Kokapena:
Aditz kategoriako elkartuak dira ondoren aztertuko ditugunak, aurrekoetan bezala, osagaien kategoria eta bi osagaien arteko harremana kontuan hartuaz. Horren arabera, eta izen elkartuekin edo adjektibo elkartuekin bezala, bi sail nagusi bereziko ditugu: aditz dvandvak, bi osagaiak maila berean baitaude eta mendekotasunezko aditz elkartuak.