Euskararen Gramatika

23.5.3.1. Ezaugarri orokorrak


23.5.3.1. Ezaugarri orokorrak

23.5.3.1a Ebidentzialitatea baieztapen bat bermatzen duen informazio iturriari (ebidentziari) dagokio. Ebidentzia izan daiteke esanezkoa (beste norbaiti entzundakoa) edo inferentziazkoa (eskura ditugun datuetatik atera dugun ondorioa) edo beste zenbait motatakoa205. Modalitate epistemikoa ematen duen informazioaz hiztunak duen ziurtasun maila enuntziatuan markatzeari dagokio (§ 26.6.3.2).

23.5.3.1b Bide, omen/ei, ote eta ahal206 morfema funtzionalek adierazten dute hiztunak ez duela erabateko ziurtasunik edo zalantza duela egin duen baieztapenaren egiaz: Galdu egin omen da; Ez omen da etorriko; Aitorpen berean, ehorzleak esan bide zuen oso urduri zegoela (Saizarbitoria); Etorri ote da? Zenbat balio ote du? Galde daiteke haren alde ote gauden. “Ziurtasun neurriarekin” dute zerikusia horiek guztiek (EGLU-II 1987b: 501).

Azken urteetako ikerlanen argitan, hemen aztertuko ditugun partikulek ebidentzia esanezkoa dela markatzen dute (omen/ei) edo inferentziazkoa, ditugun datuetatik ondorioztatua (bide, ahal). Inferentzia bidezko ebidentziak erabateko ziurtasunik eza dakarren neurrian, modalitate epistemikoari ere badagozkio partikula horiek.

23.5.3.1c Partikula esan zaie, eta termino hori darabil Jendraschek-ek ere (2007), askotan banako lexikoetatik datozen, baina funtzio gramatikal edo diskurtsiboa duten elementu aldagaitzak izendatzeko. Jatorriz izenak dira bide eta ahal; omenek ere badu izen kategoriako erabilera.

23.5.3.1d Adizki jokatuekin erabiltzen dira partikula hauek, ez jokatugabeekin: *horrela omen eginik, *horrela bide eginik, *horrela ote egitearekin… Kokaguneari dagokionez, adizki laguntzailearen edo adizki sintetikoaren aurre-aurrean ematen ditugu. Galdegaiaren eta adizkiaren artean kokatu arren, horrek ez dio galdegaitasunari eragiten: Mikel dabil hor / Mikel omen dabil hor / Mikel ote dabil hor? Hiru perpaus hauek galdegai bera dute, Mikel, nahiz lehenak partikula modalik ez izan eta beste biek bai.

Galdegaia perpausaren baiezkotasuna edo ezezkotasuna denean ere, ba- edo ez adberbioen eta adizkiaren artean koka daitezke: ba omen dakite, ez bide dira. Nolanahi ere, ikusiko dugu omen-ek eta ote-k badutela adizki jokatuaren eskuinean agertzeko aukera; are gehiago, adizkia isilpean utzita agertzekoa ere. Bide-k, ei-k eta ahal-ek ez dute horrelako jokabiderik.

23.5.3.1e Morfema funtzional bakoitzak ñabardura jakin bat gehitzen dio perpausari; eta ñabardura horren barruan, adiera eta erabilera desberdinak ere izan ditzake (EGLU-II 1987b: 512).

205 Badira hizkuntzak baieztapen bakoitzaren iturria markatzen dutenak: ikusizkoa den, esanezkoa, ikusitakotik ondorioztatua, dakigunetik ondorioztatua… Ikus honetaz Aikhenvald (2004).

206 Adiera batean behintzat inferentziazko balioa du.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper