Euskararen Gramatika

15.4.1. Erakusleen funtzioa


15.4.1. Erakusleen funtzioa

15.4.1a Mugatzailearen bigarren multzoa osatzen du erakusleak. Erakusleen funtzioa zerbait seinalatzea da, izenak berak dioen bezala. Zerbait erakusten duten elementuak dira. Euskaraz, elementu erakusle hauek ditugu: hau/hori/hura; hauek/horiek/haiek.

Beraz, seinalatze horretan hiru gradu bereizten ditugu: hizketan ari denagandik gertu, ez hain gertu eta urrun dagoena. Edota hizketan ari dena (ni), entzuten ari dena (zu) eta elkarrizketan parte hartzen ez duena (hura): Hainbeste bider zure aldera azaldu naizen honek, oraingoan ere lagunduko dizut; Hainbeste bider nire alde azaldu zaren horrek, oraingoan ere lagunduko didazu, ez al da hala?

15.4.1b Hurbiltasun-urruntasuna espazioan gerta daiteke: Eltze honetan egosi ohi ditugu babarrunak esango dugu gertu daukagun eltzeaz ari bagara, eltze hori seinalatu eta bere hurbiltasuna espresuki adieraziz. Aldiz, eltze horretan esango dugu, eltzea pixka bat urrutixeago badago, eta eltze hartan… urrun dagoenez hitz egiterakoan.

15.4.1c Gradazio bera denboran ere aurki daiteke: Aste honetan hasiko zaizkigu azterketak esatean, hitz egiten ari garen uneari dagokion astea seinalatzen dugu; edota Azken ehun urte honetan adina aurrerapen ez du inoiz ezagutu gizadiak perpausean azken-ek eta aditza orainaldian erabiltzeak hurbiltzen baitizkigu ehun urte horiek. Baina, Ni 1955ean jaio nintzen eta, diotenez, urte hartan sekulako izozteak izan ziren, aipatzen dugun garaia urruti gelditzen zaigulako.

15.4.1d Azkenik, maila edo gradu hauek balio nozionala ere izan dezakete, hots, leku/denboratik at dagoen urruntasun-hurbiltasun maila. Hala gertatzen da, esaterako, kontaketan, aipatu berria den zerbait seinalatu nahi dugunean: Etxe txiro batean neska eder bat bizi zen. Eta neska honek

Hau, lehen graduko erakuslea, kontaketan ondoren datorrena aipatzeko, iragartzeko ere erabili ohi da: Hauxe esan nahi nuen, enkargua egingo dudala, baina ez neure gustuz, agindu didatelako baizik.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper