Euskararen Gramatika

22.7.3. Berdin eta nahiko


22.7.3. Berdin eta nahiko

22.7.3a Berdin ere batzuetan sail honetan sartzen ahal dugu: Betidanik eta alde guztietan berdin gaizki ikusia dela […] (Larreko); Iduri kanpoz berdin ongi doazela beti, baina kasurik egin gabe galtzerat uzten beren mintzaia (J. P. Arbelbide). Esanahiari dagokionez ‘gauza bera, halaber, nolanahi ere…’ adierazi nahi du. Iparraldekoa da, baina B. Mogelek ere badu adibideren bat: Egizu nahi duzuna; berdin ez diogu guk geure buruari horrelako lorrik eman nahi (B. Mogel).

22.7.3b Nahiko (edo nahikoa) adberbioa zenbatzaile zehaztugabetzat hartzen dugu: Badute nahiko afari (Orixe); Hogei bat lagun nahiko muniziorekin bagina (I. Alkain eta A. Zavala); Nahiko buruhauste bereganatu zuen (J. A. Irazusta). Zenbakaitz diren izenekin ere: Nahiko toki badago (Labaien); Nahiko beldur diot (Orixe). Arruntak dira adibideak artikuluarekin ere: Ez da arrazoi nahikoa gainerako bideak mozteko (Mitxelena); Ausardi nahikoa dutenak (Txillardegi). Askotan aurreko izenak ere hartzen du artikulua: Dirua nahikoa daukazue (Etxeita); Gaia nahikoa bildu nuen (Mitxelena); Eta zuk guztientzako indarra nahikoa (Insausti); Emango digu lurrak / garia eta artoa / gaztaina, sagardoa / ta ardoa nahikoa (Munibe). Baina ez da ezinbestekoa artikulua jartzea: Jan nahikoa eman (Inza); Ale nahikoa jan (Orixe); Ausardi nahikoa dutenak (Txillardegi); Hats nahikoa hartu (Oskillaso). Beraz, ezin da hor arau esturik eman.

Adberbio hori graduatzailea ere izan daiteke: Harreman hori nahiko ongi ikusten da (Mitxelena); Bazeneki zein gogoan dudan gaizo haur ona! Jainkoak ez ahal du nahiko gaizki kausitua izan dadin (Hiriart-Urruti).

22.7.3c Aditzekin eta adjektiboekin ere erabiltzen da. Ez da erraza jakitea batzuetan zer den, graduatzailea edo adberbio arrunta. Tradizioan nahiko eta nahikoa txandakatzen dira, predikatu gisa ageri direnean ere: Gainalde zurituak nahikoa erakutsi eta goraipatu ditugu (Mitxelena); Mingaina bidean nahikoa busti zait (Amundarain); Horretarako zu zerori nahikoa zara (Barriola); Zuek bertan izanez gero nahiko apainduko duzue (Labaien); Harreman hori nahiko argi ikusten da (Mitxelena); Nire ustez nahiko egin nuen (J. A. Irazusta); Nahiko xelebrea zen, erdi eroa (Anduaga); Nahikoa aldakorra dugu (Mitxelena); Bart nahiko ederrak ikusi nitian (M. A. Mintegi); Gela nahiko txikia zen bertan hiru ohe edukitzeko (Iturralde). Izena konplementatzen duen adjektibo batekin ageri bada, tartean ikusiko dugu maiz: gizon nahiko handia.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper