Euskararen Gramatika

16.1. Kuantifikazioa eta zenbatzaileak


16.1. Kuantifikazioa eta zenbatzaileak

16.1a Determinatzaileen artean sartzen ditugu mugatzaileak, zenbatzaileak eta zehaztugabeak. Hola, izen bat emanik, ate, esate baterako, arruntean horrek beste zerbait behar du euskaraz sintagma hori behar bezala osatzeko: ate-a (artikulua), bi ate (zenbatzailea), edozein ate. Hemen zenbatzaileak aztertuko ditugu: bat, bost, hogei, asko, zenbait eta abar. Zenbatzaileak kuantifikadoreak dira. Kuantifikazioaren kontzeptuak mutur eta korapilo asko ditu, zentzu bat baino gehiagorekin erabiltzen baitugu. Batzuetan logikarekin du zerikusia, beste batzuetan semantika formalarekin eta beste batzuetan hizkuntza arruntean ematen zaion eta hain teknikoa ez den zentzuarekin.

Zentzu ez teknikoan zerbait kuantifikatzea zerbait horren neurriaren berri ematea da. Hori egin daiteke zehatz-mehatz: Hiru kilo sagar erosi ditut. Edo zehaztasun itxirik gabe: Nahiko jende bildu da. Ez da zalantzarik, hala ere, Jon Miren baino gehiagotan joan da Ameriketara esaten badugu, gehiagotan horrek ere kuantifikazioa adierazten duela: ez dakigu, egia esan, zenbat aldiz joan den Jon eta zenbat aldiz Miren, baina informazio hori gabe ere kuantifikazio mota bat adierazten dugu hor.

16.1b Filosofiak lantzen duen logikan eta semantikan, bi multzoren artean dagoen halako erlazio mota bat ezartzeari deitzen zaio kuantifikazioa. Hola, Peruk bi auto ditu esaten badugu harremanetan jartzen ditugu autoen multzoa eta Peruk dituen gainerako gauzen multzoa. Perifrasi batek hobeki ikusarazten du hori: Peruk dituen autoak bi dira.

16.1c Kuantifikazio adierazpenek hiru mailako egitura dute: kuantifikatzailea (“operadorea” ere deitua), murriztailea eta besarkadura. Hola, Bachen preludio asko bezalako sintagma batean, “asko” da kuantifikatzailea, eta “Bachen preludioak”, berriz, murriztailea, kuantifikatzen den nozioa alegia. Aldi berean kuantifikatzailearen besarkadura ere bada. Kuantifikazio adierazpenak ez dira erreferentzia adierazpenak. Azken hauetan, Euskadi, gure txakurra edo agurtu duzun andrea bezalakoetan, alegia, aldaezintasuna adierazten da (txakur asko eta andre asko egonik ere munduan), kuantifikazioetan ez bezala, hauetan aldakortasun puntu bat baita nagusi. Baina kuantifikatzaileen kontu hau zenbatzaileetatik urrunago doa. Adibidez, bost aldiz joan da etxera hamarretan esaten badugu, “bost aldiz” hori dugu esaldiko kuantifikatzailea, eta hor bost zenbatzailea ageri da. Baina horren parean beti joaten da hamarretan etxera esaten badugu, ez dago hor zenbatzailerik, baina bai beti adberbioa, eta hori ere kuantifikatzailea da. Edo bost lagun etorri dira esaten badugu, bada hor zenbatzailea, kuantifikatzailea dena aldi berean, baina ez da inor etorri badiogu, inor da kuantifikatzailea, eta guk gramatika honetan izenordaintzat hartu dugu. Kuantifikazio egiturak sortzen ditu partitiboak ere, adibidez. Hemen, ordea, zenbatzaileetara mugatuko gara160.

16.1d Zenbatzaileen artean zenbatzaile zehaztuak, zenbatzaile zehaztugabeak eta zenbatzaile orokorrak bereiziko ditugu. Lehenbiziko sailean sartzen dira lau, hamar, hogeita bat eta mila eta hirurogei bezalako numeralak. Zenbaki kardinalak ere deitzen dira. Funtsezkoak, alegia, “gontzak” (latineko jatorrizko hitzak adierazten duen gisan), eta kantitatea adierazten dute. Horiek dira zenbaki naturalak. Aurrerago ikusiko dugun bezala, zenbatzaileetatik sortzen dira ordinalak (laugarren, hogeigarren…), euskaraz izenlagun gisa emanak. Serie jakin batean unitate batek hartzen duen toki zehatza adierazten dute ordinalek. Azkenik, baditugu zenbatzaile biderkatzaileak ere: bikoitz, hirukoitz… Zenbaki natural bat beste kantitate batekin biderkatuz sortzen dira.

Zenbaki naturalak, esan bezala, kuantifikatzaileak dira, baina ez beti. Izen bihurturik ageri dira batzuetan: Hamabia da gehien maite dudan zenbakia; Nire txartelak hiru(a) jartzen du eta abar. Eta zenbaitetan besarkadura ere ez da argi izaten: 727 baten bigarren matxura aste berean ikusten badugu egunkariaren izenburu batean, ez dakigu bi hegazkin desberdinez ari garen edo hegazkin bera den. Ondoko hauetan ere izena da: Zenbaki hau hiruan amaitzen da; Aurtengo loteria zazpian bukatu da; Eta orain nahi dituzun zero guztiak jar ditzakezu hor; Hemen idatzi dudana seia da; Bederatzia ez da ongi ikusten; Lau horri beste lau bat gaineratuz gero zortzi ematen du; Aurten 2016a da eta abar.

160 Gai honetaz, ikus Etxeberria (2012) eta Etxeberria & Etxepare (2012).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper