Euskararen Gramatika

28.2.1. “Modu bereko” juntagaiak


28.2.1. “Modu bereko” juntagaiak

28.2.1a Hasieran esan dugu ‘mota bereko’ osagaiak elkartzen direla juntaduraren bidez. Baina hizkuntzak eskaintzen dituen aukera ugariak kontuan izanik, gramatikariak saiatu dira ‘mota bereko’ izatearen nozio hori gehiago zehazten. Juntatutako adibide gehienetan kategoria lexiko bereko elementuak elkartzen dira: izenak, adjektiboak, determinatzaileak, aditzak, adberbioak. Edo mota bereko sintagmak edo osagai sintaktikoak. Horrelakoak genituen sarreran emandako adibide guztiak. Hizkuntzak bide horretan aukera handia uzten du. Gainera, euskara hizkuntza eranskaria denez, gerta daiteke, morfema beregainak ez direnen azpian ere zenbait elementu juntatzea: Herriko neska eta mutilentzat antolatu dute; Josu eta Aneren bidez lortu dugu etxea. Egitura sintaktikoari buruzko xehetasunetan sartu gabe, ikusten da, behintzat, -entzat atzizkiak, beregaina ez den morfemak, gutxienez bi izen besarkatzen dituela; berdin, bigarren adibidean, genitiboarekin. Bereziki postposizio atzizkiekin gertatzen da aukera hori. Geroago aztertuko ditugu aukera horren mugak.

28.2.1b Beste batzuetan, ordea, aurkitzen ditugu kategoria sintaktiko desberdineko elementuz osatuko juntadurak ere. Adibidez, oso ohikoa da postposizio sintagma bat eta adberbio bat juntatzea: Gaur edo bihar goizean iritsiko da telebista berria. Edo adberbioa edo postposizio sintagma eta mendeko perpaus bat: Triste eta begietan malkoak zituela inguratu zitzaigun Mikel. Baina horrelakoetan ere funtzio sintaktiko bera izaten dute, eta perpausaren egituran maila berean egoten dira. Badirudi, beraz, ‘mota bereko osagaiak’ junta daitezkeela esaten denean, ‘egitura sintaktikoan maila berean dauden osagaiak, edo funtzio sintaktiko bera duten osagaiak’, ulertu behar dela. Eta ildo horretan, ezinezkoa gertatzen da bi postposizio sintagma elkarrekin juntatzea, bietan postposizio berdina izanik ere, funtzio sintaktiko desberdina badute. Adibidez, -z postposizioa duen sintagma bana dago ondorengo bi perpausetan: Kontu handiz hitz egin genuen / Politikaz hitz egin genuen. Lehenean ‘nola’ adierazten da; bigarrenean hizketaldiaren gaia. Baina biak juntatu nahian hastean, adibide bitxia lortzen da, aditzarekiko harremana, eta funtzio sintaktikoa, desberdina baitute: ??Kontu handiz eta politikaz hitz egin genuen. Aldiz, funtzio sintaktiko desberdina dutelako, perpaus berean azal daitezke -z postposizioa duten aurreko adibideko bi elementuak: Politikaz kontu handiz hitz egin genuen.

28.2.1c Azkenik, hizkuntzan tarteka aurkitzen dira kategoria eta funtzio sintaktiko desberdineko adibideak ere: Ez dakit nork eta nondik atera duen kontu hori; Josurekin eta trenez joango naiz oporretara; Gutako inork uste baino janari garestiagoa eta jatetxerik dotoreenetan jaten du Peruk. Baina horrelakoetan badirudi juntaduran ohikoena den moldetik urrundu egiten garela, eta enfasia emateko helburuarekin erabiltzen direla. Eta erabiltzeko baldintzak ere bereziak direla: fokalizatutako elementuak dira, intonazio berezia dute, sarritan lehenengo juntagaiaren ondoren etena egiten da (‘eta gainera’ adierazi nahi izango balitz bezala).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper