Euskararen Gramatika

14.5. Partizipioa eta adjektiboa


14.5. Partizipioa eta adjektiboa

14.5a Aditza hiru modutan agertzen zaigu euskaraz: partizipio (sartu), aditzoin (sar) eta aditz izen (sartze-) bezala (ikus 25. kapitulua), nahiz batzuetan aditzoinak eta partizipioak itxura bera duten: jan, edan, bota eta abar, aditzoin eta partizipio dira, aldi berean. Hiru forma horietatik partizipioa da adjektibotik gehien hurbiltzen dena. Partizipioaren forma erabiltzen dugu hiztegietan, gainera, aditzak izendatzeko, beste hizkuntza batzuetan ez bezala: ikusi (baina ver/voir/see, eta horien partizipioak: visto/vu/seen).

Partizipioak eta adjektiboak badituzte ezaugarri komunak. Adibidez, mugatzailea hartzen ahal dute biek: handi-a / egin-a; zabal-a / zabaldu-a; ilun-a / eskertu-a eta abar. Biak erabiltzen ahal dira izenaren ondoan: etxe handia / basamortu egina; gela zabala / gela zabaldua; karrika iluna / andre eskertua… Eta predikatu gisa: Etxe hori handia da; Lana egina da eta abar. Konparazio atzizkiak ere hartzen dituzte: Etxe hau handiagoa da; Andre hura eskertuago zen… Eraiketa postposizionalekin ere berdintsu agertzen ahal dira: Oinetako zikinekin/zikinduekin etorri zen. Zaila da batzuetan bien arteko desberdintasunik atzematea: Barnez hutsik/husturik sentitu zen

14.5b Baina partizipioak, adjektiboak ez bezala, aditzak ere badira, eta aditz laguntzailea hartzen ahal dute: egin du, zabaldu dute, eskertu dute (*handi dute, *zabal dute, *ilun dute…). Partizipioek, bestetik, adberbioak onartzen dituzte: goizik egina, pozik etorria, atzo ikusia, baina ez adjektiboek: *goizik handia, *atzo zabala eta abar.

14.5c Esan dezagun, zernahi gisaz, partizipioak, nolabait, aditz adjektiboak direla. Eta horregatik, neurri batean bederen, gainerako adjektiboen jokabidea dutela. Zeharo lexikalizatuak direnean izenarekin erraz agertzen dira: Haur ongi ikasiek ez dute horrelakorik esaten. Holakoetan, ordea, eta euskalkien arabera izenaren ezkerrean ere agertzen ahal dira: Ongi ikasi haur batzuk bizi dira etxe hartan. Maiz ageri da hori ekialdeko euskalkietan. Mendebaldean haur ongi ikasi batzuk dugu. Pentsa daiteke fededun gizona, lekeitiar arrantzalea edo erruso presidentea gisako egitura dugula holakoetan. Esan dugu fededun horren azpian fedea duen perpausa dagoela. Eta aipatu dugu nola ari den erabilera aldatzen, izenaren ezkerretik eskuinera pasatuz. Bistan da ikasi haur horren azpian ere ikasia den haurra dugula (ongi ikasitako haurrak aski arrunta da), eta nola lehenbizikoan ere fededun gizon tradiziokotik gizon fededun sintagmara aldatzeko joera dela, berdin gertatzen dela bigarrenarekin, ikasi haur sintagmatik haur ikasi sintagmara aldatuz. Bada tarteko beste esamolde bat ere: Haur batzuk, ongi ikasiak, bizi dira etxe hartan. Molde batera nahiz bestera datu horiek guztiek toki berera eramaten gaituzte: adjektiboen joera beti izenaren eskuinean agertzea da gaur egun.

Adibide horietan guztietan beste gauza bat ere ikusten da: partizipioa izenaren eskuinean dagoenean, adjektiboa denean, izen sintagmari zor zaion eskema orokorrean biltzen da. Hortaz, ondoko bi perpaus hauek egitura parekoa dute: Pertsona nekatuaren itxura du Andonik; Pertsona onaren itxura du Andonik. Eta berdin beste hauetan ere: Pertsona hori aski nekatua da; Gauza hori mila bider esana da. Komunztadura eginez numeroarekin: Pertsona horiek nekatuak dira; Gauza horiek esanak dira.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper