupenaren muga, aurrekoa zein azkena, seinalatzen duten forma zedarriztatzaileak aztertuko dira atal honetan. Forma horiekin eginiko perpausa unekoa da, une hori baita perpaus nagusiko gertakariari zedarria ezartzen diona. Erdiespenekoa izaten da maiz (sartu denetik, sartu arte) edo gauzatze burutukoa (etxea garbitu duenetik, etxea garbitu arte); jarduera edo egoera adierazten duena bada, haren une bat hartzen da kontuan, hasierakoa (Gurean dagoenetik, lasaiago bizi da; Sendatua egon arte ez dugu etxera bidaliko) edo amaierakoa (Ospitaleratua egon zenetik ez da inoiz klinikara itzuli). Perpaus nagusiko predikatua, berriz, iraupenekoa da, jarduera edo egoera adierazten duena (Sartu denetik, hizketan ari da), eta ezin da unekoa izan (*Atea ireki dutenetik, aretoan sartu naiz); erdiespena adierazten duen predikatua, hala ere, ohi bezala, errepikatzeak edo pluraltasunak egiten dute iraupeneko (Atea ireki dutenetik {bitan sartu naiz ∼ jende asko sartu da} aretoan); ezezko perpausek ere balio ‘iteratiboa’ eman diezaiokete uneko predikatuari (Ikasturtea amaitu zenetik ez naiz eskolara joan, ‘ez egun batean, ez hurrengoan, ez hurrengoan…’, alegia) eta berdin ezezko zentzua duten perpausek (Atea ireki dutenetik pertsona bat bakarra sartu da aretoan, hots, ‘ez da beste inor sartu’). Izan ere, gramatikala izango bada, iraupeneko moduan ulertu behar da erdiespeneko perpausa; Nagusiak errieta egin zionetik, garaiz iritsi da Jon lanera perpausean, esate baterako, ‘egunero iritsi dela garaiz’ ulertzen da.

36.8c Mendeko perpaus hauek, pareko osagarri adberbialek bezala, dagokien muga seinalatzea dute xede, ‘noizdanikoa’ batzuek eta ‘noiz artekoa’ besteek. Beste muga ez da aipatzen gehienetan, zehaztu gabe uzten delako: Bakarrik gelditu zenetik ibili zen triste —ez da esaten noiz arte—; Zain egon nintzen zu itzuli arte —ez da esaten noiztik—. Edo testuinguruak iradokitzen duelako: Bakarrik gelditu zenetik dabil triste, orain arte, alegia, hortik aurrerakoa irekia utziz; Zain egongo naiz zu itzuli arte, hemendik aurrera, alegia, hizketa unetik aurrera. Korrelazioan ere jar daitezke, ordea, muga biak: Bakarrik gelditu zenetik lagun berria ezagutu duen arte triste ibili da.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper