Euskararen Gramatika

13.9.1. Izena ageri ez


13.9.1. Izena ageri ez

13.9.1a Aurreko orrialdeetan bera hirugarren pertsonako izenordaintzat hartu dugu. Determinatzailea izan daiteke (andre bera etorriko da), edo izenordaina (bera etorriko da), nolakoa den testuingurua. Edo, beste ikuspuntu batetik, esan dezakegu, besterik gabe, izena isiltzearen ondorioa dela (—bera etorriko da), azterketa nola egiten den. Izen sintagma zenbait elementu desberdinez osatua agertzen da anitzetan, baina izena hartzen du beti ardaztzat. Izen sintagmaren ardatz den izen hori izen berezia ez bada (hots, izen berezi nahiz izenordain: norbait, ni, zuek…) sintagma behar bezala osatua egoteko izenaz gainera beste elementuren batzuk ere behar ditugu. Baina izen sintagmaren ardatza izena bada ere, askotan izen hori, ezaguna delako, edo jakintzat ematen delako, edo lehenago aipatua delako edo hitz egiteko momentuan seinalatu egiten dugulako, ezaba daiteke. Eta horrela, honako adibideetan erakusten den bezala, ezkerreko egituratik eskuinekora pasa gaitezke arazorik gabe: liburu gorriaØ gorria; liburu hauØ hau; zenbait etxeZenbait Ø; edozein makilaEdozein Ø.

13.9.1b Oso fenomeno zabala dugu hori euskaraz, eta ez da erraza horren berri modu egokian ematea, hau da, holakoetan izenordaina dugun aurrean edo izenaren ezabaketaren ondorioko zerbait: pentsa daiteke bi hau ditugula, bata izenordaina eta bestea determinatzailea (eta holako kasuetan analisi hori egiten da, hain preseski, hizkuntza askotan). Edo bi zenbait ditugula, edo bi edozein eta horrela gertatzen dela -a mugatzailearekin izan ezik, beste determinatzaile guztiekin. Baina beste ikuspuntu batetik egiten bada analisia, pentsa daiteke ez ditugula bi hau, esaterako, baizik hau bakarra, batzuetan izenarekin batera ageri dena, eta bakarrik besteetan, behin izena ezabaturik. Kasu horretan, beti izango litzateke determinatzailea. Analisi mota hori egiten da EGLUn (I: 70-71). Egia esan, badira arrazoi franko bide bat nahiz bestea aukeratzeko. Guk hemen uste izan dugu hobe dela bi bera ditugula aipatzea, bat determinatzailea eta izenordaina bestea. Ohart gaitezen, gainera, zenbait testuingurutan ezinezkoa dela izena ezabatzea: etxe berean bizi gara; *berean bizi gara. Ez da salbuespen kontua: hiztegiko sarrera askorekin gertatzen da kategoria bat baino gehiagotan sailkatzen ditugula: beste, hurbil eta abar. Ez da, gainera, berarekin bakarrik gertatzen. EGLUn edozein ere izenordain zehaztugabetzat hartzen da (hemen ere hartuko dugun gisan), baina testuinguruaren arabera izenordain gisa (edozeinek daki hori) edo determinatzaile gisa (edozein pertsonak daki hori) ere ager dakiguke.

13.9.1c Zernahi gisaz, ezabatze kontua bada, esan dezagun zerbait horren gainean: hain zuzen, ezabatze hori posible izaten da denok ulertzen dugunean zein den azpian dagoen izena, nahiz eta axalean agertu ez. Esate baterako, zein liburu nahi duzu? galdetzen dugu baldin eta testuinguruak ez badu aldez aurretik erakusten liburuez ari garela. Adibidez, liburu denda batean bagaude eta eskuaz seinalatzen badituzu liburuak ez daukagu zertan zein liburu? galdetu, zein? esatea aski bailitzateke. Baina bazar batean aurkitzen bagara adibidez, zeinetan liburuak eta buztinezko ontziak eta kobrezko bitxiak eta horrelako asko dauden, liburu izena ezingo dugu ezabatu, entzuleak zuzen ulertzea nahi badugu behintzat.

Behin gogoko galdera hori egin ondoren (hots: zein liburu nahi duzu?), erantzun normalena liburua aipatzen ez duena izango litzateke, bai baitakigu liburuez ari garela: gorria, edo gorri hau, edo hango gorri hura, edo hau soil soilik izango litzateke. Hemen izena ez, beste elementuak gelditzen dira. Beraz, sintagma bat izen batez eta erakusle batez osatua bada (adibidez, liburu hau) izena ezabatu ondoren erakuslea geldituko zaigu, baina horrek ez du esan nahi berez erakusle hori izenordain denik. Izenordain izatea, izatekotan, ezabatze prozesu baten ondorio besterik ez bailitzateke izango.

Egoera horretan aurkitzen dira determinatzaile guztiak, mugatzailea izan ezik: Hau etorri zitzaidan; Andonik bi eta bi bost direla esan zuen: Horrek ez du inolako zentzurik (alegia, baieztapen horrek). Bakoitza ere, berez, determinatzaileen sailekoa dela dirudi, nahiz eta mugatzaile eta guztiko forma izan. Baina hemen azaldu dugun joko honetan ere gertatzen da. Hortaz, batzuetan nolabaiteko izenordain gisa ere agertzen da. Baina ez dugu horrelakorik ekialdeko euskalkietan erabiltzen duten bakoitza-ren baliokidearekin, batbedera-rekin alegia (§ 13.11). Hau beti izenordaina dugu eta beti singularrean doa: batbederak esan zuen = bakoitzak esan zuen; batbederak daki = norberak daki.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper