Euskararen Gramatika

15.2.1. Mugatzailearen beharra


15.2.1. Mugatzailearen beharra

15.2.1a Mugatzaileen saila osatzen duten lehenbiziko multzoa osatzen du artikuluak. Euskal artikulua -a da, artikulu zehaztua alegia. Baina zenbait kasutan, ikusiko dugunez, bat zenbatzailea ere artikulua da (Leizarragak testuinguru berean arkumea bezala eta ardi bat bezala erabiltzen ditu, adibidez), artikulu zehaztugabea. Horien pluralak -ak eta batzuk dira. Bataren eta bestearen balio parekoa horiek astoak dira eta horiek asto batzuk dira perpausetan ikus daiteke. Esaterako, jende asko espero genuen, baina azkenean ikasle batzuk bakarrik etorri dira eta horiek asto batzuk dira perpausetan ageri den batzuk horrek aski balio desberdinak ditu. Lehenbiziko perpausean bakarrik da zenbatzailea, eta ikasle asko, zenbait ikasle… sintagmen parekoa da. Ez, ordea, bigarrenean, hor parean direnak -ak eta batzuk baitira. Horregatik diogu artikuluaren balioa dutela zenbaitetan bat eta batzuk berez zenbatzaile diren hitzek.

Arruntena da izena beti artikuluarekin agertzea. Hori da egoera neutroa, ez-markatua. Baina batzuetan ez du ez artikulurik ez erakuslerik. Segidan jartzen ditugu kasu horiek.

15.2.1b Izen sintagman zenbatzaileren bat azaltzen denean (ikus 16. kapitulua): Gizon askok parte hartu zuen biltzarrean; Ez dakit zergatik egiten duzun horrenbeste lan; Bost liburu irakurri behar dituzue ikastaroan zehar.

Hala ere, kontuan izan zenbatzaile zehaztuak mugatzailearekin elkar daitezkeela: Irakurri ditut bost liburuak.

Kantitatea, neurria, adierazten duten izen sintagmak ere zenbatzailea daramatenez, mugagabeak ditugu: Bost kilo sagar erosteko agindu dit amak; Lau metro oihal beharko duzu soineko hori josteko.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper