Euskararen Gramatika

5.6.1. Sarrera


5.6.1. Sarrera

Oinarriari eransten dioten adieraz gain, badute beste berezitasun bat ondoren aztertuko ditugun bi atzizkiek: biek har ditzakete sintagma egiturako oinarriak. Oro har, eratorpenean (eta hitz elkarketan ere) kategoria lexikoak izaten dira oinarri eta kategoria lexikoak sortzen dira. Berehala ikusiko dugunez, ordea, salbuespen dira -dun eta -ko3; ziurrenik, lehena erlatibo laburtua baino ez delako eta, beraz, aditzen osagarri zuzenek izan ditzaketen egitura berak har ditzakeelako. -ko atzizkiaren kasuan, berriz, hau ere berez flexioaren alorrekoa delako; beheraxeago ikusiko dugu zergatik esaten dugun hemen aztertuko dugun -ko3 hau adjektibo-sortzailea dela, hau da, eratorpenaren eremukoa.

Oinarriaren kategoriak markatzen du, hein batean, bien arteko banaketa: izen kategoriako oinarriek, oro har, -dun hartzen dute (oso urriak dira izena oinarri duten -ko3 eratorriak). Zenbatzaile sintagmek, oro har, -ko3 hartzen dute. Izen sintagma edo adjektibo sintagma (bihotz on) kategoriako oinarriek, berriz, atzizki bata zein bestea onartzen dute. Adierari dagokionez, biek adierazten dute jabegoa, eutea (posesioa), eta posesioaren nolakotasunean dago, hain zuzen ere, aztergai ditugun bi atzizkien arteko desberdintasuna zenbait gramatikariren iritziz, nahiz -koren kasuan adiera zabalagoa izan, berehala ikusiko dugunez (epe luzeko inbertsiogile).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper