Euskararen Gramatika

13.12. Beste


13.12. Beste

13.12a Adjektiboaren kapituluan (ikus 14. kapitulua) aipatzen da bereziki zaila dela beste hitzaren kategoria zehaztea. Ingurunearen arabera, besteak beste, izenordain gisa erabiltzen dela esan dugu han.

13.12b Eta hala da: bere determinatzaile balioarekin erabiltzeaz gainera (beste etxe eder hori eta antzekoetan bezala, alegia), izenordain gisa erabiltzen dugu; beraz, inolako mugatzailerik gabe. Hala ere, badirudi ezin dela kasu guztietan erabili. Adibidez, ergatiboan edo datiboan agertuko zaigu, baina nekez absolutuan: Berak egin nahi ez eta besteri (edo inori) agindu behar; Zuk zikintzen duzuna bestek (edo inork) garbitu beharko du. Absolutuan, ordea, bat edo beste, eta antzeko itzulietan ez bada, nekez aurkituko dugu: Bat edo beste etorri zen, baina ez denak.

Absolutuan, hortaz, bat edo horrelako zerbaiten lagun modura agertu behar duela dirudi: bestek egin beza-ren ondoan ez daukagu *beste etor dadila, beste bat etor dadila baizik151.

13.12c Hala ere, gehienetan beste nolabaiteko determinatzaile gisa erabiltzen dugu, hots, izen sintagmaren barruan beste izen bati edo izenordain bati lagun eginez bezala: Beste gizon hori ez dut ezagutzen; Beste nork galdetu zizun nitaz?; Beste bat erosi nahi nuke; Bestea nik ekarri nuen. Horrelakoetan, beste izenaren ezkerretara ageri da. Izenlagunik edo zenbatzailerik baldin bada, izenlagunaren ondoren (aurretik ere joan daiteke) eta zenbatzailearen ezkerretara: beste bost gizon, eta ez *bost beste gizon; herriko beste etxeakbeste herriko etxeak.

Beste, sarritan, bat-dun izen sintagmari kontrajartzen zaion izen sintagman agertzen da, honelako itzuliak sortuz: Gizon batek hau esan zidan; besteak hura. Era berean batzuk-i kontrajartzen zaio askotan besteak: Batzuk oinez etorri dira; besteak bizikletaz. Baina batak besteak ere esaten da: Batak eta besteak oker dabiltza. Zenbait esapidetan ere beste aurkitzen dugu: Zutaz besterik ez zen etorri (alegia, zu bakarrik etorri zinen); Zu ez beste guztiak etorri ziren; Zu beste jaberik ez dugu nahi (alegia, zu bakarrik zara gure jabe; beste inor ez). Aipa daiteke hemen besteak beste esapidea ere: Besteak beste, hau esan nuen; Besteak beste, eraman ezazu hau bere lekura. Hauek nolabaiteko adberbio esapideak ditugu eta badirudi elipsi baten edo ondorio direla. Esango bagenu bezala: besteak beste direlarik.

151 Ikus, halere, Etxeberri Ziburukoaren hau: Bere ordain ecin bidal berce comparitcera, / Berac aguertu behar du Thronuaren oinera.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper