Euskararen Gramatika

34.8. -tu ezik


34.8. -tu ezik

34.8a Partizipioari ezik erantsita ezezko mendeko perpausak osatzen dira mendebaldeko hizkeretan, gehienetan baldintzazko balioarekin: Horrela egin ezik, ez dugu lortuko aurrera ateratzea; Hurrengo egunetan eguraldia hobetu ezik, turistak haserre ibiliko dira. Adibide hauek adizki jokatua erabiliz emango bagenitu, ‘horrela egiten ez badugu’, edo ‘eguraldia hobetzen ez badu’ erabiliko genituzke. Adierari dagokionez, baldintza erreala (Isuna jarri ezik, debekuek ez dute eraginkortasunik izango) nahiz baldintza irreala (Partida irabazi ezik, egoera guztiz okertuko litzaiguke) azal daitezke, eta salbuespena adierazteko ere (Ez dut egunkaria irakurtzen, igandeetan izan ezik) erabiltzen dira.

34.8b Baldintza errealetako aspektu balioei dagokienez, -tuz gero atalean esandakoak balio du honako ere: gehienetan hasi gabeak diren gertakariak aipatzen dituzte (Gehiago saiatu ezik, ez duzu helburua lortuko), edo balio generikoa dutenak, denboran kokapen zehatzik gabeak (Euria egin ezik, uztak galdu egiten dira). Eta debekuei dagokienez, -tu ezik ezin da erabili gertakari burutuak adierazteko (Ibañetan elurrik egin ez badu autoz joango gara adierazteko ezin da erabili *Ibañetan elurrik egin ezik…), une horretan dagoeneko hasiak diren gertakariak baldintza modura emateko (Une honetan lanean ari ez bazara, etorri nirekin zinemara ezin da esan *Une honetan lanean aritu ezik…), edo partizipio prospektiboa duten baldintzazkoen ordain modura (Goseak hilko ez bagara, gehiago saiatu beharko dugu ezin da ordezkatu *Goseak hil ezik… bezalakoekin).

34.8c Baldintza irrealetan, ordea, ekintza burutuak ere adieraz daitezke -tu ezik duten perpausekin (Ondo prestatu izan ez banintz, ez nuen etsamina gaindituko adierazteko erabil daiteke Ondo prestatu ezik…). Baita, ohi bezala, hasi gabeko gertakariak (Nagusiaren aginduak bete ezik, lana galduko zenukete), ekintza errepikatuak (Igandeetan lan egin ezik, ez genuke behar adina diru lortuko) edo generikoak ere (Jan ezik, ez genuke bizirik iraungo).

34.8d Bestalde, -tu ezik salbuespena adierazteko ere erabiltzen da, askotan izan aditzaren ondoren: Ez dut egunkaria irakurtzen, igandeetan izan ezik; Inor ez da konturatu, zu izan ezik. Tradizioan izan gabeko adibide batzuk badira, baina izan ezik ugariagoa da, eta euskara baturako hori aukeratu da. Salbuespena adierazten dutenetan askotan perpaus nagusia ezezkoa izan ohi da, edo nolabaiteko kuantifikazioa adierazten duen elementuren bat aurkitzen dugu (inor, pluralak, dena…). Izan ezik-en ezkerrean doan sintagmak perpausean dagokion atzizkia hartu ohi du, eta salbuespena, batzuetan, ergatiboarekin egiten dela dirudi, behin baino gehiagotan aurkitzen baita absolutiboan izan ezik-en aurreko sintagma, nahiz ondokoa ergatiboan joan: Horixe egin zuen zu izan ezik beste edozeinek (Euskaltzaindiaren 16. araua).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper