Euskararen Gramatika

32.8.2. Konparazio progresiboa


32.8.2. Konparazio progresiboa

32.8.2a Konparazio proportzionala progresiboa izan daiteke. Zenbat gorago igo, hainbat nekatuago aurkitzen zen esaldian, adibidez, aurrera doazen prozesu bi alderatzen dira; ‘igotzen doan heinean nekatzen doala’ esaten da. Progresioaren berariazko adierazpena, hala ere, denboraren aipamenak bideratzen du. Hala egiten du, esate baterako, [geroago (eta) … -ago] gisako egiturak291: Geroago harrituago nauka (Otxolua); Geroago eta gorago aurkitzen gara (Villasante); Geroago eta nahastutzenago zitzaizkion (Aresti). Horietan ‘zenbat geroago, hainbat harrituago’ gisako korrelazioa ulertzen da.

Mailakatzailerik gabeko gero soila ere erabiltzen da gisa horretako egituran, bere soilean denboraren progresioa adierazten baitu. Forma desberdinak hartzen ditu adberbioak: Gero eta gogo gutiago duzu laneko (Izeta); Gero eta azkarrago ibiltzen zara (Oñederra); Neure burua berotuko nuke geroz eta gehiago (Txillardegi); Ondoko urtean Vietnamgo gerra gero eta biziago ageri zen (Salaburu); Bekatorea ere gero eta gero […] bere aztura gaiztoetan barrena sartzenago da (Axular); Gero baino gero egur gehiago behar da (Munita); Sortu zitzaidan gerora eta otoitz gehiago egiteko zaletasuna (Aierbe).

Adjektiboa izen sintagma baten barnean denean, gero eta… forma izenaren ezkerretara zein eskuinean joan daiteke: Gero eta auto garestiagoak erosten ditu Beñatek zein Auto gero eta garestiagoak erosten ditu Beñatek14.10.5.3d).

32.8.2b Iparraldean beti (eta) adberbioa ere erabiltzen da egitura progresibo honetan292: Haren bihotza beti haboro Jainkoaren amorioaren suaz erretzen zen (Intxauspe); Orroa beti eta handiago, beti eta hurbilago entzuten nuen (Barbier); Egia erran, beste nonbait zuen beti eta gehiago Frantsesek gogoa (Narbaitz). Egunero ere izan daiteke erreferentziazko adberbioa: Egunero eta maiteago dute elkar (Agirre); Zentzu bat egunero beteago eta osoagoa hartzen zuten eleok (Mirande). Aldian-aldian: Baina zazpigarrenean zazpi inguru eman zioten, aldian-aldian hurreragotuaz eta tronpeta-hotsa ere goratuaz (Lardizabal).

32.8.2c Gaur egun, gero(z) eta forma erabiltzen dute batzuek konparazio proportzionalaren erreferentzia moduan denbora progresioaren adierazpenik ez denean ere, haren korrelatua askotan orduan eta dela: Geroz eta auto hobea izan, orduan eta seguruago egongo gara gure gizarte mailan (Berria). Denbora progresioaren adierazpenik ez denean, hala ere, egokiago da ohiko zenbat eta forma erabiltzea.

291 OEH s. v. gero: “Documentado desde Leiçarraga tanto al Norte como al Sur. Con (e)ta no aparece hasta el s. XVIII, aunque desde esta época es con diferencia la forma más empleada; construcciones sin (e)ta siguen apareciendo en autores septentrionales y vizcaínos”.

292 OEH s. v. beti: “Propio de la tradición septentrional. Con la conjunción eta (beti eta …-ago), aunque hasta el siglo XX sólo se encuentra en Axular y Arbelbide, posteriormente parece que se emplea tanto como sin ella (J. Etchepare y Barbier emplean las dos formas)”.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper