Euskararen Gramatika

15.1. Determinatzaile motak


15.1. Determinatzaile motak

15.1a Izenaren atalean izen mota desberdinak aztertzen dira (§ 12.3): arruntak (mahai), bereziak (Jone), abstraktuak (maitasun), konkretuak (etxe) eta abar. Izenak sintagmetan antolatzen dira, eta ISek beti hartzen dute izena ardatz. Izen bereziak eta izenordainak kenduta, izenek beti behar dute determinatzaile bat sintagma osatzeko: Ume asko iritsi ziren gailurreraino; Haur beltzarana zigortu du andereñoak; Soineko hori erosi nahi nuke; Hiru liburu irakurri behar dituzu.

Adibide horietan guztietan beharrezkoak ditugu asko, -a, hori eta hiru gisakoen determinatzaileak: *Ume iritsi ziren; *Haur beltzaran zigortu du andereñoak; *Soineko erosi nahi nuke; *Liburu irakurri behar dituzu. Ikusten denez, azken perpaus horiek ez dira gramatikalak.

Bai, ordea, partitiboaren markarekin: Ez zen umerik iritsi; Ez du haur beltzaranik zigortu andereñoak; Ez nuke soinekorik erosi nahi; Ez duzu libururik irakurri behar.

Beraz, asko, -a, hori eta hiru, determinatzaileak direla esango dugu. Determinatzaileen sail hauek bereizten ditugu:

I. Mugatzailea: Mugatzailearen barnean bi multzo bereizten ditugu:

a) Artikulua: -a; zenbait kasutan bat zenbatzailea; eta beste zenbait kasutan -ik partitibo marka (§ 15.5).

b) Erakuslea: hau, hori, hura

II. Zenbatzailea: bi, hiru, hamar, asko, gutxi, zenbait… Zenbatzaile zehaztuak (bat, bi, hiru…) mugatzaileekin batera ager daitezke; beste batzuk, ordea, ez (ikus § 16 Zenbatzaileak).

III. Zehaztugabea: zein, edozein, zernahi eta abar.

15.1b Orain arte dioguna kontuan hartuta, esan dezakegu euskaraz [±mugatzaile] tasunaz balia gaitezkeela izen sintagmak sailkatzeko. Egoerarik arruntena sintagma [+mugatzaile] markarekin azaltzea da, esan nahi baita izen sintagmak mugatzailea hartuko duela arruntean. Alabaina, [-mugatzaile] azaltzen denean, izen sintagmak ez du mugatzailerik hartuko.

Baina nola jakin noiz dagokion tasun bat eta noiz bestea izen sintagma bati? Printzipioz, esango dugu euskaraz izen sintagmak mugatuak direla (§ 2.7, § 12.2), mugagabe izateko arrazoi sintaktiko markaturik ez bada segurik. Hortaz, izen sintagma noiz izango den [-mugatzaile] ikusiko dugu lehenik: gainerakoetan izen sintagmak artikulua edo erakuslea hartu beharko du. Artikuluaz ariko gara lehenik.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper