Bait-erlatiboetan, zein-erlatiboetan bezala, izen sintagma erlatibatua mendeko perpaus batekoa izan daiteke.
Adibidez, aurreko adibidean, erresunptiboa (hunen) mendeko perpaus jokatugabeko osagaia da (hunen oldarrari bihurtzeko). Hona halako beste batzuk: Barne huntan bada holako mutil eta neskatxa frango, [ez baitakit [Ø ene predikua duten onartuko]] (Larzabal); Azken urte hotan, Canadako zelhai hotzetarat lehia badute bakar batzuek, [ez baitakigu [Ø zer gibelondo eginen duten]] (J. Etxepare).