Euskararen Gramatika

12.2. Izen sintagmaren ardatza


Kokapena:

12.2. Izen sintagmaren ardatza

12.2a Adibideetan ageri diren sintagma horiek guztiak ISak dira, hots, izena da sintagma horien ardatza. Hortaz, beti agertzen da hor, hitz lerro horretan, izena gutxienez: Andoni, gizon, andre eta abar. Sail horretan sartzen ditugu edonor bezalako izenordainak ere. Eta ardatza den izen horrek izan ditzake inguruan beste elementu batzuk: -a, gure, txiki edo bost, esate baterako.

Hala ere, ohartuko gara izen hori ez dagoela beti agerian: txiki hori, bost txiki. Non da, izan ere, adibide horietan ardatza delako izen hori? Kasu horietan izena isilean dagoela esaten dugu, testuinguruak berak erakusten baitu aldi bakoitzean zeri buruz ari garen: bost (gizon) txiki, bost (andre) txiki, (ume) txiki hori eta abar. Gurea esaten duenak ere, nolabait, gure den zerbait edo gure den norbait edo holako zerbait ulertzen duela pentsatu behar dugu. Hortaz, ISa elementu desberdinez osatzen bada ere, denetan bada beti, agerian edo ezkutuan, elementu nagusi gisan ageri den bat: izena. ISrik ez da, berez, izenik gabe. Agerian ez bada, ezkutuan egongo da.

12.2b ISan agertzen diren elementuak, funtsean, sail bat baino gehiagokoak ditugu: ardatz elementuak (sagarra); elementu atributiboak, hau da, adjektibo edo izenondoak (sagar gorri); izenlagunak (arbolako sagar); determinatzaileak (arbolako sagar gorria; arbolako sagar gorri hori), eta zenbatzaileak (arbolako hainbeste sagar gorri).

Konturatu behar dugu, zernahi gisaz, hitzak aski erraz aldatzen direla batzuetan kategoriaz. Hola, hitz bera (hotz hitza, adibidez) izen gisa agertzen ahal zaigu batzuetan (hotz handia egiten du), eta beste batzuetan izenondo gisa (esne hotza). Ikusten den moduan, batean eta bestean testuinguru desberdinean ageri da. ISaren ardatza, batean, hotz hitza da, izena: hotz handia diogunean, handi izenondoak kalifikatzen du hotz izena, eta izen hori da sintagmaren ardatza. Baina esne hotza esaten badugu, IS horren ardatza ez da hotz, baizik esne, eta hotz izenondoak esaten digu zerbait esne izenari buruz. Bigarren kasu horretan, bada, hotz ez da izena, izenondoa baizik.

12.2c Ez da hori izen eta izenondoekin (adjektiboekin) bakarrik gertatzen, hitzen kategoria bikoiztu hauek bestela ere gertatzen baitira. Hola, gero etorriko da edo geroak argituko du kontua esaten badugu, gero hitza ageri zaigu bi perpausetan, baina batean adberbioa da (gero etorriko da) eta bestean IS baten ardatza, izena (geroak argituko du kontua), bere mugatzaile eta guzti, hortaz. Hori esatea edo Koldok argituko du kontua esatea, testuinguruari dagokionez, gauza bera da.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper