Euskararen Gramatika

23.2.1.3.3. [izena/DS/PS + eman, hartu, jan, jo, lotu, sartu…]: lur jo, gogoak eman, bideari lotu, kontuan hartu


23.2.1.3.3. [izena/DS/PS + eman, hartu, jan, jo, lotu, sartu…]: lur jo, gogoak eman, bideari lotu, kontuan hartu

23.2.1.3.3a Aditz predikatu konplexutzat har ditzakegu azkena jo, behea/erreka jo, begiak ireki, begiak itzuli, begiak josi, burua jan, gaitz opa, hitza bete, hanka sartu, hitza jan, kontu atera, larrua jo, lur jo, kanpaia jo, txalo jo, ziria sartu

Predikatu hauetako aditzak eduki semantiko osoa du (ezin da esan aditz arina denik), baina osagaien morfologia berezia da eta, batez ere, esanahia gehienetan ez da konposizionala. Izan ere, determinatzaile sintagmak ez du aukerarik ematen plurala hartzeko (edo singularrean azaltzeko plurala bada), edo erakusle determinatzailea hartzeko (*begi horiek josi). Bide beretik, postposizio sintagma lehen osagai dutenetan ere, ez dago aukerarik beste postposizio atzizki bat hartzeko: kontuan hartu bai, baina *kontura hartu ez; burutik egin bai, baina *buruan egin ez, eta abar.

Esanahia ere askotan ezin da asmatu izenaren eta aditzaren jatorrizko esanahia kontuan hartuta. Mota honetako predikatuen deskribapen zehatza aurki daiteke Zabalaren (2004) lanean.

Nolanahi ere, zalantzazkoa izan daiteke aditz predikatu konplexutzat hartu behar ditugun ala ihartutako esapidetzat.

23.2.1.3.3b Lehen osagaia ergatibo edo datibo sintagma ere izan daiteke: arimak eman, buruak eman, gogoak eman, loak hartu, negarrari eman, bideari lotu, ihesari lotu. Ekintza baten hasiera adierazten dute datibo sintagma duten predikatuek. Orduan buruak eman zidan, edo gogoak, edo arimak, edo nik ote nekien ba ni baitako zerk eman zidan, alferrik zirela otoitzak (Jimenez).

23.2.1.3.3c Postposizio sintagma dute lehen osagai beste askok. Horrelako egitura batzuek egoerak eta egoera aldaketak edo jarduerak adierazten dituzte: aldean izan, bistan izan, boladan egon, burutik egon, gogoan izan, hizpidean egon, kontuan eduki, kontuan izan, modan egon, modan jarri, jolasean ibili, lanean aritu. Beste batzuetan, adjuntua da postposizio sintagma, modifikatzailea, -n, -ra edo -tik postposizio atzizkiak har ditzakeena: ahotan hartu, ahotan erabili, gogoan erabili, gogoan hartu, kontuan hartu, harira etorri, pikutara bidali, bazterrera eman/utzi, burura ekarri/etorri, gogora ekarri/etorri, larrutik pagatu, burutik egin, eskutik irabazi, eskutik eduki.

23.2.1.3.3d Osagaien hurrenkerari dagokionez, predikatu konplexu hauetako askok ematen dute aukera lehen osagaia aditzaren ondoren emateko (mintzagai hanpatu egiteko, alegia): Ez dator harira, ordea, nire barrukotasunaren zoko ilunak airatzea (Saizarbitoria); Entzumenaren sentiberatasuna kentzea eta tresnaz lagundutako komunikazioa daude boladan (Olarra); Ahalik eta erarik naturalenean erditzea dago modan (Iturbe); Botanikaz edo geologiaz pentsatzeak Artola dakarkizu burura (Montoia). Hala ere, semantikoki ihartuak dauden predikatuetan nekez aldatuko dugu osagaien hurrenkera: ??Bidali pikutara lagun horiek; ???Lanean izandako hanka sartzea pagatu zuen larrutik. Atal honetan aztertu ditugun gainerako predikatu konplexuen parekoak dira honetan.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper