Euskararen Gramatika

22.4.1. Zer diren denbora adberbioak: Noiz, oinarrizko galdera


22.4.1. Zer diren denbora adberbioak: Noiz, oinarrizko galdera

22.4.1a Denbora adberbioei dagokien atal honen laburpena: Noiz galdetzaileari erantzuten diote adberbio hauek. Noiz galdetzaileari, eta honen gainean eraikitako postposizioei: noiztik, noiz arte… Adberbio horiek guztiak hiru ardatz semantikotan artikulatzen dira: orain, egun, aurten. Bakoitzean beste hainbeste adberbio biltzen dira: orain-lehen, gaur-atzo, aurten-iaz… Batzuek maiztasuna adierazten dute: egunero. Iraupena beste batzuek: luzaro. Eta badira beste adberbio anitz eskema horretan kokatzeko lana ematen dutenak. Horregatik aparteko sail batean aipatuko dira: sekula, agudo eta abar.

Denbora adberbio batzuek atzizki indargarriak har ditzakete: oraintxe. Esan dezagun ere hitz batzuek, duten esanahiagatik, erabilera adberbiala dutela maiz aski: aste, ordu, egun eta abar. Horiek guztiak aztertuko dira ondoko lerroetan.

22.4.1b Denbora adberbio galdetzaile oinarrizkoa noiz da (aldaerak, historian zehar: nos, nox, noix, noz, nuiz…). Baditu lekukotasunak hizkera eta garai guztietan. Galdera zuzenean (noiz egingo du?) eta zeharkakoetan (ez dakigu [noiz egingo duen]) erabiltzen da. Mendeko perpausaren sarrera gisa ere erabili izan da tradizioan noiz adberbioa: Ezen noiz bainaiz inpotent, orduan naiz boteretsu (Leizarraga). Batzuetan erlatibozko adberbioa da: Aitzindari Sanatuaren sortzeari, noiz hasten baita agertzen Jesukristoren ogia (Belapeire). Tradizioan ‘noizbait’ adierazi nahi duela ere aurki dezakegu: Hobe da noiz, ezen ez inoiz (Larramendi). Substantibatua ere erabil daiteke (noizaldi esan nahi duela), baina orduan ez da adberbioa: Ikas bezate ez dela inoiz esaten noizik ez denean (Orixe).

Postposizioak erantsirik noiztik/noizdanik, noiz arte, noizdaino, noizko… sortzen dira. Zenbait esaeratan ere ageri da beste postposizio batzuekin, nahiz halakoetan ez den galdetzailea: noizean behin, noiztik noizera, noizean noiz, noiz(e)tik behin…: Noizean behin gibelerat behatzen dugu (J. Etxepare); Oroitu, oroitu noizean noiz, eta erran: […] (Lizarraga); Noizetik behin beha zagozkigu, bihotzean har (Mirande).

EGLU-I liburukian noizero ere aipatzen da, baina guk ez dugu lekukorik aurkitu.

22.4.1c Galdetzailean oinarriturik egiten dira beste adberbio elkartu hauek: edonoiz, noiznahi, noizbait, inoiz… Beste atal batean aipatzen dira (§ 22.2.3.2).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper