Euskararen Gramatika

14.2.8.2. Adjektibo ez-ebakitzaileak


14.2.8.2. Adjektibo ez-ebakitzaileak

14.2.8.2a Adjektibo ez-ebakitzaileek ez dute ematen sintagmaren denotazioa ebakidura bidez, hori da haien ezaugarri nagusia: irakasle ona ez da sortzen munduko irakasle multzoko (zernahi direla ere “irakasleak” norberak eraikitzen duen mundu kulturalean) eta munduko on multzoko (zernahi direla ere “onak” norberak eraikitzen duen mundu kulturalean) banakoak elkartuz, baizik irakasle multzokoak hautatuz eta multzo horretan aukeratzen dira on izateko baldintzak —norberaren ustean— betetzen dituztenak hartuz. Baina irakasle gizena, ordea, ez da hola sortzen: horren denotazioa ebakidura bidez sortzen da (irakasle multzokoak, eta gizen multzokoak hartuz).

14.2.8.2b Adjektiboari buruz egin diren lanetan, holako adjektibo ez-ebakitzaile horiek moduzko adberbioekin lotu izan dira: irakasle ona, berez, ongi irakasten duen norbait da (irakasle on – ongi irakatsi), nahiz erlazio hori ez den beti sistematikoa, eta batzuetan ez da betetzen: ganibet ona (irakasle izena irakatsi aditzarekin erlazionatua da, baina ganibet izenak ez du pareko aditzik). Adjektibo ez-ebakitzaile hauek badute beste ezaugarri bat ere aipatzekoa dena: handi, txiki, zabal edo gizen adjektiboek propietate erlatiboak adierazten dituzte eta izen batez predikatzen dira, baina aldi berean eta perpaus berean adjektibo horren antonimoa ere predika daiteke izen horretaz, inolako kontraesanik sortu gabe: kukuso handiena ere beti izango da ttipia eta elefante ttipiena beti izango da handia. Izen ebakidura (intersección designativa) esaten zaio honi.

Baina gramatikari batzuek ez dute argi ikusten kontu hau eta uste dute gramatikaren barneko irizpideak eta gramatikaz kanpokoak nahasten ditugula. Hola, esate baterako, erauntsi ikusgarria esaten badugu, esan genezake erauntsi hitzak duen denotazioa (munduan izen hori daramaten euri zaparradak) eta ikusgarri hitzak duen denotazioa (ikustea merezi duten gauzak) ebakiz sortzen dela (irakasle gizena bezala). Baina gramatikaren aldetik, ordea, ez dirudi hori horrela den. Esan daiteke ikusgarri adjektiboak erauntsi hitzaren denotazioa zehazten duela, hitz horri, eta horri bakarrik, nolabaiteko ezaugarria gehituz: ikustea merezi duen erauntsien arteko bat. Beraz, erauntsi ikusgarria izan zen hura diogunean, ikustea merezi izan zuen erauntsia izan zen hura ari gara esaten. Ez da kontua erauntsi multzoa hartzen dugula kontuan eta ikusgarrien multzoa (irakasle – gizen), baizik erauntsiak bakarrik, eta hortik ikusgarri direnak (irakasle – on).

14.2.8.2c Adjektibo ez-ebakitzaileen barneko multzo berezi bat osatzen dute espresuki gauzatzen edo adierazten ez den, baina testuingurutik, aditz bat dela eta, interpretatzen ditugun adjektibo batzuek. Beste zenbaitetan, markatzen duten izenaren ezaugarri lexikoek argitzen dute nolakoa den adjektiboa. Holakoak dira idazkera erraza, liburu zaila, etxe erosoa eta abar. Idazkera erraza diogunean erraz idazten duen norbaiti buruz ari gara, liburu zaila esaten dugu irakurtzeko erraza ez den liburu batez ari bagara eta etxe erosoa baldin badiogu, han bizitzeko erosoa den etxe batez ari gara. Ohart gaitezen aulki ikusgarri horretan liburu zail hau gogo handiz irakurriko dut esaten badugu hor ageri diren izen-adjektibo erlazioak aski desberdinak dira: batzuk zuzenean interpreta daitezke (handi), baina beste batzuek kanpoko erreferentzia (zail) ezinbestekoa dute. Kanpoko erreferentzia hori, jakina, era askotakoa izan daiteke, nolakoa den izena bera: liburu zaila (irakurtzeko), bide zaila (ibiltzeko), partida zaila (irabazteko), sarrera zaila (aurkitzeko), argudiobide zaila (ulertzeko), baldintza zaila (betetzeko) eta abar. Betiere inguruneak garrantzi handia du holako adjektiboetan, eta horregatik, gramatikari batzuen artean eztabaidak sortu izan dira. Esaterako, liburu zaila diogunean gehienek pentsatuko genuke “irakurtzeko zaila” dela. Baina idazle baten ikuspuntutik liburu “zaila idazteko” izango da, edo marrazkiak egiten dituen baten ikuspuntutik “zaila ilustratzeko”, inprimatzaile baten ikuspuntutik “zaila inprimatzeko”, edo liburu denda baten jabearen ikuspuntutik “zaila saltzeko”. Gauza bera gertatzen da ganibet ona baldin badiogu: gehienetan “mozteko ona” dela pentsatuko dugu, baina zirku batean norbait baldin badabil ganibetak zerbaiten kontra distantziatik botatzen, ganibet hori ona dela pentsatuko du “zerbaiten erdian edo inguruan sartzeko”, adibidez. Kontua da noraino eraman behar den analisi semantikoa: formen eta esanahien arteko erlazio objektiboen berri eman behar du, edo hiztunen kontzientzian dauden formen eta esanahien arteko erlazio nabarmenen berri? Hizkuntzalariak ez datoz bat.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper