Euskararen Gramatika

22.3. Adberbioen sailkapen semantikoa (I)


Kokapena:

22.3. Adberbioen sailkapen semantikoa (I)

22.3.1. Sailkapen mota asko

Sailkapen semantikoak egiten hasten garelarik, sailkapen bat baino gehiago proposa daiteke, anitzetan sail semantikoen mugak ez baitira batere argiak, eta irizpideak elkarren artean gurutzatzen baitira. Hemen hizkuntzak deskribatzeko erabiltzen diren gramatiketan proposatu izan direnez baliatuko gara. Adberbio guztiek osatzen dute nolabait aditzak ematen duen informazioa, baina ez denek eduki mota bera erantsiz: batzuek noiz-nongoaren gaineko informazioa ematen dute, beste batzuek modua, maila edo beste zirkunstantziaren baten erreferentzia ematen dute. Eta badira hiztunak esaldiarekiko duen jarrera azaltzen dutenak ere. Denek ez dute, bestalde, jokabide sintaktiko bera aditzarekin.

Adberbioen esanahia kontuan harturik, hiru sail hauek bereiziko ditugu ondoko lerroetan:

Zirkunstantzia bat adierazten duten adberbioak: batez ere denbora eta leku adberbioak ikusiko ditugu hemen.

Aditzari nozioren bat eransten dioten adberbioak.

Hiztunak esaten duenari buruz jarrera bat adierazteko erabiltzen diren adberbioak.

22.3.2. Zirkunstantzia, nozioa, jarrera…

22.3.2a Adberbio batzuek zirkunstantzia bat adierazten dute, nondik norako zerbait, noiz, non… gertatzen den markoa ezartzen dute: Giltzak galdu zaizkit… hemen; Autoa erosi nuen… atzo. Holakoak dira: atzo, gaur, hemen, bihar, etzi, aurten, goizik, berant, eta horien gisakoak.

Leku eta denbora markatzen duten adberbio hauei maiz eransten zaie ondotik aposizio bat, esanahia indartu edo zehatzagotu egiten duena: hor goian, bart arratsean, hemen berean, hor bertan, han nonbait, lehen garai batean eta abar.

22.3.2b Beste adberbio batzuek aditzari nozioren bat eransten diote, modua edo maila (zenbatekoa) adierazten dutenak. Horiek lotura estuago adierazten dute aditzarekin, aditzari berari, nolabait esateko, laguntzen baitiote: Mikel benetan mintzatu zen; Ama oso haserretu da; Denak ongi iritsi dira eta abar.

Sail honetakoak dira aditzaren, adjektiboaren edo adberbioaren maila adierazten duten maila adberbioak ere: aski polita, arras laburra, berandu asko etorri eta abar.

22.3.2c Azkenik, beste adberbio batzuk hiztunak duen jarrera adierazteko erabiltzen ditugu: agian, beharbada, itxuraz, nonbait

Sarritan, zernahi gisaz, moduzko adberbioa perpausetik kanpora bezala gertatzen da, perpaus osoaren modifikatzaile, eta hiztunak esaldiari buruz duen jarrera agertzen du: Zoritxarrez, langabezia handituz doa. Kasu hauetan, askotan, adberbioa eten edo pausa batez bereizten da esalditik.

22.3.2d Jakina, ez dira horiek egin daitezkeen sailkapen bakarrak. Bestelako irizpide batzuk hartuko bagenitu, sailkapena ere desberdina izango litzateke. Hori dela eta, galdetzaileak har ditzakegu batetik (noiz, nola, zenbat…), erakusleak (hemen, hor, han, honela, hain…), zehaztugabeak (edonon, nolabait, noiznahi…), esate baterako. Ez dirudi, hala ere, irizpideak nahasian erabiltzea egokia denik. Hori dela eta, sailkapen semantiko ohikoagoa izango dugu kontuan, eta horretan egokituko ditugu adberbioak. Horrek esan nahi du noiz, adibidez, galdetzailea izanik ere, denbora adberbioetan agertuko dela, eta non, berriz, leku adberbioetan. Segidan ikusiko dira, hortaz, adberbio mota hauek:

Denbora adberbioak (§ 22.4)

Leku adberbioak (§ 22.5)

Modu adberbioak (§ 22.6)

Maila adberbioak (§ 22.7)

Iritzi adberbioak (§ 22.8)

Bestelakoak (§ 22.9)

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper