Euskararen Gramatika

12.1. Hitzak eta kategoriak. Kategoria motak


Kokapena:

12.1. Hitzak eta kategoriak. Kategoria motak

12.1a Esaldiak hitzekin osatzen ditugu. Hitz horiek hiztegiko hitzak izan daitezke, hiztegi batean zerrendatzen diren modukoak: etxe, esne, adiskide, izan… Baina gehienetan, kateaturik ageri direnean, beste hizki batzuk ere izaten dituzte: artikulua, kasu markak, adizkietako markak eta abar: etxean, esnearekin, adiskidearentzat, ziren… Hiztegiko hitzei lexema esaten diegu, eta morfema, berriz, hizkiei127. Hitz bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu. Badakigu hitz guztiak ez direla parekoak, eta perpaus batean eratzeko orduan jokabide desberdinak dituzte. Hola, Jonek leiho ondoan telebista ikusten du esaten baldin badugu, hor ageri diren hitzek beren ezaugarriak dituzte, eta horiei esker badakigu sailetan bana ditzakegula: Jon, leiho eta telebista izenak dira. Aldiz, ikusten hitza ikusi aditzaren aldaera bat da, ez da izena. Eta ondoan hitzean ageri den -n hori, demagun, postposizioa da, izena ez den beste elementu bat. Elementu horiek perpausaren barnean duten izaeraren eta jokaeraren arabera, kategoria sintaktikoak bereizten ditugu (ikus 11. kapitulua).

12.1b Hizkuntzalarien artean bi kategoria mota bereizi izan dira, ez eztabaidarik gabe, zernahi gisaz, anitzetan ez baita batere erraza batzuen eta besteen arteko mugak bereiztea: lexikoak (izena, adjektiboa, aditza…) eta funtzionalak (postposizioak, menderagailuak, determinatzailea, komunztadura, denbora…) (ikus § 11.3). Lehenbizikoek propietate lexikoak hartzen dituzte kontuan, eta morfologia aldetik askeak dira (oro har, esan dezagun hiztegietan ageri diren hitzak direla horiek); bigarrenek propietate sintaktikoak hartzen dituzte, eta gehienetan ez dira, morfologia aldetik, askeak, baizik beste zerbaiti atxikiak. Izena, hortaz, kategoria lexiko bat da. Baina kategoria lexikoen propietate semantikoak bereiztea ez da hain erraza eta gardena izaten batzuetan: ikusiko dugunez, perpausean ageri den elementu bat izena den edo beste zerbait den jakiteko, argudiobide semantikoak, morfologikoak edo sintaktikoak erabiltzen ditugu. Adibidez, morfologiari dagokionez, hitz batzuek, baina ez beste batzuek, determinatzailea hartzen dute eta numeroa ere determinatzailearen ondoan (ikaslea, ikasleak; aurka, *aurkak), hau da, singularra eta plurala bereizteko bidea ematen digute. Izenek, besteak beste, hartzen dute determinatzailea eta numeroa, baina ez adberbioek edo aditzoinek, esaterako. Sintaxiari dagokionez, izenak sintagma batzuen oinarrian ageri dira, eta izen sintagmak osatzen dituzte. Sintagma horiek propietate sintaktikoak dituzte, perpausaren barnean funtzio sintaktiko jakin bat betetzen baitute: subjektua, osagarri zuzena… Ez da holakorik gertatzen adberbioekin, edo ez, behintzat, modu berean. Azkenik, semantikari dagokionez, izenez baliatzen gara pertsonak, gauzak, taldeak, materiak, gertaerak edo bestelako kontzeptu abstraktuak nahiz zehatzak adierazteko.

12.1c Ez dira izen guztiak berdinak. Hasteko, Jone edo Elgoibar izen bereziak dira, baina mahai eta errepide izen arruntak. Izen bereziak norbait edo zerbait identifikatzeko erabiltzen ditugu: Maite, Lukas, Aitziber, Auza edo Bidasoa; izen arruntek, berriz, esaten digute zer diren pertsonak edo gauzak: andre, gizon, ume, mendi edo ibai. Bestetik, izen batzuk soilak dira: aulki, esne, mendi, herri eta abar, baina beste batzuk elkartuak edo eratorriak direla esaten dugu: artzain, testuliburu, batzar-agiri, harpidetza, maitasun, erosketa, elurte, gezurti eta abar. Ez dira, hortaz, hitz bakunak. Elkarketa edo eratorpen horren egitura batzuetan argia da (testuliburu, arnasbide…), osagaiak aski erraz bereizten ahal baitira, gardenak dira. Aldiz, beste hitz batzuetan —batez ere hitz zahar batzuetan gertatzen da hori—, osaera ez da hain gardena suertatzen: errepide (errege + bide), ertzain (herri + zain) bezalakoetan, esate baterako.

12.1d Izen horiek guztiek, bakarrik nahiz beste elementuren batek lagundurik, izen sintagmak (ISak) osatzen dituzte. Hori dela eta, ISak era askotakoak izan daitezke128: Andoni; gizona; bost andre; bost andreak; bost gizon txiki; Andoni txikia; gure Andoni; gure Andoni hori; gure bost gizon; gure gizon txikia; txiki hori; bost txiki; norbait; edonor; Euskal Herriko norbait; Andoni hura; ezagutu dudan lagun bat

127 Hau ez da beti hola. Batzuetan, hiztegietan lexema bat baino gehiagoz osatutako hitzak ere ageri dira: etxe (lexema bat), burdinbide (bi lexema); beste batzuetan, lexema eta morfema bat: burdinketa, ariketa, dantzari eta abar. Bestetik, hizki hitza “letra” hitzaren ordezko gisa ere erabili da: gure ustez, letra zuzenean esatea egokiagoa da, eta hizki hitza “hitz zatiak” (ez nahitaez letrak) deitzeko erabiltzea egokiagoa litzateke.

128 Ikus § 2.7, § 2.13 izen sintagmaz (ISaz) eta determinatzaile sintagmaz (DSaz) dioguna.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper