Euskararen Gramatika

29.5. Formatik abiatzen den sailkapena


29.5. Formatik abiatzen den sailkapena

29.5.1 Bigarren irizpidea —adizkiaren flexioa, alegia— iruditzen zaigu denetan argiena eta baliagarriena. Irizpide morfosintaktikoa dela esan dugu. Horrenbestez, irizpide formala da. Esanahiari eta horrelakoei erreferentziarik ez die egiten. Izan ere, badakigu esanahiaren aldetik eduki bera modu askotara eman daitekeela aditzera: perpaus lokabeen bidez, juntadura bidez edo menderakuntza bidez. Esaterako, honako adibide hauek esanahiaren aldetik aski parekoak badira ere, morfosintaxiaren aldetik nahiko desberdinak dira: Berandu etorriko dela esan dit; Garaiz etortzeko esan dit (egia da bi perpaus hauen artean badela esanahi desberdintasuna ere: lehena adierazpen hutsa da, bigarrena agindu edo erregua). Baina ez da beti hala izaten, esanahian alde handi(egi)rik egon ez arren, forma diferentea izan daiteke: Garaiz etorriz gero, leku ona izango duzu; Garaiz bazatoz, leku ona izango duzu.

Kontu honen aurrean guk ere bide bat hartu behar eta, jakina, bide seguruena eta fidagarriena, formari so egiten diona da. Horrenbestez, guk ere perpausetan ageri diren elementu formalak izango ditugu kontuan gure lana antolatzeko orduan. Eta, hain zuzen, lehenbiziko bereizketa gisa honako hau egin daitekeela dirudi: perpaus jokatuak / perpaus jokatugabeak. Hori izan da gure abiapuntua.

29.5.2 Ohiko gramatiketan, bestelako bereizketak ere egiten dira: osagarriak, erlatiboak, baldintzazkoak, konparatiboak, denborazkoak eta abar, gramatika funtzioen eta eduki semantikoen arteko halako nahaste bat eginez. Zail da, egia, maila nahaste hauetatik ihes egitea. Ohituak gaude batetik, eta eroso xamarrak ere izan daitezke. Horregatik, guk ere perpaus osagarriak, erlatiboak eta abar aipatuko ditugu. Alde honetatik, -la atzizkiaz osatzen diren perpaus osagarriak bereiziko ditugu, baina adizki jokatugabez osatutako osagarriak edo erlatiboak ere bereizi beharrean izango gara. Esate baterako, honako hauek formaz hain desberdinak izanda ere, maila batean klase berekotzat har litezke: [Berandu etorriko dela] esan dit; [Garaiz etortzeko] esan dit.

Formari begiratuz gero, lehenbiziko adibidean perpaus txertatua adizki jokatuz osatua dago eta -(e)la atzizkia darama. Bigarrenean ez bezala, hain zuzen. Baina, gramatika funtzioari begiratuz gero, biak dira funtzio bereko: bietan mendeko perpausa esan aditzaren osagarri dela esango dugu. Hauentzat on da perpaus osagarri edo konpletibo deitura gordetzea. Baina esanahiari so eginez gero, lehenbizikoan perpaus txertatua adierazpen bat da, baina bigarrenean agindu edo erregu bat gertatzen dela esan daiteke. Kasu honetan argi dago formazko desberdintasuna ez ezik, esanahizkoa ere badugula. Hau ez da beti gertatzen, hala ere.

Honako honetan, adibidez, adizkian nabarmen den diferentzia gorabehera, esanahiaren aldetik ez dirudi alde handiegirik dagoenik: Garaiz etorriz gero, leku ona izango duzu; Garaiz bazatoz, leku ona izango duzu.

29.5.3 Maila hauek denak (forma, gramatika funtzioa eta esanahia) behar bezala bereiztea beti erraz ez bada ere, komeni da ahalegintzea. Irizpide formala dugu argiena, esan dugunez. Bestelako irizpideetan oinarritutako sailkapenak askoz badaezpadakoagoak dira. Adibidez, erraz da -nean amaiera duten perpausak bereiztea eta hauen egitura zein den eta, azkenik, zer nolako esanahia duten ikustea.

-tzean gisa amaitzen diren perpaus jokatugabeen forma ere erraz ikusten da. Perpaus horien osaera ere aski argia da. Hori dela eta, -nean eta -tzean alde horretatik desberdinak dira hein handi batean, nahiz eta biek azken muturrean inesiboaren -n marka daramaten. Formaz duten diferentzia horrek ez du eragozten bi perpaus motek funtsean esanahi bera izatea, denborazkoa alegia. Baina hau da kontua: azterketa egiteko eta aurkezteko orduan, errazago eta argiago gertatzen da formatik abiatzea eta ez esanahitik. Hots: denborazko adberbio perpausak aztertzeari ekin geniezaioke forma desberdineko itzuliak eta egiturak zaku berean sartuz. Hau bide bat litzateke. Beste bide bat da, ordea, gramatika forma desberdinak ongi bereizi lehenbizi eta, azkenean, esanahiari buruzko behar direnak kontatzea. Hau da guk aukeratu dugun bidea aurreko EGLU liburukietan eta hemen ere.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper