Euskararen Gramatika

22.2.4.1. Hitzak eta adberbioak


22.2.4.1. Hitzak eta adberbioak

Badira hitz batzuk, berez adberbio izan gabe, adberbio gisa erabiltzen ditugunak. Horiek aztertuko dira ondoko lerroetan. Hitz horietako batzuk, jatorriz adberbio ez izanik ere, adberbio gisa lexikalizatu dira, eta forma aldetik ere nekez identifika daitezke jatorrizko hitzekin. Adibidez, hemen adberbioak hau erakuslea da, inesiboan (hau + n). Hirugarren graduan ikusten da garbiago: han (ha + n). Beste zenbaitetan, hitza adberbio gisa lexikalizaturik gertaturik ere, erraz atzeman daiteke jatorria: orduan (ordu + a + n). Horiek osatzen dute lehenbiziko saila.

Badira beste sintagma batzuk adberbializatze bidean daudenak, baina praktikan adberbiotzat hartzen ditugunak: gainera, adibidez. Egia da Teilatu gainera bota zuten pilota esaten denean postposizio arrunt bat dela, baina horren ordez Gainera, pilota teilatura bota zuten esaten badugu, hor zinezko adberbio bat dugu, adberbioaren osaera gardena bada ere. Holakoak dira bigarren sailekoak.

Hirugarren sailean ditugu postposizio garbiak: lagunarekin. Ez ditugu horiek adberbiotzat jotzen.

Beste multzo batekoak ditugu adberbio lanetan erabiltzen ditugun adjektibo garbiak: Dotore dator edo Zorrotz jokatu dute.

Azkeneko sailean daude adberbio gisa erabiltzen ditugun hitz multzoak: batez ere, gutxi gorabehera eta holakoak.

Horiek guztiak ikusiko ditugu ondoko pasarteetan.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper